EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016112

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 31koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzen dituena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-05-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201602547
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/08/11n argitaratutako 2011/07/26ko 201100172 DEKRETUA
  • Ikus 2016/03/31n argitaratutako 2016/03/21eko EBAZPENA [201601342]

Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren bitartez, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautu ziren. Dekretu hori gerora aldatu egin zen beken iraupenari dagokionez, martxoaren 18ko 36/2014 Dekretuaren bidez.
Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 2016ko martxoaren 21eko Ebazpena eman zuen kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko lau bekaren deialdia egiteko.
Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitako Hautaketa Batzordeak, deialdia egiten duen Ebazpenean izendatu ziren kideez osatuak, esleipen proposamena egin du, dekretu horren 9. eta 10. artikuluei jarraikiz.
Hori guztia ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zehaztutako pertsonek aurkeztutako eskabideak ez onartzea beka horiek emateko hautaketa prozesuan parte hartzeko, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Bigarrena.– II. eranskinean jasotako pertsonei esleitzea kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak.
Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren pertsonei beka ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Laugarrena.– IV. eranskinean jasotako pertsonak ordezko izendatzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
Bosgarrena.– Bekadun guztiek 2016ko ekainaren 16an ekingo diote bekaldiari.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 31.
Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,
ASIER VALLEJO ITSASO.