EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 12koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerki-produkziorako laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.
Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 23ko Agindua, hots, antzerki-produkziorako laguntzak emateko araudia ezartzen duena.
Kontuan izanda 2016ko martxoaren 23ko Aginduaren 10. artikuluak xedatuaren arabera diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo duela eta batzorde horretako bokalak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Antzerki-produkziorako laguntzak emateko osatuko den Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzea eta Batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, honako hauek izango dira Batzordeko kide:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea anderea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzarkideak:
– Pello Mirene Gutierrez Salceda jauna.
– Arantza Arrrazola Berakoetxea anderea.
– Martxelo Rubio Aurquia jauna.
– Fernando Marin Marrodan jauna.
– Francisco Lasuen Gabilondo jauna.
– Miriam Elixabete Romatet Mantzizidor anderea.
Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Saileko teknikaria).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 12a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.