EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2015114

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «50/2015 EBAZPENA, abenduaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.»

Xedapenaren data: 2015-12-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201602598
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/12/22an argitaratutako 2015/12/03ko 201500050 EBAZPENA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Eusko Jaurlaritzak sinatutako hitzarmenak argitaratzen dituen Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 50/2015 Ebazpenean izaera horretako akatsak ikusi dira, zehazki, VIII. eranskinean. Eranskin horretan, erakunde sanitarioak ikerketarako eta irakaskuntza sanitariorako erabiltzeari buruz Euskal Herriko Unibertsitateak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak izenpetutako hitzarmenaren eguneratzea jasotzen da, zeina 2015eko abenduaren 22ko EHAAn (243. zenbakia) argitaratu baitzen. Beraz, zuzendu egin behar da.
Berriro argitaratzen da aipatu VIII. Eranskinaren II. eranskina –2015/5367 (59/57) orrialdetik 2015/5367 (59/59) orrialdera– Osakidetzan aktibo dauden langileen artean irakasle lanetan arituko direnen zerrenda jasotzen duena. Eranskin horretan, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak, osasun-instalazioak osasunaren arloko ikerketan eta irakaskuntzan erabiltzeko, izenpetutako Hitzarmenaren eguneratzea jasotzen da.