EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016099

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1553/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-04-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201602248
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 1553/2015.
Demandatzailea: Adriana Barbosa De Oliveira.
Abokatua: Maria Mercedes Bravo Ruiz.
Prokuradorea: Milagros Gomez Villarejo.
Demandatua: Andre Luis Souza Cruz.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-04-20an. Hona hemen epaitza:
233/2016 EPAIA
Epailea: Leyre Pérez Rodríguez andrea.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamaseiko apirilaren hogeia.
Alderdi demandatzailea: Adriana Barbosa De Oliveira.
Abokatua: Maria Mercedes Bravo Ruiz.
Prokuradorea: Milagros Gomez Villarejo.
Alderdi demandatua: Andre Luis Souza Cruz.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: dibortzioa.
EPAITZA
Osorik baiesten dut Milagros Gómez Villarejo epaitegietako prokuradoreak Adriana Barbosa de Oliveira andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Andre Luiz Souza Cruz Melo jaunaren aurkakoa, auzi-ihesean bera. Horrenbestez, bien arteko ezkontza desegindakotzat jotzen dut dibortzio bidez, deklarazio horrek berekin dakartzan erabaki guztiekin. Bestalde, ez da erabakirik hartzen prozesuan sortutako kostuei buruz.
Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.
Aurkaratzeko modua: Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adierazi irmoa dela dibortzio-deklarazioari dagokionez. Gainerako erabakien aurka, aldiz, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete, epaitegi honen aurrean, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluan eta hurrengoetan jasotako izapideei jarraituz. Errekurtsoa Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du.
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ....... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Leyre Pérez Rodríguez andreak, Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaileak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen du.
Andre Luis Souza Cruz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao, 2016ko apirilaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.