EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2016098

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2016ko apirilaren 14ko Ebazpenean atzemandako hutsak. Ebazpen horren bidez, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2016rako laguntzen deialdia argitaratzen da. Lehen Aukera programa.

Xedapenaren data: 2016-05-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201602222
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/04/18an argitaratutako 2016/04/14ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201601600]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 14ko Ebazpenean (2016ko apirilaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 72. zk.), zeinaren bidez argitara ematen baita gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2016rako laguntzen deialdia. «Lehen Aukera» programa. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
4.4.b) artikuluan, 2016/1600 (28/6) orrialdean, euskarazko argitalpenean, eta 2016/1600 (6/29) orrialdean, gaztelaniazkoan, honela dio:
«b) Lanbide-heziketako ikastetxe publikoak eta itunpeko pribatuak.»
Baina honela esan behar du:
«b) Lanbide-heziketako ikastetxe publikoak eta itunpeko pribatuak, eta horiek biltzen dituzten elkarteak.»
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.