EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016109

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 30ekoa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren eta koordinazio soziosanitarioko beste lurralde-egitura batzuen eginkizunak, osaera eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-05-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201602490
Maila: Ebazpena
Osasun Sailak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren eta koordinazio soziosanitarioko beste lurralde-egitura batzuen eginkizunak, osaera eta funtzionamendua arautzen dituen dekretu-proiektu bat landu dute, zeina Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean araututakoari jarraituz izapidetzen ari baita.
Beraz, aipatu lege-xedapeneko aurreikuspenak betetzearren, Osasuneko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2016ko maiatzaren 6ko Aginduaz, proiektuari aldez aurretiko onarpena eman diote, testu artikulatua idatzi ondoren.
Aipatu 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldiaren izapidetik pasako dira, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurreko informazioaren izapidetik pasako dira, kasu honetan gertatzen den legez.
Horretarako, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren eta koordinazio soziosanitarioko beste lurralde-egitura batzuen eginkizunak, osaera eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 20 egun balioduneko epean.
Azaldutakoagatik, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuko 6.artikuluaren 1.a) epigrafeak xedatutakoarekin bat etorriaz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren eta koordinazio soziosanitarioko beste lurralde-egitura batzuen eginkizunak, osaera eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, dekretu-proiektuaren edukia eskura egongo da helbide honetan: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, eta, halaber, eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: Euskadi.eus.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 30a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.