EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016095

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 12koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren 2016ko martxoaren 26ko Ebazpeneko akatsak Ebazpen horren bidez eman ziren euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak.

Xedapenaren data: 2016-05-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201602136
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/05/04an argitaratutako 2016/03/26ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201601872]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuinguruak lagunduta ulertzen ez badira eta haiek aldatzeak dokumentuaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar, maila bereko xedapenaren bitartez aldatuko dira.
Horrelako hutsak aurkitu direnez Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2016ko martxoaren 26ko Ebazpenean, zeinaren bidez ezartzen baita bidaia-poltsetarako diru-laguntzak emateko prozedura (2016ko maiatzaren 4ko EHAA, 83. zenbakia), bada, zuzentzeari ekin zaio:
2016/1872 (8/2) orrialdean, 2. artikuluan, hau dio:
«2. artikulua.– Berariazko baldintzak eta bazterketak.
Diru-laguntza hauek emateko, honakoak hartuko dira aintzat:
Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendaria, aktoreak, ekoizleak, gidoigileak) nazioarteko zinemaldietan eta zinema-sariketetan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan euren filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.
Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.
Zinemaldi edo zinema-sariketa bat nazioartekoa dela ulertuko da baldintza hauek betetzen dituenean: gutxienez hiru herrialdetako ordezkariek parte hartzea eta webgunea ingelesez egotea.
Ebazpen honetatik kanpo geratuko dira honako hauek:
– Etxepare Euskal Institutuak sustatutako unibertsitate-irakurletzen barruan antolatutako ekitaldiak, non eta ekitaldia ez duten gutxienez bi irakurletzak elkarlanean antolatzen.
– Ikasketa-bidaiak, ibilaldiak, txangoak, elkartrukeak, aisialdia edo antzekoekin lotura dutenak.
– Hezkuntza arautuarekin zerikusia duten jarduerak, eta edozein eratako ikastaroak.
– Biltzar, jardunaldi, hitzaldi, mintegi eta antzekoetan parte hartzea, horietan Etxepare Euskal Institutuak presentzia badu irakurletzen bidez.
– Gastronomia edo kirol topaketa, jardunaldi, erakustaldi eta antzekoak.
– Nagusiki edo osoki euskal etxeetako kideak hartzaile dituzten jarduerak».
Baina hau esan behar du:
«2. artikulua.– Berariazko baldintzak eta bazterketak.
Diru-laguntza hauek emateko, honako hauek hartuko dira aintzat:
Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendaria, aktoreak, ekoizleak, gidoigileak) nazioarteko zinemaldietan eta zinema-sariketetan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan euren filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.
Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.
Ebazpen honetatik kanpo geratuko dira honako hauek:
– Etxepare Euskal Institutuak sustatutako unibertsitate-irakurletzen barruan antolatutako ekitaldiak, non eta ekitaldia ez duten gutxienez bi irakurletzak elkarlanean antolatzen.
– Ikasketa-bidaiak, ibilaldiak, txangoak, elkartrukeak, aisialdia edo antzekoekin lotura dutenak.
– Hezkuntza arautuarekin zerikusia duten jarduerak, eta edozein eratako ikastaroak.
– Biltzar, jardunaldi, hitzaldi, mintegi eta antzekoetan parte hartzea, horietan Etxepare Euskal Institutuak presentzia badu irakurletzen bidez.
– Gastronomia edo kirol topaketa, jardunaldi, erakustaldi eta antzekoak.
– Nagusiki edo osoki euskal etxeetako kideak hartzaile dituzten jarduerak».
Donostia, 2016ko maiatzaren 12a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.