EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016108

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 25ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategorian sartzeko hautaketa-prozesurako deia egiten duena.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-05-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201602466
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Deialdi hau honako lege eta dekretu hauetan xedatutakoaren arabera egiten da: Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legea, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretua, eta aipatutako araudiari otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak eta maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretuak egindako aldaketak.
Era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontseilu Arautzailearen onespena dago eta, ildo horretatik, Segurtasuneko sailburuordeak egindako eskaera ere kontuan hartzen da.
Horretan oinarriturik, zuzendari honek Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategorian sartzeko hautaketa-prozesurako deia egin du, honako hauek kontuan izanik:
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.
Hautaketa-prozesurako deia egiten da, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategorian, 160 plaza betetzeko barne-promozioko oposizio-lehiaketaren bitartez. Hautaketa hori prestakuntza-ikastaroarekin eta praktika-aldiarekin osatuko da. Plaza horiek betetzeko eskatutako titulazioa Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen C taldeko C-2 azpitaldeari dagokion mailakoa izango da, eta plaza guztietan Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna eskatuko da, derrigortasun-data gabe.
Deitutako plaza kopurua gehitu ahal izango da, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategorian sortzen diren lanpostu hutsen arabera. Argitara emango da aldaketa hori, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren ebazpen baten bitartez, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian, Euskal Herriko Poliziaren hautespena eta prestakuntza onesten dituen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 40.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Kopuru aldaketa hori hamaikagarren oinarriaren 3. zenbakian aurreikusitako izapidea bete aurretik egin beharko da.
Bigarrena.– Parte hartzeko betekizunak.
1.– Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duen pertsona onartua izateko, ondoren zehazten diren baldintza guzti-guztiak bete beharko ditu:
a) Aurretik eskabide-orria betetzea.
b) Ertzaintzako karrerako funtzionario izatea.
c) Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian jarduneko egoera administratiboan izatea.
d) Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian 2 urtez benetako zerbitzua beteta izatea. Benetako zerbitzuok Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 59.3 artikuluan ezarritakoaren arabera konputatuko dira.
e) Lehentasunezko edo baliokide diren ibilgailuak errepideetatik gidatzeko administrazioaren gidabaimena izatea, Gidarien Araudi Orokorra onesten duen maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuarekin bat.
f) Hutsegite astun edo hutsegite oso astunak egiteagatik zigortua ez izana, salbu eta ezarritako zigorra baliogabetzea lortu bada.
g) Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategorian sartzeko hiru deialdi agortuta ez izatea, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritako terminoetan.
2.– Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek aurreko idatzi-zatian eskatzen diren baldintza-eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete beharko dituzte, egiaztatu behar dituzteneko prozedura-fasearen kaltetan izan gabe.
3.– Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eta onartua izateko, nahikoa izango da eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako eskatzen diren betekizun guztiak beteta izatea. Baldintza horien egiaztapena ofizioz egingo du deia egiten duen organoak, eta, horretarako, Giza Baliabideen Zuzendaritzari eskatuko zaio dagokion egiaztapena.
4.– Aurreko idatzi-zatian ezarritakoa alde batera utzita, hautaketa-prozesuaren edozein alditan, ikastaroaren prestakuntza-aldia eta praktika-aldia barne, deia egiten duen organoak jakiten badu izangaietako batek ez duela betetzen deialdian parte hartzeko baldintzarik, interesdunari entzun ondoren, hautaketa-prozesutik baztertu egingo du izangai hori; baita ere, ikastaroaren prestakuntza-aldian edo praktika-aldian zehar hala gertatuz gero.
5.– Esandako hautaketa-prozesuan parte hartzea borondatezkoa izango da; baimena ematen da proba psikoteknikoak eta nortasunezkoak egiteko, eta proba horien balorazioa probetako beste balorazio zati baten modura erabiliko da, oinarri hauetan ezarritakoekin bat.
Hirugarrena.– Eskabideak.
1.– Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek sailen arteko Gurenet intranetaren bitartez egin beharko dute eskaera, bertan eskuragarri dagoen eskaera-eredua erabiliz, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako eran.
2.– Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Eskabidean zehaztu egin beharko dute zer hizkuntzatan egin nahi dituzten oposizio-probak, gazteleraz ala euskaraz.
4.– Eskabidean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako, baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu beharko da.
5.– Merezimenduak eskabide-orrian alegatu beharko dira. Aurrekoa hala bada ere, administrazio-eragileak dituen merezimenduak ez dira egiaztatu behar izango, berak ofizioz egiaztatuko baititu.
Laugarrena.– Izangaiak onartzea.
1.– Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, eta bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatu arte, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori hemeretzigarren oinarrian argitaratuko da.
2.– Bazter utzitako izangai bakoitzari buruz, bazter utzi izanaren arrazoiak eman beharko dira aditzera behin-behineko berrenda horretan. Erreklamazioak aurkezteko eta eskaerak izan ditzakeen akatsak zuzentzeko 10 asteguneko epea izango dute interesdunek.
3.– Aurkeztutako erreklamazioak onartu edo ezetsiko dira onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendari behin betikotasuna ematen dion erabakian bertan. Behin betiko zerrenda hori argitaratuko da lehen idatzi-zatian aurreikusitako moduan.
4.– Aurreko zerrendetan eta ondoren argitaratuko diren guztietan, pertsona bakoitza bere lanbide-zenbakiaren bitartez identifikatuko da.
Bosgarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.
1.– Oposizio-lehiaketako probak eta parte hartuko duten pertsonen hautaketa zehazteko, garatzeko eta ebaluatzeko epaimahai bat izango da, uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren eta Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen aurreikuspenen arabera. Epaimahaia mahaiburu batek eta bi mahaikidek osatuko dute. Mahaikideetako batek idazkari lanak egingo ditu.
Epaimahai Kalifikatzailea osatuko duten kideen eta ordezkoen izendapena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren ebazpen baten bitartez argitaratuko da hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat. Otsailaren 28ko 4/2005 Legean xedatutakoa betetzeko, osaera horretan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango da.
2.– Epaimahai Kalifikatzailearen jarduna organo kolegiatuen funtzionamenduaren arau erregulatzaileek araupetuko dute.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. eta 29. artikuluetako adierazi bezala, epaimahaikideek ez dute parte hartuko prozeduran, eta izendatu dituen aginteari hala jakinaraziko diote, eta interesdunek haien errekusazioa eskatu ahal izango dute.
Epaimahai Kalifikatzailean parte hartzen duenak ordainsaria izango du legez aurreikusitakoaren arabera.
3.– Hautaketa-prozesua osatzen duten proben eta merezimenduen garapena eta ebaluazioa Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio, autonomia osoz jokatzeko. Epaimahai hori prozeduraren objektibotasunez arduratuko da, eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du.
4.– Epaimahaiak aholkulari edo adituak hartu ahal izango ditu bere lanetarako, nahiz hautaketa-proba guztietarako, nahiz baterako. Aipatutakoek euren espezialitateen barruan aholkuak eta laguntza teknikoa emango dituzte.
5.– Hautaketa-sistema garatzeko behar diren neurriak hartu ahal izango ditu epaimahaiak deialdi honetan finkatuta ez dauden guztietan, eta, gainera, deialdiko oinarriak interpretatzeak eta aplikatzeak eta beren lanetarako jardunak sortzen dituzten arazo guztiak ebazteko ahalmena izango du.
6.– Epaimahaiak ezin izango du hautatu deialdian adierazitako plaza-kopurua baino izangai gehiago. Muga horretatik kanpo egiten diren proposamenak legez kanpokoak dira erabat.
7.– Epaimahai Kalifikatzailearen erabakiak argitaratuko dira hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera.
8.– Epaimahaiari zuzendutako idazkiak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari zuzenduko zaizkio.
Seigarrena.– Hautaketa-prozesua.
1.– Hautaketa-prozesua, oposizio-lehiaketa bitartez egingo da. Oposizio- eta lehiaketa-prozesak izango dira izangaien gaitasuna eta hauen arteko lehentasuna zehaztuko dutenak.
2.– Lehiaketa-aldia ez da baztertzailea izango, eta horretan lortutako puntuak ez dira kontuan hartuko oposizio ariketa gainditutzat emateko, ezta ariketotan lortutako emaitzak aldatzeko ere.
Zazpigarrena.– Oposizio-aldia.
Oposizioa proba hauek osatuko dute:
1.– Lehenengo proba, nahitaezkoa eta baztertzailea: jakintza-proba bat izango da, eta test erako galdetegi bat erantzun beharko da idatziz.
Probaren edukia ebazpen honen I. eranskinean zehaztuta dago.
Test erako galdetegiko galdera bakoitzean lau erantzun izango dira aukeratzeko. Lau aukera horietatik bat bakarra izango da erantzun zuzena.
Proba honetan, erantzun oker bakoitzeko, erantzun zuzen bakoitzari emandako baliotik 0,333 kenduko da. Erantzun bat baino gehiagoko galderak erantzun gabetzat hartuko dira. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortuko.
Proba honetan, 0 puntutik 90era emango dira, eta kanpoan geratuko dira gutxienez 45,00 puntu lortzen ez dutenak.
Hautaketa-sistemaren hurrenkera onari begira, Epaimahai Kalifikatzaileak erabaki ahal izango du proba gainditzeko beharrezko gutxieneko puntuazioa non ezarri, eskatu beharreko gutxieneko maila kontuan izanik, proba honetan erakutsitako ezagutza-maila eta hautagaien identitatea jakin baino lehen, eta erabaki hori argitaratuko du. Horrelakoan, proba honetako puntuazioa lortzeko, aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat, Epaimahai Kalifikatzaileak formula hau aplikatuko du:
HAP = (APgeh / 2) x (1 + (PZ - m) / (PZgeh - m))
Hau da:
HAP = hautagaiak lortutako azken puntuazioa.
APgeh = proban gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (Deialdiaren oinarrien arabera, proban lor daitekeen puntuazio gehiena: 90,00 puntu).
PZ = hautagaiak lortutako puntuazio zuzena:
PZ= zuzenak – (hutsegiteak x 0,333).
m = epaimahaiak ezarritako proba gainditzeko, gutxienez lortu beharreko puntuazioa.
PZgeh = probaren gehieneko puntuazio zuzena (Proban, zuzenean, gehienez lor daitekeen puntuazioa = azterketa baten erantzun zuzenen kopurua, erantzun guztiak zuzen emanda).
2.– Bigarren proba, nahitaezkoa eta baztertzailea, proba psikoteknikoa. 0tik 80ra bitartean baloratuko da. Bigarren proba honetan bi ariketa izango dira, biak nahitaezkoak eta baztertzaileak:
a) Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategoriako polizia-eginkizunak betetzeko izangaien gaitasunak ebaluatzeko proba. Idatziz erantzutean datza, besteak beste, aldagarri hauek baloratzeko: hitzezko gaitasunari buruzko ariketa, arrazoitze-ariketa eta espazioari buruzko gaitasunak.
Test erako galdetegi bakoitzeko galdera bakoitzak lau erantzun aukera izango ditu eta bat bakarra izango da zuzena.
Erantzun zuzen bakoitzeko, puntu bat izango da; gaizki emandako erantzun bakoitzeko, erantzun zuzen bakoitzari emandako baliotik 0,333 kenduko da. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortuko.
Proba hori 0tik 40ra bitartean baloratuko da, eta gutxienez 20 puntu lortzen ez dutenak automatikoki baztertuta geratuko dira.
Hautaketa-sistemaren hurrenkera onari begira, Epaimahai Kalifikatzaileak erabaki ahal izango du ariketa bakoitza gainditzeko beharrezko gutxieneko puntuazioa non ezarri, eskatu beharreko gutxiengo maila kontuan izanik, proba honetan erakutsitako ezagutza-maila eta hautagaien identitatea jakin baino lehen, eta akordio hori argitaratuko du. Horrelakoan, ariketa bakoitzeko puntuazioa lortzeko, aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat, Epaimahai Kalifikatzaileak formula hau aplikatuko du:
HAP = (APgeh / 2) x (1 + (PZ - m) / (PZgeh - m))
Hau da:
HAP = hautagaiak lortutako azken puntuazioa
APgeh = ariketan gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (Deialdiaren oinarrien arabera, ariketan lor daitekeen puntuazio gehiena: 40 puntu)
PZ = hautagaiak lortutako puntuazio zuzena:
PZ= zuzenak – (hutsegiteak x 0,333).
m = epaimahaiak ezarritako ariketa gainditzeko, gutxienez lortu beharreko puntuazioa.
PZgeh = probaren gehieneko puntuazio zuzena (Proban, zuzenean, gehienez lor daitekeen puntuazioa = azterketa baten erantzun zuzenen kopurua, erantzun guztiak zuzen emanda).
b) Lanarekin zerikusia duten jarrerak neurtzeko nortasun-testa. Ariketa 0tik 40 puntura bitartean baloratuko da, eta gutxienez 20 puntu ateratzen ez dituztenak automatikoki baztertuta geratuko dira.
Ariketa horiek deialdiko lanpostuaren lanbide-profila hartuko dute kontuan.
3.– Gaitasun fisikoaren proba, nahitaezkoa eta ez-baztertzailea, gaitasun fisikoaren proba. Proba hau 0tik 30 puntura bitartean baloratuko da.
Gaitasun fisikoaren probak hauek izango dira:
a) Aulkiko pressa.
b) Bizkortasun testa.
c) Course Navette testa.
Gaitasun fisikorako proba hau osatuko duten ariketak ebazpen honetako II. eranskinean agertzen diren bezala burutu eta konputatuko dira.
Ariketa bakoitza 5 puntutik 10era bitartean baloratuko da.
Gaitasun fisikoaren proban, ariketa bakoitzean, gutxienez 5 puntu atera beharko dira, eta, ondorioz, gaitasun fisikoaren proba osatzen duten hiru ariketetan gutxienez 15 puntu. Proban 0,0 puntu emango zaie gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiei.
3.1.– Aipatutako probako ariketak egiteko kontuan hartuko den adina, pertsonek eskaerak aurkezteko izango duten azken egunekoa izango da.
3.2.– Ariketa fisikoak parte-hartzaileen erantzukizunaren mende egingo dira. Ariketa horietara aurkezteko arropa egokia beharko dute.
Zortzigarrena.– Oposizioko proben garapena.
1.– Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabete igaro arte ezingo dira hasi probak.
2.– Lehenengo azterketa noiz, zer ordutan eta non egingo den gutxienez zazpi egun natural lehenago iragarriko da, hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat. Gainerako argitaratze-iragarkiak ere, hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera argitaratuko dira, gutxienez 72 ordu lehenago.
3.– Epaimahai Kalifikatzaileak ezarritakoa ez bezala egin ahal izango ditu probak edo oposizioa osatzen duten ariketak; hau da, beste ordena batean eta egun berean proba bat baino gehiago egin edo ez. Azken honetan, ariketa edo proba desberdinen emaitzak deialdiaren oinarrietan agertzen diren ordenan argitaratuko dira. Emaitzak agertuko dira aurreko proba gainditu duten neurrian, zazpigarren oinarrian agertzen den ordenari jarraituz.
4.– Epaimahaiak nahitaezko probak edo ariketak egiteko finkatutako tokian, datan eta orduan agertzen ez diren izangaiak hautaketa-prozesutik baztertuta geldituko dira behin betiko, baztertzearen arrazoia ezinbestekoa izan arren. Arau bera aplikatuko zaie nahitaezko edozein probatara berandu bertaratzen diren izangaiei.
Nahitaezko probetako batek ariketa bat baino gehiago izanez gero, eta horietako batera agertu ezean edo berandu iritsiz gero, ez bertaratutzat joko da.
Hautaketa-proben garapenean, aukera- eta tratu-berdintasuna bermatzeko, Epaimahai kalifikatzaileak probak egiteko datak edo tokiak moldatu ahal izango ditu haurdun dauden emakumeen, erditzeko dauden emakumeen, eta erditu aurretiko eta ondorengo aldian dauden emakumeen kasuan; baldin eta inguruabar horien berri ematen bazaio Epaimahai Kalifikatzaileari proba edo ariketa egin baino lehenago, eta epaimahaikideek medikuaren ziurtagiriaren berri badute.
5.– Oposiziogileek identitatearen egiaztatze-agiriak eraman beharko dituzte proba guztietara; Epaimahai Kalifikatzaileak noizbait eska diezaieke erakusteko.
6.– Baztertze indarreko proba bakoitza bukatu ondoren, Epaimahai Kalifikatzailearen erabakiz proba hori gainditu duten eta kanpoan geratu diren izangaien zerrenda argitaratuko da hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat, eta lortutako emaitzak azalduko dira bertan.
7.– Izangaiak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan egin ditzake azterketak.
Bederatzigarrena.– Lehiaketa.
1.– Lehiaketa-fase horren kalifikazioa oposizio-fasea gainditu dutenei baino ez zaie aplikatuko.
2.– Merezimenduak baloratzeko eskabideak aurkezteko epea amaiera hartuko da erreferentziatzat.
3.– Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez dira merezimendutzat hartuko deialdian parte hartzeko eskatutako betekizunak eta baldintzak.
4.– Oposizio-fasean gainditutako pertsonen behin betiko zerrendaren argitalpenarekin batera, 10 egun naturaleko epea jarriko da izangaiak alegatzeko eta aurkezteko lehiaketa-fasean baloratzeko modukoak irizten zaizkion eta Segurtasun sailean egiaztatu gabe dauden merezimenduak. Gainditutakoek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian aurkeztu beharko dituzte, epe horren barruan, Segurtasun Sailean aldez aurretik aurkeztu gabe dituen merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak; hala dagokionean, euskararen ezagutza egiaztatzeko agiria ere bai.
5.– Lehiaketa-fasea merezimenduen balorazioan datza. Guztira 40 puntu lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:
5.1.– Lanbide-historiala gehienez 10 punturekin baloratuko da, Ertzaintzaren lanpostuetako eginkizunak eta polizia-lanagatiko adierazpenak kontsideratuko dira.
5.1.1.– Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen 388/1998 Dekretuaren II., III., eta IV. kapituluetan aurreikusitakoa betetzeko edozein modutan lortutako lanpostuetako eginkizunak edo lan-eginkizunak baloratuko dira.
Lanpostu bakoitza Ertzaintzako lanpostu zerrendan adierazitako lanpostuaren kodearekin identifikatuko da, eta ez dira kontsideratuko lanpostu desberdin lanpostu kode bereko dotazio desberdinak.
Atal hau gehienez 5 punturekin baloratuko da, ondorengo baremo partziala erabiliz, deialdi honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe-muga baino arinagoko 10 urteak, Ertzaintzan lan egindako hilabete osoa (unitatea baino gutxiagoko zatiak baztertuz) kontsideratuko da Ertzaintzako lanpostuetako egonalditzat eta, horrela baloratuko dira:
Ofizialondoko edo goragoko kategoriako lanpostuetako egonaldiak: 0,20 puntu.
Agente lehenaren kategoriako lanpostuetako egonaldiak: 0,15 puntu.
Agente kategoriako lanpostuetako egonaldiak: 0,10 puntu.
5.1.2.– Polizia-lanagatiko adierazpenak gehienez 5 punturekin baloratuko dira Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa eta kondekorazioen eta ohorezko sarien erregimena arautzeko den urriaren 16ko 202/2012 Dekretuan araututako adierazpenak ematea baremo honen arabera baloratuko da:
a) Polizia-lanarengatiko bereizgarri gorridun domina: 5 puntu.
b) Polizia-lanarengatiko bereizgarri berdedun domina: 4 puntu.
c) Polizia-lanarengatiko bereizgarri zuridun domina: 3 puntu.
d) Polizia-zerbitzuarengatiko gorridun diploma: 2 puntu.
e) Polizia-zerbitzuarengatiko zuridun diploma: puntu 1.
5.2.– Ikasketak, gaikuntza eta trebakuntza profesionaleko jarduerak gehienez 25 punturekin baloratuko dira. Atal honetan sartzen dira espezializazio-ikastaroen, titulazio ofizialen eta diploma ofizialen balorazioak.
5.2.1.– Egindako espezializazio-ikastaroak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak onartutako edo egindako espezializazio-ikastaro bakoitzeko, eta erakundean dauden datuen arabera, 5 puntu emango dira eta, edozein kasutan ere, atal hau ez da baloratuko 10 puntutik gora.
Atal honetan agertzen diren espezializazio-ikastaroen katalogoa hau da:
a) Ikerketa kriminaleko ikastaroa (edozein izenetakoa) edo argiketei buruzko ikastaroa.
b) Trafikoari buruzko ikastaroa edo trafiko eta bide-segurtasuneko ikastaroa.
c) Txakur-gidarien ikastaroa.
d) Eskolta-gaikuntzako ikastaroa.
e) Esku hartzeko gaikuntzako ikastaroa.
f) Brigada mugikorreko ikastaroa.
g) Helikopteroetako pilotuen ikastaroa.
h) LIEUko gaikuntzako ikastaroa.
Atal hau baloratzeko, trafikoko espezializazio-ikastaroa eta trafiko eta bide-segurtasuneko espezializazio-ikastaroa egin eta gaindituak izatea ikastaro bakartzat hartu, eta 5 punturekin baloratuko da.
Era berean, argiketei buruzko ikastaroa eta, gainera, Ikerketa kriminaleko espezializazio-ikastaroa egin eta gaindituak izatea ikastaro bakartzat hartu, eta 5 punturekin baloratuko da.
5.2.2.– Lortutako titulu eta diploma ofizialak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak onartutakoak, gehienez 15 punturekin baloratuko dira baremo hauen arabera:
a) Administrazioan sartzeko betekizun bezal, A taldeko A1 azpitaldean sartzeko beharrezko titulazio bakoitza 10 punturekin baloratuko da.
b) Administrazioan sartzeko betekizun bezala, A taldeko A2 azpitaldean sartzeko beharrezko titulazio bakoitza 8 punturekin baloratuko da.
Sartzeko betekizun bezala eskatzen diren adierazitako maila bereko edo gutxiagokoi ikasketen titulazioak ez dira baloratuko.
5.3.– Antzinatasuna.
Antzinatasunaren merezimendua Giza Baliabideen Zuzendaritzan dauden datuekin baloratuko da eta Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategorian lan egindako antzinatasuneko urte oso bat 1,00 baloratuko da (urte osoa ez denetan baztertuak izanik). Puntuazioa gehienez 5,00 puntukoa izango da.
Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ez dira merezimendu gisa onartuko deialdian parte hartzeko eskatutako baldintza eta betebeharrak.
Hamargarrena.– Euskararen ezagupen-maila.
1.– Euskararen ezagupen-maila merezimendu gisa baloratuko da.
2.– Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenei edo onartu zaienei 24 puntu emango zaizkie. Eskabideak aurkezteko epe-muga hartuko da erreferentziatzat.
3.– Hautaketa-prozesuan ez da inolako probarik egingo euskararen ezagupen-maila egiaztatzeko.
4.– Egiaztapenen ziurtatzea eta balorazioa Epaimahai Kalifikatzaileak egingo du ofizioz.
Hamaikagarrena.– Azken kalifikazioa.
1.– Oposizio-lehiaketako azken kalifikazioa, bi faseetan lortutako puntuen batuketa izango da, eta, hala doakionean, euskararen ezagutza ebaluatzetik gehitzen dena, horrek guztiak zehaztuko duelarik izangaien lehentasun-hurrenkera.
2.– Sailkapen hurrenkeran puntu berdinketarik izanez gero, ondorengo probetan emaitzarik onena lortutakoaren alde egingo da, eta hurrenkera honetan:
a) 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunekoa.
b) Euskararen ezagupen-mailan lortutako puntuaziorik onena.
c) Ezagupen teorikoen proban lortutako puntuazio onena (oposizioko lehen proba).
3.– Hautaketa-sistemaren kalifikazioa amaitzen denean, bosgarren oinarrian aurreikusitako Epaimahai Kalifikatzaileak, honako hauek onartu eta argitaratuko ditu, hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariari igorriko dizkio:
a) Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda. Puntu gehien lortu dituenetik gutxien lortu dituenera antolatuta egongo da.
b) Hautatutako pertsonen zerrenda, hautaketa-prozesua gainditu dutenak, sailkapen hurrenkera eta deitutako plaza kopuruan tokia dutenak kontuan izanik.
Hamabigarrena.– Betekizunak egiaztatzea eta Ertzaintzako oinarrizko eskalako praktiketako agente lehenen izendapena.
1.– Bigarren oinarriko 4. zenbakian ezarritako araudiarekin bat datorren deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten hautatutako pertsonak Ertzaintzako oinarrizko eskalako praktiketako agente lehen izendatuko ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak ebazpen bidez. Ebazpen hori hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera argitaratuko da, ikastaroaren prestakuntza-aldiaren hasiera egunarekin batera.
2.– Betekizunen bat ez betetzeagatik errenuntziak edo baztertzeak gertatuko balira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak hautaketa-prozesutik bazter utziko ditu edo ordezkatu egingo ditu, deitutako plazen kopuruan sartzen direnak eta eskatutako betekizunak egiaztatzen dituztenak kontuan izanik eta ezarritako sailkapen hurrenkerari jarraituz.
Hamahirugarrena.– Ikastaroaren prestakuntza-aldia.
1.– Ikastaroaren prestakuntza-aldian sartzeko eskubidea izango duten Ertzaintzako oinarrizko eskalako praktiketako agente lehenen ikastaroa emateko txanda desberdinetan banatu ahal izango dira. Txanda desberdinetarako izendapena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak egingo du eta horretan zuzentasunez jarraituko da 10.3.a) oinarrian ezarritako lehentasun hurrenkera eta hamabigarren oinarriaren lehen idatzi-zatian adierazitako Ebazpena argitaratu baino lehen, betiere, eragindako pertsonek alegatu badute Lan bizitza eta Familiako bizitzaren arteko adiskidetze-legearen aplikaziotik sortutako inguruabarrak kontuan hartuz.
2.– Interesdunei ikastarora etortzeko jakinarazpena, Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren bidez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak berak egingo die.
3.– Prestakuntza-aldia ikasketa planaren araberakoa izango da.
4.– Prestakuntza-aldia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egingo da edo Akademiako zuzendariak erabakitzen dituen egoitzetan.
5.– Prestakuntza-aldiaren azken kalifikazioa hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera argitaratuko da.
6.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak bazter utziko ditu prestakuntza-aldia gainditzen ez dutenak.
7.– Prestakuntza-aldiaren edozein momentutan ikusiko balitz ikasleak prestakuntza-aldia ezin izango lukeela gainditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak bazter utzi ahal izango du prozesutik, betiere, interesdunari entzun ondoren.
Hamalaugarrena.– Praktika-aldia.
1.– Ikastaroaren prestakuntza-aldia gainditu duten pertsonek egingo dute praktika-aldia, eta egingo deneko lekuek honako ezaugarriak dituzten zentro edo bulegoak izango dira: euren jarduera arloak direla-eta, kategoria profesional honi dagokion Ertzaintzaren oinarrizko eskalako praktiketako agente lehenen prestakuntza integrala emateko ere egokienak direnak.
2.– Praktika-aldia hasi baino lehen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak praktika-aldiaren iraupena, balorazio sistemak eta prozedurak eta praktika-aldiaren gainditzea ezartzen ditueneko eta praktiketarako destinoak ematen ditueneko Ebazpena emango du. Aipatutakoa hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera argitaratuko da.
3.– Praktika-aldian zehar, eraginkortasun profesionala ebaluatuko da, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenen kategoriari dagozkion funtzioak betetzearekin lotuta dagoena. Ebaluazio horrek praktika-aldiak irauten duen ezarritako epean zehar betetako egintzak neurtuko ditu.
4.– Praktika-aldiaren kalifikazioak hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera argitaratuko dira.
5.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak praktika-aldia gainditu ez dutenak hautaketa-prozesutik bazter utziko ditu.
Hamabosgarrena.– Praktiketako agente lehenen araubide juridikoa.
1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Barne Erregimenaren Araudian ezarritako diziplinazko erregimenaren arauak begiratu beharko dituzte praktiketako agente lehenek eta gertatutakoaren inguruan irakaskuntza arloko diziplinazko Polizia kidegoen Diziplinazko Erregimena izango da aplikagarri. Praktiketako funtzionario direnez gero, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 54.2 atalean zehazturiko lansariak jasoko dituzte.
2.– Ertzaintzaren oinarrizko eskalako praktiketako agente lehenei lizentzia bat emango zaie, agente kategoriarekin lanean diren lanpostuari dagokionez. Aipatu lizentzia ordaindua izango da, salbu eta 4/1992 Legearen 54.2 artikuluan aurreikusitako lansariak jasotzearen alde badaude.
3.– Ertzaintzaren oinarrizko eskalako praktiketako agente lehenak, hala egongo dira, harik eta karrerako funtzionario izendatu arte edo hautaketa-prozesutik bazter utzi arte, bada hala ezartzen baitu Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 54. artikuluan praktika-aldiaren bukaerak ez du berekin ekarriko bere kategorian lehen betetako destinora bueltatuko denik.
4.– Prestakuntza ikastaroa eta praktika-aldia, bakoitza bere aldetik, nahitaezkoak eta baztertzekoak dira, eta eurotara ez bertaratzeak ondorio hauek izango ditu izangaientzat: hautaketa-prozesutik berehalakoan bazter uztea, eta Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategorian sartzeko lituzkeen eskubide guztiak galtzea. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak egingo du bazter uzteko den deklarazioa.
Aurreko lerroaldean xedatutakoa kontutan izanda ere, gaindiezinezko kausaren bat dela-eta, pertsona batzuk ez badira agertzen ikastarora edo praktika-aldira edo ez badituzte burutzen, hauek egin daitezen hurrengoren batean egin ditzakete izangaiok: baldin eta aurrekoa ezinezko egiten zituzten zirkunstantziak desagertuz gero, eta interesdunaren aldez aurretiko eskaririk bada. Baztertzearen adierazpena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak egingo du, berak hartuko baitu bidezko erabakia.
Hamaseigarrena.– Hautaketa-prozesuaren behin betiko sailkapena eta karrerako funtzionarioen izendapena.
1.– Hautaketa-prozesuko sailkapen ordenaren eraketa honela egingo da: oposizio-lehiaketan, praktika-aldiaren eta ikastaroaren prestakuntza-aldian lortutako kalifikazioen batuketa eginez.
2.– Praktika-aldiaren azken txanda amaituta hurrengo bi hilabeteen barruan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren proposamenez, hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonak karrerako funtzionario izendatuko ditu Segurtasun eta Zerbitzuen sailburuordeak eta hau hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin arabera argitaratuko da.
Izendapena Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehen moduan izango da.
3.– Izendatutako pertsonek izendapena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 10 eguneko epean joan beharko dute lanpostura. Horrela egin ezean, salbu eta kausa gaindiezinen bat badago, egin dituzten jarduera guztiak baliogabeturik geratuko dira, eta karrerako funtzionario izateko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
Hamazazpigarrena.– Hutsegite astun edo oso astunengatik zigorrak ezartzea.
Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategoriarako pertsonek lehendik diziplina-espedientez irekita dutenen edo geroztik irekitzen bazaie, hautaketa-prozesuan onartzearena, beronetan jarraitzearena eta Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategoriako egitearena ondoko honek baldintzatuko du: aipatu espedienteetan hutsegite astun edo oso astunengatik zigorren bat ezartzea.
Hemezortzigarrena.– Pertsonen identifikazioa hautaketa-prozesuan.
Hautaketa-prozesu honetan parte hartuko duten pertsonak, prozeduran (hautaketa-prozesua, ikastaroaren prestakuntza-aldia eta praktika-aldia), eskaerako identifikaziorako lanbide zenbakiaren bitartez identifikatuko dira. Halaber, identifikaziorako lanbide zenbaki hori erabiliko da Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenen izendapenerako.
Hemeretzigarrena.– Argitalpenak.
Hala adierazten den kasuetan izan ezik, argitalpenak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean egingo dira, korporazioko intranetean –GURENET– kontsultatzeko aukera eragotzi gabe. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholeko argitalpen datak mugatzaileak izango dira epe-konputuetarako.
Hogeigarrena.– Kalte-ordainak.
Izangaien aldetik barneko edozein hautaketa-prozesutako deialdietara aurkeztea borondatezkoa denez gero, izangaiek ez dute inolako eskubiderik izango hautaketa-aldian, ikastaroaren prestakuntza-aldian eta praktika-aldian sor daitezkeen bidaia gastuen edo beste batzuen gainean, eta, beraz, administrazioak ez du gastuok ordaintzeko obligaziorik.
Hogeita batgarrena.– Errekurtsoak.
Ebazpen honen kontra -bide administratiboari amaiera ematen diona- interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzari, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzietako ordena jurisdikzionalean zuzen-zuzenean aurkatu ahal izango dute.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izango da jo bide jurisdikzionalera hori espresuki erabaki arte, edo ustezko ezespena gertatu arte Administrazioaren isiltasuna dela-eta.
Interesdunak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998ko Legearen 14.artikuluan xedatutakoarekin bat, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegi eskudunari zuzenduta, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Interesdunek aurkaratu ahal izango dituzte deialdi honetatik, epaitegien edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren jardunetik, etortzen diren admistrazio-egintzak, administrazio-prozedura erkidearen araubidean ezarritako kasuetan eta bertan adierazi bezala.
Arkauti, 2016ko maiatzaren 25a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.
I. ERANSKINA
GAI-ZERRENDA
1.– Genero-indarkeria bikote harremanetan: gizartearen kontzientzia hartzea. Kontzeptua eta indarkeria motak. Indarkeriazko harremana mantentzearen teoria esplikatzailea. Indarkeriazko harremanari buruzko teoria esplikatiboak. Tratu txarrak jasandako emakume-biktimaren ondorio psikologikoak. Erasotzailearen ezaugarriak.
2.– Sexu-erasoak: sexu-erasoengatik salaketa gutxiago jartzera laguntzen duten faktoreak. Sexu-erasoen ondorio psikologikoak.
3.– Adin txikikoak babesgabetasun egoeretan: J. Belskyren eredu esplikatzailea. Umeen tratu txarrei buruzko informazioa eta motak. Tratu txarren adierazleak eta haurrak eta gazteak bertan behera uztea. Genero-indarkeriaren ume biktimak familian.
4.– Seme-alaba eta gurasoen arteko indarkeria: seme-alaba eta gurasoen indarkeriaren testuingurua. Seme-alaba eta gurasoen indarkeriaren definizioa eta motak. Seme-alaba eta gurasoen arteko indarkeriaren dinamika. Seme-alaba eta gurasoen arteko indarkeriaren faktore esplikatzaileak. Teoria ekologikoa (elkarreragilea edo multifaktoriala).
5.– Eskola-indarkeria: eskola-indarkeriaren testuingurua. Eskola-jazarpenaren edo bulling-aren definizioa eta ezaugarriak. Eskola-jazarpenaren edo bulling motak. Parte-hartzaileen deskripzioa. Eskola-jazarpenaren edo bulling-aren ondorioak. Cyberbulling-a.
6.– Ahozko epaiketan lekukotza egiteko komunikazio gaitasunak: alde orokorrak. Ahozko epaiketan nola areagotu aitormenaren sinesgarritasuna? Ahozko txostenaren ezaugarriak. Komunikazioaren «Hiru uve» deiturikoei buruzko teoria.
7.– Zigor Zuzenbidearen atal orokorra: delituak (ZK-ko 10. artikulutik 18.era). Erantzukizun kriminaletik salbuesten duten arrazoiak (ZK-ko 19. eta 20. art.). Erantzukizun kriminala arintzen duten inguruabarrak (ZK-ko 21. art.). Erantzukizun kriminala astuntzen duten inguruabarrak (ZK-ko 22. art.). Ahaidetasun inguruabar-mistoa (ZK-ko 23. art.). Delituei dagokienez, erantzukizun kriminala duten pertsonak (ZK-ko 27. artikulutik 30.era).
8.– Zigor Zuzenbidearen atal berezia: giza hilketa eta giza hilketaren formak (ZK-ko 138. artikulutik 143.era)- Lesioak (ZK-ko 147. artikulutik 156 ter artikulura). Askatasunaren aurkako delituak (ZK-ko 163. artikulutik 172 ter artikulura). Sexu-askatasun eta ukigabetasunaren aurkako delituak (ZK-ko 178. artikulutik 186. artikulura). Sorospen eginbeharra ez betetzea (ZK-ko 195. eta 196. artikuluak). Ohorearen aurkako delituak (Zk-ko 205. artikulutik 216. artikulura). Familia harremanen aurkako delituak: familia eskubideen eta betebeharren aurkako delituak (ZK-ko 223. artikulutik 232. artikulura). Laguntza ukatzea (ZK-ko 412. artikulua). Justizia Administrazioaren aurkako delituak (ZK-ko 446. artikulutik 471.era).
9.– Toki itxietan sartzea: Prozedura Kriminalaren Legearen 553. artikulua eta Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko 4/2015 Lege Organikoaren 15. artikulua.
10.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4 /2005 Legea: atariko titulua (1etik 3.era, biak barne). I. titulua - Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa (4. artikulutik 13. artikulura, biak barne). II. titulua - Euskal herri administrazioen eta aginteen jarduketan genero ikuspegia integratzeko neurriak (15. artikulutik 22ra, biak barne). III. titulua - Zenbait esku-hartze arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak (50. artikulutik 62.era, biak barne).
11.– Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena: V. titulua, Zehapen Araubidea. I. eranskina, definizioak 1etik 9ra (biak barne), 12tik 24ra (biak barne), eta 54tik 73ra (biak barne). II. eranskina, puntuak galtzea dakarten arau-hausteak.
12.– Egitateen tokiaren babesa eta aldez aurretiko ikerketa: kriminalistikaren alde orokorrak. Zantzuei buruzko kontzeptua, motak eta ikerketa-balioa. Egitateen tokian agenteek hartu beharreko neurriak. Indarkeriazko heriotza kasuak. Ikerketa taldeari eman beharreko informazioa.
13.– Polizia-jardunak EI-GI kasuetan: ertzain-etxean jasotako deia. Laguntza larrialdietan. Biktima babestea. Biktimaren tratamendua eta biktimari laguntza ematea. Jardunak erasotzailearekin.
14.– Politraumatizatuaren protokoloa: kontzeptua, laguntza, biktima traumatikoaren lehen eta bigarren balorazioa.
15.– Jarraibideak biktima anitzeko egoeren aurrean: triajea.