EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016108

EBAZPENA, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002115012003).

Xedapenaren data: 2016-05-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201602469
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/02/18an argitaratutako 2016/02/05eko EBAZPENA [201600742]
  • Ikus 2016/06/03an argitaratutako 2016/04/15eko EBAZPENA [201602391]

AURREKARIAK
2016ko maiatzaren 4an, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginaren 90.2 eta 3. artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 2015-10-24ko BOE), bat etorriz Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 19/2013 Dekretuaren 11.1.i artikuluarekin (2013-04-24ko EHAA), hauei dagokienez: urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua (2011-02-15eko EHAA) eta Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua (2010-06-12ko BOE).
Bigarrena.– Akordio hau sinatu dute Limpieza y Mantenimiento Impacto SL, Ferrovial Servicios SA eta Garbialdi SAL enpresen ordezkariek zein UGT, CCOO eta LAB sindikatuen ordezkariek, bat etorriz Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluen baldintzekin.
Ondorioz,
HAUXE EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 12a.
Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.
J. JAVIER ALONSO SANTOSEK, OSAKIDETZAKO GARBIKETA-ZERBITZUAREN ENPRESA ESLEIPENDUNEN HITZARMEN KOLEKTIBOKO BATZORDE PARITARIOAK EMANDAKO BAIMENA BALIATUTA, HONAKO HAU
Adierazten du: batzorde horrek gaur –asteartea, 2016ko maiatzaren 3a– egindako bilkuran, besteak beste, jarraian azaltzen den gaia aztertu du, UGTk hala eskatuta, eta hona hemen hartutako erabakia bileraren aktatik hitzez hitz hartua:
Planteatu den gaia: UGTk eskatu du hitzarmen kolektiboa egokitzea: antzinatasuna dela-eta norberaren gauzetarako baimena onartzea, apirilaren 5eko 53/2016 Dekretuan arautua.
Batzordearen ebazpena: batzordeak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:
2016ko apirilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, apirilaren 5eko 53/2016 Dekretua argitaratu zen, zeinaren bidez antzinatasuna dela-eta norberaren gauzetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioek, estatutupeko langileek eta lan-kontratuko langileek duten baimena ezartzen baita. Bada, Hitzarmen Kolektiboaren lehenengo xedapen gehigarria betez, 38. artikulua egokitzea erabaki da, eta, horrela, dekretu horren 2. artikuluko bigarren zenbakiko testua erantsiko zaio; hona hemen:
Urte osoan lanaldi osoan aritzen diren langileen kasuan, baimen horren iraupena eguneko 7 ordu eta 30 minutukoa izango da, eta lanean emandako denbora gisa hartuko da.
Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2016ko maiatzaren 3an.
Lan Harremanen Kontseiluko koordinatzaile juridikoa,
J. JAVIER ALONSO SANTOS.