EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2016096

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1897/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-03-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201602163
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 1897/2008 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Martha Griselda Duran Castellanos.
Alderdi demandatua: Luis Eduardo Bello Lagos.
Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:
127/2016 EPAIA
Bilbao, 2016ko otsailaren 29a.
Nik, María Elena Rodríguez Vadillok, Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epailea naizen honek, ikusi ditut seme-alaben eta gurasoen arteko neurriak hartzeko autoak. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira 1897/2014 zenbakiarekin, Martha Griselda Durán Castellanosek eskatuta, Inés Elena Rodríguez Molinero prokuradoreak ordezkaturik eta Carlos Astigarraga Armentia letraduak defendaturik, eta auzi-ihesean den Luis Eduardo Bello Lagosen aurka. Fiskaltzak esku hartu du.
EPAITZA
Erabaki dut Martha Griselda Durán Castellanos eta Luis Eduardo Bello Lagos gurasoen eta XXXXX eta XXXXX seme-alaben arteko harremanak arautuko dituzten neurriak hartzea; Inés Elena Rodríguez Molinero prokuradoreak amaren ordez jardungo du, eta aita auzi-ihesean dago. Honako hauek dira neurriok:
– XXXXX adingabearen gaineko guraso-ahalaren erabilera Martha Griselda Durán Castellanosek bakarrik izango du.
– Adingabearen zaintza eta jagoletza ama Martha Griselda Durán Castellanosi dagozkio.
– Luis Eduardo Bello Lagosen kargupeko mantenu-pentsioa ezarri da, XXXXX alabarentzat eta XXXXX semearentzat, 200 euro hileko gutxienez (100 euro seme-alaba bakoitzeko), 12 hilekotan; urte bakoitzaren hasieran eguneratuko da KPIren arabera, eta hilaren lehen bost egunetan ordaindu behar da, horretarako izendatutako kontu-korrontean dirua sartuz.
Aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte; halakotzat hartuko dira osasun publikoak bere gain hartzen ez dituen hezkuntza- eta osasun-gastuak. Ez dira aparteko gastutzat hartuko eskola-matrikulak, -liburuak edo -materiala. Aparteko gastua egin beharra ikusten duen gurasoak, aurretik, besteari jakinarazi beharko dio, honek bere adostasuna eman dezan, salbu eta beharrizana ohiz kanpokoa eta presakoa denean.
Ez da kostuei buruzko erabakirik hartu.
Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta alderdiei, eta ohartarazi ere haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Eta honen bitartez, epaia eman, agindu eta sinatzen dut nik, María Elena Rodríguez Vadillok, Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaileak.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaian), bi mila eta hamaseiko otsailaren hogeita bederatzian.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao, 2016ko martxoaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.