EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2016102

IRAGARKIA, prozedura irekia, Gipuzkoako Campuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen irakasle ikasketen ataleko kafetegi zerbitzuak kontratatzeko (13/16 PI).

Xedapenaren data: 2016-05-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201602329
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Kontratua eskaintzen duena.
a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. Telefonoa: 94 601 20 01.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.
2.– Kontratuaren gaia.
a) Deskribapena: goian adierazitakoa.
b) Zenbat halako: ez.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Emateko lekua: ikusi karatula eta baldintza teknikoak.
e) Emateko epea: ikusi karatula eta baldintza teknikoak.
3.– Tramitazioa, prozedura eta era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: zenbait balorazio irizpideen araberako esleipena. Produktuen publikoarentzako salmenta prezioa (40 puntu). Hileko kanona: (30 puntu). Zerbitzuaren kudeaketa integraleko plana (30 puntu).
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: ez dagokio.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Dokumentuak eta argibideak.
a) Helbidea: ikusi 1.a eta 1.b puntuak.
b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2016ko ekainaren 17ra arte.
c) Kontratazio publikoan hainbat klausula sozial sartzeari buruz: bai. Ikusi karatula 11 puntua.
7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria eta karatula.
8.– Eskaintzak aurkezteko.
a) Azken eguna: 2016ko ekainaren 23ra arte.
b) Dokumentazioa: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria eta karatula.
c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g – 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 – 01005 Gasteiz). Ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 16:30era, eta ostiraletan, Gabonetako txandetan, Aste Santuan eta udako lanaldi jarraituan.
Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta mezu elektroniko bat bidali karatulako 28.5 puntuan adierazitako helbiderak, eskaintza bidali dutela jakinarazteko. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintza bidali egin dela jakinarazteko mezua eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a puntua.
b) Eguna: 2016ko ekainaren 30ean.
c) Ordua: 11:00etan.
10.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
11.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es
Leioa, 2016ko maiatzaren 16a.
UPV/EHUko 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz egindako eskuordetzaz sinatua.
Gerentea,
LORE BILBAO ARTETXE.