EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016105

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, Bilboko Mazarredo kaleko Lanbideren enplegu-bulegoa moldatzeko obra kontratatzeko (Espedientea: LAN/O-38/2016).

Xedapenaren data: 2016-05-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201602404
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/O-38/2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Lote-banaketa eta -kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Lanbideren enplegu-bulegoa, Mazarredo kalea, Bilbao.
d) Gauzatzeko epea: esleipendunak proposatutako lan-programan adierazitakoa, gehienez 3 hilabete emanda.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 60 puntu. Berme-epea: 10 puntu. Orotara, 70 puntu.
– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: Betearazpen-prozedurak eta materialak: 15 puntu. Lan-programa: 15 puntu. Guztira: 30 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: hirurehun eta hogeita bi mila berrehun eta hamar euro eta berrogeita zortzi zentimo (322.210,48) gehi hirurogeita hamazazpi mila seiehun eta hirurogeita lau euro eta hogei zentimo (67.664,20), BEZarenak. Guztira, hirurehun eta laurogeita bederatzi mila zortziehun eta hirurogeita hamalau euro eta hirurogeita zortzi zentimo (389.874,68), BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko ekainaren 27a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: C taldea, 4. azpitaldea, 2. kategoria.
Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren eta gaitasun tekniko eta profesionalaren ordezkoak egiten ditu haiek aurkezteak, hala baitago ezarria administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.2.3 klausulan.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru ekitaldietako negozio-bolumen handieneko urteak 480.000 eurotik gorakoa izan behar du (BEZik gabe).
Kaudimen teknikoa eta profesionala: azken 10 urteetan, gutxienez 300.000 euroko obra bat egin izana, kontratu honetako obraren berdina edo antzekoa, hau da, igeltserotza-lanak, emokadurak eta estaldurak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko ekainaren 27a, 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta oinarri teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2016ko uztailaren 6a.
5) Ordua: 10:00.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2016ko uztailaren 15a.
5) Ordua: 10:00.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo webgunea: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.