EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2016106

IRAGARKIA, Likidazioan den Jose Matia, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-05-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201602436
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
2016ko maiatzaren 5ean, 19:00etan eta bigarren deialdian, likidazioan den Jose Matia, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen Ezohiko Batzar Orokorra egin zen, Laudion duen egoitzan (Urumea kalea 8, behea). Batzarrera, 23 bazkide azaldu ziren –guztira, 23 bazkidek osatzen dute kooperatiba–, eta honako erabaki hauek hartu zituzten aho batez.
ERABAKIAK
«Likidazioan den Jose Matia, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegitea eta likidatzea».
«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta Oscar Saracho Rodriguez jauna izendatzea kooperatibako likidatzaile bakarra», sozietatearen estatutuetako 44. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak ezarritakoaren arabera.
«Aho batez onartzea likidazioaren balantzea, 2016ko maiatzaren 5ean itxia».
«Aho batez onartzea likidazioan den Jose Matia, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea».
«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera egina. Hona hemen zer egingo den:»
«Jose Matia, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondasunak –17.597,27 euro– ordaintzea, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoari jarraituz».
«Ezohiko batzar rokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko, beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».
Ezohiko Batzar Orokorrak izaera unibertsala izan zuen eta hango akta batzarraren amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak izenpetu zuen egun horretan bertan, 20:30ean.
Hartutako erabaki horiei buruzko agiriak interesdunen eskura daude batzarra egin zen lokalean.
Laudio, 2016ko maiatzaren 5a.
Kargua uzten duen idazkaria eta likidatzaile bakarra,
OSCAR SARACHO RODRIGUEZ.