EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016115

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 6koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2016ko ekitaldirako antzerki birak eta antzerki denboraldiak egiteko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2016-06-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201602625
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/04an argitaratutako 2016/03/21eko EBAZPENA [201601871]

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2016ko martxoaren 21eko ebazpenak antzerki denboraldiak eta antzerki birak egiteko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.
Agindu horren 11. eta 12.1 artikuluek ezartzen dute, batetik, Balorazio Batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela, eta, bestetik, Balorazio Batzordearen zeregina izango dela aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta ebazpen proposamena egitea Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
– Lehendakaria: Maria Aitzpea Goenaga Mendiola, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.
– Idazkaria: Alberto Irazu Ibañez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.
– Bokalak:
a) Amaia Ibáñez andrea, edo haren ordezkoa.
b) Antonio Pinto Segovia jauna, edo haren ordezkoa.
c) Alex Aginagalde Lopez jauna, edo haren ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.
Donostia, 2016ko ekainaren 6a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.