EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016105

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, zeinaren bidez unibertsitate-master honen ikasketa-plana argitaratzeko agintzen baita: «Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea», Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak, Valladolideko Unibertsitateak, eta Université de Nantes-ek antolatua.

Xedapenaren data: 2016-02-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201602395
Maila: Ebazpena
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztatu du, Gaztela eta Leongo Unibertsitate Sistemaren Kalitaterako Agentziak –Acsucyl– aldeko txostena eman ostean; eta, Ministroen Kontseiluak, 2015eko irailaren 25ean hartutako akordioaren bidez, izaera ofiziala eman dio (2015eko urriaren 21ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean).
Hori guztia kontuan hartuta, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran) 35. artikuluan zehazten duenari jarraituz, errektoretza honek hau
EBATZI DU:
Agindua ematea unibertsitate-master honen titulua lortzeko ikasketen ikasketa-plan bateratua argitaratzeko, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera: «Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea», Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak, Valladolideko Unibertsitateak eta Université de Nantes-ek antolatua.
Leioa, 2016ko otsailaren 2a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA.
Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA)
Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harreman arloko errektoreordea,
NEKANE BALLUERKA LASA.