EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2016089

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 21ekoa Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez. nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzetarako 2015eko deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Xedapenaren data: 2016-03-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201601998
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/10/01ean argitaratutako 2015/09/16ko AGINDUA [201504120]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bidez, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzetarako 2015eko deialdia egin zen.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.
Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren 12.6 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzetarako 2015eko deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 21a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.