EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2016098

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 10ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordeko presidentearena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Batzorde horrek hartutako erabaki hau: onartzea Ibarrangeluko Udalak aurkeztutako 2016. urterako tarifak, auto-taxietan bidaiariak hirian garraiatzeko zerbitzu publikoarenak.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-05-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201602208
Maila: Ebazpena
2016ko apirilaren 21ean Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan aurkeztutako eskabide baten bidez, Ibarrangeluko Udalak eskatu zuen berrikusteko auto-taxietako bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoaren tarifak 2016. urterako.
Auto-taxien hiri-barruko bidaiari-garraioari dagozkion tarifek prezioak kontrolatzeko arautegi bete behar dute, betiere «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).
Eskumen hori betetzea Euskadiko Prezioen Batzordearen eginkizuna da, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).
Aipatutako arauetan jasotzen den berrikuspen-prozedurak helburu dauka nolabaiteko oreka ekonomikoa lortzea, eta, gainera, beste justifikazio bat dauka: premiazkoa da prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea bizitzaren kostua aintzat hartuta.
Behin aipatutako berrikusketa-espedientea aztertuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak uste du tarifak nahikoa direla eta zerbitzua emateko kostu-egituraren kontzeptuetara egokituak daudela, eta, horregatik, onespena eman die, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz.
35/2010 Dekretuaren 9.5 artikuluan ezartzen denez, Euskadiko Prezioen Batzordearen erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, hargatik eragotzi gabe tokiko erakundeari zuzenean jakinaraztea.
Ondorioz, Euskadiko Prezioen Batzordeko presidentea naizen aldetik, eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 192/2013 Dekretuaren 8. eta 14.2 artikuluek emandako ahalmenez baliatuz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Euskadiko Prezioen Batzordea hartutako erabakia, Ibarrangeluko Udalak aurkeztutako 2016. urterako tarifak, auto-taxien hiri-zerbitzuarenak, onartzen dituena. Hona hemen:
(1) Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 07:00etatik 22:00etara.
(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Tokiko araudian jaiegun diren egunetan eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da. Lanegunetan, 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.
Balio erantsiaren gaineko zerga sartuta dago tarifa horietan.
Bigarrena.– Ebazpen honetan jasotako erabakiak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Euskadiko Prezioen Batzordeak hartutako erabakiak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 10a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.