EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016101

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Amorebieta-Etxanoko «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Bizkaia) Batxilergoko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Xedapenaren data: 2016-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201602294
Maila: Agindua
Amorebieta-Etxanoko udalerrian (Bizkaia) dagoen «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Batxilergoko bi unitate gehitzeko baimena eskatzen duen.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dute txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ikastetxe honi baimena ematen zaio 2016-2017ko ikasturtetik aurrera Batxilergoko bi unitate gehitzeko:
Kode-zenbakia: 48008653
Izen espezifikoa: «Lauaxeta Ikastola»
Titularra: Lauaxeta Kooperatiba Elkartea
Helbidea: San Miguel auzoa 31
Udalerria: Amorebieta-Etxano
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– Batxilergoko 2 unitate gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostu.
– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 2a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.