EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016093

IRAGARKIA, zeinen bidez iragartzen baita ekoberrikuntzan I+G+B gauzatzeko proiektuen diseinu bikainerako laguntzen 2016ko ekitaldiko deialdia.

Organo emailea: IHOBE A.B.
Xedapenaren data: 2016-04-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201602093
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Laguntza hauen helburua da sustatzea I+G+B bultzatzeko Europako programetara –Horizon 2020 eta Life+, batez ere– aurkezteko proiektuen diseinu bikaina, ZTBPren Ekosistemak aukera-hobiaren ildo estrategikoetan.
Interesa duenak, eskuragarri ditu deialdiaren oinarriak Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa SAren webgunean (www.ihobe.eus).
Diru-laguntzak emateko prozesua lehiaketa bidez izango da.
Eskabideak aurkezteko epemuga:
– 2016ko maiatzaren 30a, 13:00ak, LIFE+ eta Horizon 2020 programetan aurkezteko proiektuen kasuan.
– 2016ko urriaren 5a, 13:00ak, bestelako programetarako proiektuei dagokienez.
Iragarritako diru-laguntzetarako aurreikusitako zuzkidura 100.000 eurokoa da.
Bilbao, 2016ko apirilaren 25a.
Zuzendari nagusia,
JAVIER AGUIRRE ORCAJO.