EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016105

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 13koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Global Efficiency Aranguren S.L. enpresak Güeñes eta Zallan sustatzen ari den baimenaren aldaketa sustantzialari dagokion proiektua jendaurrean jartzen duena.

Xedapenaren data: 2016-05-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201602394
Maila: Ebazpena
Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.
Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, 5/2013 Legeak aldatuak, ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua hauxe da: araua bete behar duten instalazioek euren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, baimena emateko parte hartu behar duten herri-administrazio ezberdinen arteko koordinazio bermatu duen prozedurara baten bitartez, betiere partikularren kargak eta tramiteak arintzearren.
Global Efficiency Aranguren S.L. enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen baimen bateratuaren aldaketa sustantziala eskatu dio, Poluzioaren prebentziorako eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.
Poluzioaren Prebentziorako eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz, Euskadiko Autonomia Erkidegoan ingurumen baimen bateratua, sustatutako proeiktuarena, aldatzeko aurkeztutako proiektua jendaurrean jarri beharra dago.
Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Poluzioa prebenitzeko eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den beste legedia ikusita, hurrengoa
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ingurumenaren baimen bateratuaren aldaketa sustantziala lortzeko Global Efficiency Aranguren S.L. enpresak Zalla eta Güeñes-en sustatzen ari den jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua aldatzeko aurkeztu den proiektua jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.
2. artikulua.– Alegazioak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).
3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).
Era berean, aipatu dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektua Zalla eta Güeñeseeko udaletara bidaliko da, jendaurrean erakutsi behar den aldian ikusgai iza dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 13a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.