EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016091

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 6koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2016-05-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201602043
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/21ean argitaratutako 2016/04/08ko EBAZPENA [201601679]

2016ko apirilaren 21ean argitaratu zen EHAAn 2016ko apirilaren 8ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako bost irakurle hautatzeko presako deialdia irekitzeko zena.
Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.
Hori dela eta,
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Mari Jose Olaziregi Alustiza, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.
Kideak:
– Lourdes Otaegi Imaz andrea, edo ordezkoa.
– Pio Perez Aldasoro jauna, edo ordezkoa.
– Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, edo ordezkoa.
– Nerea Madariaga Pisano andrea, edo ordezkoa.
Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostia, 2016ko maiatzaren 6a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.