EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2016096

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko aire kalitatearen zaintza eta kontrolerako sarerako ekipoen 8 lote eskuratu, instalatu, formatu eta martxan jartzeko lizitaziorako (espedeintea: 002S/2016).

Xedapenaren data: 2016-05-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201602167
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 002S/2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: EAEko aire kalitatearen zaintza eta kontrolerako sarerako ekipoen 8 lote eskuratu, instalatu, formatu eta martxan jartzea.
b) Multzotan zatitzea: bai (8 lote).
1. lotea: sufre dioxidoaren aztergailu bat (1); karbono-monoxidoaren aztergailu bat (1); suspentsioan dauden partikulen aztergailu bat (1); PM-10 eta PM- 2,5 burua duena; eta, amoniakoaren aztergailu bat (1).
2. lotea: aire girotuaren bi ekipo (2), Split-Inverter teilatupeko modelokoa. (Aire girotua osatzen duten bi moduluak kokatzea)
3. lotea: aire girotuaren hiru ekipo (3), Split-Inverter horma-zoruko modelokoa. (Aire girotua osatzen duten bi moduluak kokatzea).
4. lotea: sei (6) multisensor meteorologikoak.
5. lotea: meteorologiaren lau (4) geltoki trinko.
6. lotea: Derenda markako partikulen ekipoak EN 12341:2014 araudira egokitzeko bederatzi (9) eguneratze.
7. lotea: bizi-lerroaren zazpi (7) instalazio, airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sareko estazioetan.
8. lotea: hesi periferikoen eta eskaileren zazpi (7) instalazio, airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sareko estazioetan.
c) Burutzeko lekua: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila, Bizkaiko Lurralde Bulegoan; Concha jenerala kalea, 23-7. solairua; 48010 Bilbao.
d) Burutzeko epea: 120 egun (4 hilabete) edo esleipendunak eskaintzen duena. Epe barruan, ekipoen hornidura, instalazioa eta martxan jartzea egongo dira.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta laurogeita lau mila seiehun eta berrogeita hamabost euro (184.655,00) gehi hogeita hamazortzi mila zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta berrogeita hamabost zentimo (38.777,55) BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta hogeita hiru mila laurehun eta hogeita hamabi euro eta berrogeita hamabost zentimo (223.432,55) 8 multzotan banatuta.
1. lotea: hirurogeita hamabi mila seiehun euro (72.600) gehi hamabost mila berrehun eta berrogeita sei euro (15.246,00) BEZarenak. Beraz, guztira laurogeita zazpi mila zortziehun eta berrogeita sei euro (87.846,00).
2. lotea: lau mila laurehun euro (4.400,00) gehi bederatziehun eta hogeita lau euro (924,00) BEZarenak. Beraz, guztira bost mila hirurehun eta hogeita lau euro (5.324,00).
3. lotea: bost mila laurehun euro (5.400,00) gehi mila ehun eta hogeita hamalau euro (1.134,00) BEZarenak. Beraz, guztira sei mila bostehun eta hogeita hamalau euro (6.534,00).
4. lotea: hogeita zazpi mila laurehun euro (27.400,00) gehi bost mila zazpiehun eta berrogeita hamalau euro (5.754,00) BEZarenak. Beraz, guztira hogeita hamahiru mila ehun eta berrogeita hamalau euro (33.154,00).
5. lotea: hamar mila zortziehun eta laurogeita hamar euro (10.890,00) gehi bi mila berrehun eta laurogeita sei euro eta laurogeita hamar zentimo (2.286,90) BEZarenak. Beraz, guztira hamahiru mila ehun eta hirurogeita hamasei euro eta laurogeita hamar zentimo (13.176,90).
6. lotea: hogeita hamahiru mila laurehun euro (33.400,00) gehi zazpi mila eta hamalau euro (7.014,00) BEZarenak. Beraz, guztira berrogei mila laurehun eta hamalau euro (40.414,00).
7. lotea: hamabost mila hirurehun euro (15.300,00) gehi hiru mila berrehun eta hamahiru euro (3.213,00). Beraz, guztira hamazortzi mila bostehun eta hamahiru euro (18.513,00).
8. lotea: hamabost mila berrehun eta hirurogeita bost euro (15.265,00) gehi hiru mila berrehun eta bost euro eta hirurogeita bost zentimo (3.205,65) BEZarenak. Beraz, guztira hamazortzi mila laurehun eta hirurogeita hamar euro eta hirurogeita bost zentimo (18.470,65).
5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
6.– Agiriak eta argibideak lortzeko:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko ekainaren 8a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.contratacion.euskadi.eus
7.– Kontratistaren betebeharrak:
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru ekitaldietako urteko negozio-bolumena, gutxienez, lizitatzaileak eskaintza aurkezten duen lote edo lote multzoaren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua (BEZa barne) izan beharko da. Beraz, lote batera baino gehiagora aurkeztuz gero, gutxienez, lizitatzen den lote multzoaren lizitazioaren oinarrizko aurrekontu osoa den urteko negozio-bolumena aurkeztu beharko du lizitatzaileak. Urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez.
b) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako hornidura nagusien zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, hornidura horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Hornidurak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, horrelako hiru hornidura egin direla egiaztatu beharko da.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016ko ekainaren 9a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.contratacion.euskadi.eus
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1.– Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
2.– Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3.– Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
9.– Esleitzeko irizpideak:
Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 100 puntu.
a) Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 80 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1.b) puntua.
b) Betearazteko epea. Ponderazioa: 20 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1.a) puntua.
10.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2016ko ekainaren 21a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
11.– Bestelako argibideak: ez.
12.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
13.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 11a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.