EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2016088

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 20koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloko beka bati egindako ukoa onartzeko eta ordezko pertsona izendatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-04-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201601978
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/08an argitaratutako 2016/03/31ko EBAZPENA [201601476]

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2015eko abenduaren 10eko ebazpenaren bitartez –Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 240. zenbakian, 2015eko abenduaren 17koan, argitaratu zen ebazpen hori– Gobernu Irekia / Open Government arloko profesionalak espezializatu eta prestatzeko beken deialdia egin zen 2016rako, uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuan ezarritako araudiaren arabera –maiatzaren 20ko 78/2014 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori–.
Idazkaritza nagusi honen 2016ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bitartez –Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 66. zenbakian, 2016ko apirilaren 8koan, argitaratu zen ebazpen hori–, esleitu ziren aipatutako bekak, eta horietako bat, Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arlokoa, hain zuzen, Nerea Azkona Ramos andreari esleitu zitzaion.
Aipatutako bekari uko egiteko idazkia aurkeztu duenez 2016ko apirilaren 15ean Nerea Azkona Ramos andreak, 2016ko martxoaren 31ko esleipen-ebazpenean ordezko izendatutako pertsonari esleitu behar zaio beka hori, uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera.
Beraz, bidezkoa da Jaione del Corte Zala andreari esleitzea aipatutako beka.
Horren guztiaren ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Nekane Azkona Ramos andreak Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloko bekari egindako ukoa onartzea.
Bigarrena.– Jaione del Corte Zala andreari esleitzea aipatutako beka.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Ebazpenaren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa ere aurkez daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 20a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.