EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2016090

IRAGARKIA, zenbait zergapekoren gaineko espedientetan erabakitako ondasun enkanteari buruzkoa.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-04-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201602024
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Nik, Zuriñe Embid Zubiriak, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako eta Erakunde Baliabideetako zuzendariak,
JAKINARAZTEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 65.1. artikuluak ezarritakoaren arabera, aplikatu beharrekoa da uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretua, Diru-bilketako Erregelamendu Orokorra onartzen duena. Diru-bilketako Erregelamendu Orokor horren 101. artikuluak xedatutakoa betez, ondorengo espedienteetan zenbait zergapekoren gaineko erabakiak eman dira, eta horien bidez, dekretuz agindu da iragarki honetan I. eranskin gisa jasotako zerrendan dauden ondasunak enkante bidez besterentzea.
Enkantea 2016ko ekainaren 28an izango da, 10:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Lakua 2 Eraikinean, Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian. Aipatutako artikulua betez, artikulu hori iragarki honetan argitaratzen da, eta enkantean parte hartu nahi duten pertsonei honako hau ohartarazten zaie:
Lehenengoa.– Enkantean atera beharreko ondasunak lotez osatuta daude. Ondasunak, horietako bakoitzerako enkante-tasa eta lizitazio-tarteak I. eranskinean deskribatzen dira.
Bigarrena.– Ondasun horiek kargetara eta zametara atxikita daude, eta, halakorik balego, ondasunen deskribapenean eta espedientean jasota daude. Karga eta zama horiek mantendu egingo dira, eta iraungitzen direnean ere, ezingo da erremateko prezioa aplikatu.
Hirugarrena.– Enkante-tasa da eskaintzak egiten hasteko gutxieneko zenbatekoa. Horrenbestez, ezin dira enkante-tasa baino eskaintza txikiagoak egin, eta ondoz ondoko eskaintzak adierazitako tarteetara egokitu beharko dira.
Enkante-tasak ez ditu ondasunen eskualdaketari dagozkion zeharkako zergak barne hartzen. Esleipendunak ordainduko ditu eskualdaketatik eratorritako gastu eta zerga guztiak, lehentasunekoez besteko kargen kitapena, Ondasunen Erregistroan jasotzean sortutakoak barne.
Ekainaren 21eko Jabego Horizontalari buruzko 49/1960 Legearen 9. artikuluaren arabera (8/1999 Legeak aldatutakoa), esleipendunak erkidegoaren zorren egoerari buruzko egiaztagiria ematetik espresuki libratzen du Eusko Jaurlaritza, eta esleipendunaren kargura izango dira ordaintzeke dauden gastuak.
Laugarrena.– Interesa dutenek eskuragarri dauden tituluak azter ditzakete, Bilboko San Pedro Plazako 2. zenbakiaren behe-solairuan kokatutako Derrigorrezko Diru-bilketaren bulegoan, 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
Besterendutako ondasunak Jabetza Erregistroan jasota daude jada. Lizitatzaileak ondasun higiezinen jabetza-tituluekin konformatu beharko dira, eta ez dute espedientean daudenez bestelako beste batzuk eskatzeko eskubiderik izango. Administrazioaren betebehar bakarra esleipen-egintzaren ziurtagiria ofizioz ematea izango da, edo, esleipendunak esleipen-egintzan hala eskatzen badu, dagokion salmenta-eskritura, ordainketa-obligazioaren ordez. Edonola ere, salmenta-agiri publikoa titulu bat da, eta horren bidez egiten da inskripzioa, hipoteka-legedian ezarritako baldintzetan.
Bosgarrena.– Enkantea ondasunak esleitu aurreko edozein unetan bertan behera utz daiteke, kitatu gabeko zorra, dirua ordaindu arte sortu edo sortzen diren interesak, epe exekutiboaren errekarguak eta premiamendu-prozeduraren kostuak ordaintzen badira.
Seigarrena.– Enkantean lizitatzaile gisa parte har dezake zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duen edonork, horretarako legezko eragozpenik edo murriztapenik ez badu, eta nahikotasunez identifikatzen bada, edo, hala badagokio, haren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuarekin. Salbuespen dira Derrigorrezko Diru-bilketaren Bulegoko langileak, tasatzaileak, ondasunen gordailuzainak eta premiamendu-prozeduran zuzenean parte hartu duten funtzionarioak.
Zazpigarrena.– Enkantearen aurretik, lizitatzaileek enkante-mahaian ordaindu behar dute ondasun edo lote bakoitzerako adierazitako enkante-tasaren % 20ko bermea, eta esleipendunek ez badute erremateko prezioa ordaintzen, ohartarazten zaie berme hori zorra kitatzeko erabiliko dela, erremateko prezioa ez ordaintzeagatik dagozkien erantzukizunak eskatzeaz gain.
Legezko bermea Eusko Jaurlaritza - Diruzaintzaren izenean emandako txeke izendunaren bidez ordainduko da, eta igorri duen erakundeak eratu edo egiaztatu beharko du, datan eta forman.
Lizitatzaileari ez bazaio ondasunik edo ondasun-loterik esleitzen, eskaintza egin nahi duen beste ondasunen edo ondasun-loteen bermea ordaintzeko aplika dezake emandako berme hori.
Inolako esleipenik ez badu jasotzen, enkantean emandako bermeak itzuliko zaizkio enkantea bukatutakoan, eta, nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintzaren bitartez, bidezkoa ez bada hark kudeatutako zorrak ofizioz konpentsatzea.
Zortzigarrena.– Lizitatzaileak eskaintzak gutun-azal itxian bidal edo aurkez ditzakete, enkantea iragartzen denetik hura hasi baino ordubete lehenagora arte, helbide honetan: Finantza Politika eta Erakunde Baliabideen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Lakua 01010 Vitoria-Gasteiz. Gutun-azalak lizitatzaileak edo botere nahikoa duen ordezkariak sinatutako idazkia izango du, bai eta hura identifikatzeko NAN/IFZ agiriaren fotokopia ere. Idazkian, nahi duen ondasuna edo lotea esleitzeko eskaintzaren prezioa adieraziko du. Horrez gain, ordaindutako gordailuaren ziurtagiria erantsi beharko da, edo lizitatzeko bermearen zenbatekoa duen txekea, Eusko Jaurlaritzaren izenean igorritakoa. Eskaintzak gehienezko kopurutzat hartuko dira. Mahaia izango da gutun-azal itxietako lizitatzaileen ordezkari, eta haien izenean egingo ditu eskaintzak, haien eskaintzan adierazitako gehienezko muga gainditu gabe. Hala ere, lizitatzaileek aurrez aurre ere parte har dezakete, gutun-azalean adierazitakoaren gaineko eskaintzekin.
Bederatzigarrena.– Loteetako bakoitzean deskribatutako ondasunak ondoz ondo eta etenik gabe aterako dira enkantean, jasota geratu diren ordenan, eta baten batek eskaintzarik izango ez balu, hurrengora igaroko gara. Enkantea amaituko da esleitutako ondasunen zenbatekoa ordainduta obligaziodunari eska dakizkion zor guztiak kitatzen direnean.
Hamargarrena.– Lizitazioa hutsik geratzen bada, Mahaiak iragarriko du zuzenean esleitzeko izapidea abiaraziko dela. Sei hilabeteko epean gauzatuko da hori, une horretatik aurrera zenbatuta, Diru-bilketa Araudi Orokorraren 107. artikuluak ezarritako prozeduraren arabera. Hala ere, lehen lizitazioa egin ondoren, Mahaiak ados dezake bigarren lizitazio bat egitea, behin hori egokia den eztabaidatuta.
Erabakitzen badu bidezkoa dela bigarren lizitazio bat egitea, berehalakoan iragarriko du, eta tasa berria estaltzeko eskaintzak onartuko dira. Tasa berria lehen lizitazioaren enkante-tasaren % 75 izango da. Horretarako, ordu erdiko epea emango da lizitatu nahi dutenek berme berriak ordain ditzaten, besterendu beharreko ondasunen enkante-tasa berriaren arabera, eta aurretiaz emandako bermeak erabil ditzakete helburu horretarako. Bigarren lizitazioak lehenengoaren betekizun berberak izango ditu. Esleitu gabeko ondasunak zuzeneko esleipenera igaroko dira; 107. artikuluan dago araututa izapide hori.
Hamaikagarrena.– Esleipendunek esleipen-egintzan edo hurrengo 15 egunetan emandako bermearen eta esleipen-prezioaren arteko aldea ordaindu behar dute, eta ohartarazten zaie epe horretan betetzen ez badute, bermearen zenbatekoa galduko dutela eta zorrak kitatzeko erabiliko dela. Halaber, Administrazioari ordainez eman beharko dizkiote erremateko prezioa ordaindu ez izanak sortutako kalteak.
Esleipen-egintzan Diru-bilketako Erregelamendu Orokorraren 111. artikuluak aurreikusitako aukera gauzatzen duten esleipendunek baimena lor dezakete erremateko prezioa salmenta-eskritura publikoa ematen den egunean ordaintzeko. Kasu horretan, esleipendunak Mahaiari espresuki jakinarazi beharko dio ordainketa-modu horri heldu nahi diola, salmenta-eskritura publikoa ematea eskatzen duen unean. Baimen hori emateko baldintza gisa, Mahaiak erabaki dezake esleipendunak esleipena egin eta 10 eguneko epe luzaezinean berme osagarria eman dezala. Berme hori ezingo da enkantean lizitatzeko eskatzen den berme-gordailua baino gehiago izan. Baimen horren gainean hartzen diren erabakiak izapide-egintzatzat hartuko dira, eta ezingo dira inolaz ere erreklamatu edo errekurritu.
Hamabigarrena.– Indarreko legediaren arabera, ondasunak edo eskubideak lehentasunez eskuratzeko eskubidea duen interesdunik balego, behin esleipena adostuta, interesdun horiei jakinaraziko zaie esleipena. Behin betiko esleipena etenda egongo da, indarreko legearen arabera interesdunek eskubide hori gauza dezaketen bitartean.
Hamahirugarrena.– Esleitu gabeko ondasunen bat geratuko balitz, hura zuzenean esleitzeko izapidea abiaraziko da, sei hilabeteko epeaz gehienez ere, eta, une horretatik aurrera, eskaintzak aurkez daitezke enkante-mahaian, gutun-azal itxian.
Zuzeneko esleipenaren gutxieneko prezioa lehen lizitazioaren enkante-tasa izango da, bigarren lizitazio bat egitea bidezkoa iritzi ez bazaio. Bi lizitazio egin badira, ez da gutxieneko preziorik egongo. Dena dela, enkante-mahaiak uste badu ondasunei edo loteei tasazioz emandako balioa eta interesdunek eskainitako prezioaren arteko aldea neurriz kanpokoa dela, eskaintza onartezina dela adieraz dezake, eroslea ondasunaren jabearen kaltetan bidegabeki aberasten dela ekiditeko, eta erabaki dezake salmenta ez formalizatzea.
Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira Finantza Politikako eta Erakunde Baliabideetako Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, Lakua, 01010 Vitoria-Gasteiz helbidean, 09:00etatik 14:00etara. Gutun-azalak eskaintzaileak edo botere nahikoa duen ordezkariak sinatutako idazkia izango du, bai eta hura identifikatzeko NAN/IFZ agiriaren fotokopia ere. Idazkian, nahi duen ondasuna edo lotea zuzenean esleitzeko eskaintzaren prezioa adieraziko da.
Aurkeztutako eskaintzen arabera, esleipen-proposamena egingo da, hala badagokio, eta akta bidez formalizatuko da. Zuzeneko esleipenean interesa dutenei eska dakieke berme bat ordaintzea, egoki deritzon zenbatekoan, eta behar bezala adieraziko da hori, esleipen zuzenaren izapidea iragartzean. Halaber, ohartaraziko zaie, erremateko prezioa ordaintzen ez badute, kasuan kasu ordaindutako bermea prozeduraren xede den zorra kitatzeko erabiliko dela, erremateko prezioa ez ordaintzeagatik dagozkien erantzukizunak eskatzeaz gain.
Behin hilabeteko epea igarota, Enkante Mahaiak aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu, eta ondasunak eslei ditzake, erabakitzen badu eskaintza horietako bat nahikoa dela jada. Osterantzean, epea hilabete gehiago luzatuko da, eskaintza berriak aurkeztu edo daudenak hobetzeko, nahiz eta ordura arte aurkeztutako eskaintzak baliozkoak izango diren. Prozedurak horrela jarraituko du, ondoz ondo, sei hilabeteko epeaz gehienez ere. 6 hilabeteko gehienezko epea igaro eta esleipenik egon ez bada, izapidea amaitutzat emango da, eta esleitu gabeko ondasunak edo eskubideak Udal hartzekodunari esleitzeko izapideak abiaraziko dira, Diru-bilketa Araudi Orokorraren 108. eta 109. artikuluen arabera. Hala ere, ondasunak edo eskubideak Tokiko Ogasunari esleitzea adostu aurretik egindako azken enkantearen tasa ordaintzen duen edozein interesdunari esleituko zaio ondasuna edo eskubidea.
Esleipen zuzen bidez besterentzeko izapideari buruzko atal honetan berariaz xedatzen ez diren kasuetan, aurretiaz enkanteen gainean ezarritakoari men egingo zaio, aplikaziozkoa den gaietan.
Hamalaugarrena.– Eusko Jaurlaritzak eskubidea du proposatzeko esleitu ez diren bahitutako ondasunen zor ordaindu gabeak haren alde eslei daitezen, ordainean egindako adjudikazio bidez, Diru-bilketako Erregelamendu Orokorraren 109. artikuluak ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 26a.
Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,
ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.
I. ERANSKINA
ENKANTEAN ATERA BEHARREKO ONDASUNEN ZERRENDA
1.– Lotea:
Premiamendu-espedientearen zk.: 2009EXP37025058.
Finkaren deskribapena erregistroan:
Landakoa: Arzube izeneko baserria, Nabarnizko Ikazuriaga auzoan kokatua, hirurogeita hamazazpi zenbakian. Haren jabetzekin egiten du muga lau puntu kardinaletan. Lurzorua, goiko solairua eta ganbara ditu, bai eta bi etxebizitza eta horiei dagozkien barneko atalak ere. Hirurehun eta berrogeita hamahiru metro eta hogeita hamahiru zentimetro koadro neurtzen ditu. Aurrealdean, labe gisa erabiltzen den etxola bat dauka, eta horrek hogei metro eta hamar zentimetro koadro neurtzen ditu. Etxearen jabetzakoak dira: etxearen ondoko ortua, mugakide hauek dituena: iparraldean, ekialdean eta mendebaldean, orga-bideak, eta hegoaldean, etxea bera. Ehun eta hirurogeita hamar estatu edo seiehun eta berrogeita bederatzi metro eta laurogei zentimetro koadro neurtzen ditu. Katastroko erreferentzia: U 1009975 A.
Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finka guztiaren gaineko jabari osoa.
Erregistroko inskripzioa:
Gernika-Lumoko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, artxibategiko 1592. liburukian, Nabarnizko 15. liburuan, 82. folioan, 419 zenbakidun erregistro-finka bezala.
Finkaren gainean indarrean dauden kargak:
Bilbao Bizkaia Kutxa bankuaren aldeko hipoteka, Bilbon, 2000ko urtarrilaren 11n baimendutako eskrituran eratutakoa, Ignacio Linares Castrillón notarioaren aurrean, berrogeita zortzi mila eta laurogei euro eta laurogeita hamazazpi zentimoren berme. 2015-12-15ean, hipoteka ekonomikoki kitatuta zegoen.
Bilbao Bizkaia Kutxa bankuaren aldeko hipoteka, Bilbon, 2005eko martxoaren 9an baimendutako eskrituran eratutakoa, Ignacio Linares Castrillón notarioaren aurrean, berrehun eta berrogeita hamar mila euroko printzipalaren berme, gehi hogeita bost mila eurorainoko interes arruntak, berandutze-interesak asetzeko ehun mila euro eta hamabost mila euro gastu eta kostuetarako. Mailegua 16 urteko epean itzuli behar da. 2015-12-14an 134.888,58 euro zeuden ordaintzeke.
Bilbao Bizkaia Kutxa bankuaren aldeko hipoteka, Gernikan, 2006ko azaroaren 8an baimendutako eskrituran eratutakoa, José María Juanperez Iturri notarioaren aurrean, ehun eta hirurogei mila euroko (160.000,00 euro) printzipalaren berme. Ordainketa-interesak hamasei euro izango dira gehienez, berandutze-interesak hirurogeita lau mila eurokoak eta gastuak eta kostuak bederatzi mila seiehun eurokoak. Printzipala hamar mila euro areagotu zen, Gernika-Lumon 2008ko azaroaren 3an José María Juanperez Iturri notarioaren aurrean emandako eskritura bidez. Hala, maileguaren printzipalaren guztiko bermea ehun eta hirurogeita hamar mila euro (170.000,00 euro) dira, eta bi mila eta hogeita hamahiruko azaroaren zortzian iraungitzen da.
2015-12-14an 130.262,31 euro zeuden ordaintzeke.
Margarita Hernandez Fernandez andrearen aldeko hipoteka, laurogeita hamar mila euroren (90.000,00 euro) berme, Bilbon 2011ko otsailaren 8an baimendutako eskrituran emandakoa, Carmen Velasco Ramirez notarioaren aurrean. 2013ko apirilaren 10ean aldatu zen, Manuel López Pardiñas notarioaren aurrean, epemuga 2016ko abuztuaren 8an ezartzeko eta hasierako % 30 interesa bi urteko berandutze-interesekin ordezteko, ehuneko zortziko tasara. 2015eko abenduaren 10ean, 61.607,90 euro zeuden ordaintze guztira. Horietatik 52.000,00 euro printzipalari dagozkio, eta beste 9.607,90 euro, berriz, interesei.
Bilboko Udalaren aldeko C hizkidun enbargo idatzoharra, 2014ko urriaren 30ean egina, 1160077 zenbakidun premiamendu-espedientearekin, zazpi mila seiehun eta berrogeita bi euro eta sei zentimoren (7.642,06 euro) berme. 2015-12-09an 7.075,12 euroko zorra zegoen.
Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:.......................................... 360.590,51 euro.
Aurretiko kargak edo zamak:....................................................................... 333.833,91 euro.
Gutxieneko tasa enkanterako:....................................................................... 26.756,60 euro.
Lizitatzeko tarteak: 1.000,00 euro.
2.– Lotea:
Premiamendu-espedientearen zk.: 2010EXP37012366.
Finkaren deskribapena erregistroan:
Hirikoa: hiru. Bigarren lonja ezkerretara, aurrealdetik abiatuta, honako katastro-erreferentziarekin/zenbaki finkoarekin identifikatutakoa: U00969767X. Berrogeita hiru metro koadroko azalera du gutxi gorabehera, inolako banaketarik gabe. Mugakideak dira: iparraldean, Kristo kaleko hamaika zenbakidun etxea; hegoaldean, eraikuntzaren soberako lurrak, arkupeetan; ekialdean, aipatutako Kristo kaleko hamaika zenbakidun etxea. Ehuneko zortzi puntuko eta hirurogeita bost ehuneneko partaidetza dauka Plentziako Barrenkale kaleko bi zenbakian kokatutako etxean.
Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finka guztiaren gaineko jabari osoa.
Erregistroko inskripzioa:
Inskribatuta dago Bilboko 11. Jabetza Erregistroan, artxiboko 1780 liburukian, Plentziako 83. liburuan, 206. folioan, 1869 zenbakidun erregistro-finka bezala. Idufir: 48030000147887.
Ez dauka aurretiazko kargarik, ez zamarik.
Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:............................................. 65.287,31 euro.
Gutxieneko tasa enkanterako:........................................................................ 65.287,31 euro.
Lizitatzeko tarteak: 1.000,00 euro.
3.– Lotea:
Premiamendu-espedientearen zk.: 2008EXP37008178.
Finkaren deskribapena erregistroan:
NS-14 gisa identifikatutako nabe industriala. Lehenengo solairuan dago, hamalau zenbakiaren barnean, Mendaroko AIU 30 Industrialdean - ESSER Enpresa Parkean. Arau Subsidiarioen arabera, eskubidea du solairuartea edukitzeko, bertan bulegoak, aldagelak eta komunak jartzeko. Solairuarteak sarbide burujabea dauka hegoaldeko fatxadatik, bertara atxikitako gunearen bidez. Laurehun eta hogeita hemeretzi metro koadro ditu. Hona hemen mugakideak: hegoaldean, atxikitako gunea; mendebaldean, hamahiru zenbakidun elementua; ekialdean, hamabost zenbakidun elementua, eta iparraldean, behe-solairuetako nabeei atxikitako guneen gainean dagoen hegala. eranskin gisa dauka laurogei metro koadroko gunea edo soberako eraikuntza-lurra. Hegoaldeko fatxadan zehar kokatzen da, eta mendebaldean nabe mugakideek, ekialdean Eraikin Singularraren lursailak eta bideek eta berdeguneek erabat mugatzen dute. Partaidetza-kuotak: erkidego orokorrean % 2,29, eta industrialdean, % 1,16. Katastroko erreferentzia: 4988058. 6040805B ordainagiri-zenbakia.
Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finka guztiaren gaineko jabari osoa.
Erregistroko inskripzioa:
Inskribatuta dago Eibarko Jabetza Erregistroan, artxiboko 1247. liburukian, Mendaroko 34. liburuan, 34. folioan,. 1112 zenbakidun erregistro-finka da.
Finkaren gainean indarrean dauden kargak:
Elkargi, SGRen aldeko hipoteka; printzipala berrehun eta hogeita zortzi mila eurokoa da, berandutze-interesak laurogeita bi mila eurokoak gehienez eta kostu eta gastuak berrogeita bost mila seiehun eurokoak, 2002ko abenduaren 26an Enrique García Jalón notarioaren aurrean emandako eskrituraren arabera. 2015eko azaroaren 5ean, hipoteka ekonomikoki kitatuta zegoen.
Finstral, S.A.ren aldeko A hizkidun enbargo idatzoharra, 2019ko apirilaren 1ean egina, hogeita lau mila euroko printzipala eta zazpi mila berrehun euroko berandutze-interesak, gastuak eta kostuak erreklamatzeko, Azpeitiko lehen auzialdiko epaitegiaren 140/2009 autoaren arabera. 2015eko azaroaren 17an, kreditua kitatuta zegoen.
Elkargi, SGRen aldeko hipoteka, hirurogei mila euroko zenbatekoan kontzeptu guztiengatik, gehi hogeita bat mila seiehun eurorainoko berandutze-interesak, seiehun euroko komisioak eta hamabi mila euro gastutan eta kostutan, bost urtez, Donostia-San Sebastiánen José María Ajubita Garavilla notarioaren aurrean 2010eko uztailaren 23an emandako eskrituraren arabera. 2015eko azaroaren 5ean, berandutzeengatik ordaindu beharreko saldoa hamabost mila eta berrogeita lau euro eta laurogeita lau zentimokoa zen (15.044,84 euro).
Elkargi, SGRen aldeko hipoteka, hirurogeita bost mila euroko zenbatekoan gehienez ere. Halaber, berandutze-interesak hamabost mila seiehun euro izango dira asko jota, komisioak bederatziehun eta hirurogeita hamabost eurokoak eta kostuak eta gastuak sei mila bostehun eurokoak. Eskritura 2012ko ekainaren 8an eman zen, Zarauz-Zarautzen, Félix María González de Echavarri Ara notarioaren aurrean, eta sei urteko epeaz. 2015eko azaroaren 5ean, ordaindu beharreko saldoa hirurogeita lau mila eta hogeita hamazortzi euro eta laurogeita bederatzi zentimokoa zen osotara (64.038,89).
Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:....................................... 145.843,88 euro.
Aurretiko kargak eta zamak:....................................................................... 79.083,73 euro.
Gutxieneko tasa enkanterako:..................................................................... 66.760,15 euro.
Lizitatzeko tarteak: 1.000,00 euro.
4.– Lotea:
Premiamendu-espedientearen zk.: 2013EXP37007781.
Finkaren deskribapena erregistroan:
Hirikoa: sei. Hirugarren solairuko eskuinean kokatutako etxebizitza, Zornotzako Gudari kaleko (lehen Juan José Jaúregui) hogeita bederatzi zenbakian dagoen etxearen eskaileratik igota. Laurogeita hamaika metro eta laurogeita hamabi dezimetro koadroko azalera erabilgarria du. Ataria, jangela, sukaldea, lau logela eta dutxadun komuna dauka. Hona hemen mugakideak: iparraldean, Laucirica eta Bilbao jaun-andreen lurrak, errepidetik bereizten dutena; hegoaldean, Laucirica eta Bilbao jaun-andreen terraza; ekialdean, hainbat jaberen etxea; eta mendebaldean, eskailera-kaxa eta hirugarren solairuko ezkerrean dagoen etxebizitza. Hari atxikitako bost zenbakidun ganbararekin batera, ehuneko hamarreko partaidetza-kuota dauka. eranskin gisa dauka bost zenbakidun ganbara.
Katastroko erreferentzia U3004850H zenbaki finkoa da.
Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finka guztiaren gaineko jabari osoa, izaera pribatiboarekin.
Erregistroko inskripzioa:
Zornotzako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, artxiboko 1380. liburukian, Zornotzako 193. liburuan, 55. folioan, 2785 zenbakidun erregistro-finka bezala. Idufir: 48037000044017.
Finkaren gainean indarrean dauden kargak:
Bankiaren aldeko hipoteka, berrehun eta hogeita hamabost mila euroko printzipalaren berme, gehi hamazortzi hilabeteko interesak ehuneko hamahirura eta hogeita hamabost mila berrehun eta berrogeita hamar euro gastu eta kostutan, hirurehun eta hirurogei hilabeteko epeaz. Eskritura Carlos Ramos Villanueva Bilboko notarioaren aurrean eman zen, bi mila eta bosteko ekainaren hamarrean. 2016ko martxoaren 3an, 197.101,94 euro-ko kapitala zegoen ordaintzeke osotara.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren aldeko B hizkidun enbargo idatzoharra, bi mila eta bederatziko abenduaren hogeita batean egina, 12.375,97 euro erreklamatzeko, 48030800184702 zenbakidun premiamendu-espediente administratiboaren arabera. Idatzoharra bi mila eta hamahiruko otsailaren hogeita zazpian luzatu zen, eta, hortaz, D hizkidun idatzohar prebentiboa ezarri zen, bi mila eta hamahiruko otsailaren hogeita zazpian igorri zena ere. 2015eko urriaren 26an, 9.111,97 euroko kapitala zegoen ordaintzeke osotara.
Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:....................................................................118.146,21 euro.
Aurretiko kargak edo zamak:..........................................................................206.213,91 euro.
Gutxieneko tasa enkanterako = Zorren guztizkoa (97.6.b artikulua) 2. DBAO)..9.009,37 euro.
Lizitatzeko tarteak: 500,00 euro.
5.– Lotea:
Premiamendu-espedientearen zk.: 2008EXP37020289.
Finkaren deskribapena erregistroan:
Hirikoa: Basauriko San Miguel jurisdikzioaren barruan dagoen San Fausto kalean kokatutako etxe bakarreko ganbara. Lehen, kale horretako hamalau zenbakia zuen, eta gaur egun, berriz, hamabia. Hura hartzen duen etxeak zazpi metroko fatxada eta hamaika metroko sakonera dauka, eta lau solairuz, lonjez eta ganbaraz osatuta dago. Hona hemen mugakideak: Jose Azpiunza jaunaren beste etxe bat ezkerrean edo hegoaldean; ekialdean, kale publikoa; eta ekialdean edo atzealdean, Eladio de Ibarreche jaunaren jabetza.
Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finka guztiaren gaineko jabari osoa, izaera pribatiboarekin.
Erregistroko inskripzioa:
Bilboko 4. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, artxiboko 1583. liburukian, Basauriko 514. liburuan, 6. folioan. 24301 zenbakidun erregistro-finka da. IDUFIR: 48020000914398.
Finkaren gainean indarrean dauden kargak:
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.ren aldeko hipoteka; ehun eta bost mila euroko printzipala duen mailegu baten berme. Interes arruntak hamabi mila eurokoak izango dira, eta berandutze-interesak hamazazpi mila zortziehun eta berrogeita hamar eurokoak gehienez, hirurehun eta hirurogei hilabetez, 2002ko azaroko lehen egunetik zenbatzen hasita. Eskritura Basaurin eman zen 2002ko urriaren 24an, Ignacio de Miguel Durán notarioaren aurrean. 2015eko urriaren 28an, 74.777,17 euroko kapitala zegoen ordaintzeke.
María Luisa González Santos andrearen aldeko hipoteka, hamar mila bederatziehun euroko printzipala duen maileguaren berme. Sei hilabeteko interes arruntak adostu ziren ehuneko hamarrean, bost urteko berandutze-interesak ehuneko hogeita bederatzian, eta printzipalaren ehuneko hogeita hamarra gastu eta kostuetarako. Ziurtagiria 2005eko azaroaren 2an igorri zen, Bilboko Lehen Auzialdiko 11. Epaitegian 973/03 zenbakiarekin abiarazitako hipoteka exekutatzeko prozesuaren arabera. 2015eko azaroaren 23an 18.313,36 euro zeuden ordaintzeke osotara.
Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:................................................ 77.577,97 euro.
Aurretiko kargak eta zamak:.............................................................................. 93.090,53 euro.
Gutxieneko tasa enkanterako = Zorren guztizkoa (97.6.b artikulua) 2. DBAO)...16.051,85 euro
Lizitatzeko tarteak: 500,00 euro.
6.– Lotea:
Premiamendu-espedientearen zk.: 2008EXP37013984.
Finkaren deskribapena erregistroan:
Hirikoa: lau. lau zenbakia duen lonja; gaur egun, bizileku gisa erabiltzen da, hogeita hamar metro koadro neurtzen ditu, eta sukaldea, pasabidea, bi logela eta komuna ditu. Hona hemen mugakideak: iparraldean, patioa; hegoaldean, hiru zenbakidun lonja, Transito kalexkatik bereizten duena; ekialdean, behe-solairuko pasabidea eta bi zenbakidun lonja; eta, mendebaldean, patioa. Ehuneko hamarreko kuota dauka Landabaso Nagusia deitutako etxearen elementu komunetan, Zorrotza-Bilboko Transito kalexkako bat zenbakian kokatutakoa.
Katastroak ez ditu finkaren koordenatuak grafikoki jasotzen.
Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finka guztiaren gaineko jabari osoa, irabazi-izaerarekin.
Erregistroko inskripzioa:
Inskribatuta dago Bilboko 2. Jabetza Erregistroan, artxiboko 1896. liburukian, 1842. liburuan, 200. folioan, 2003ko irailaren 29ko 3. inskripzioarekin. 32.639 zenbakidun erregistro-finka da. IDUFIR: 48022000285188.
Finkaren gainean indarrean dauden kargak:
B hizkidun Enbargo Idatzohar Prebentiboa Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.ren alde, hamazazpi mila ehun eta hirurogeita hamabi euro eta hirurogeita hamazazpi Zentimo (17.172,77 euro) erreklamatzeko, printzipalari eta interesei dagokienez, eta beste bost mila ehun eta berrogeita hamaika euro, interes, gastu eta kostutan. Prozedura betearazlea burutu da, Bilboko lehen auzialdiko 9. epaitegiaren 725/05 zenbakiarekin. Idatzoharra 2006ko urtarrilaren 11n igorri zen, eta beste lau urtez luzatu, 2009ko irailaren 28tik aurrera. Ondoren, beste lau urte gehiagoz luzatu zen, 2013ko apirilaren 30ean. Epaitegiaren informazioaren arabera, 2016ko urtarrilaren 19an, zenbatekoa erabat ordaintzeke zegoen oraindik ere, eta Iberia Inversiones II Limited da alderdi exekutatzailea.
D hizkidun Enbargo Idatzohar Prebentiboa Bilboko Udalaren alde, lau mila zazpiehun eta laurogeita bederatzi euro eta hogeita bederatzi zentimo erreklamatzeko, premiamendu-errekarguaren printzipalari eta sortutako berandutze-interesei eta gastu eta kostuei dagozkionak. 2008ko otsailaren 19an igorri zen, 020550 espediente-zenbakiarekin. 2008ko otsailaren 25ean jaso zen. Lau urte gehiagoz luzatu zen, 2012ko martxoaren 9tik aurrera, F hizkidun idatzoharrean adierazten denaren arabera. 2016ko urtarrilaren 13an, hogeita bost euro eta hirurogeita hamaika zentimo (25,71 euro) zeuden ordaintzeke.
Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:................................................ 10.726,37 euro.
Aurretiko kargak eta zamak:.............................................................................. 17.198,48 euro.
Gutxieneko tasa enkanterako = Zorren guztizkoa (97.6.b artikulua) 2. DBAO)... 8.326,00 euro.
Lizitatzeko tarteak: 500,00 euro.
7.– Lotea:
Premiamendu-espedientearen zk.: 2012EXP37003942.
Finkaren deskribapena erregistroan:
Hirikoa: bigarren solairuko eskuinean kokatutako etxebizitza, Santurtziko Kontzejuaren Mamariga kaleko berrogeita hamazazpi zenbakian dagoen etxe bikoitzean kokatutakoa. Gaur egun Vista Alegre kaleko bat zenbakia da hori. Etxearen elementu komunetan ehuneko hamabi koma hogeita hamahiruko partaidetza du.
Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finka honen erdi banatu gabearen gaineko jabari osoa, izaera pribatiboarekin.
Erregistroko inskripzioa:
Inskribatuta dago Santurtziko Jabetza Erregistron, artxiboko 1206. liburukian, Santurtziko 550. liburuan, 82. folioan, 4436 zenbakidun erregistro-finka bezala. 2001eko irailaren 18ko seigarren inskripzioa da. Idufir: 48032000281998.
Finkaren gainean indarrean dauden kargak:
Unión de Créditos Inmobiliarios Sa Efc-ren aldeko hipoteka, 188.000 euroko zenbatekoan, osotara. 2016ko martxoaren 4an, hipoteka ekonomikoki kitatuta zegoen.
A hizkidun enbargo idatzoharra Bilboko Udalaren alde, 2012ko apirilaren 12an jasotakoa, Patricia Rodriguez Albajararen jabetzakoa den finka honen erdi banatu gabearen gainean, 854.918 zenbakidun manuaren arabera, lau mila bederatziehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hogeita hamaika zentimo erreklamatzeko. 2016ko otsailaren 8an 765,04 euroko zorra zegoen.
Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:.......................................... 37.482,94 euro.
Aurretiko kargak eta zamak:............................................................................. 765,04 euro.
Gutxieneko tasa enkanterako:...................................................................... 36.717,90 euro.
Lizitatzeko tarteak: 1.000,00 euro.
8.– Lotea:
Premiamendu-espedientearen zk.: 2008EXP37001235.
Finkaren deskribapena erregistroan:
Bat zenbakidun elementuaren ehuneko berrogeita hamar ehuneneko partaidetza banatu gabea. Erregistro- eta ondare-unitate hori lau solairuko soto batez osatuta dago, solairu horien izendapena izanik, behetik gora, laugarren, hirugarren, bigarren eta lehenengo sotoa, hurrenez hurren. Fisikoki, sotoa ibilgailuak aparkatzeko hirurogeita lau garaje-lekutan eta ehun eta hogeita hamazazpi trastelekutan banatuta dago. Barakaldoko eraikin baten parte da, «Las Torres de San Vicente» izenez ezaguna den hirigintza-multzoaren barruan. Eraikina Parke Botanikoaren alboan dago, eta San Bartolome Hiribideko zazpi zenbakia duen atari bakarra dauka. Horren barneko bat zenbakidun elementuak 34223-A zenbakidun erregistro-unitate burujabea eratzen du, eta unitate horri dagokio finka hori osatzen duen partaidetza banatu gabea. Partaidetzak eskubidea ematen du honakoa esklusiboki erabili eta edukitzeko: ehun eta berrogeita lau zenbakiarekin adierazitako garaje lekua, sotoaren laugarren solairuan kokatua. Gutxi gorabehera, hogeita zazpi metro eta laurogei dezimetro koadroko azalera eraikia dauka, elementu komunen zati proportzionala barne. Hona hemen mugakideak: iparraldean, hari atxikitako trastelekua; hegoaldean, kalea edo errodadura-gunea; ekialdean, pasabide banatzailea; eta, mendebaldean, eskailera-kaxa. Ehun eta hamazazpi zenbakidun trastelekua dagokio, haren eranskin banaezin gisa. Partzelaren bidez sartzen da bertara, eta, gutxi gorabehera, bederatzi metro eta hogeita bat dezimetro koadroko azalera eraikia du, elementu komunen zati proportzionala barne.
Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finka guztiaren gaineko jabari osoa, izaera pribatiboarekin.
Erregistroko inskripzioa:
Barakaldoko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, artxiboko 1473. liburukian, Barakaldoko 1142. liburuan, 161. folioan, 34223/A191 zenbakidun erregistro-finka bezala. Idufir: 48015000709136.
Finkaren gainean indarrean dauden kargak:
Bilbao Bizkaia Kutxaren aldeko hipoteka, hamabi mila berrehun eta laurogeita sei euro eta hogeita zortzi zentimoko printzipalaren berme, gehi mila berrehun eta hogeita zortzi euro eta hirurogeita hiru zentimoko interes arruntak, lau mila eta hamalau euro eta berrogeita hamaika zentimoko berandutze-interesak eta zazpiehun eta hogeita hamazazpi euro eta hamazortzi zentimo gastu eta kostutarako, 30 urteko epeaz. Eskritura María José Basterra Pinilla notarioaren aurrean formalizatu zen, 2006ko otsailaren 1ean.
2015eko abenduaren 2an, maileguak irauten zuen, 11.708,56 euroko zenbatekoarekin.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren aldeko enbargo idatzoharra, 4.361,14 euro zenbatekoan, osotara. 2014ko maiatzaren 29ko B hizkidun espediente administratiboaren arabera, 2014ko ekainaren 30ean betearazi zen.
Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:....................................... 13.130,33 euro.
Aurretiko kargak edo zamak:.....................................................................16.069,70 euro.
Gutxieneko tasa enkanterako = Zorren guztizkoa (97.6.b artikulua) 2. DBAO)...8.093,99 euro.
Lizitatzeko tarteak: 500,00 euro.
9.– Lotea:
Premiamendu-espedientearen zk.: 2007EXP37013116.
Finkaren deskribapena erregistroan:
Hirikoa: hamazazpi: bederatzi zenbakia duen atariko bosgarren solairuko eskuineko etxebizitza. Berrogeita hamahiru metro eta hirurogeita hamabost dezimetro koadroko azalera erabilgarria dauka, eta horietatik, berrogeita hemeretzi metro eta laurogeita hamaika dezimetro koadro dira eraikiak. Hona hemen mugakideak: iparraldean, kokatuta dagoen kaleko gunea eta eskailburua; hegoaldean, soberan dauden lurrak; ekialdean, solairu horretako ezkerrean dagoen etxebizitza eta eskaileren kaxa eta burua; mendebaldean, 7 zenbakidun atariko etxebizitza. Blokean % 2,56 partaidetza du. Blokea Bilboko hiribilduko Otxarkoaga Auzoan dagoen Irumineta kaleko 7, 9 eta 11 zenbakiekin adierazitako hiru atariez osatuta dago. Katastroko zenbaki finkoa: U1245335B.
Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finkaren jabari osoaren hamabosten banatu gabea, izaera pribatiboarekin.
Erregistroko inskripzioa:
Bilboko 12. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, artxiboko 1978. liburukian, Begoñako 1244. liburua, 66. folioan, 45163 zenbakidun erregistro-finka bezala. 2005eko abenduaren 19ko bigarren inskripzioa da. Idufir: 48035001591803.
Ez dauka aurretiazko kargarik, ez zamarik.
Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:....................................... 7.601,13 euro.
Gutxieneko tasa enkanterako:...................................................................7.601,13 euro.
Lizitatzeko tarteak: 500,00 euro.
10.– Lotea:
Premiamendu-espedientearen zk.: 2012EXP37008670.
Finkaren deskribapena erregistroan:
Hirikoa: hirugarren solairuko ezkerrean dagoen etxebizitza, Zaldibarko Aldatza kaleko sei zenbakia duen etxean. Hirurogeita zortzi metro eta hamabost dezimetro koadroko azalera erabilgarria du. Hona hemen mugakideak: etxe osoak, hegoaldea izan ezik, eskailera-kaxarekin eta beste eskuko gelekin muga egiten du. Eskubidea du haren solairuaren eta teilatuko estalkiaren artean dagoen tartea ganbara gisa erabiltzeko, tarte hori mantentzen den bitartean. Ehuneko hamarreko partaidetza-kuota dauka.
Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finka guztiaren gaineko jabari osoa, izaera pribatiboarekin.
Erregistroko inskripzioa:
Durango Jabetza Erregistroan dago inskribatuta, artxiboko 1803. liburukian, Zaldibarko 52. liburuan, 95. folioan. 593 zenbakidun erregistro-finka da. IDUFIR: 48009000196102.
Finkaren gainean indarrean dauden kargak:
Bilbao Bizkaia Kutxaren aldeko hipoteka, ehun eta berrogeita hamabi mila ehun eta berrogeita hamar euroko printzipala duen maileguaren berme. Interes arruntak berrogeita bost mila seiehun eta berrogeita bost eurokoak izango dira gehienez, gehi hogeita hamar mila laurehun eta hogeita hamar euro berandutze-interesak ordaintzeko eta beste hamaika mila bostehun eta hirurogeita hamazortzi euro eta hirurogei zentimo. Eskritura Durangon eman zen 2008ko ekainaren 9an, Francisco Javier Diez Ortiz notarioaren aurrean. 2015eko abenduaren 21ean 114.858,74 euro zeuden ordaintzeke.
Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:.......................................... 89.023,27 euro.
Aurretiko kargak eta zamak:........................................................................114.858,74 euro.
Gutxieneko tasa enkanterako = Zorren guztizkoa (97.6.b artikulua) 2. DBAO)....11.918,89 euro.
Lizitatzeko tarteak: 500,00 euro.