EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016101

IRAGARKIA, 2011ko lan eskaintza publikoari buruzkoa.

Organo emailea: URDUÑA-ORDUÑAKO UDALA
Xedapenaren data: 2016-05-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201602289
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2011/05/11n argitaratutako 2011/04/11ko IRAGARPENA deuseztatzen du [201102562]

Urduñako udalbatzak 2016ko apirilaren 27an egindako ohiko bileran erabaki zuen 2011ko lan-eskaintza publikoaren onarpena honako arrazoi hauengatik indarrik gabe uztea:
Tokiko Gobernu Batzordeak honako hau erabaki zuen 2011ko martxoaren 23an egindako ohiko bileran:
«1.– Honako lanpostu hauen 2011ko lan-eskaintza publikoa onartzea:
A) Administrazio Orokorreko langile funtzionarioak.
A.1.– Azpieskala: laguntzailea.
A.2.– Maila: administrari laguntzailea.
A.3.– Lanpostuen kopurua: 2.
A.4.– Lanpostuen kodea: 8-8A.
Taldea: C2.
Titulazio akademikoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun-data: 8. lanpostu-koderako: 2004-03-11.
8A. lanpostu-koderako: derrigortasun-datarik gabe.
● Ordainsari-maila: Lanpostu-mailako osagarria: 19. Osagarri berezia: 14.429,41 euro.
● Lanaldia: ohikoa.
B) Administrazio Bereziko langile funtzionarioak.
B.1.– Azpieskala teknikoa.
B.2.– Maila: Erdi-mailako teknikaria: aparejadorea.
B.3.– Lanpostuen kopurua: 1.
B.4.– Lanpostuen kodea: 9.
● Taldea: B.
● Azpitaldea: A2.
● Titulazio akademikoa: goi-mailako teknikaria.
● Hizkuntza-eskakizuna: 3.
● Derrigortasun-data: datarik gabe.
● Ordainsari-maila: Lanpostu-mailako osagarria: 26. Osagarri berezia: 8.897,25 euro.
● Lanaldia: ohikoa.
C) Administrazio Bereziko langile funtzionarioak.
C.1.– Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.
C.2.– Maila: Erdi-mailako teknikaria: Hizkuntza Normalkuntzako teknikaria.
C.3.– Lanpostuen kopurua: 1.
C.4.– Lanpostuen kodea: 9C.
● Taldea: B.
● Azpitaldea: A2.
● Titulazio akademikoa: goi-mailako teknikaria.
● Hizkuntza-eskakizuna: 4.
● Derrigortasun-data: 2008-12-17.
● Ordainsari-maila: Lanpostu-mailako osagarria: 26. Osagarri berezia: 8.897,25 euro.
● Lanaldia: ohikoa.
2.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.»
Tokiko Gobernu Batzordeak honako hau erabaki zuen 2011ko maiatzaren 19an egindako ezohiko bileran:
«1.– Tokiko Gobernu Batzordeak 2011ko martxoaren 23an egindako bileran onartutako 2011ko lan-eskaintza publikoko lanpostu hauek lehiaketa-oposizioaren bidez betetzeko hautaketa-prozesurako deialdia onartzea: administrari laguntzailearen bi lanpostu, aparejadorearen lanpostu bat eta hizkuntza-normalkuntzako teknikariaren lanpostu bat.
2.– Deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.
3.– Erabaki hau eta deialdiaren oinarriak aldizkari ofizialetan argitaratzea indarreko legerian zehaztutako baldintzak kontuan hartuta.»
Tokiko Gobernu Batzordeak 2011ko maiatzaren 19an hartutako erabakia 2011ko ekainaren 22ko 119. zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean baino ez zen argitaratu.
Idazkari/kontu-hartzaile jaunak honako hauxe adierazi zuen 2016ko urtarrilaren 21ean egindako txostenean:
«Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko zenbait legetan xedatutakoaren arabera, ezohiko salbuespenetan izan ezik, derrigorrezkoa izango da udaleko eta enpresa publikoetako langile-talde organikoetan lehendik zeuden lanpostuak ez betetzea. Hori dela eta, prozesu hori gelditu egingo da Tokiko Gobernu Batzordeak 2011ko maiatzaren 19an hartutako erabakia argitaratzen denetik hasita.
Eskabideak onartu ez zirenez, hautaketa-prozeduraren etendurak ez du inorenganako eragin zuzenik izango.
Zenbat denbora igaro den kontuan hartuta, hautaketaren oinarriak abian jarritako lege-aldaketetara egokitu beharko lirateke.
Lanpostu horietan, euskara jakiteko derrigortasun-datak aldatu dira.
Hori guztia dela eta, Tokiko Gobernu Batzordeak adierazitako lanpostuak betetzeari buruz hartutako eta lehenago aipatutako erabakiak indarrik gabe uztea proposatzen du idazkari/kontu-hartzaile jaunak.»
Idazkari/kontu-hartzaileak egindako txostenaren arabera, honako hau erabakitzen du udalbatzak:
«1.– Tokiko Gobernu Batzordeak adierazitako lanpostuak betetzeari buruz hartutako eta lehenago aipatutako erabakiak indarrik gabe uztea.
2.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.»
Urduña, 2016ko maiatzaren 10a.
Alkatea,
IDOIA AGINAKO ARBAIZA.