EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016112

38/2016 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SArekin sinatutako lankidetza-hitzarmena argitaratzea xedatzen baita, EAEko Administrazio Orokorrak Bilboko Udalari Zorrotzaurreko 1 EUko lursailak entregatzeko eta Zorrotzaurreko uhartera sartzeko zubia egiteko Bilboko San Inazio auzoaren parean.

Xedapenaren zenbakia: 201600038
Xedapenaren data: 2016-05-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201602548
Maila: Ebazpena
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SArekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testua, EAEko Administrazio Orokorrak Bilboko Udalari Zorrotzaurreko 1 EUko lursailak entregatzeko eta Zorrotzaurreko uhartera sartzeko zubia egiteko Bilboko San Inazio auzoaren parean. Lankidetza-hitzarmenaren testua honen eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 9a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 9KO 38/2016 EBAZPENARENA
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. Sozietatearekin eginiko lankidetza-hitzarmena, EAEko administrazio orokorrak bilboko udalari zorrotzaurreko 1 EU-ko lursailak entregatzeko eta zorrotzaurreko uhartera sartzeko zubia egiteko bilboko san inazio auzoaren parean
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 16a.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Ángel Toña Güenaga jauna, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua, xede horietarako Vitoria-Gasteizko Donostia 1 helbidean egoitza duena.
Eta bestetik, Marcos Muro Nájera jauna, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa) sozietate publikoko zuzendari nagusia, Vitoria-Gasteizko Gamarrako atea 1 helbidea eta A20306775 IFK dituena.
Bi aldeek elkarri aitortzen diote Lankidetza Hitzarmen hau ezartzeko legezko gaitasuna, eta xede horretarako
BERTARATU DIRA:
Lehena, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua den aldetik, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izendatzeko Lehendakariaren otsailaren 9ko 4/2015 Dekretuarekin bat etorriz.
Eta, bigarrena, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa) sozietateko zuzendari nagusi gisa, 2013ko urtarrilaren 22an jasotako izendapena dela bide. Horrenbestez, hau
ADIERAZTEN DUTE:
I.– 2013ko martxoaren 4an, EAEko Administrazio Orokorrak, Bilboko Udalak eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA sozietateak (aurrerantzean Visesa) hitzarmena sinatu zuten eremua garatzeko, ubidea irekitzeko eta Zorrotzaurrerako sarbideak egiteko, Bilboko udal-mugartean.
II.– Hitzarmen horren seigarren baldintzan jasotakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak konpromisoa hartu du bere kontura egikarituko dituela San Inazio eta Zorrotzaurre, Illes Balears kalearen parean, lotuko dituen ibilgailuentzako zubiaren obrak (aurrerantzean San Inazioko zubia).
III.– Era berean, 2013ko martxoaren 4ko Hitzarmenaren laugarren klausulan aurreikusten da Euskal Autonomia Erkidegoak eta Visesa merkataritza-enpresak hitzematen dutela Bilboko Udalari eskualdatuko dizkiotela, kargarik gabe, Zorrotzaurreko hirigintza-garapenagatik eragindako lurzoruak. 1. Egikaritze Unitatean daude, guztira 8.471,78 m2-ko azalera da, eta 575 €/m2-ko prezio unitarioan emango da (BEZik gabe), 4.871.274 euroko zenbatekoan.
IV.– Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak, 2015eko otsailaren 26an bildurik, aztertu eta interpretatu egin zuen 2013ko martxoaren 4ko Hitzarmenaren laugarren baldintza hori, eta erabaki zuen lurzoruak Bilboko Udalari eskualdatzean (hori da laugarren klausulak aurreikusten duena) EAEko Administrazio Orokorrak har dezakeela bere gain, oso-osorik; hau da, bere kontura eta bere Visesa Sozietate Publikoaren kontura. Jarraipen Batzordearen interpretazioaren arabera, horrek ez luke eraginik izango aipatutako 2013ko martxoaren 4ko Hitzarmenaren bidez EAEko Administrazio Orokorrak eta Visesak Bilboko Udalaren aurrean hartutako konpromisoetan, ez eta Hitzarmen horrek laugarren baldintzan Administrazio Orokorrarekiko eta horren Visesa sozietatearekiko aurreikusten dituen konpentsazio-eskubideetan ere. Hori dela eta, Bilboko Udalak 6. paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz konpentsatuko ditu kargak, hau da, Eusko Jaurlaritzari eta Visesari partaidetzaren ehunekoaren arabera dagozkien kargak murriztuz.
Kontura egindako entrega horren ondorioz, EAEko Administrazio Orokorrak Visesaren aurrean 1.976.688 euroko zenbatekoa kobratzeko eskubidea du, hain zuzen, Zorrotzaurreko Eremu Mistoaren 1. jarduketa integratuaren 1. EU Egikaritze Unitatean eginiko lurzoruaren ekarpenari dagokiona, 2013ko martxoaren 4ko Hitzarmenaren esparruan.
Era berean, 2013ko martxoaren 4ko Hitzarmenaren jarraipen batzordeak 2015eko otsailaren 26an erabaki hau hartu zuen: dauden lursailen gainean hartutako konpromisoak egokitu behar badira, eta Administrazioak 8.471,78 m2-tik gorako azalera (2013ko martxoaren 4ko Hitzarmenaren laugarren klausulan hitzartuak) lagako balu, muga horretatik gorako azalera ere konpentsatu beharko litzateke, laugarren klausula horren arabera. Klausula horretan jasotzen da, obra horiek amaitu ondoren, behin betiko likidatuko direla zubiko obrengatik konpentsatu beharreko zenbatekoak, hau da, Bilboko Udalak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Visesaren izenean kontzeptu horregatik eginiko ordainketak.
Egon daitekeen aldea –halakorik badago– Zorrotzaurreko Eremu Mistoko 1. Jarduketa Integratuaren 1 EU Egikaritze Unitatea Birpartzelazio-eremuan eskualdatuz ordainduko litzateke. Hala, zordunak hartzekodunari emango lizkioke alde horri dagokion lurzoruaren azaleraren hirigintza-eskubideak (575 €/m2 lurzoru gordineko, BEZik gabe).
V.– Era berean, 2013ko martxoaren 4ko Hitzarmenean adostutakoaz aparte eginiko hainbat lurzoru-lagapen jasotzen dira Hitzarmen honetan Deustuko zubiaren ubidea irekitzeko eta urbanizazio osagarriaren obra egiteko. Horiek kobratzeko eskubideak sortzen ditu EAEko Administrazio Orokorraren alde bere erakunde VISESAren aldean, eta hitzarmen honen bidez, San Inazio zubiaren eraikuntza ordaintzeko erabiliko dira.
VI.– Egoera horiek guztiek aldebiko tresna aldarrikatzen dute, EAEko Administrazio Orokorrak eta Visesa merkataritza-enpresak San Inazio zubia finantzatzeko dituzten betebeharrak azaltzeko. Akordio hori sinatu dute honako hauek ezarrita
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
Hona hemen hitzarmen honen xedea:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasuneko hainbat lursail Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.-Visesa sozietate publikoari lagatzea hitzartuko da.
b) Zehaztea zein baldintzarekin hartuko duen bere gain EAEko Administrazio Orokorrak 2013ko martxoaren 4ko Hitzarmenaren laugarren klausulatik eratorritako lurzorua oso-osorik Bilboko Udalari emateko betebeharra.
c) Visesak aurreko ataletan aurreikusitako lagapenen zenbatekoa San Inazio zubiaren eraikuntza-obrak ordaintzeko erabiltzeko betebeharra duela ezartzea. Ordainketa hori Visesaren kontura egingo da, azken hori obligazioduna baita 2013ko martxoaren 4ko Hitzarmenaren seigarren klausularekin bat etorriz.
Bigarrena.– EAEko Administrazioak Visesa sozietateari DB-2 eta SI-2 lursailen partaidetza lagatzea, jabetza osoan.
a) Hitzarmen honen bidez, EAEko Administrazio Orokorrak Visesa sozietateari laga dio DB-2 lursailaren % 22,06 eta SI-2 lursailaren % 83,95, Zorrotzaurreko Eremu Mistoko 1. jarduketa integratuko 1-EU-aren birpartzelazio-proiektuaren arabera. 2014ko abenduaren 17an eman zitzaion hasierako onespena proiektu horri. Lursail horietan, hurrenez hurren, araubide orokorreko babes ofizialeko 25 etxebizitza (BOE) eta erregimen tasatuko babes ofizialeko 89 etxebizitza (BOET) eraikitzea aurreikusten da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Visesari laga dizkio deskontaminatutako lursail horiek, hau da, ingurumen aldetik bateragarriak dira dokumentu hau sinatzean indarrean zegoen hirigintza-plangintzak horiei egotzitako erabilera xehatuarekin.
DB-2 eta SI-2 lursailak ondoren deskontaminatzekoak badira, EAEko Administrazio Orokorrak bere gain hartuko du, gehienez ere, hitzarmen honek DB-2 eta SI-2 lursailei egotzitako balioaren % 20.
b) Visesak 1 EUko Hitzarmen Batzordeari ordainduko dizkio lagatako lursail hori dela-eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako hirigintza-kargak, eta ordura arte sortutako kargak EAEk hartuko ditu bere gain.
Visesak bere gain hartu behar dituen Hirigintza Kargen zenbatekoa, lursailei dagokienez, 372.414 eurotik (BEZik gabe) gorakoa izango balitz Babes Ofizialeko Etxebizitzen (BOE) lursailaren kasuan eta 2.662.756 eurotik gorakoa (BEZik gabe) Prezio Tasatuko Etxebizitzen (PTE) lursailen kasuan, muga horretatik gorako zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoak ordainduko luke.
c) Babes ofizialeko etxebizitzetara (BOE) bideratuko den DB2 lursailean EAEko Administrazio Orokorrak duen partaidetzaren (% 22,06) lagatze-prezioa 492.246,76 eurokoa da (BEZ gabe), behin 2014ko abenduaren 31ra bitarteko hirigintza-kargak deskontatu ondoren.
Era berean, prezio tasatuko etxebizitza babestuetara (BOET) bideratutako SI-2 lursailean duen partaidetzaren (% 83,95) lagatze-prezioa 2.631.400,67 eurokoa da (BEZ gabe), behin 2014ko abenduaren 31ra bitarteko hirigintza-kargak deskontatu ondoren.
d) Beraz, prezioa, guztira, 3.123.647,43 eurokoa da (BEZ gabe). Visesak San Inazioko zubia egiteko kostuaren zati bat ordainduko dio Euskadiko Administrazio Orokorrari kontura, eta modu horretara egingo du kopuru horren ordainketa.
Hirugarrena.– EAEko Administrazioak Visesa sozietateari RD-6 lursaila jabetza osoan lagatzea.
a) Hitzarmen honen bidez, EAEko Administrazio Orokorrak RD-6 lursailaren % 40 lagako dio, jabetza osoan, Visesa merkataritza-sozietateari, Zorrotzaurreko Eremu Mistoko 1. jarduketa integratuko 1-EU-aren Birpartzelazio-proiektuaren arabera. Lursail horretan Babes Ofizialeko 23 etxebizitza (BOE) eraikitzea aurreikusten da.
EAEko Administrazio Orokorrak deskontaminatuta lagako dio Visesari adierazitako lursail hori; hau da, agiri hau sinatzerakoan indarrean den hirigintza-antolamenduan lursail horri esleitutako erabilera xehakatuaren arabera ingurumenari dagokionez erabiltzeko moduan.
RD-6 lursaila ondoren deskontaminatzekoa izango balitz, EAEko Administrazio Orokorrak bere gain hartuko du, gehienez ere, hitzarmen honek RD-6 lursailari egotzitako balioaren % 20.
b) Visesak Zorrotzaurreko 1 EUko Hitzarmen Batzordeari ordainduko dizkio lagatako lursail hori dela-eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako hirigintza-kargak, eta ordura arte sortutako kargak EAEko Administrazio Orokorrak hartuko ditu bere gain.
Lagatzeko lursail horri (RD-6 lursaila) dagozkion eta Visesak ordaindu behar dituen hirigintza-kargen zenbatekoa 347.209 euro (BEZ gabe) baino handiagoa bada, muga horretatik gorakoa EAEko Administrazio Orokorrak ordainduko du.
c) Babes ofizialeko etxebizitzetara (BOE) bideratuko den RD-6 lursailaren lagatze-prezioa 506.789,89 eurokoa da (BEZ gabe), behin 2014ko abenduaren 31ra bitarteko hirigintza-kargak deskontatu ondoren.
d) Visesak, bere aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak San Inazioko zubia egiteko ordaindu beharreko kostuaren zati bat ordainduko du kontzeptu horregatik Administrazioaren kontura, gehienez ere 506.789,89 (BEZ gabe), eta modu horretara ordainduko du aipatutako prezio hori.
Laugarrena.– Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA sozietateak (Visesa) SI-5 lursaila Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari erostea.
a) Euskadiko Administrazio Orokorrak SI-5 lursaila lagako dio, jabetza osoan, Visesa sozietateari. Lursail horretan 153 etxebizitza libre eraikitzea aurreikusten da, Zorrotzaurreko Eremu Mistoko 1. jarduketa integratuko 1-EU-aren Birpartzelazio-proiektuaren arabera. Hitzarmen Batzordeak 2014ko abenduaren 17an eman zion hasierako onespena proiektu horri.
EAEko Administrazio Orokorrak deskontaminatuta eskualdatuko dio VISESARI adierazitako lursail hori; hau da, agiri hau sinatzerakoan indarrean den hirigintza-antolamenduan lursail horri esleitutako erabilera xehekatuaren arabera ingurumenari dagokionez erabiltzeko moduan.
SI-5 lursaila ondoren deskontaminatzekoa izango balitz, EAEko Administrazio Orokorrak bere gain hartuko du, gehienez ere, hitzarmen honek SI-5 lursailari egotzitako balioaren % 20.
b) Visesak Zorrotzaurreko 1 EUko Hitzarmen Batzordeari ordainduko dizkio lagatako lursail hori dela-eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako hirigintza-kargak, eta ordura arte sortutako kargak EAEko Administrazio Orokorrak hartuko ditu bere gain.
Aipatutako SI-5 lursail horri dagozkion eta Visesak ordaindu behar dituen hirigintza-kargen zenbatekoa 8.921.062 euro (BEZ gabe) baino handiagoa bada, muga horretatik gorakoa EAEko Administrazio Orokorrak ordainduko du.
c) Salmenta libreko etxebizitzetara bideratuko den SI-5 lursail horren lagatze-prezioa, azkenean, 415.749,40 eurokoa da (BEZ gabe), behin 2014ko abenduaren 31ra bitarteko hirigintza-kargak deskontatu ondoren.
d) Visesak, bere aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak San Inazioko zubia egiteko ordaindu beharreko kostuaren zati bat ordainduko du kontzeptu horregatik Administrazioaren kontura, gehienez ere 415.749,40 euro (BEZ gabe), eta modu horretara ordainduko du aipatutako prezio hori.
Bosgarrena.– EAEko Administrazio Orokorrak Visesa sozietatearen kontura lursail bat entregatzea.
a) Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere gain hartuko du, oso-osorik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Visesa sozietateak eta Bilboko Udalak 2013ko martxoaren 4an sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren laugarren klausulan aurreikusitako 8.471,78 m2-ko azalerako lurzoruaren lagapena. Hala, 5.252,12 m2-ko azalera emango dio Udalari (hori da hitzarmen horretan bere gain hartutako betebeharretan duen partaidetzaren arabera dagokiona), eta, horrez gain, baita 3.219,66 m2-ko beste lurzoru bat ere; Visesak hitzarmen horretan bere gain hartu behar duen zatiaren baliokidea, hain zuzen. EU-1-ean jasota dago lurzoru hori eta Zorrotzaurreko hirigintza-garapenaren eraginpean dago.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Visesaren kontura Bilboko Udalari utzi behar dion 3.219,66 m2-ko lurzoruaren balorazio ekonomikoa 1.976.688 eurokoa da (BEZ gabe); hau da, Deustuko zubia egiteko kostuaren % 35,0297ren pareko balioa (hori da EU-1 unitateko kargetan Visesari dagokion portzentajea).
c) 1.976.688 euroko zenbateko horretatik, Visesa Euskal Autonomia Erkidegoaren kontura ordainduko du 1.596.698,81 euro exekuzioaren kostuaren azken zenbateko gisa, hain zuzen, azken horrek San Ianzio zubia egiteagatik ordaindu beharrekoa, hau da, 5.642.884,53 euro (BEZik gabe).
d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Visesa merkataritza-sozietateari emandako lursailen eta Bilboko Udalari bere hirigintza-eginbeharrak betetzeko eskualdatutako lursailen balioa 6.022.874,72 eurokoa da (BEZ gabe). Kopuru horretatik 4.046.186,72 euro Visesa sozietateari utzitako lursailei dagozkie eta 1.976.688 euro, berriz, Visesaren kargura Deustuko zubia egiteko gastuen ekarpena dira.
Aipatutako 6.022.874,72 euro (BEZ gabe) horien eta San Inazio auzoan, Zorrotzaurreko Irlarako zubia egiteko Visesak EAEko Administrazio Orokorraren kontura ordaindu beharreko 5.642.884,53 euro (BEZ gabe) horien arteko aldea aintzat hartuta, 379.989,19 € geratzen dira EAEko Administrazio Orokorraren alde. Kobratzeko geratuko da zenbateko hori. Zenbateko hori berari likidatuko zaio, Zorrotzaurreko Eremu Mistoko 1 Jarduketa Integratuaren 1EU Egikaritze Unitatea Birpartzelatzeko emaitzen kontuan.
Seigarrena.– Deskontaminazio gastuak.
EAEko Administrazio Orokorrak hitzarmen honetatik eratorrita izan ditzakeen deskontaminazio-gastuak ez dute inola ere gaindituko lursailei hitzarmen honen bigarren, hirugarren eta laugarren klausulen bidez egotzitako balioaren prezioaren % 10.
Zazpigarrena.–Aurrekontu erabilgarritasuna.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Visesak hartutako konpromiso guztiak (Lankidetza Hitzarmen honetan ez da zehaztu horien zenbatekoa) hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik dagozkion aurrekontu-kontsignazioak izatea.
Zortzigarrena.– Jarraipen Batzordea.
Bi aldeek uste dute beharrezkoa dela Hitzarmenaren Jarraipen Batzordea eratzea. Bertan, alde bakoitzaren bi ordezkari egongo dira, eta horien funtzioa izango da hitzartutako aurreikuspenak eta konpromisoak betetzen direla bermatzea, hainbat neurri proposatzea hitzarmena zorrotz betetzeko, eta, oro har, gerora sor daitezkeen gertakariak bideratzea.
Bederatzigarrena.– Ez betetzea.
Dokumentu honetan jasotako betebeharrak ez betetzea kontratua deuseztatzeko zioa izango da, eta hitzarmenkideak lehengo egoera juridikora itzuliko dira. Aipatutako deuseztapena eragiten duen hitzarmenkideak sortaraz ditzakeen kalte eta galeren kalte-ordaina eman beharko die, bai beste hitzarmenkideari bai uste oneko besteri.
Eta adostasuna eta fede ona erakusteko, hitzarmen hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako leku eta egunean.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.
Visesako zuzendari nagusia,
MARCOS MURO NAJERA.