EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2016104

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 13koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa behin betiko ebazteko dena.

Xedapenaren data: 2016-05-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201602351
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/04an argitaratutako 2016/03/11ko AGINDUA [201601393]

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko martxoaren 11ko Aginduaren bitartez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondoriozko espedientea ikusi da (2016ko apirilaren 4ko EHAA) Lehiaketa horren helburua hauxe da: Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzea.
Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren bidez aldatu zen uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa, Botere Judizialari buruzkoa. Bada, bat etorrita lege haren VIII. tituluan xedatutakoarekin eta, halaber, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaz onartu zen Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko 43. artikuluan eta hurrengoetan eta xedapen indargabetzailean xedatutakoarekin.
Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea 2016ko martxoaren 11ko Aginduaren bitartez deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak, zehazki, I. eranskinean zerrendaturik ageri direnak, eta, halaber, horien erresultak.
Bigarrena.– Lehiaketa honetara aurkeztu eta destinorik eman ez zaien eskabideak iraungitzat jotzea. Beraz, hurrengoko lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.
Hirugarrena.– Deialdi honetan esleitu ez diren lanpostuak bete gabe uztea.
Laugarrena.– Destinoa lortzen duten eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian diren funtzionarioei dagokienez, 2016ko ekainaren 3an egin beharko da lanpostu-uztea, baldin eta funtzionariok ez badira berriro sartzen lehiaketa honetan aipatu kidego edo eskalaren batera (ez dira hor sartzen behin-behinean zerbitzu aktibora itzuli diren funtzionarioak).
Bosgarrena.– Aurreko puntuan adierazitako funtzionarioentzako, lehiaketan lortutako destino berriaz jabetzeko epea hiru egun naturalekoa izango da lanpostua uztetik hara zenbatuta, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; zortzi egun naturalekoa Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Komunitate Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiria eta Melillako Hiria. Azken kasu horietan epea hilabetekoa izango da bai lanpostua jatorrikoa bada, bai destinokoa bada. Lanpostuz jabetzeko epea ordaindu egingo da. Destinoko zentro berberean jarraitzen badu, lanpostua uzteko eguna eta plazaz jabetzeko eguna bata bestearen ostekoak izango dira.
Plazaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen duen funtzionarioentzat hauxe joko da «funtzionarioaren herritzat»: zerbitzuan non diharduen, herria zeinetan lanean diharduen. Destinoko zentro berberean jarraitzen badu, lanpostua uzteko eguna eta plazaz jabetzeko eguna bata bestearen ostekoak izango dira.
Seigarrena.– Honako egoera administratiboan diren funtzionarioen kasuan: sektore publikoan zerbitzuak egiteagatik borondatezko eszedentzian, interes partikularrengatiko eszedentzian, familia batzeko borondatezko eszedentzian edo funtzioen etenean –behin-behinean atxikita dauden funtzionarioak sartzen direlarik puntu horretan–, Aginduak badakar Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko Kidego eta Eskaletara zerbitzu aktiboan berriro hastea, jabetzea egiteko epea hogei egun naturalekoa izango da, eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hara zenbatuko da epe hori. Lanpostuz jabetzeko epea ez da ordainduko.
Lehiaketa honen bitartez berriro sartzen diren funtzionarioei dagokienez, baldin eta Justizia Administrazioko beste kidego eta eskala baten aktiboan badaude eta berriro sartzen diren kidego edo eskalari behin-behinean atxikita badaude, eta Administrazioarekiko zerbitzu-harremana etetea nahi ez badute, aski izango da jabetzarako hogei egun naturaleko epearen barruan –kidego edo eskala berrian– gauzatzea jabetzea, eta lehengo destinoko lanpostutik kendu egingo dira, plaza berriaz jabetzeko egunaren aurrekoan.
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak, ofizioz, eszedentzia emango die jatorriko eskala edo kidegoan, baldin eta eszedentzia hori autonomia erkidego honetako Justizia Administrazioaren zerbitzu bateko kidegoan edo eskalan gertatzen bada; izan ere, destino hartako lanpostua utzi dutela kontsideratuko da, noiz-eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidego edo Eskalan plazaz jabetzen direneko eguna baino lehen, betiere ordainsariak jasotzean etenik izan ez dadin.
7. artikulua.– Esleitutako plazak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek lanpostua utzi egingo dute, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.
8. artikulua.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 13a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.