EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2016090

AGINDUA, 2015eko apirilaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, azpigorria ahuntz-arrazaren berariazko arautegia onesten duena.

Xedapenaren data: 2016-04-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201602018
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2004/01/13an argitaratutako 2003/12/09ko AGINDUA indargabetzen du [200400138]

Etxeko abereen dibertsitatea funtsezkoa da agrodibertsitaterako. Inguruneak nahiz gizakiak eragindako hautapen-prozesuetatik sortu dira arrazen arteko desberdintasun genetikoak. Etxeko abere-espezie eta -arrazen behar desberdinek, bai eta jokabide eta produktu desberdinek ere, ondorioak dituzte ekoizpen-ingurune bakoitzean. Denetariko ingurune horiek jasangarriak izango badira, denetariko mota genetikoak egon behar dute. Etxeko abereen dibertsitatea eboluzionatuz joan da 12.000 urte baino gehiagoan; gure ondarearen zati bat da, eta zutik eutsi behar diogu hurrengo belaunaldientzat.
1993ko Biologia Dibertsitatearen Konbentzioak lehenengo aldiz heldu zien biologia-dibertsitatearen alderdi guztiei; lehenengo aldiz aitortu zuen, halaber, biologia-dibertsitatea kontserbatzea gizaki guztien ardura dela eta garapen-prozesuaren zati integral bat dela.
Kontserbazioa eraginkorra izan dadin, besteak beste, bi zutabe behar ditu: lehenik, arrazak identifikatzea eta haien zerrenda egitea; eta, bigarrenik, haiek deskribatzea eta karakterizatzea, haien berezitasunak ezagutzeko eta etorkizunik aberatsena zein arrazatatik letorkeen jakiteko.
Gizarteak eta erakundeek urteak daramatzate Euskal Herriko arraza autoktonoen ondare genetikoaren alde egiten. Zehazki, 2003an egin zen azpigorri ahuntz-arrazaren arautegia. Ordutik hona gertatu diren arautegi-aldaketek beharrezkoa egin dute Genealogia Liburuaren egitura eta kudeaketa moldatzea. Arraza-prototipo horren zenbait alderdiri emandako idazketa ere berrikusi da.
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Azpigorria ahuntz-arrazaren berariazko araudia onestea. Eranskinean jaso da.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabeturik geratzen da Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2003ko abenduaren 9ko Agindua, «Azpi Gorri» ahuntz-arrazaren berariazko arautegia onesten duena.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 20a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
ERANSKINA
AZPIGORRIA AHUNTZ-ARRAZAREN GENEALOGIA LIBURUAREN BERARIAZKO ARAUDIA
SARRERA
arrazak enbor piriniotarra du, eta arbasoa, berriz,
Gaur egun, ia haragitarako bakarrik ustiatzen da arraza hori. Garai batean jetzi ere egiten zen, esne-ekoizpenerako egokia zelako, baina ia erabat utzi zitzaion jezteari, batez ere modu estentsiboan bakarrik ustiatzen zelako.
Haragi-ekoizpenari dagokionez, bi eratara merkaturatzen da: «antxumea», nagusiki amaren esnearekin elikatutako animalia, 40-50 bat egun dituenean hiltzen da; bizian 12 bat kg izaten ditu. Eta «ahuntz zaharra», ahuntz zaharrekin eta kentzekoekin egindakoa; landa-eremuan kontsumitu ohi da, eta garai batean, kontserbak egiteko erabili izan da. Esne ekoizpenari dagokionez, ahuntz eta egun bakoitzeko 1,5 litro-esne ematen dituela kalkulatzen da, eta jetzialdia 3-4 hilabetekoa izaten da.
arrazako ahuntz-aziendak ustiatze-erregimen estentsiboa du. Apirila igaro ondoren, mendira bidaltzen da ahuntz-taldea, eta 5 edo 6 hilabetean izaten dira mendian libre. Familia-ustiategiak izaten dira; normalean, txikiak, 20-30 bat burukoak. Ez dago 50 buru baino gehiagoko ustiategi asko, eta 100 ahuntz baino gehiagokoak, berriz, bat edo beste.
I. KAPITULUA
ARRAZA-PROTOTIPOA
1.– Definizioa.
Arau hauetan zehazturiko arraza-prototipoarekin bat datozenak hartuko dira
2.– Barietateak.
arrazak ez du barietaterik.
3.– Ezaugarri morfologikoak.
3.1.– Itxura. Landa-arraza bat da, sublongilineoa, eta profil subkonkaboa du.
3.2.– Bertakoak edo espezifikoak.
Burua: proportzio ertainekoa; estilizatuagoa emeek. Honelakoa da:
– Bekoki zabala; sakonune txiki bat dute emeek aurpegiarekin bat egiten duen tokian, eta ia zuzena, arrek.
– Arku-formako adarrak (aegagrus), ondo garatuak; luzeagoak eta sendoagoak arrek.
– Belarriak luzera eta zabalera ertainekoak, puntamotzak eta horizontalak; mugikortasun handia dute.
– Neurri ertaineko begiak, pixka bat inklinatuak, aurpegiko lerroaren atzean, eta betzulo markatu samarrak.
– Mutur zabal eta luzea, biribildua; sudur-zulo handiak, eta ezpain fin eta sendoak, zeinek ezpain-hertz luzea osatzen duten.
Lepoa: diformismo sexual argikoa. Emeetan nahiko luzea izaten da; ertz zuzenak ditu eta gihartsua da; ebakidura nahiko zilindrikoa du, eta enborrarekiko lotunea buruarekikoa baino zabalxeagoa da. Arrek, berriz, oso lepo lodia dute, eta lotune zabalak ditu, batez ere, enborrarekikoa.
Enborra: paralelo artean, luzatua; bizkarralde-gerrialde oso sendoa dute, horizontala eta zuzena.
– Sakontasun handiko toraxa dute; saihets-hezurrak pixka bat okertuak; arrek perimetro torazikoa 100 cm baino handiagoa dute.
– Bular zabala.
– Soingurutze luzea, nabarmen samarra.
– Gibelalde luzea, zabala eta makurdura gutxikoa.
– Sabela bularrezurraren lerro berean.
– Buztana luzera ertaineko eta zutitua.
Gorputz-adarrak: ondo galgatuak.
– Aurrekoak, luzera ertainekoak. Bizkarra laburtua eta gihartsua. Beso luzea; bizkarrarekin 90.ºko angelua egiten du. Besaurrea luzera ertainekoa, eta muskulu-garapen onekoa. Belaun laburra, lehorra eta gainerako hezur-erradioekiko proportzionala. Berna-hezur laburra, lodiera ertainekoa eta ebakidura zirkularrekoa. Hazkoskor eta apatx zabalak eta sendoak.
– Atzekoek oso angelu irekiak dituzte haien hezur-erradioen artean, eta nolabaiteko bertikaltasuna ematen diote. Izter laburra, hanka luzea eta belaunburu lehorra, irmoa eta garapen ertainekoa. Luzera ertaineko berna-hezurrak, lodiera ertainekoak eta ebakidura zirkularrekoak. Hazkoskor eta apatx zabalak eta sendoak.
Sexu-organoak:
– Garapen ertaineko errapeak, simetrikoak, neurri ertaineko erroekin, bertikalak, paraleloak eta ongi bereiziak.
– Jaitsitako barrabilak, simetrikoak eta sakonera eskaseko errafe ertainarekin.
Larruazala: lodiera ertainekoa.
Ilajea, ilea eta fanerak:
– Ilajea: beltza, gorrira bitarteko degradazioarekin sabelalde guztian; hor sartzen dira: gorputz-adarrak, axilak, iztarrartea, sabela, ipurmasailak eta buztanaren azpiko aldea. Kolore bereko bi lerrok gurutzatzen dute aurpegia (masailak gorriak) belarrietako oinarritik muturrera bitarte; bi eremu horietatik haratago ere luzatu daitezke.
– Ilea: laburra, fina eta itxia buruan eta gorputz-adarretako behe aldeetan. Luzeagoa eta leunagoa izan daiteke gorputzeko gainerako lekuetan. Ile luzeago horietan tonu gorrixkak antzematen dira.
– Fanerak: kokospeak izan ditzakete bi sexuek. Adar grisaxkak dituzte eta apatx ilunak.
3.3.– Ezaugarri zoometrikoak.
– Neurria: proportzio sublongileneoetako animaliak dira. Neurri ertaineko arrazei dagokien garaiera dute.
– Pisua: emeek 45-55 kg bitartean pisatzen dute, eta arrek 70-80 kg bitartean.
3.4.– Ezaugarri baztertzaileak.
Oro har, ezaugarri baztertzaile direla esaten da tara hereditario edo malformazio fisiko nabarmen guztiak, eta berez arrazari ez dagozkion ezaugarriak:
– Goiko edo beheko prognatismoa.
– Sabelean edo belarrietan ilaje beltza izatea.
– Gorputz-adarrek ilaje beltza izatea, edo humeroaren luzeraren laurdena baino luzeagoko ile beltzak izatea.
– Belarri handi eta eroriak izatea.
– Ilaje argia, zurixkarako joera edo ile zuriekin.
– Sexu-organoetako anomaliak: monorkidoak, kriptorkidoak, anorkidoak.
– Adarrik gabeko animaliak.
Ezaugarri baztertzaileak dituztela esaten da, halaber, zikiratutako aleek edo moztutako edo erretako adarrak dituztenek, eta ez zaie Genealogia Liburuan sartzen utziko.
II. KAPITULUA
AZPIGORRIA AHUNTZ-ARRAZAKO ANIMALIEN KALIFIKAZIO MORFOLOGIKOA.
1.– Animaliak identifikatzea.
Behar bezala identifikatuta egon behar dute, espezie honen identifikazioari eta erregistroari buruzko arautegiko elementuekin:
Jaiotzen direnean behin-behineko identifikazioa egingo zaie, eta behin-behineko arrakada jarriko zaie; jaiotza-agirian adierazi behar da.
Aleak Genealogia Liburuan erregistratzeko, ezinbestekoa da, aurrez, ganadutegia Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean izena emanda egotea.
2.– Kalifikazio morfologikoa.
Urte bat baino gehiagoko animaliei egingo zaie; eremu anatomiko guztiak eta interes zooteknikoko ezaugarriak aztertuko dira. Amaitzeko, «gai» edo «ez gai» gisa balioetsiko dira.
Arrazaren berezko ezaugarri morfologikoak betetzen dituzten aleei emango zaie gai kalifikazioa. Sekula ez zaie gai kalifikazioa emango ezaugarri baztertzaileak dituzten aleei, ez eta gorputzeko eremuren batean berez arrazarenak ez diren ezaugarriak dituztenei ere.
III. KAPITULUA
AZPIGORRIA AHUNTZ-ARRAZAREN GENEALOGIA LIBURUAREN EGITURA.
arrazaren Genealogia Liburuak erregistro hauek ditu: erregistro hauetako edozeinetan inskribatzeko, banaka identifikatu behar dira animaliak.
1.– Fundazio Erregistroa (FE).
1) Baldintza hauek bete behar dira:
a) Urtebete baino gehiago izatea.
b) Arraza-prototipoaren baldintzak betetzea.
2) Animalia bat erregistro honetatik atera daiteke, baldin eta bere ondorengoek ezaugarri baztertzaileak dituztela egiaztatzen bada.
3) Kalifikatzaileak proposatuko du eta Genealogia Liburuaren Batzordeak berretsiko, FEtik kanpo uztea.
4) Genealogia Liburuaren Batzordeak fundazio-liburua berriz irekitzeko eska dezake, bertan sartu ahal izateko, genealogia ez ezagutu arren ustez arraza mantentzen eta kontserbatzen lagundu dezaketenak (aldakortasun genetikoa dakarten antxume berriak).
2.– Erregistro Osagarria (EO).
Fundazio Erregistroa ixten denerako dago Erregistro Osagarria (EO) baldintza hauek betetzen dituzten animalientzat:
a) Urtebete baino gehiago izatea.
b) Emea izatea.
c) Behar bezala identifikatuta egotea. Gailu elektronikoak hausnar-boloa izan behar du.
d) Gai gisa kalifikatuta egotea.
Erregistro Osagarriak (EO) kategoria hauek izango ditu:
2.1.– EOA kategoria.
Lehen aipatutako baldintzak betetzen dituzten emeak egongo dira kategoria honetan (oinarrizko emeak).
EOA erregistro horrek jaiotzen atal bat ere izango du (JE-EOA), eta bertan inskribatuko dira, behin-behinean, baldintza hauek betetzen dituzten emeak:
a) Bi hilabete baino gutxiago izatea edo titia kendu gabe egotea.
b) EOn inskribatutako amen eta BBEn edo FEn inskribatutako aiten ondorengoak izatea.
c) Gurasoak identifikatzeko, estaltze- eta jaiotza-agiriak aurkeztu beharko ditu ustiategiak
2.2.– EOB kategoria.
Kategoria honetan inskribatu daitezke eme hauek:
a) Urtebetetik gorakoak.
b) Ama EOA kategoriakoa eta aita BBEn edo FEn inskribatuta izan eta lehendik JE-EOAn inskribatuta zeudenak.
c) Kalifikazio morfologikoan gai gisa kalifikatuak.
3.– Jaiotza Erregistroa (JE).
Baldintza hauek betetzen dituzten bi sexuetako animaliak inskribatuko dira erregistro honetan:
a) Gurasoak ugalketarako gai direla kalifikatuta dituztenak, erregistro hauetakoren batean sartuta badaude: Fundazio Erregistroan, Behin Betiko Erregistrokoan edo EOB erregistro osagarrian, baldin eta arrazaren ezaugarriak badituzte.
b) Ezaugarri baztertzailerik ez dutenak.
c) Emeen ugalketa kontrolatzen duten ustiategi batekoak direnak.
Antxumeari titia kendu aurretik aurkeztu behar du ustiategiak erregistro honetan inskribatzeko eskabidea.
Ama EOA eta aita FE edo BBE kategorietakoa duten arrak ezin dira sartu Genealogia Liburuko ezein jaiotza-erregistrotan.
4.– Behin Betiko Erregistroa (BBE).
Erregistro honetan Jaiotza Erregistrotik (JE) datozen animaliak baino ezingo dira inskribatu, betiere honako baldintza hauek betez gero:
a) Urtebete baino gehiago izatea.
b) Jaiotza Erregistroan inskribatuta egotea.
c) Kalifikazio morfologikoa GAI izatea.
d) Filiazio genetikoaren kontrol bat edukitzea, Genealogia Liburuaren Batzordeak eskatzen duen bakoitzean.
e) Identifikatuta egotea 1. puntuan adierazitakoaren arabera.
Animalia bat erregistro horretatik atera daiteke baldin eta bere ondorengoek ezaugarri baztertzaileak badituzte.
IV. KAPITULUA
GENEALOGIA LIBURUAREN BATZORDEA
1.– Genealogia Liburuaren Batzordea eratzea.
ahuntz-arrazaren Genealogia Liburuaren Batzordea eratzen da.
2.– Genealogia Liburuaren Batzordearen eginkizunak.
Hauek dira
a) Genealogia Liburuko funtzionamendu- eta lan-arauak idaztea eta onartzea, eta eginkizunak zehaztea liburua eramatea aitortu zaion erakundeari eta erakunde horren barruan egon litezkeen elkarteei.
b) Aitortutako erakundearen jardueren jarraipena egitea, batez ere lege-betebeharrena.
c) Genealogia Liburuaren funtzionamenduko gorabeherak aintzat hartzea eta konpontzea.
d) Hobekuntza Planeko Kudeaketa Batzordearen barruan egongo den genetika-zentroa ezartzea.
e) Baimendutako kalifikatzaileak proposatzea.
3.– Genealogia Liburuaren Batzordeko kideak.
Honako hauek izango dira Genealogia Liburuaren Batzordeko kideak,
a) Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko presidentea izango da Batzordeko presidentea.
b) Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko 3 ordezkari. Batzordekide izan behar dute, bigarren mailako elkarte badira, lurralde historiko bakoitzeko hazle-elkarteen ordezkariek. Nor izendatu elkarte horietako bakoitzari kontsultatu ahal zaio, eta haien arautegiei jarraituz jokatuko dute.
c) Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko edo hura osatzen duten hazle-elkarteetako lantalde teknikoko kide bat, gutxienez.
Kide horien artean hautatuko da Batzordeko idazkaria.
Batzordeko presidenteak egoki jotako autonomia- edo lurralde-administrazioko teknikariak gonbida ditzake bileretara, bere ekimenez edo bi kidek edo gehiagok eskatuta. Teknikari horiek bileran parte hartuko dute, ahotsa bai baina botorik gabe.
4.– Genealogia Liburuaren Batzordearen funtzionamendua.
a) Ohiko bilkura bat egingo du urtean behin.
b) Ezohiko bilkurak ere dei daitezke; baldintzak:
– Batzordeko buruak eskatzea.
– Edo, gutxienez, kideen % 66k eskatzea.
Ezohiko deialdi hori, gutxienez, 15 egun lehenago egingo da. Deialdian gai-zerrenda azaldu behar da, eta gai bakoitzean erabiliko den dokumentazioa banatuko da.
c) Genealogia Liburuaren Batzordeko kideen % 66 da gutxieneko quoruma.
V. KAPITULUA
HOBEKUNTZA PLANAREN KUDEAKETA BATZORDEA
1.– Hobekuntza Planaren Kudeaketa Batzordea eratzea.
ahuntz-arraza Kontserbatzeko Planaren Kudeaketa Batzordea eratzen da.
2.– Hobekuntza Planaren Kudeaketa Batzordearen eginkizunak.
Honako hauek dira Batzordearen eginkizunak:
a) Arraza Hobetzeko Programa eta helburuak finkatzea, edo Hautapen Programa, lehen helburua betetakoan.
b) Arrazaren Hedapen Programa eta helburuak finkatzea.
c) Arrazaren mantentze-, sustatze- eta hobetze-programak garatzea, koordinatzea eta jarraipena egitea.
d)
3.– Hobekuntza Planaren Kudeaketa Batzordearen osaera.
Honako kide hauek osatuko dute Batzordea:
a)
– Arrazaren Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko presidentea, zeina Batzordeko presidentea izango den.
– Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko 3 ordezkari. Batzordekide izan behar dute, bigarren mailako elkarte badira, lurralde historiko bakoitzeko hazle-elkarteen ordezkariek. Nor izendatu elkarte horietako bakoitzari kontsultatu ahal zaio, eta haien arautegiei jarraituz jokatuko dute.
– Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko edo hura osatzen duten elkarteetako lantalde teknikoko kide bat.
Ordezkari horietako bat izango da Batzordeko idazkari.
b) Genealogia Liburuaren Batzordeak hautatutako genetika-zentroko teknikari bat, gutxienez.
4.– Hobekuntza Planaren Kudeaketa Batzordearen funtzionamendua:
a) Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez.
b) Ezohiko bilkurak ere dei daitezke; baldintzak:
– Batzordeko buruak eskatzea.
– Edo, gutxienez, kideen % 66k.
c) Deialdiak, gutxienez, 15 egun lehenago egin behar dira, eta jorratuko diren gaien berri eman behar da. Gai-zerrendako puntu bakoitzean erabiliko den dokumentazioa ere banatuko da deialdiarekin batera.
d) Batzordeko kideen % 66 da gutxieneko quoruma. Betiere, genetika-zentroko teknikariak egon behar du bertan, edo, bestela, hark egindako txosten bat aurkeztu behar da, non proposamenekin bat datorrela adierazi behar duen.