EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016105

IRAGARKIA, «hiriko bide-segurtasuneko eta mugikortasun seguru eta jasangarriko hiru plan egiteko zerbitzua» xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: T-091/16).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-06-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201602406
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-091/16.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak eta lote-kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren bulegoetan.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua sinatu eta hurrengo egunean hasiko da gauzatzeko epea, eta 2016ko abenduaren 31n bukatuko da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.
– Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 30.2.1.a) puntuan adierazitakoa.
• Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 70 puntu.
Multzo honen haztapena, guztira: 70 puntu.
– Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 30.2.1.b) eta 30.2.1.c) letrak.
Multzo honen haztapena, guztira: 30 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Lizitazioaren edo, gastu-adierazlerik badago, gastu-adierazlearen gehieneko aurrekontua 66.115,70 eurokoa da + 13.884,30 euroko BEZa; beraz, guztizko zenbatekoa 80.000 eurokoa da.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5a, BEZa kanpo.
6.– Agiriak eta argibideak lortzea.
a) Erakundea: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 73.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko ekainaren 17a.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, hala badagokio: karatularen 29.2 zenbakian aurreikusitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko ekainaren 20a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen agiriak eta karatulako dagozkien puntuek adierazten duten edukiarekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasuneko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun baliodun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea: bai.
1) «C» eta «B» gutun-azalak irekitzeko tokia.
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2016ko uztailaren 12a; eta «B» gutun-azala: 2016ko uztailaren 19a.
e) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordaindu beharko ditu (461,52 euro).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 3a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.