EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016112

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 22/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-05-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201602560
Maila: Ediktua
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa; 22/2016 prozedura.
Demandatzailea: Ana Rosa Castro Revilla.
Abokatua: Manuel Maysounave Jimenez.
Prokuradorea: Jose Ignacio Beltran Arteche.
Demandatua: Wahid Afif.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-05-12an. Hona hemen epaitza:
252/16 Epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu den 22/2016 prozeduran emana, 2016ko maiatzaren 12an. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Ana Rosa Castro Revilla, Beltran prokuradorearekin, eta, bestetik, demandatua, Wahid Affif, zeina auzi-ihesean baita eta prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.
Wahid Afif demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.