EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2016100

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 11koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita kontsumitzaileen elkarteen funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta kontsumo-proiektuak gauzatzeko gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako eskabideak aztertzeko eta baloratzeko batzordearen osaera.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-05-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201602278
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/24an argitaratutako 2015/12/16ko EBAZPENA [201505427]

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2015eko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez, arautu egin ziren kontsumitzaileen elkarteen funtzionamenduari, laguntza juridikoari eta kontsumo-proiektuak gauzatzeari dagozkien gastuak ordaintzeko diru-laguntzak.
Ebazpen horren 11. artikuluan aurreikusi zen balorazio-batzorde bat egongo zela, eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariari ebazpen-proposamena egiteko.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan dago xedatuta laguntzak emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera argitara eman behar dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Eta, ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Balorazio-batzordearen osaera argitaratzea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2015eko abenduaren 18ko Ebazpenaren 11. artikuluan aurreikusitako moduan, han arautzen baitira kontsumitzaileen elkarteen funtzionamenduari, laguntza juridikoari eta kontsumo-proiektuak gauzatzeari dagozkien gastuak ordaintzeko diru-laguntzak.
Honela osatuko da:
– Xabier Legarreta Gabilondo, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria; batzordeburu izango da.
– Teresa Simal Clemente, Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Saileko arduraduna.
– Arrate Martinez de Gereñu Ortuoste, Erreklamazio, Bitartekaritza eta Arbitraje Saileko arduraduna; balorazio-batzordeko idazkari-lanetan arituko da.
– Fernando Valdés Larrañaga, Zerbitzu Orokorretako Saileko aholkulari juridikoa.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 11.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.