EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016114

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko maiatzaren 31koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2016. urterako lehiaketa arrunterako deialdiak, Euskal Autonomia Erkidegoko gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzekoak».

Xedapenaren data: 2016-05-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201602588
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/06/10rean argitaratutako 2016/05/31ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201602511]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Zenbait akats aurkitu dira Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2016ko maiatzaren 31ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, batera argitaratzen dira 2016. urterako lehiaketa arrunterako deialdiak, Euskal Autonomia Erkidegoko gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzekoak). Ebazpen hori 2016ko ekainaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 110. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2016/2511 (6/2) orrialdean, lehenengo ordinalean, hau esaten den lekuan:
«b) Gipuzkoako Lurralde Historikoa: Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru-diputatuaren 2016ko apirilaren 6ko 341/2016 Foru Agindua, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko 2016ko lehiaketa arrunterako deialdia deitzegiten duena (2016ko ekainaren 8ko GAO, 69. zk.).»
Honela esan behar du:
«b) Gipuzkoako Lurralde Historikoa: Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru-diputatuaren 2016ko apirilaren 6ko 341/2016 Foru Agindua, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko 2016ko lehiaketa arrunterako deialdia egiten duena (2016ko apirilaren 14ko GAO, 69. zk.).»