EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016093

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 29koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2015-2016 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

Xedapenaren data: 2016-04-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201602086
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/10/02an argitaratutako 2015/08/27ko EBAZPENA [201504142]

2015eko urriaren 2ko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2015-2016 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2015eko abuztuaren 27ko Ebazpena.
Aipatu Ebazpenaren 7.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2015eko abuztuaren 27ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta haien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2016ko apirilaren 29a.
HABEren zuzendari nagusia,
JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.