EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016113

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 13koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitu zen), hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena.

Xedapenaren data: 2016-06-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201602567
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/02/09an argitaratutako 2016/02/05eko AGINDUA [201600566]
  • Ikus 2016/05/27an argitaratutako 2016/05/25eko EBAZPENA [201602265]

2016ko otsailaren 5eko Aginduaren (EHAA, 2016ko otsailaren 9koa) bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, dei egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak, baita aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.
Aipatutako Aginduaren 2.1.f) oinarriak ezartzen du hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintza 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2016ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 2016ko maiatzaren 27koa), onartu zen hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik hautaketa-prozeduratik kanpo geratu ziren izangaien behin-behineko zerrenda.
Behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin aztertuak,
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitu zen), hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda.
2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin betiko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko honako Interneteko helbideetan argitaratuko dira:
– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE2016. Sartzeko eta iristeko hautaketa-prozedura» -> «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (Kidegoa eta Espezialitatea aukeratu) -> «Emaitzak» – «Hizkuntza-eskakizuna».
– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2016. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa» -> «EPE2016. Sartzeko eta iristeko hautaketa-prozedura» -> Irakasleen Hizkuntza-eskakizunak: «Hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda».
3. artikulua.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 13a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.