EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016105

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 225/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-04-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201602400
Maila: Ediktua
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 225/2014 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Unión Financiera Asturiana, S.A. Establecimiento Financiero de Crédito.
Abokatua: Alfredo Prieto Valiente.
Prokuradorea: Itziar Landa Irizar.
Demandatua: Javier Jose Morado Ibarguchi.
Gaia: judizio arrunta.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-04-22an. Hona hemen epaitza:
23/2016 EPAIA
Epailea: Jose Luis Nuñez Corral.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Data: 2016-04-22.
Alderdi demandatzailea: Unión Financiera Asturiana, S.A. Establecimiento Financiero de Crédito.
Abokatua: Alfredo Prieto Valiente.
Prokuradorea: Itziar Landa Irizar.
Alderdi demandatua: Javier Jose Morado Ibarguchi.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: kontratuak oro har.
José Luis Núñez Corral jaunak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko magistratu denak, ikusi ditu judizio arrunteko ondoko autok: auzi-ihesean den Javier José Morado Ibarguchi demandatuaren aurka, Munguia letratuak lagundurik eta epaitegietako Landa prokuradoreak ordezkaturik, Unión Financiera Asturiana, S.A.k eskatutakoak. Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
EPAITZA
Javier José Morado Ibarguchi demandatuaren aurka, Unión Financiera Asturiana, S.A.k aurkeztutako demanda osorik onesten dut; eta ondorioz, auzi-jartzaileari 6.325,80 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honetako zuzenbideko hirugarren oinarrian zehaztu diren interesak sorraraziko ditu zenbateko horrek.
Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.
Ebazpen hau ez da irmoa, eta bere aurka apelazio-errekurtsoa ezar daiteke.
Aurkaratzeko modua.– Apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0844 -0000 -04 -0225 14). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioko letratu naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko apirilaren hogeita bian.
Javier Jose Morado Ibarguchi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.