EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2016104

AGINDUA, 2016ko apirilaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Ceinmark» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Xedapenaren data: 2016-04-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201602363
Maila: Agindua
Bilboko «Ceinmark» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen baimena aldatzeko eskatzen baitu, Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta lehenagotik baimendutako Lanbide Heziketako zenbait heziketa-ziklo kentzeko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1254/2009 Errege Dekretua, bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (irailaren 9ko BOE); abenduaren 14ko 334/2010 Dekretua, bidaia-agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (ekainaren 20ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2016-2017 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode zenbakia: 48009751.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Ceinmark».
Titularra: Bilsan, S.L.
Helbidea: Iturribide, 20-22.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Bidaia-agentziak eta ekitaldien kudeaketa» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
Ikastetxearen osaera:
● Lanbide Heziketa:
○ Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila:
– «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Obra zibileko proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:
– «Bidaia-agentziak eta ekitaldien kudeaketa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Turismo-gidaritza, -informazioa eta -laguntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
– «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 22a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.