EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016110

88/2016 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Sociedad para la Transformación Competitiva – Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SAri baimena ematen diona Sociedad Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa – Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201600088
Xedapenaren data: 2016-06-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201602515
Maila: Dekretua
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sorrarazteari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak dioenez (egun izen hau du: Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.), sozietateak parte hartu ahal izango du interes bereziko enpresen sozietate-kapitalean. Horretarako, aurretik Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko du, eta kasu bakoitzean zehazten diren baldintzak errespetatu beharko dira.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatearen xedea da industria-arloko ekimenak eta inbertsioak bultzatzea eta sustatzea. Horretarako, zenbait eraikin eraiki, eta lursail-multzoak egokituko ditu, eta haien ustiaketa kudeatuko du errentamendu-formulen bidez, jabetza-eskualdatze bidez edo beste edozein bide erabiliz, prekarioko lagapena barne dela. Sozietateak, halaber, lokal eta zerbitzuak sustatu eta merkaturatuko ditu, teknologia zabalduko du, eskualdatzeko jarduerak gauzatuko ditu, eta parkean ezartzekoak diren enpresa hautagaiak gonbidatu eta aukeratuko ditu, hau da, teknologia aurreratuan jarduerak egingo dituzten enpresak.
Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2016ko martxoaren 23an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, hain zuzen ere 5/1981 Legearen 4.2 artikuluan jasotakoari jarraituz Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari baimena eman ziezaion Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko seiehun eta hirurogei mila (660.000) euro jarrita.
Gehikuntza horren ostean, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A.n izango duen partaidetza % 66,94koa izango da.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko ekainaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Baimena ematen zaio Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ri, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko seiehun eta hirurogei mila (660.000) euro jarrita. Partaidetza hori sozietatearen % 72,23koa izango da. Gehikuntzaren ostean, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A.n izango duen partaidetza % 66,94koa izango da.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko ekainaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGI.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.