EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016105

AGINDUA, 2016ko apirilaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin, batetik, «Fundación Basques 2.0 Fundazioa: a Laboratory for Thought and Inquiry» fundazioaren likidazio-azkentzea onartzeaz gain inskribatu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, eta, bestetik, haren erregistro-orria ezeztatzeko agitzen baita.

Xedapenaren data: 2016-04-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201602387
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/08/27an argitaratutako 2014/07/04ko AGINDUA [201403643]

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2016ko apirilaren 12an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, ondokoren eskritura publiko baimenduaren kopia bikoitza jaso zen: «Fundación Basques 2.0 Fundazioa: a Laboratory for Thought and Inquiry» fundazioa likidatzekoa; 2016ko martxoaren 15ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuko notario Ramón Múgica Alcorta-ren aurrean egiletsitakoa (protokolo-zk.: 373).
Hirugarrena.– Eskritura publikoarekin batera dator honako hau ere: Fundazioaren Patronatuko idazkari likidatzaileak, Rafael Puntonet del Río-k, 2014ko abenduaren 23an eta 2015eko uztailaren 17an emandako ziurtagiriak, María Jesús Cava Mesa presidentearen oniritzia zutelarik, zeintzuetan –aipatu datetan– Patronatuak egindako batzarraren aktak jasotzen baitira; batzar horretan honako erabakiak hartu ziren, aho batez:
1.– Fundazioaren azkentzea onartzea, ezinezko baita fundazioaren helburuak erdiestea, finantzaketa falta dela-eta.
2.– Fundazioaren likidazio-balantzea onartzea, bai eta egindako likidazio-eragiketen txostena ere.
3.– Fundazioaren likidazio-eragiketak onartzea, onartutako likidazio-egitaraua gauzatuta, behin Sociedad de las Indias Electrónicas-entzako zehaztutako zenbatekoak ordaindu eta gero.
4.– Fundazioaren likidazio-prozedura amitutzat jotzea, Fundazioaren ondasunen destinoari buruzko erabakia gauzatu ostean, ondasun immaterialen dohaintza onartuz; hauek dira ondasunik: «made BY basques» marka-balioak, Fundazioaren logoa, eta «Asociación Cultural Ageriz Kultur Elkartea»rentzako interneteko zerbitzaria.
Halaber, Fundazioaren ondasunen eta likidazioaren gainean egindako eragiketei buruzko txostena jasotzen du eskritura publikoak, eta bai Fundazioa likidatzearen ondoriozko gerakinaren destinoaren justifikazioa ere.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.
Bigarrena.– Espedienteari, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta beraz, bete dira honako xedapen hauetan ezarritako baldintzak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 35. artikuluan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 31. eta 47. artikuluetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluan, eta Fundazioaren estatutuetan.
Hirugarrena.– 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenez, iraungitzeko erabakiak edo, hala badagokio, hori erabakitzen duen ebazpen judizialak fundazioaren ohiko jarduerak amaitutzat emango ditu eta hasiera emango die likidazio-eragiketei.
Artikulu horretan bertan adierazten denez, fundazioko gobernu-organoak egingo du azkendutako fundazioaren likidazioa, Babeslaritzaren kontrolpean, betiere. Horretarako, Fundazioaren gobernu-organoak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.
Ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 36.6 artikuluak ezartzen du zein elementu izan behar dituen Fundazioa likidatzeko eskritura publikoak.
Laugarrena.– Fundazioak likidatzeko izapideak egin dira. Orobat, egiaztaturik dago ezen, fundazioaren ondasunenei aurreikusitako destinoa eman zaiela dela, hau da, agindu honetako bigarren aurrekariko 4. puntuan zehaztu irabazteko asmorik gabeko elkarte batera bideratu dira.
Horregatik guztiagatik, bidezkoa da aurkeztutako likidazioaren egiaztagiriak kontuan hartzea eta likidazio-prozesua bukatutzat jotzea, eta Fundazioari dagozkion idazpenak deuseztatzea.
Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak IKUSITA, hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Fundación Basques 2.0 Fundazioa: a Laboratory for Thought and Inquiry» fundazioaren likidazioa –bigarren aurrekarian zehaztu eskritura publikoan aurreikusitako zehaztapenekin bat datorrena– onartzea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea likidazio-erabakia; eta Fundazioaren erregistro-orria ezeztatzeko agintzea.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 20a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.