EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016101

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 72/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-04-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201602299
Maila: Ediktua
Bergarako lehen auzialdiko eta instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea 72/2015.
Demandatzailea: Luis Delgado Diez.
Abokatua: Milagros Larrañaga Ranero.
Prokuradorea: Jose Alberto Amilibia Mugica.
Demandatua: Eneritz Jaureguialzo San Jose.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-02-02an. Hona hemen epaitza:
7/2016 EPAIA
Epaia ematen duen magistratua: Cristina Vicente Notario.
Lekua: Bergara (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta hamaseiko otsailaren bia.
Alderdi demandatzailea: Luis Delgado Diez.
Abokatua: Milagros Larrañaga Ranero.
Prokuradorea: Jose Alberto Amilibia Mugica.
Alderdi demandatua: Eneritz Jaureguialzo San Jose.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
EPAITZA
Osorik baiesten da Amilibia prokuradoreak Luis Delgado Díez-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Eneritz Jaureguialzo Sanjosé-ren aurkakoa. Horrenbestez, aldatu egiten dira ekainaren 15eko 39/10 epaiak ezarritako neurriak (Bergarako lehen auzialdiko eta instrukzioko 2 zenbakiko epaitegiaren 304/2009 autoetan eman zen epai hori). Neurriak puntu hauetan aldatzen dira:
Luis Delgado Díez jaunari eta Eneritz Jaureguialzo Sanjosé andreari esleitzen zaie XXXXX adingabearen guraso-ahalaren titulartasuna. Guraso-ahal hori Luis Delgado Díez jaunak baliatzen du ohikotasunez, gurasoak bananduta bizi direlako, eta adingabea aitarekin bizi delako.
Adingabearen zaintza eta jagoletza XXXXX(r)i esleitzen zaizkio.
Eneritz Jaureguialzo Sanjosék 100 euro ordaindu beharko ditu adingabeen mantenu-pentsio gisa, semea, adin nagusikoa izanda, ekonomikoki burujabea izan arte. Kopuru hori hilabete bakoitzeko lehenengo 5 egunen barruan ordaindu beharko da aitak izendatzen duen kontuan, eta KPIaren arabera eguneratuko da urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean, hitzarmen arauemailean xedatutakoarekin bat etorriz.
Guraso bakoitzak adingabearen aparteko gastuen % 50 ordainduko du, epaian xedatutakoaren arabera (puntu hori ez da aldatzen).
Bisita- eta komunikazio-araubidea: aitak adingabearen eta amaren arteko komunikazioa sustatu beharko du; horretarako, edozein bide erabili ahal izango da, baina adingabearen aisia-, atseden- eta eskola-orduak errespetatuta.
Konponbiderik zentzuzkoena eta zuhurrena delakoan, bisita-araubide murriztailea ezartzen da; araubide hori, geroago, zabaldu egin ahal izango da, gaur egungo baldintzak funtsean aldatzen badira. Gaur egungo bisita-araubidea hauxe da: bi asteburutik behin, larunbat eta igandeetan, egunean 2 orduz, Donostiako familia-elkargunean (Gipuzkoa), zentroak zehaztutako ordutegian –adingabearen beharrizanak errespetatzeko–, eta gainbegiratuta. Horren helburua da, demandatuak, apurka-apurka eta zentroko profesionalen aholkularitzarekin, gero eta harreman handiagoa izatea adingabearekin.
Amak gutxieneko araubide hori betetzen ez duenez, eta aita Donostiara alferrik joan ez dadin (horrek gastuak eta denbora-galtzea eragiten dituelako), amak, bisita-araubide hori erabili nahi duenean, 5 eguneko aurrerapenarekin jakinarazi beharko die bai aitari bai familia-elkarguneari, aitak epai honetan adierazitakoa bete dezan.
Alderdi auzi-jartzaileak Donostiako familia-elkargunera (Gipuzkoa) eraman beharko du adingabea, eta, gero, familia-elkargunetik bere etxera. Bestalde, demandatuak bere kontura joan beharko du familia-elkargunera. Horrela, bi aldeek euren gain hartuko dituzte dagozkien joan-etorriak eta, beraz, horien eraginez sortutako gastuak. Euren artean ez da egongo konpentsaziorik.
Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.
Egin bedi ebazpen honen ziurtagiria, dagozkien autoei eransteko. Gera bedi jatorrizkoa epaien liburuan.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0049 3569 92 0005001274). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko otsailaren bian.
Eneritz Jaureguialzo San Jose demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bergara (Gipuzkoa), 2016ko apirilaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.