EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2016090

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 21ekoa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bitartez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2015eko ekitaldirako, zerbitzu-jardueren antolaketaren arloko berrikuntza-proiektuei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzko urriaren 7ko 423/2013 Dekretuaren babesean (Berriker programa).

Xedapenaren data: 2016-03-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201602019
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/09/23an argitaratutako 2015/09/16ko AGINDUA [201503982]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bidez iragartzen dira zerbitzu-jardueren antolaketaren arloko berrikuntza-proiektuen 2015eko ekitaldirako diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzko urriaren 7ko 423/2013 Dekretuaren babesean (Berriker programa).
Diru-laguntzak esleitu eta pertsona onuradunei dagokien ebazpena jakinarazi ondoren, publikotasun-ondorioetarako, EHAAn argitaratuko da aipatu xedapen horren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, gai horietan eskumena duen sailburuordearen ebazpen bidez. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. idatzi-zatiko bigarren atalak, eta urriaren 7ko 423/2013 Dekretuaren 14. artikuluaren 6. paragrafoak xedatuakoaren arabera egingo da hori guztia.
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bitartez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honi erantsi zaio). Agindu horren bidez, 2015eko ekitaldirako, zerbitzu-jardueren antolaketaren arloko berrikuntza-proiektuei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzko urriaren 7ko 423/2013 Dekretuaren babesean (Berriker programa).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 21a.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.