EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2016102

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bitartez publizitatea ematen zaio Herrerako ETSko geltokia eta Pasaiako Trintxerpe barrutia lotzeko tartea –oinezkoentzako eta txirrindularientzakoa– egiteko lanen lizitazioari.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2016-05-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201602330
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: Herrerako ETSko geltokia eta Pasaiako Trintxerpe barrutia lotzeko tartea –oinezkoentzako eta txirridularientzakoa– egiteko lanak.
c) Burutzapen/entrega tokia: Gipuzkoako Lurralde Historikoa.
d) Burutzapen/entrega epea: hamalau (14) hilabete.
e) Luzapenak: ez.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 60, puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 20 puntu artean), soluzio tekniko edo eraikitzaileak (balorazioa 0 eta 10 puntu artean), eta antolaketa-irizpideak eta komunikazioa (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: hiru milloi bederatziehun eta laurogeita hamazazpi mila zortzirehun eta hamaika euro hogeita bederatzi zentimo (3.997.811,29 euro), BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Fax: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko ekainaren 20a.
g) Kontratuegilearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca delkaoaren web-orria. Lotura; http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)
7.– Kontratistarentzako betekizunak: pleguko karatulan zehaztutakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko ekainaren 27a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Non aurkeztu behar den: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen den ala ez: ez.
9.– Bestelako informazioa.
Baldintza partikularren pleguak, karatulak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2016ko maitzaren 24a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.