EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2016107

EDIKTUA, 244/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-04-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201602452
Maila: Ediktua
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 244/2015 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Eudosia Iglesias Sanchez.
Abokatua: Francisco Javier Ituarte Lopez.
Prokuradorea: Elena Fdez. de Marticorena Cerecedo.
Demandatuak: Madelaine Irazusta Senglon-en jaraunsle ezezagunak, Alfredo Thate Garcia de las Bayonas, Hermann Thate Garcia de las Bayonas, Enrique Thate Garcia de las Bayonas eta Maria del Carmen Thate Garcia de las Bayonas.
Gaia: jabetza bati buruzko deklarazio-egintza.
Judizio horretan, epaia eman zen 2016ko apirilaren 5ean, zeinetan lehen aurrekariak hauxe baitio hitzez hitz:
Lehenengoa.- Madelaine Irazusta Senglon-en jaraunsle ezezagunen aurka, Eudosia Iglesias Sanchez-en izenean eta ordez Fernandez de Marticorena Cerecedo prokuradoreak sustatu du prozesu hau, 11 zenbakiko Bilboko Jabetza Erregistroan inskribatutako ondoko finkaren jabetza deklaratzeko egintza eskatuz: Plentziako 20. liburua, 135. orria, 995 zenbakiko finka; zeinaren deskribapena hauxe baita:
«Hiri-finka. Plentziako hiribilduan kokatutako orubea, hirurehun eta laurogeita hamar metro eta bederatzi dezimetro karratu dituena; hegoaldean muga egiten du Plentziatik Gorlizera doan errepide probintzialarekin; iparraldean, segregatzen deneko lur-sailarekin; ekialdean, berrogeita hamazortzi zenbakikoi orubearekin, eta mendebaldean, berrogeita hamasei zenbakiko orubearekin. Horren gainean, etxe hirukoitz bat: Areatza kaleko hamabigarren zenbakiaz seinalatua egun, berrehun eta hogeita hamabi metro eta berrogeita hamar dezimetro karratu dituena, eta hiru soto dituena, bat eskuinaldean etxearen eskuinaldetiko sarrerarekin, bestea ezkerraldean ezkerraldeko sarrerarekin, eta hirugarrena atzealdetiko sarrerarekin; eta beheko solairua hiru etxebizitzatan banatua, bat –etxera sartuta– ezkerraldean eta bi –etxera sartuta– eskuinaldean, kanpoko eta barruko eskuinak deitzen direnak, eta eskaileraren hutsunea; eta hiru solairu altu, lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena deitzen direnak, bakoitzak hiru etxebizitza dituelarik, eskaileratik gorako eskuina, kanpoko ezkerra eta barruko ezkerra.
Atzealdean eta sotoko sarrera aprobetxaturik, bada terraza bat ezkerraldeko beheko solairuko etxebizitzari dagokiona. Eta ezkerraldeko eta eskuinaldeko beheko solairuen jabeez gain, euretatiko bakoitzak gozatuko du etxearen aurrealdean dagoen lur-sailaz. Egindako segregazioen ostean, finkaren parte gisa honako hauek bakarrik geratzen dira: ezkerreko sotoa ezkerraldeko sarrerarekin, eta atzeko sotoa atzealdeko sarrerarekin. Ondoko datuekin inskribatutako finkaren segregazioz sortzen da finka honen lur-saila: Plentziako 15. liburua, 251. orria, 546 zenbakikoa.»
Eta hau dio epaitzak:
EPAITZA
1.– Eudosia Iglesias Sanchez-en izenean eta ordez Fernandez de Marticorena Cerecedo prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten da, eta beherago zehaztutako erabakiak onartzera kondenazten ditut honako hauek: Madelaine Irazusta Senglon-en jaraunsle ezezagunak, Alfredo Thate Garcia de las Bayonas, Hermann Thate Garcia de las Bayonas, Enrique Thate Garcia de las Bayonas eta Maria del Carmen Thate Garcia de las Bayonas, Martínez Garcia prokuradoreak ordezkatuak; eta Juana Thate Irazusta, Albina Thate Irazusta eta Luis Thate Irazusta-ren jaraunsle ezezagunak.
– Eskuratze-preskripzio arruntaren bidez, Eudosia Iglesias Sánchez-ek eskuratu egin ditu ebazpen honetako lehen aurrekarian deskribatutako finkak, berarentzat eta irabazpidezko sozietatearentzat.
– Eudosia Iglesias Sánchez andreak eta bere senarrak jabari osoa dute deskribatutako finkena.
– Ebazpen hau irmoa delarik, egoki da balio dezan titulu gisa, Eudosia Iglesias Sánchez andrearen alde eta ezkontzako bere sozietaterentzat haien jabaria inskribatzeko, 11 zenbakiko Bilbo Jabetzako Erregistroan.
2.– Erabakitako inskripzioa gauzatzeko, demandatuek behar diren egintzak burutu beharko dituzte.
3.– Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4818 0000 04 0244 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Kodemandatu diren Madelaine Irazusta Senglon-en jaraunsle ezezagunen, Albina Thate Irazusta-ren, Luis Thate Irazusta-ren jaraunsle ezezagunen eta Juana Thate Irazusta-ren egungo bizilekuak ezezagunak direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete auzi-ihesean diren demandatuek.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, auzitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2016ko apirilaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.