EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016092

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez izendatzen baitira Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak eta argitara ematen batzorde horren osaera.

Xedapenaren data: 2016-05-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201602058
Maila: Agindua
Urriaren 18ko 310/2005 Dekretuaren xedea da arautzea Kirol Justiziako Euskal Batzordearen antolaketa, osaera, izendatzeko sistema, funtzionamendu araubidea eta zereginak.
Dekretuaren 4.1 artikuluak xedatzen duenez, sei kide titularrek osatuko dute Kirol Justiziako Euskal Batzordea, Zuzenbidean lizentziadunak eta kirol-arloko lege-gaietan esperientzia handikoak. Aipatutako sei kide titularrez gain, Batzordeak bi ordezko izango ditu, titularra kanpoan edo gaixorik badago, kargua uzten badu edo antzeko legezko beste edozein arrazoi suertatzen bada. Halaber, 4.3 artikuluaren arabera, Kulturako sailburuak Batzordeko idazkaria izendatuko du.
Dekretuaren 5. artikuluak xedatzen duenez, gainera, Kultura sailburuak izendatu eta kargutik kenduko ditu Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak, bai eta ordeztu edo eginkizunez gabetu ere. Batzordekideen agintaldia lau urtekoa izango da, haien izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honakoak izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kide titular:
– Jose Luis Aguirre Arratibel.
– Olatz Bolinaga Mallaviabarrena.
– José Miguel Castejón Cortés.
– José Luis Iparragirre Mujika.
– Joseba Mirena Manterola Garrastatxu.
– Carolina Muro Arroyo.
Bigarrena.– Honakoak izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko ordezko kide:
– Jesus Manuel Gómez de la Rosa.
– Erro Muro Fernández.
Hirugarrena.– Bakarne Agirre Arrieta izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari.
Laugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 10a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.