EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016093

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 24koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2015eko ekitaldirako prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenari buruzko ebazpenak argitara emateko dena.

Xedapenaren data: 2016-02-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201602084
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/05/15ean argitaratutako 2015/05/06ko EBAZPENA [201502117]

GERTAKARIAK
1.– 2015eko maiatzaren 15ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako ebazpen hau eman zen argitara: ebazpena, 2015eko maiatzaren 6koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2015eko ekitaldiari dagokionez prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten duena.
2.– 2015eko irailaren 1ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen ebazpen hau: ebazpena, 2015eko abuztuaren 17koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2015eko ekitaldirako prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenari buruzko ebazpenak argitara emateko dena.
3.– Prebentzio-ordezkariei araudi-arloan eta arlo teknikoan oinarrizko prestakuntza emateko diru-laguntzak eskatzeko epea 2015eko abenduaren 1ean amaitu zen. Araban 16 eskabide aurkeztu dituzte, Bizkaian 46 eta Gipuzkoan 34; beraz, guztira 96 eskabide aurkeztu dituzte diru-laguntzetarako.
4.– 2015eko irailaren 7an, urriaren 2an eta 22an, azaroaren 12an eta 26an eta abenduaren 18an egindako batzarretan, Ebaluazio Batzordeak ebaluatu zituen eskabideak, betiere deialdiko oinarrietan ezarritako betekizunekin bat etorriaz. Proposamena Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari helarazi zitzaion, hark ebazpena eman zezan.
5.– 2015eko irailaren 23an, urriaren 5ean eta 23an, azaroaren 16an eta 30ean eta abenduaren 21ean, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak honako ebazpen hauek eman zituen: 2015eko ekitaldiari dagokionez prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenarenari buruzkoak.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak emandako 2015eko maiatzaren 6ko ebazpenaren bidez, 2015eko ekitaldiari dagokionez prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten da. Bada, ebazpen horren 2. artikuluan xedatzen denez, «2015eko ekitaldiari dagokionez prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimena lortu ostean, diru-laguntza eskatu ahal izango dute honako hauek: prestakuntza-zentroek (publikoek zein pribatuek), sindikatuek, eta, orobat, enpresekin zerbitzuak itundurik izanik, haien prebentzioko ordezkariei dagokienez akreditatutako prebentzio-zerbitzuek, betiere egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute»
2.– Aipatutako ebazpenaren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat, «diru-laguntza eskatzen duen zentroak aurretiaz eskatu eta lortu behar izan du 2015eko ekitaldian prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako araudi-arloko prestakuntza zein prestakuntza teknikoa emateko baimena.»
3.– Lehen aipatutako ebazpenaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean egiten diren araudi-arloko eta arlo teknikoko prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntza eska daiteke «diru-laguntza eskatzen den prestakuntza-ekintza bukatu ondorengo hamar laneguneko epean»
4.– Lehen aipatutako 13. artikuluan xedatzen da beste hau ere: «Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio, Balioespen Batzordeak proposamena egin ondoren, ebazpen honetan araututako deialdia ebaztea, diru-laguntzak emateari dagokionez.»
5.– Halaber, aipatutako ebazpenaren 13 artikuluak honako hau ezartzen du: «publizitatearen ondorioetarako, ebazpen egokiak argitaratu beharko dira EHAAn, prestakuntza emateko baimenari zein diru-laguntzari dagokienez».
Horregatik, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2015eko ekitaldirako prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko diru-laguntzari buruzko ebazpenak argitara ematea, ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan jasotako erakundeei dagokienez.
Bigarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa txandaz dagokion Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3. eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Barakaldo, 2016ko otsailaren 24a.
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.