EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016113

AGINDUA, 2016ko ekainaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gure Artea Sariak 2016ko edizioan nori eman erabakiko duen epaimahaiaren izendapena egiten duena.

Xedapenaren data: 2016-06-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201602570
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/14an argitaratutako 2016/06/08ko AGINDUA [201602551]

Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2016ko ekitaldiko Gure Artea Sariak arautu eta horretarako deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 8ko Aginduaren 6. artikulua ikusirik, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– 2016ko edizioan, Gure Artea Sariak erabakiko dituen epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Peio Aguirre Azkarate.
Epaimahaikideak:
Abigail Lazkoz Saez.
Elena Aitzkoa Reinoso Prusilla.
Koldo Almandoz de la Cruz.
Lucía Agirre Lopez.
Idazkaria: María Jesús Cambra Contin.
Bigarrena.– Jende guztiak honen berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 9a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.