EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016087

AGINDUA, 2016ko apirilaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2016ko deialdiaren oinarriak onartzeko dena.

Xedapenaren data: 2016-04-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201601964
Maila: Agindua
Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari buruzko Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 (EE) Erregelamenduaren bidez, Nekazaritzako Europako Berme Funtsa eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa sortu ziren, hurrenez hurren, merkatuko neurriak eta beste neurri batzuk finantzatzeko eta landa-garapenerako programak finantzatzeko.
Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez landa-garapenerako laguntza emateko eta Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, berriz, Europar Batasunak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez landa-garapenerako ematen duen laguntzari buruzko arau orokorrak xedatzen ditu –Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipena arautzeko eta Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) erregelamenduak indargabetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren bidez sortu zen Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa–: arautzen du zer helburu lortzen lagundu behar duen landa-garapenerako politikak eta zein diren Europar Batasunaren lehentasunak landa-garapenaren alorrean; landa-garapenerako politikaren testuinguru estrategikoa taxutzen du; eta landa-garapenerako politika aplikatzeko hartu beharreko neurriak zehazten ditu.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programa prestatu da, eta Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C(2015) 3479 azken erabakiaren bidez onartu. Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak hartzen ditu Programak. Bada, M04.2. neurria eta M08.6. neurriaren zati bat garatzen ditu agindu honek, hurrenez hurren, II. eta III. kapituluetan: M04.2. neurria nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzari buruzkoa da, eta M08.6. neurria, berriz, basogintza-teknologietan inbertitzeko eta basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzari buruzkoa.
Landa-garapenerako politikaren arabera, Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak eta Estatuak ematen dituen laguntzak bateragarriak dira. Hala ere, Estatuak ematen dituen laguntzek muga jakin batzuen barnean egon behar dute, eta kontrol-neurri jakin batzuk bete behar dituzte, koherentzia izan dadin bi politiken artean eta Tratatuaren 87., 88. eta 89. artikuluek lehiakortasunaren alorrean xedatzen dituzten arauak hertsiki bete daitezen; izan ere, begien bistakoa denez, landa-garapenaren alorrean ere aplikatu behar dira Tratatuaren 87., 88. eta 89. artikuluak.
2014 eta 2020 artean, Europako Itsas eta Arrantza Funtsa arautzeko eta Kontseiluaren 2328/2003 (EE), 861/2006 (EE), 1198/2006 (EE) eta 791/2007 (EE) erregelamenduak eta Europako Parlamentuaren ea Kontseiluaren 1255/2011 (EB) Erregelamendua indargabetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 508/2014 (EB) Erregelamenduak eratzen du arrantzako eta akuikulturako produktuentzako laguntzen Erkidegoko erreferentziazko arauzko esparrua. Arrantza Politika Erkidearen 2013ko erreformarekin bat finkatutako helburuak lortzeko finantza-tresna da aipatutako erregelamendua.
Haren bidez, Europako Arrantza Funtsa Europako Itsas eta Arrantza Funtsa bihurtu zen. Bada, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren helburua Arrantza Politika Erkidearen, Itsas Politika Bateratuaren eta Europa 2020 estrategiaren helburuak lortzen laguntzea da, eta, horretarako, aipatutako erregelamenduko zioen azalpenak dioenez, honako hau du lehentasuntzat: arrantza- eta akuikultura-sektoreak ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak, baliabideen erabileraren ikuspegitik eraginkorrak, berritzaileak eta lehiakorrak izan daitezen bultzatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020 aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Eragilearen pean dago – CCI 2014ES14MFOP001, Batzordearen Erabaki Exekutatzailearen bidez onartuta–.
Bestalde, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduak xedatzen dute zer baldintza eta eskakizun bete behar dituzten laguntzek estatu kideek diruz lagundu ditzaten (Estatuek ematen dituzten laguntza izan daitezen) eta Europar Batasunak baimendu behar izan ez ditzan. Alegia, baldin eta erregelamendu horiek aipatzen dituzten laguntzak arautzen eta ematen dituztenean estatuek bete egiten badituzte erregelamenduak, laguntzak bateragarriak dira merkatu erkidearekin eta, horrenbestez, ez da beharrezkoa Europar Batasunak baimendu ditzan; aitzitik, nahikoa da kasuan-kasuan dagokion epean jakinaraz daitezen.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legearekin eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuarekin eta azaroaren 17ko 38/2003 Subentzio Orokorren Legearekin bat,
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat –26.4. artikuluaren arabera, «Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute»–, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2016ko deialdiaren oinarriak onartzea –agindu honen eranskinak dakartza.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.–. Errekurtsoak.
Interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakete agindu honen aurka, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren aurrean, agindua argitaratu eta hilabetean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta bi hilabetean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.–. Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 27a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
I. ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA
1. artikulua.– Xedea eta izaera.
1.– Agindu honen xedea da, 2016ko ekitaldiari dagokionez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko deialdia onartzea.
2.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak ez dira izango itzuli behar diren horietarikoak.
3.– laguntzak inbertsio-programa bati egokituko dira, zeina urte beterako edo gehiagorako izan daitekeen, segun zein diren aurkeztutako proiektuen exekuzio-epea eta ordainketak egiten diren unea.
2. artikulua.– Laguntza-ildoak.
Laguntza hauek emango dira agindu honetako 1. artikuluko xedea lortzeko:
1.– Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak
Agindu honetako II. kapituluak arautzen ditu, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1.b) artikuluaren eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruko M04.2. neurriaren barruan daude –1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1.b) artikulua garatzen eta aplikatzen du M04.2. neurriak, eta nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzari buruzkoa da–.
2.– Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
Agindu honetako III. kapituluak arautzen ditu, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluaren eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruko M08.6. neurriaren barruan daude –1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 26. artikulua garatzen eta aplikatzen du M08.6. neurriak, eta basogintza-teknologietan inbertitzeko eta basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzari buruzkoa da.
3.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak
Agindu honetako IV. kapituluak arautzen ditu, eta maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020 aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Eragilearen barruan daude.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan inbertsioak, artikulu honetako 1., 2. eta 3. paragrafoetan sartzen ez direnak, egiteko laguntzak.
Agindu honetako V. kapituluak arautzen ditu, eta Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute.
3. artikulua.– Definizioak.
Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen kontzeptuak:
1.– Laborantza: nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza.
2.– Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen da nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta perretxiko-bilketatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batekoak ekoitzi, eraldatu, ontziratu eta merkaturatzea.
3.– Handizkako merkataritza: norbere izenean eta inoren kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek handizkako beste merkatari batzuei eta txikizkako merkatariei saltzeko lanbidea. Jatorrizko merkatu izateko baimendutako establezimenduetan, produktuak lehen salmentan lortzen dituzten handizkariak.
4.– Txikizkako merkataritza: norbere izenean eta inoren kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek kontsumitzaileei saltzeko lanbidea. Jatorrizko merkatu izateko baimendutako lonja edo establezimenduetan, produktuak lehen salmentan lortzen dituzten txikizkariak.
5.– Salmenta-zirkuitu laburra: nekazaritza-ustiategi bakoitzaren inguruko eremu geografikoa, ustiategian eraldatutako produktuak saltzen diren lekua.
6.– Nekazaritza- eta elikagaigintza-enpresak: nekazaritzaren eta elikagaigintzaren esparruan jarduten duten nekazaritza-ustiategi eta enpresen multzoa.
7.– Krisian dauden enpresak: bere finantza-baliabideak edo bere akziodunek eta hartzekodunek emandako baliabideak erabiliz galerak kitatzeko gai ez diren enpresak, betiere galera horien ondorioz, kanpoko esku-hartzerik ez badago, enpresaren desagertze ekonomikoa ia segurua bada epe laburrean edo ertainean; hori guztia Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko 2014/C 249/01 Zuzentaraua arauan aurreikusitako irismenarekin.
8.– Nekazaritza- eta elikagaigintza-industria: ekipamendu-ondasunen instalazioen multzoa, beharrezkoak dituzten instalazio osagarriak barne direla. Nekazaritza- eta/edo elikagai-produktuak maneiatzen dituzte, eta, maneiatze horretatik, produktu berriak eratortzen dira. Enpresa autonomo baten moduan jarduteko gaitasuna dute.
9.– Lonja: autonomia-erkidegoetan arrantza-sektorea antolatzeko eskumena duten organoek baimendutako instalazioez hornitutako lekua, zeina portuan dagoen eta zeinetan arrantza freskoko produktuen lehorreratzea kontrolatzen den eta arrantzako produktuak erakusten eta lehenengo aldiz handizka saltzen diren.
10.– Bertako lehengaia: Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten den nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako lehengaia.
11.– Mikroenpresa, enpresa txikia eta ertaina: mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.
12.– Arrantzako eta akuikulturako `produktuak: 1379/2013 Erregelamendua (EB), 2013ko abenduaren 11koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean merkatuen antolaketa komuna ezartzen duena, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dituena, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena.
13.– Nekazaritzako produktua: tratatuko I. eranskinean zehazten direnak, salbu eta Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1379/2013 (EE) Erregelamenduko I. eranskinean aipatu arrantzako eta akuikulturako produktuak.
14.– Inbertsio-proiektua: produktu komertzialak eskuratzeko eta haien produktibitatea eta kalitatea hobetzeko azpiegitura, ekipamendu, instalazio eta makinen multzoa.
15.– Arrantza-sektorea: arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko, eraldatzeko eta merkaturatzeko jarduera guztiek osatzen duten sektore ekonomikoa.
16.– Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea: lehorreratzen edo biltzen direnetik xeheka saltzen diren arte, arrantzako eta akuikulturako produktuak maneiatzeko, tratatzeko, prestatzeko, ekoizteko eta banatzeko katea osatzen duten lanen multzoa, txikizkako merkataritza barnean hartzen ez duena.
4. artikulua.– Finantzaketa.
1.– 2016ko ekitaldian, 6.595.744 euro erabiliko dira II. eta III. kapituluetako laguntzak finantzatzeko. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, 2016-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, eta honela banatuko da:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 3.100.000 eurokoa izango da, eta honela banatuko da:
1.– II. kapitulua finantzatzeko, 2.600.000 euro erabiliko dira. 600.000 euro 2016. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.000.000 euro, 2017. urterako konpromiso-kredituari.
2.– III. kapitulua finantzatzeko, 500.000 euro erabiliko dira. 100.000 euro 2016. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 400.000 euro, 2017. urterako konpromiso-kredituari.
b) Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan, finantzaketa 3.495.744 eurokoa izango da. Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak dagozkion ordainketak eginda aplikatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:
1.– II. kapitulua finantzatzeko, 2.931.915 euro erabiliko dira. 676.596 euro 2016. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.255.319 euro, 2017. urterako konpromiso-kredituari.
2.– III. kapitulua finantzatzeko, 563.829 euro erabiliko dira. 112.765 euro 2016. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 451.064 euro, 2017. urterako konpromiso-kredituari.
2.– 2016ko ekitaldian, 1.200.000 euro erabiliko dira IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 300.000 eurokoa izango da. 200.000 euro 2016. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 100.000 euro, 2017. urterako konpromiso-kredituari.
b) Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura, finantzaketa 900.000 eurokoa izango da. 600.000 euro 2016. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 300.000 euro, 2017. urteko konpromiso-kredituari.
3.– 2016ko ekitaldian, 740.000 euro erabiliko dira V. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, osorik, eta eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango du.
Zenbateko horretatik 440.000 euro 2016. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 300.000 euro, 2017. urterako konpromiso-kredituari.
4.– Aurrekontu-ekitaldi honetan ematen den laguntza, guztira, artikulu honetako 1., 2. eta 3. paragrafoek hura finantzatzeko xedatzen duten guztizko zenbatekoaren araberakoa izango da gehienez.
5.– Ekitaldi honetako ordainketa-kredituei egotziko zaizkie laguntzak, edo, zenbait urtetako proiektuei dagokienez, zatikako ordainketei aurre egiteko konpromiso-kredituei; betiere, 2016. urtean aurrekontua ixteko aplikatu beharreko araudia betez.
5. artikulua.– Eskakizun orokorrak.
Honako eskakizun orokor hauek bete beharko dira:
1.– Diruz laguntzen diren inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan izena emandako ekoiztegi batean egitea edo erregistro horretan sar daitekeen ekoiztegi berri bat sortzeko egitea.
2.– Diruz laguntzen diren inbertsioak egiten hasi ez izana eskaera aurkezten denean, obra zibila egiteko proiektuaren ordainsariei eta makinen ordainketari dagokienez izan ezik. Eskakizun hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu, in situ.
3.– Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
4.– Baldin eta ekoiztegi berri bat sortzeko obra zibila egiteko egiten badira inbertsioak, proiektua ebaluatzeko unean, inbertsioa egiteko beharrezkoak diren lur eta higiezinen jabetza, alokairua edo gozamena izatea eta obra zibila egiteko beharrezkoak diren emakida eta baimenak eskatuta izatea.
5.– Baldin eta abian dagoen ekoiztegi batean obra zibila egiteko egiten badira inbertsioak, obra egiteko beharrezkoak diren baimenak eskatu izana eta ekoiztegia abian egoteko beharrezkoak diren baimenak izatea.
6.– Enpresak bideragarriak izatea ikuspegi ekonomikotik eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izatea.
7.– Enpresak krisialdian ez egotea, Estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
8.– Inbertsioek Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) –dagokionean, inbertsio bakoitzak ingurumenean duen eragina ebaluatuko da, aurrez–, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.
9.– Txosten tekniko ekonomiko bat eranstea inbertsio-proiektuei, haien bideragarritasunari buruzkoa.
10.– Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioei dagokienez, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat etortzea eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, eros ahalmenarekin bat etortzea.
11.– Administrazio publikoei eta erakunde publiko edo pribatuei diruz lagundu daitekeen gastu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu zaien ala ez jakinaraztea eta, baiezkoan, eskuratu egin den ala ez jakinaraztea.
12.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta diru-laguntzen esparruan, haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozeduraren batean dagoen ala ez jakinaraztea.
13.– Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor penal edo administratiborik jarri ez izana, eta horretarako desgaitzen duen legezko debekurik ez izatea, sexu-bereizkeriagatik barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetan seigarrenarekin bat.
14.– Konkurtsorik eskatu ez izana, prozeduraren baten kaudimengabe deklaratu ez izana, konkurtsoren baten ez izatea, salbu eta hitzarmen bat eraginkor bihurtu, esku-hartze judizialen baten ez izatea edo desgaiturik ez izana Konkurtsoaren uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-epea amaitu ez delarik.
15.– Administrazioarekin egindako edozein hitzarmenen gaineko ebazpen irmorik eragin ez izana.
16.– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona fisiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez izatea Kargu publikoen interes gatazkak eta jokabide-kodea arautzen duen ekainaren 26ko 1/2014 Legeko kasuetako baten, edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren Legeak erregulatutako kargu hautetsietako edozein izatea.
17.– Arauz paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralderen baten ez izatea egoitza fiskala.
6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidearekin batera, artikulu honetako 3. paragrafoan aipatzen diren zehaztapenekin bat datorren dokumentazioa aurkeztu beharko da.
2.– http://www.euskadi.eus webgunean eskuratu ahalko dira eskabideak, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari helaraziko zaizkio, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bulegoetara (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz) edo Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legearen 38.4. artikuluak xedatzen duen edozein tokitara, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat etorriz.
Behin http: //www.euskadi.eus helbidetik jaitsitakoan, ordenagailua erabiliz bete beharko da, eta, sinatuta eta zigilatuta, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzara bidaliko da.
3.– Eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte pertsona eskatzaileek:
a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, haren NANaren kopia.
b) Pertsona juridikoek, enpresaren IFKren eta ahalordea emateko eskrituraren kopia, baita erakundea eratzeko eskriturarena eta estatutuena ere, dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita.
c) Aurrekontuak eta proformako fakturak, inbertsioa justifikatzeko direnak.
d) 100.000 eurotik beherako inbertsioei dagokienez, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen II. eranskinarekin bat datorrena.
e) 100.000 eta 500.000 euro arteko inbertsioei dagokienez, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen III. eranskinarekin bat datorrena.
f) 500.000 eurotik gorako inbertsioei dagokienez, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen IV. eranskinarekin bat datorrena.
g) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioei dagokienez, inbertsioen helburua eta xedea justifikatzeko memoria, zeinetan ziurtatzen baita ezen biltegiratuko diren produktuak balio-kate bereko lehengai edo produktu eraldatuak direla eta biltegien edukiera proportzionala dela produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekiko, eta, merkaturatzearen kasuan, erosahalmenarekiko.
h) Dagokionean, aurreko bi urteetako balantzearen eta emaitza-kontuaren kopia, enpresaren egoera ekonomikoa eta etorkizunerako aukerak justifikatzeko.
i) Inbertsioa egiteak obra zibila badakar, obra exekutatzeko proiektua, bisatua (egoki bada), eta obra-lizentziaren eskabidea. Establezimendu berriaren kasuan, inbertsioa egiteko beharrezkoak diren lur eta higiezinen jabetza-, alokairu- edo gozamen-titulua.
j) Esandakoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena:
● Aurkeztutako dokumentu guztiak egiazkoak izateaz.
● 5. artikuluko 6., 7., 8. eta 11.tik 17.ra ataletako eskakizunak beteta izateaz.
k) 26., 31., 37. edo 42. artikuluetako balioespen-irizpideak betetzen direla justifikatzeko memoria.
I) Laguntza kuantifikatzeko, erakunde eskatzaileak aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.
4.– Automatikoki, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatu egingo ditu eskatzaileak dagokion foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dituelako ziurtagiriak. Hala ere, eskatzaileak beren-beregi ukatu ahal izango du baimen inplizitu hori, laguntza-eskabidean, eta, kasu horretan, ziurtagiri egokia aurkeztu beharko du.
Hala ere, eskabideetan aukera izango da eskatzaileak berariazko baimena eman diezaion Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari bere nortasuna ziurtatzeko dokumentazioa eskuratu edo egiaztatu dezan.
5.– Hautatutako hizkuntza ofizialean, aurkeztu ahal izango dira bai laguntza-eskabidea eta bai eskatutako dokumentazioa ere. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat.
6.– Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
7.– Betiere, aurkeztutako eskabidea egokiro ulertu, ebaluatu eta izapidetzearren, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak beharrezko deritzon dokumentazio eta/edo informazio osagarria eskatu ahalko dio pertsona-eskabide-egileari.
7. artikulua.– Oro har diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.
Honako inbertsio hauek izan ahalko dituzte laguntzak:
1.– Oro har:
a) Ondasun higiezinak, lehen aldiz martxan direnak, eraikitzea eta eskuratzea; bigarren eskuko ondasun higiezinak eskuratzea eta birgaitzea, baldin eta, azken hamar urteetan, ez badute jaso diru-laguntza nazionalik edo komunitariorik, hain justu ere laguntzak jarraitzen duen kasuan laguntza bikoiztea dakarrenik.
1.– Betiere, lurren balioa laguntzatik kanpo geldituko da. Tasatzaile independente eta akreditatu batek ezarriko du balioa.
2.– Inbertsioa justifikatzeko beharrezkoak diren makinaria eta instalazioak eduki beharko dituzte higiezinek. Produktuaren balio-kate berean, lehengaiak eta produktu akabatuak biltegiratzeko diren establezimenduetan, makinaria-eskakizunek aski izan beharko dute higiezin horretan egingo den jarduera justifikatzeko.
b) Obra zibila egiteko nahitaezkoak diren ordainsari profesionalak izango dira, gehienez ere, exekuzio-materialari buruzko obra-proiektuko zenbatekoaren % 8rainokoak.
c) Makinak erosteko, instalazioak egiteko eta ekoiztegiak hornitzeko inbertsioak (inbertsioen funtzionamendurako beharrezkoak diren bulego-altzariak, ekipamendu bulegotikoa eta programa informatikoak barne).
d) Ingurumenari dagokionez inpaktua txikitu eta kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea; betiere, egiaztatu edo kreditatzeko ezen, bat datozela produktuak ekoizpen-prozesuetako beharkizun teknikoak eta sanitarioak betetzearekin.
2.– Merkaturatze-proiektuak.
1. paragrafoan xedatutakoaz gain, diruz lagun daitezke: Hardware-sistemak, softwarea, merkataritza elektronikoa/web plataformak, merkataritza elektronikoko establezimenduan informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzeko.
8. artikulua.– Oro har diruz lagunduko ez diren inbertsioak.
Inbertsio hauek ezingo dute izan diru-laguntzarik:
1.– Enpresak salerosteko eta eskualdatzeko inbertsioek.
2.– Sozietate bat eratzeko eta hasteko gastuek.
3.– Inbertsioa egiten den lurrak erosteko eta erosten diren lokal eta pabilioi eraikietako lurzoruaren balioa ordaintzeko inbertsioek.
4.– Eraldaketa-proiektuei dagokienez, higiezinetan bakarrik egiten diren inbertsioek, salbu eta, enpresak jardunean jarraitzeko, onuradunak makinak garraiatzen dituenean beste ekoiztegi batetik. Makinaria horrek ez du izango zazpi urtetik gorako antzinatasunik, eta justifikatu egin beharko da honako hau: higiezinean egiten den inbertsioa egokitu egiten dela lekuz aldatu behar den makinariari era burutu beharreko jarduerari, salbu eta 7. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu kasuan.
5.– Salgaietan eta bigarren eskuko makinetan eta ekipamenduan egiten diren inbertsioek, 25.4. artikuluari dagokionez izan ezik.
6.– Makinak ez diren inbertsioen finantza-errentamenduak.
7.– Txikizkako merkataritzaren alorreko inbertsioek, enpresak bere instalazioetan bere produktuak dastatzeko jartzen dituen dendei dagokienez izan ezik.
8.– Produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko prozesuarekin zuzeneko loturarik ez duten obrak egiteko inbertsioek (etxebizitzak, sukaldeak, komunak, jangelak, ostatuak.).
9.– Industriaren jarduerarekin zuzeneko loturarik ez duten urbanizazio-lanak egiteko inbertsioek eta, tartean, industriaren lursailetik kanpoko zerbitzu-azpiegituretarako harguneak sortzeko inbertsioek (ura, argia, saneamendua.).
10.– Balio erantsiaren gaineko zergak eta beste zerga batzuek.
11.– Normalean bost urtetik beherako zikloetan amortiza daitekeen materialak, Kontabilitatean, gastutzat hartzen diren inbertsioak ere ez dira lagundutako, salbu eta azterlanak eta proiektuak.
12.– Garraio-elementuek, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta ekoiztegiarenak direnean.
13.– Aurrez prestatutako jakien sektoreko inbertsioek, baldin eta janaria ez bada merkaturatzen banaketaren bidez; alegia, baldin eta helburua taldeentzako janaria prestatzea eta banatzea bada edo janaria zuzenean eskaintzen bazaie hartzaile eta kontsumitzaileei.
14.– Guztira 3.000 eurotik beherakoak diren inbertsioek.
15.– Ebakitzeko eta zulatzeko esku-erremintak, motozerrak eta abar erosteko inbertsioek.
16.– Ekipamendua eta makinak besterik gabe aldatzeko eta ordezkatzeko inbertsioek, salbu eta teknologia ezberdina darabilten edo errendimendu hobea duten ekipamendua eta makinak erosten badira.
17.– Frutak eta barazkiak ekoizten dituzten ekoizleen elkarte baten sustatuak diren inbertsioak edo FBEE bateko ustiategiei eragiten dietenak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada diru-laguntza.
9. artikulua.– Inbertsioen muga eta baldintza orokorrak.
Jarraian zehaztu inbertsio-balorazioen moduluei egokituko zaizkie diruz lagun daitezkeen gastuak, kontuan izanik honako kontsiderazio hauek:
1.– Proiektuek obra zibila egitea aurreikusten badute, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa kalkulatzeko, azalera eraikia bider metro koadroko 450 euroko modulua egingo da.
2.– Produktuak goraka biltegiratzeko eraikinei dagokienez, moduluaren zenbatekoa kalkulatzeko, eraikinaren guztizko altuera zati zazpi egingo da, eta, gero, zatidura bider aurreko paragrafoan aipatutako metro koadroko modulua.
3.– Proiektuak bulego-altzariak jartzea badakar, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa hauxe izango da: 10 m
4.– Funtsen inguruko itxiturei dagokienez, Diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa metro linealeko 35 eurokoa izango da, eta barnean sartuko dira ateaz beste elementu berezi guztiak. Era berean, diruz laguntzen diren metro linealen gehieneko kopurua kalkulatzeko, inbertsio-proiektuaren araberako ekoiztegiaren barnean eraikitzen diren edo eraiki nahi diren metro koadroak batuko dira.
5.– Lurrak berdintzea eta urbanizazioa, barne dela zorua zuzkidura. Jarduketaren helburu izango den metro koadro bakoitzeko zenbatekoa, diruz lagun daitekeena, 30 euroa izango da. Era berean, diruz laguntzen diren metro koadroen gehieneko kopurua kalkulatzeko, azalera eraiki berria bider bi egingo da.
6.– Makinetan egiten diren inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahalko dira, betiere, finantza-errentamenduko kontratuak xedatzen badu nahitaezkoa dela errentamendua amaitzen denean ondasuna erostea. Alde horretatik, ondasunaren deskripzioa, haren zenbatekoa eta errentamendu-epea adieraziko ditu kontratuak, eta errentamendua amaitzen denean ondasuna erostea nahitaezkoa izateko klausula bat finkatuko du, baita errentamenduak diru-laguntzei buruzko araudiak finkatzen dituen betebeharrak bete behar izatea ere. Finantza-errentamenduak zazpi urte iraungo du gehienez ere.
10. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.
1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza izango da agindu honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.
2.– Proiektuak balioesteko, balioespen-batzorde bat eratuko da. Hiru kidek osatuko dute, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko kideak izango dira hirurak. Horietako bat, zehazki, Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua.
Gainera, bere eginkizunak betetzeko, Batzordeak bere bileretan parte hartzeko eta aholku emateko eskatu ahalko die arloko adituei, beharrezko deritzonean, mugarik gabe.
3.– Balioespen Batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak balioetsi aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskabide bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak agindu honetako eskakizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, batzordeari aurkeztuko diona.
4.– Eginkizun hauek izango ditu Balioespen Batzordeak:
a) Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta betetzen ez dutenak bereiztea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.
b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea. Ebaluazioaren barruan, proiektuak balioetsiko ditu, eta balioztatuko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak, laguntza motaren arabera.
c) Kapitulu bakoitzak laguntza mota bakoitza balioesteko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatzea.
5.– Balioespen Batzordeak ebazpen-proposamen bakarra aurkeztuko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, Eta proposamenak agindu honetako 12. artikuluak aipatzen duen edukia hartuko du barnean gutxienez.
6.– Balioespen Batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezartzeko aukera izango du, eta arau horietan aurreikusi gabeko edozertarako, aplikagarria izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22. artikulutik 27.era bitartean xedatutakoa.
11. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.
1.– Lehiaketa bidez esleituko dira agindu honen II., III., IV. eta V. kapituluek arautzen duten laguntza-ildo bakoitzeko laguntzak.
2.– Agindu honen II., III., IV. eta V. kapituluek arautzen duten laguntza-ildo bakoitzaren barruan, proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta aginduak finkatzen dituen irizpide objektiboak eta balioespena aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntza-ildo bakoitzeko aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan esleituko dira laguntzak, agindu honen 27., 32., 38. eta 43. artikuluek finkatzen dituzten ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.
12.– artikulua. Ebazpena.
1.– Aurkeztutako eskabide eta dokumentuak aztertutakoan, agindu honen 10. artikuluko 6. paragrafoan xedatutakoaren arabera egindako proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak deialdia ebatziko du, laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpen bakar baten bidez.
2.– Ebazpenak informazio hau hartuko du barnean gutxienez:
A. Onartutako eskabideetan:
1.– Onuradunen izena eta IFK edo nortasun-agiriaren zenbakia.
2.– Diruz laguntzen den inbertsioaren zenbatekoa.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den zenbatekoa.
4.– Agindu honen II. eta III. kapituluek arautzen dituzten laguntzei dagokienez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa.
5.– Agindu honen IV. kapituluak arautzen dituen laguntzei dagokienez, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa.
6.– Agindu honen II. eta III. kapituluek arautzen dituzten laguntzei dagokienez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuaren arabera emango eta ordainduko dela.
7.– Aurreikusitako jarduerak egiteko epea.
B. Ukatutako eskabideetan:
1.– Eskabidea aurkezten duenen izena, IFK edo NANa.
2.– Laguntza ukatzeko arrazoiak.
3.– Diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta diru-laguntzen esparruan haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozedura oro amaitu izana.
4.– Agindu hau indarrean sartu eta sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena gehienez ere. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak ukatu direla jo beharko dute interesdunek, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legearen 44. artikuluarekin bat.
5.– Interesdunek gorako errekurtsoa aurkeztu ahalko dute laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenaren kontra, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean. Berariazko ebazpenik badago, hilabete izango dute horretarako, ebazpenaren berri izan eta biharamunetik aurrera, eta berariazko ebazpenik ez badago, berriz, hiru hilabete, administrazioaren isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.
6.– Laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinaraziko da, eta, gainera, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez, agindu honekin bat ematen diren laguntzen onuradunen zerrenda argitaratuko da EHAAn, zenbatekoak ere adierazita, publizitate-helburuetarako.
13. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.
Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
1.– Laguntzaren helburu den gastua edo inbertsio-proiektua exekutatzea hura emateko ebazpenean ezarritako epearen barruan, eta, kasua bada, luzapen-ebazpenean, betiere agindu honetako kapitulu bakoitzean ezarritako gehieneko mugarekin.
2.– Zertarako ematen den laguntza, horretarako erabiltzea.
3.– Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta diru-laguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.
4.– Ekipo informatikoen kasuan, onuradunari egiten zaion azken ordainketatik harako bost urteetan martxan egon beharko dute inbertsioek; gainontzeko ondasun higigarrien kasuan, guztizko ordainketa egiten denetik harako 7 urteetan; eta ondasun higiezinen kasuan, ondasun higiezinen erregistroan inskribatzen direnetik harako 10 urteetan, eta epe horietan ezin izango dira inorenganatu, ezta amortizatu, ezta diru-laguntza helburu baterako jaso bazuten horretaz bestelako baterako erabili. Upelak erosten diren kasuan, laguntza jaso osteko upel kopurua –upelen guztizko ordainketa egiten denetik harako azpi urteetan– ezin izango da murriztu.
5.– Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko gaien eskumena duen zuzendaritzari jakinaraztea inbertsioa partzialki edo osorik egin dela eta haren esku uztea horixe egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentu guztiak.
6.– Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko gaien eskumena duen sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari laguntzak nola erabiltzen diren eta haien helburuak lortzen diren ikuskatzeko eskatzen duten informazio guztia ematea.
7.– Agindu honen 5.11. artikuluari kalte egin gabe, baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste diru-laguntza edo laguntzarik eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo diru-laguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.
8.– Baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintza objektibo edo subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, baldintzak aldatu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.
9.– Enplegua sortzearen irizpidea baloratu bada laguntzetan; bada, hartutako konpromisoa bete beharko da, eta 5 urtez eutsi, onuradunari egiten zaion azken ordainketatik hara.
10.– Agindu honen II., III. eta IV. kapituluekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, diruz laguntzen diren inbertsio guztietan eta haiei buruz argitaratzen diren informazio eta iragarki guztietan agerian jartzea Erkidegoko funtsek eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dituztela, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuarekin bat eta honako hauekin bat:
● Agindu honen II. eta III. kapituluekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Batzordearen uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren III. eranskinaren 2. atalarekin bat.
● Agindu honen IV. kapituluarekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat.
11.– Kontabilitate-liburuak, erregistro diligentziatuak eta gainontzeko dokumentuak behar bezala auditatuak izatea, merkataritzako legerian exijitutako zehaztapenekin bat etorriz; eta kontabilitate-sistema berezitu bat edo kontabilitate-kode egoki bat izatea deialdiaren esparruan finantzatzen den inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako, araudiak xedatzen dituen kontrol-lanak egin ahal izateko.
12.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gorde egin behar dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jardueren helburu izan daitezkeen neurrian.
14.– artikulua. Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea.
1.– Urtebetean edo zenbait urtetan gauzatu ahalko dira proiektuak.
2.– Urtebete irauten duten proiektuak gauzatzeko epea 2016. urteko abenduaren 31 artekoa izango da, baina luzatu egin ahalko da, 17.3. artikuluarekin bat. Nolanahi ere, epea luzatzen bada ere, 2017ko abenduaren 31ra artekoa izango da gehieneko epea.
3.– Zenbait urte irauten duten proiektuak gauzatzeko epea 2017. urteko abenduaren 31 artekoa izango da, baina luzatu egin ahalko da, 17.3. artikuluarekin bat, 2018ko abenduaren 31ra arte.
15. artikulua.– Inbertsioaren edo gastuaren justifikazioa.
1.– Onuradun izateko baldintzak eta betekizunak konplitu direla eta laguntzaren helburu den gastua edo inbertsio-proiektua exekutatu dela justifikatzeko obligazioa honelaxe gauzatu beharko da: Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean ondoko dokumentazioa aurkeztuz:
a) Jarduerak justifikatzeko txosten bat, proiektuaren gauzatzeari eta gauzatze-mailari buruzko informazioa dakarrena.
b) Ondasun higiezinen erosketa laguntzen denean diruz, salerosketaren egiaztagiri publikoaren kopia bat Edo, higiezina eraiki egiten denean, obra berriaren deklarazioaren kopia bat.
c) Obra zibila egitea aurreikusten bada inbertsio-proiektuaren esparruan, obra egiteko lizentzia Edo, ez bada nahitaezkoa lizentzia edo baimena eskatzea, horren egiaztagiria.
d) Froga-balioa edo antzeko duten faktura originalak eta gainontzeko dokumentuak, trafiko juridiko merkataritzakoan balioa dutenak edo administratiboki eraginkorrak direnak.
e) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, aurkeztu egin badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.
2.– Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean daudela egiaztatzeari dagokionez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egingo ditu egiaztapenak. Hala ere, eskatzaileak beren-beregi ukatu ahal izango du baimen inplizitu hori, laguntza-eskabidean, eta, kasu horretan, ziurtagiri egokia aurkeztu beharko du.
3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dokumentu gehiago eskatu ahalko ditu egoki baderitzo. Betiere, eskaera arrazoituta. Era berean, memoria osagarri bat eskatu ahal izango du, egindako ordainketei eta fakturei buruzko taula zehaztu bat jasotzen duena (fakturen eta egindako ordainketen egun eta erreferentziak, hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eurotan eta aplikatutako zergak). Besteak beste, egoera hauetan eskatu ahalko du txosten hori:
a) Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak 1.000.000 eurotik gorakoak direnean.
b) 50 faktura baino gehiago daudenean.
c) Euskaraz eta gaztelaniaz beste hizkuntza batzuetan egindako dokumentu eta fakturak daudenean.
16. artikulua.– Ordainketa.
1.– Aurreko artikuluak aipatzen dituen dokumentuen bidez inbertsioa justifikatu eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek inbertsioen gauzatzea kontrolatutakoan egingo dira ordainketak. Alde horretatik, onuradunek inbertsioa partzialki edo osorik egin dutela jakinarazi eta hiru hilabetean egingo dira gehienez ere kontrol-lanak.
2.– Ez da laguntzen aurrerakinik ordainduko.
3.– Onuradunei ordainduko zaie laguntza, zuzenean. Onuradunek egiaztagiri baten bidez jakinarazten badute, ordea, 9.6. artikuluak aipatzen duen egoeran, inbertsioa finantzatzen lagundu dieten kreditu-erakundeen kontu batean endosatu ahalko dira ordainketak.
4.– Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura ematen diren laguntzak Erakunde Ordaintzailearen bidez ordainduko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuarekin bat, Erakunde Ordaintzaileko zuzendariak dagozkion ebazpenak emandakoan.
Urte bakoitzean, bi ordainketa partzial egin ahalko dira; betiere, interesdunak eskatzen badu. Zenbait urtetarako proiektuei dagokienez, urte bakoitzeko inbertsioak ekitaldi bakoitzean ordainduko dira, dagokion ekitaldiko aurrekontuen kontura.
5.– Ordainketa eskatzeko eskabidearekin batera, 15.1. artikuluak aipatzen dituen dokumentuak aurkeztuko dira.
6.– Inbertsioak gehieneko epeen barruan egiten ez badira, luzapenak ere kontuan izanik, edo inbertsioa egin izanaren egiaztagiriak epe barruan aurkezten ez badira, ondorio hauek sortuko dira:
● FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatzen den laguntza zatiari dagokionez, funtsa zati hori ordaintzeko konpromisotik aske gelditzea, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren 38. artikuluarekin bat etorriz.
● Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura finantzatzen den laguntza zatiari dagokionez, Funtsa zati hori ordaintzeko konpromisotik aske gelditzea, Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduarekin bat etorriz.
● Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den laguntzari dagokionez, diru-laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta, kasuan-kasuan, agindu honen 19. artikuluak diru-laguntzak itzularazteko xedatzen duen prozedura hastea.
17. artikulua.– Diru-laguntzak emateko baldintzen aldaketa eta inbertsioa egiteko epeen luzapena.
1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo diru-laguntzaren bat ematen badu, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak eta laguntza ematea eragin zuen xedea gorde behar izango dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion ebazpena aldatzeko ebazpena emango du, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak egoera berrira egokitzeko, eta, dagokionean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak arautzen duen itzulketa-prozedura hasiko du.
Baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, onartutako proiektua ez bada gauzatzen aurreikusitako epeetan, eskabidearekin batera aurkeztutako proiektua aldatu edo birprogramatu egiten bada baina proiektua ez bada funtsean aldatzen eta, betiere, agindu honetako gutxieneko eskakizunak betetzen badira eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi eta justifikatu beharko zaio, idatziz, baina diru-laguntza emateko ebazpena ez da aldatuko.
Aitzitik, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, onartutako proiektua ez bada gauzatzen aurreikusitako epeetan, eskabidearekin batera aurkeztutako proiektua aldatu edo birprogramatu egiten bada eta horren guztiaren ondorioz proiektua funtsean aldatzen bada baina laguntza helburu bererako erabiltzen bada, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi eta justifikatu beharko zaio, idatziz, eta diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahalko da. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion ebazpena aldatzeko ebazpena emango du.
2.– Baldin eta inbertsioaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta diru-laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio diru-laguntzaren ehunekoa.
3.– Onuradunak aldez aurretik eta idatziz eskatzen eta arrazoitzen badu –laguntza emateko ebazpenaren arabera inbertsioa edo gastua bukatu behar den eguna baino 30 egun lehenago aurkeztu beharko luke eskaera–, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak inbertsioa egiteko epea luzatu ahalko du, ebazpen baten bidez, hasieran onartutako diru-laguntzari eutsita. Ebazpenean, luzapenaren gehieneko iraupena finkatuko du. Alde horretatik, proiektuak gauzatzeko gehieneko epea inola ere ez da izango luzeagoa agindu honen 14. artikuluak xedatzen duena baino.
18. artikulua.– Atzera egitea eta uko egitea.
1.– Eskatzaileek atzera egin ahalko dute; betiere, laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera bat helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.
2.– Onuradunek uko egin ahal izango diete emandako laguntzei, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 13.3 artikuluan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra dute onuradunek–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera bat helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.
Ukoa onartutakoan, automatikoki, deialdiaren ebazpenaren bidez onartutako eskubidea galduko du onuradunak, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.
19. artikulua.– Ez-betetzeak.
1.– Baldin eta onuradunek ez badute betetzen agindu honetako betebeharren bat edo diru-laguntza emateko ebazpenak finkatzen duen baldintzaren bat, proiektua ez badute osorik gauzatzen eta horren ondorioz erabat hutsaltzen badute laguntzaren helburua edo diru-laguntzak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badaude Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluarekin eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluarekin bat, laguntzak ematen dituen organo eskudunak baldintzak ez betetzeagatiko espedientea izapidetu eta interesduna entzun, eta, ebazpen baten bidez, diru-laguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partzialki edo osorik, eta, dagokionean, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzularaziko dizkio, osorik edo partzialki (proiektuaren gauzatze-mailaren arabera), Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako diru-laguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.
Legezko ondorio guztietarako, diru-sarrera publikotzat hartuko dira zenbateko horiek.
2.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zigor-prozedura has dezan.
20. artikulua.– Bateragarritasunak.
1.– Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin; betiere, diru-laguntza guztien batura ez bada handiagoa agindu honen kapitulu bakoitzak finkatzen dituen gehieneko ehunekoak baino. Handiagoa bada, berriz, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio agindu honekin bat ematen den laguntzari.
2.– Aurreko paragrafoak xedatzen duena gorabehera, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan gaindikina kalkulatzeko.
21. artikulua.– Datuen babesa.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak datuak babespean tratatzeko konpromisoa hartzen du, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
II. KAPITULUA
ARRANTZAKO PRODUKTUAK IZAN EZIK, TRATATUAREN 1. ERANSKINEKO NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK (EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN ABENDUAREN 17KO 1305/2013 (EB) ERREGELAMENDUAREN 17.1.B) ARTIKULUAK AIPATZEN DITUENAK) ERALDATZEKO, MERKATURATZEKO ETA GARATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK
22. artikulua.– Xedea eta helburua.
1.– Laguntzen xedea, arrantzako produktuak alde batera utzita, Tratatuaren I. eranskineko nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egitea da, Eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan daude.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
a) Produktuak sakonago barneratzea elikadura-katean, gure ustiategien eraldaketa- eta merkaturatze-lana sustatzea eta nekazaritzako elikagaien gure kooperatiba eta enpresen pisu ekonomikoa eta enplegua eta horiek Euskadiko ekoizpen-sektorean betetzen duten trakzio-eginkizuna sustatzea.
b) EAEn nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresetan inbertsioek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, eraginkortasun energetikoa handitzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko laguntza ematea.
3.– Proiektuak aukeratzeko baldintzak
a) Ekoizpen-prozesuaren emaitzak ez du zertan Tratatuaren I. eranskinak aipatzen duen produktu bat izan.
b) Gehigarri baimenduak eta beste elikadura-produktu batzuk erabili ahalko dira ekoizpen-prozesuan; betiere, eraldatutako bolumenaren % 20 baino gehiago egiten ez badute.
c) Proiektuen bideragarritasunari buruzko txosten tekniko bat aurkeztu beharko da, agindu honen II., III. eta IV. kapituluek zehazten dituzten edukiak biltzen dituena, proiektuen bolumenaren arabera.
23. artikulua.– Onuradunak.
Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.
24. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen proiektu motak.
Kapitulu honen esparruan, inbertsio-proiektu hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
1.– Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketa Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuak finkatzen dituen baldintzetan beren ekoizpena elikadura-sektorearen barruan eraldatzen eta merkaturatzen duten nekazaritza-ustiategietako inbertsio-proiektuak.
2.– Eraldatzea nekazaritzako elikagaien enpresetan Lehengaia jasotzen denetik produktua akabatua biltegiratzen den arte, produktua prestatzeko burutzen diren eragiketak, barne direlarik produkzio-prozesuak kontrolatzeko sistemak Bereziki:
a) Enpresak elikadura-katean sakonago barneratzeko eta bitartekarien kopurua txikitzeko, hornitzaile eta bezeroen arteko harremanak sendotzeko eta lehen sektoreko ekoizpenetik tira egiteko proiektuak.
b) Eskaintzaren kalitate eta erregulartasun-baldintzak hobetzeko neurrien bidez enpresen tamaina eta/edo nazioartekotasuna handitzeko proiektuak.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan bertan edo kanpoan ordain handiagoa duten merkatuetan jarduteko proiektuak.
Mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari dagokionez, ondoko kategorietakoren batekoak izan beharko dute aipatu produktuek: jatorrizko deitura babestuko ardoa, adierazpen geografiko babestuko ardoa, edo ardoak zeintzuetan baitago ardotarako mahats barietatea.
3.– Kudeaketaren eta kalitatearen hobekuntza; Produktuen kalitatea kontrolatzeko prozesuaren barruko egiteko oro: lehengaiak iristen direnean laginak hartzea, produktuak prestatzeko prozesua kontrolatzea, produktuen trazabilitatea ziurtatzea, kalitate-sistemak erabiltzea, elikagaien kalitatea bermatzeko arauak ezartzea.
4.– Egitura operatiboa hobetzea. Administrazio-lana kudeatzeko, enpresa antolatzeko eta kontrolatzeko eta informazio- eta komunikazio-sareak garatzeko lan oro.
5.– Merkaturatzea nekazaritzako elikagaien enpresetan. Produktu eraldatuak ahalik eta modu eraginkorrenean merkaturatzeko elementu komertzial oro: biltegiak, bulego komertzialak, merkaturatze-sareak garatzeko azpiegitura. Bereziki, honako hauek hartuko dira diruz laguntzeko moduko proiektutzat:
a) Hardware-sistemak, softwarea, web plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzea, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko.
b) Produktuak prestatzeko instalazioetatik aparte diren salmenta-guneak, barne direlarik dastaketa- eta erakusketa-salak.
c) Aipatu guneetan, erakusketak eta salmentak egiteko behar diren ekipamenduak.
6.– Produktu eta prozedura berriak garatzea. Merkatuko joera berriei egokitutako produktu berriak –enpresarenak– prestatzeko inbertsioak; joera horietakoak direlarik diseinua, produktuen prototipoak garatu eta probatzea eta makinaria; guztia ere, produkzio-katean erabili aurretik.
7.– Merkataritza-arloko azterlanak egitea. Merkatu-ikerketak, kudeaketa eta kooperazio enpresariala eta komertziala hobetzea, banaketa eta horniketaren arloetako logistika-azterlanak, merkatua ikertzeko azterlanak eta marketin-planak, 7. artikuluak ezartzen dituen mugen barruan. Enpresarentzat estrategikoa den ikuspegi global batetik egin beharko dira, hiru urterako.
8.– Ingurumen-hobekuntzekin lotutako inbertsioak. Ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak (dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak, gas-iragazketa.). Lankidetza-akordioen bidez, enpresek elkarrekin egin ahalko dituzte inbertsioak, baina bakarra izango da inbertsioaren arduradun eta laguntzaren onuradun.
25. artikulua.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.
Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. artikuluan xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:
1.– Zurezko upelak erostea, salbu eta lehen erosketakoak izan eta –sotoaren edukiera handiagotu dela-eta– sotoko upel-kopurua areagotzea ekarri.
2.– Basogintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
3.– Bigarren eskuko ekipamendua erosteko inbertsioak. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, ordea, diruz lagundu ahalko dira baldin eta titularrak lehen aldiz hasten badira sektorean eta ekipamendua titularrek eskuratzen duten ustiategikoa bada eta ez badu diru-laguntza publikorik izan aurreko hamar urteetan.
4.– Mastizaintza- eta ardogintza-sektorean, materiak inertez estali gabeko depositiak erakitzea edo eskuratzea.
26. artikulua.– Proiektuen balioespena.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntu kopuru bat emateko –proiektu bakoitzaren puntu kopuruaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 27. artikuluarekin bat–, betetzen diren balioespen-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:
1.– Martxoaren 27ko 44/2012 Dekretuarekin bat, proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 40 puntu emango zaizkie.
2.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 35 puntu emango zaizkie:
● Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak onartutako plan sektorial estrategikoen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.
● Proiektuan, nekazaritzako produkzio-sektorearen partaidetza maioritarioko proiektuak.
● Gutxienik 5 urtez, enpresako urteko langile-kopuru bataz bestekoa gutxienik % 30 emendatzen duten proiektuak; bataz besteko hori azken bi urteetakoa izango da.
3.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:
● Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitako izatea.
● Proiektuaren bidez ekoizten denaren % 70 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten peko produktuak izatea, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruko M03. neurriarekin bat –nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideari buruzkoa da M03 neurria.
● Eraldaketan eta merkaturatzean integrazioa bertikalak handiko proiektuak; akabuko produktu gisa, gutxienez, produkzio propioaren % 70 merkaturatzen delarik.
● Gutxienik 5 urtez, enpresako urteko langile-kopuru bataz bestekoa gutxienik % 15tik % 30ra bitartean emendatzen duten proiektuak; bataz besteko hori azken bi urteetakoa izango da.
● Europako berrikuntza-elkarte bat osatzen duten talde eragileen ekimenez sustatutako lankidetza-proiektuak izatea.
4.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:
● Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko kontratuzko harremanak sustatzea.
● Kooperatibek beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzea.
● Gutxienik 5 urtez, enpresako urteko langile-kopuru bataz bestekoa gutxienik % 15tik % 30ra bitartean emendatzen duten proiektuak; bataz besteko hori azken bi urteetakoa izango da.
● Ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak egitea.
● Eraldaketa- eta merkaturatze-prozesua hobetzeko enpresen arteko lankidetza-proiektuak izatea.
5.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:
● Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
● Diruz lagundu daitekeen guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makina eta instalazioek egitea.
● Emakumeek sustatutako enpresa-ekimenak babestea.
● Gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) nekazaritzako elikagaien enpresak sortzea.
● Erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoak izatea.
6.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:
● Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak aurreikustea.
● Merkaturatzea areagotzeko, informazio- eta komunikazio-teknologiak ezartzea; bereziki, esportazio-merkatuan.
● Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.
● Bere langile propioak dituen merkataritza-sail bat duten enpresenak izatea.
● Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko, negozio elektronikoaren berezko tresnak ezartzea.
27. artikulua.– Laguntzen kuantifikazioa.
1.– Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.
2.– Proiektu bakoitzak aurreko artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
a) 14 puntu edo gutxiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 0 lagunduko da diruz.
b) 15 puntutik 29ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 5 lagunduko da diruz.
c) 30 puntutik 39ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 10 lagunduko da diruz.
d) 40 puntutik 59ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 15 lagunduko da diruz.
e) 60 puntutik 74ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 20 lagunduko da diruz.
f) 75 puntutik 89ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 25 lagunduko da diruz.
g) 90 puntutik 109ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 30 lagunduko da diruz.
h) 109 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 40 lagunduko da diruz.
3.– Proiektu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:
a) Enpresa edo ekoiztegi berriak sortzeko proiektuak edoa lanpostuak sortzen dituztenak.
b) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.
c) Produktuak ekoiztegi bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait zaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.
d) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien proiektuak.
e) Enpresa txiki eta ertainen inbertsio-proiektuak, Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
4.– Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat enpresa txiki eta ertaintzat hartzen ez diren enpresen inbertsio-proiektuei dagokienez, gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 20koa izango da laguntzaren zenbatekoa, edo milioi eta erdi eurokoa.
5.– Betiere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinak ezartzen dituen gehieneko ehunekoekin bat etorriko da laguntzen zenbatekoa.
6.– Ekoizpen-prozesuaren emaitza ez bada nekazaritzako produktu bat edo Tratatuaren I. eranskinak aipatzen duen produktu bat, 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 44. artikuluarekin bat emango da laguntza; beraz, esklusiboki ETEei emango zaizkie laguntza. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta landa-eremuetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Horrez gain, enpresa ertainen kasuan, laguntzaren gehienekoa % 10eranikoa izango da; enpresa txiki eta mikroenpresetan, % 20rainkoa; guztiarekin ere, aipatu erregelamenduan ezarritako gainontzeko betekizunak konplitu egin beharko dira, eta, orobat, neurriaren deskripzioan xedatutakoa.
III. KAPITULUA
BASOGINTZAREN GAITASUNA HOBETZEKO ETA EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN ABENDUAREN 17KO 1305/2013 (EB) ERREGELAMENDUAREN 26. ARTIKULUAK AIPATZEN DITUEN BASOGINTZAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO, MOBILIZATZEKO ETA MERKATURATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK
28. artikulua.– Xedea eta helburua
1.– Laguntzen xedea basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea da (zehazki, zura eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea), eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan daude –1305/2013 (EB) Erregelamenduaren garatzen eta aplikatzen du 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programak.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
● Euskal Autonomia Erkidegoko basogintza-azpisektorearen lehiakortasunaren hobekuntza areagotzea, zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen duten inbertsioak sustatuta.
● Basogintzako produktuak merkatuko eskakizun berrietara egokitu daitezen bultzatzea; produktuen berringeniaritza, zuraren kalitatea eta basogintzako produktuen ziurtagiria sustatzea; basogintzako produktuak eta haien hondakinak hobeto ustiatzeko lehen mailako azpiegitura komertzialen sorrera finantzatzea; eta zerraketa-industrien lehiakortasuna hobetzea.
29. artikulua.– Onuradunak.
1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
2.– Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
30. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.
Kapitulu honen esparruan, zura eraldatzeko eta merkaturatzeko lanak hartuko dira diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat. Bereziki, honako hauek:
1.– Zura eraldatzeko makinetan egiten diren inbertsioak (azala kentzeko makinak, lehortegiak, zerraketa-lineak, instalazioen barnean zur prozesatua edo haren hondakinak biribilkitan garraiatzeko makinak, zura tratatzeko makinak, zuraren azpiproduktuak eta zerraketa-lanetan sortzen diren hondakinak ustiatzeko eta eraldatzeko makinak.). Esku-tresnak (motozerrak, etab.), aldiz, ez dira hartuko diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat.
2.– Egurra merkaturatzeko egituretan inbertsioak: basogintzaren kudeaketa iraunkorraren barnean, basogintzako produktu eraldatuen zaintza-katea egiaztatzeko prozesuetan inbertsioak, tratamenduetarako makinaria, sailkatzaileak, pilatzaileak eta antzeko makinaria, zerrategiko produktuak merkaturatzeko erabiltzen dena.
3.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltze aldera, azken produktu landuak sortzeko eraldaketa industrialen aurretik zura lehenengoz tratatzeko inbertsioak; betiere, eskala txikikoak badira.
4.– Zura zerratzeko ekipamendu eta instalazio mugikorretan egiten diren inbertsioak (zura ebakitzeko guneetara eramateko modukoak). Kanpoko geratzen dira biltegiratze-zentroak, eta egur- eta biomasa-parkeak.
5.– Zur sailkatua erakusteko eta saltzeko merkaturatze-instalazioetan egiten diren inbertsioak.
31. artikulua.– Proiektuen balioespena.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntu kopuru bat emateko –proiektu bakoitzaren puntu kopuruaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 32. artikuluarekin bat–, balioespen-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:
1.– Proiektuak sustatzen dituzten pertsona motak.
A. Basogin-kooperatibek edo, produktuak ekoiztegi bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait basogintza-ustiategik elkarrekin sustatzen dituzten proiektuei: 30 puntu emango zaizkie.
B. Emakumeek edo gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak sortzeko sustatzen dituzten ekimenei: 15 puntu emango zaizkie.
C. 2003/361/EE Gomendioaren definizioekin bat mikroenpresatzat har daitezkeen enpresek basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko sustatzen dituzten inbertsio-proiektuei: 15 puntu emango zaizkie.
2.– Inbertsio-proiektu motak.
A. Proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 40 puntu emango zaizkie.
B. Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 35 puntu emango zaizkie:
1) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak onartutako plan sektorial estrategikoen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.
2) Proiektu berrietan, 5 urtez lanpostu bi sortzen dituztenak; edo lehendik direnetan, epe horretan enpresako langile-kopuru bataz bestekoa % 20an emendatzen dutenak; bataz besteko hori azken bi urteetako izango da.
C. Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:
1) Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.
2) Enpresen helburua, merkatuaren eskariaren arabera, basogintzako beren produktuak sailkatzea eta estandarizatzea izatea.
D. Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:
1) Euskal Autonomia Erkidegoko basogintza-sektorearekin lehengaiak hornitzeko kontratuzko harremanak sustatzea.
2) Gutxienik 5 urtez, enpresako urteko langile-kopuru bataz bestekoa gutxienik % 10 emendatzen duten proiektuak; bataz besteko hori azken bi urteetakoa izango da.
E. Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:
1) Diruz lagundu daitekeen guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makina eta instalazioek egitea.
2) Basogintza iraunkorraren zirtatzeari eta produktu edo prozesuetako kalitatea hobetzea ziurtatzeari dagokienez, zaintza-kateko sistemak ezartzea.
F. Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:
1) Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak aurreikustea.
2) Merkaturatzea areagotzeko, informazio- eta komunikazio-teknologiak ezartzea; bereziki, esportazio-merkatuan.
3) Produktu-zorroa Estatutik kanpoko Europako herrialdeetako merkatuetan egotea.
4) Bere langile propioak dituen merkataritza-sail bat edikitzea.
5) Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko, negozio elektronikoaren berezko tresnak ezartzea.
32. artikulua.– Laguntzen kuantifikazioa.
1.– Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.
2.– Proiektu bakoitzak, aurreko artikuluarekin bat, lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
a) 10 puntu edo gutxiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 0 lagunduko da diruz.
b) 11 puntutik 25era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 5 lagunduko da diruz.
c) 26 puntutik 40ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 10 lagunduko da diruz.
d) 41 puntutik 60ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 15 lagunduko da diruz.
e) 61 puntutik 80ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 20 lagunduko da diruz.
f) 81 puntutik 95era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 25 lagunduko da diruz.
g) 96 puntutik 110era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 30 lagunduko da diruz.
h) 110 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 40 lagunduko da diruz.
3.– Proiektu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:
a) Enpresa edo ekoiztegi berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituztenak.
b) Merkatuaren eskariaren arabera, basogintzako noren produktuak sailkatzeko eta estandarizatzeko proiektuak.
c) Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen dituen definizioekin bat, enpresa txiki eta ertaintzat har daitezkeenen inbertsio-proiektuak.
IV. KAPITULUA
ARRANTZAKO ETA AKUIKULTURAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO ETA MERKATURATZEKO LAGUNTZAK
33. artikulua.– Xedea eta helburua.
1.– Laguntzen xedea arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea da, eta maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020 aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Eragilearen barruan daude.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
a) Arrantzako eta akuikulturako produktuen merkatuen antolamendua hobetzea.
b) Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko sektoreetan inbertsioak sustatzea.
c) Arrantza-industriaren ehundura sendotzea, garapen teknologikoaren, berrikuntzaren eta ezaupideen transferentziaren bidez.
34. artikulua.– Onuradunak.
1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, artikulu honen 2., 3. edo 4. kapituluek aipatzen badituzte, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
2.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek:
● Kontserbak.
● Erdikontserbak.
● Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak.
● Gazituak, ketuak, aurrez aurrekozinatutako arrainak, etab.
● Aurregosiak.
● Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa.
● Arraina oinarri duten produktuen prestakuntza (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.).
3.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek:
● Handizkariak jatorrian, euren produktuak, batez ere, euskal portuetan deskargatzen dituztenak (biltegiratzea hozkailuak ez direnetan, hozkailuan biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.).
● Destinoko handizkariak (hozkailurik gabeko biltegiratzea, hotzeko biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.).
4.– Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
35. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen proiektu motak.
1.– Eraldaketaren arloan, honelako inbertsioak egiten dituzten proiektu motak lagunduko dira diruz:
a) Energia aurrezten eta ingurumenaren gaineko eragina arintzen laguntzen dutenak; tartean, hondakinen tratamendua.
b) Segurtasuna, higienea, osasuna eta lan-baldintzak hobetzen dituztenak.
c) Gizakiok kontsumitu ezin ditugun arrain-harrapaketa komertzialak eraldatzen laguntzen dutenak.
d) Eraldaketa-jarduera nagusietatik sortutako azpiproduktuak eraldatzen dituztenak.
e) Ekainaren 28ko 834/2007 (EE) Erregelamenduaren 6. eta 7. artikuluekin bat akuikultura ekologikoko produktuak eraldatzen dituztenak.
f) Produktu, prozesu eta kudeaketa- eta antolamendu-sistema berri edo hobeak dakartzatenak.
2.– Merkaturatzearen arloan, helburu hauek lortzeko inbertsioak egiten dituzten proiektu motak lagunduko dira diruz:
a) Merkaturatzeko moduko espezieak merkaturatzea.
b) Neurri teknikoak hartuta, populazio komertzialetan nahi gabe hartutako eta deskargatutako harrapakinak merkaturatzea, abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluarekin eta abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren 8.2.b) artikuluarekin bat.
c) Ingurumenean eragin txikia duten metodoen bidez arrantzatik eta akuikulturatik eskuratutako produktuak merkaturatzea eta, ekainaren 28ko 834/2007 (EE) Erregelamenduak finkatzen dituen baldintzetan, akuikultura ekologikoko produktuak merkaturatzea.
d) Kostaldeko artisau-arrantzan edo lehorrean diharduten arrantzaleek arrantzako produktuak zuzenean merkaturatzea.
e) Produktuak itxuratzea eta ontziratzea.
36. artikulua.– Laguntzen gehieneko zenbatekoak.
Gehienez ere diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50ekoa izango da laguntzen zenbatekoa.
37. artikulua.– Proiektuen balioespena.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntu kopuru bat emateko, balioespen-irizpide hauetako bat edo hainbat eta horiek puntuaketak hartuko dira kontuan:
1.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 50 puntu emango zaizkie:
a) Estrategikoak izatea eta sektorearentzako bultzada izatea.
2.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 40 puntu emango zaizkie:
a) Erauzketa-sektoreak edo elkarte-izaerako erakundeek sustatutakoak izatea.
b) Gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoko lonja eta portuetako arraina maneiatzen eta merkaturatzen duten enpresek sustatutakoak izatea.
c) Arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeek lehentasunezkotzat hartutako udalerri batean kokatuta egotea.
d) Enpresa eta ekoiztegi berriak sortzea.
3.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:
a) Instalazioak lekualdatzea eta hirigunetik kanpo kokatzea.
b) Diruz lagundu daitekeen guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makina eta instalazioek egitea.
c) Proiektuaren bidez ekoizten denaren % 50 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten peko produktuak izatea.
4.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:
a) Mikroempresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
b) Ingurumenaren eta baliabide naturalen babesa eta hobekuntza, baliabideen kontsumo eraginkorragoa, hondakinak tratatzeko sistemak eta azpiproduktuen kudeaketa eta ustiapen hobea sustatzea, eta kostaldearen ezaugarri tradizionalak eta baliabideak zaintzen laguntzea.
c) Gutxi ustiatzen diren espezieak baliatzea.
d) Uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuarekin bat elikagaigintzako artisau-enpresatzat hartzen diren enpresek egitea inbertsioak.
e) Euskal Autonomia Erkidegoko erauzketa-sektorearekiko kontratuzko harremanak sustatzea.
5.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:
a) Burututako ekintza bateratuen ondorioz enpresa bik edo gehiagoak abiatutako proiektuak erakunde juridiko komunen bitartez.
b) Kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzea eta/edo prozesu berritzaileak ezartzea edo arrantza- eta akuikultura-sektorerako metodo berriak garatzea.
c) Emakumeek sustatutako enpresa-ekimenak babestea.
d) Gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) arrantza-enpresa berriak sortzea.
e) Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen dituen definizioekin bat enpresa txikitzat hartzen diren enpresenak izatea.
f) Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak aurreikustea.
g) Merkaturatzea areagotzeko, informazio- eta komunikazio-teknologiak ezartzea; bereziki, esportazio-merkatuan.
h) Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.
i) Bere langile propioak dituen merkataritza-sail bat duten enpresenak izatea.
38. artikulua.– Laguntzen kuantifikazioa.
Proiektu bakoitzak, aurreko artikuluarekin bat, lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
– 10 puntu edo gutxiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 0 lagunduko da diruz.
– 11 puntutik 29ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 10 lagunduko da diruz.
– 30 puntutik 39ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 15 lagunduko da diruz.
– 40 puntutik 59ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 20 lagunduko da diruz.
– 60 puntutik 84ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 30 lagunduko da diruz.
– 85 puntutik 99ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 40 lagunduko da diruz.
– 99 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 50 lagunduko da diruz.
V. KAPITULUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA- ETA ELIKAGAIGINTZA-INDUSTRIETAN BESTELAKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK, AGINDU HONETAKO II., III. ETA IV. KAPITULEUAN SARTU EZIN DIRENAK.
39. artikulua.– Xedea eta helburua.
1.– Laguntzen xedea nekazaritzako, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko industrietan agindu honen II., III. eta IV. kapituluetatik kanpoko inbertsioak egitea da.
2.– Zehazki, 7. artikuluak aipatzen dituen inbertsioak arautzen ditu kapitulu honek; betiere, helburu hauetakoren bat badute:
a) 24. artikuluak aipatzen ez dituen nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
b) 30. artikuluak aipatzen ez dituen basogintza-sektoreko inbertsioak.
c) 35. artikuluak aipatzen ez dituen arrantza-sektoreko inbertsioak.
3.– Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute kapitulu honetako laguntzek. Bereziki, 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua eta 1388/2014 (EB) Erregelamenduaren 41. eta 42. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.
40.– artikulua. Onuradunak.
1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
2.– Onuradun izateko, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 1388/2914 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat –mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2914 Erregelamenduak–, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
41. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen proiektu motak.
Kapitulu honen ondorioetarako, inbertsio-proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
1.– Ealdaketa-proiektuak
a) Enpresen ekoizpen- eta merkataritza-alderdiak sendotzeko eta tokiko ingurunean eta ingurune globalean modu eraginkorrean lehiatzeko inbertsio-proiektuak.
b) Produktu sorta berriak garatzeko eta kontsumitzaileek etorkizunean elikadura-arloan izango dituzten beharrei erantzuteko inbertsio-proiektuak.
c) Ekoizpen-prozesuak modernizatzeko, teknologia berriak erabiltzen hasteko eta kudeaketa-teknika- eta -tresna berriak erabiltzen hasi eta enpresen kudeaketa eta antolamendua hobetzeko inbertsio-proiektuak.
d) Lehengaiak, ura eta energia aurrezteko eta ahalik eta hondakin, isuri eta emisio gutxien sortzeko inbertsio-proiektuak.
e) Eraldaketa- eta/edo merkaturatze-defizitak dituzten azpisektoreetan eta hazteko gaitasuna dutenetan, nekazaritzako elikagaien enpresa nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan instalatzeko proiektuak.
2.– Merkaturatze-proiektuak
a) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna handitzeko eta zer merkatu-segmentutan espezializatu eta haren behar eta joerak zein diren identifikatzeko eta jakiteko inbertsio-proiektuak.
b) Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetze aldera, negozio elektronikoaren esparruko tresnak erabiltzen hasteko inbertsio-proiektuak.
c) Elikadura-produktuen merkaturatzea hobetzeko eta merkatu berrietan (bereziki, nazioartean) sartzeko inbertsio-proiektuak.
42. artikulua.– Proiektuen balioespena.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntu kopuru bat emateko. Proiektu bakoitzaren puntu kopuruaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 43. artikuluarekin bat. Balioespen-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:
1.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 50 puntu emango zaizkie:
a) Estrategikoak izatea eta sektorearentzako bultzada izatea.
2.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 35 puntu emango zaizkie:
a) Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko gaien eskumena duen sailak onartutako plan sektorial estrategikoen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.
b) Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.
3.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko kontratuzko harremanak sustatzea.
b) Kooperatibek beren bazkideen produktuen % 70 gutxienez zuzenean merkaturatzea.
c) Enpresa edo ekoiztegi berriak sortzea.
4.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:
a) Diruz lagundu daitekeen guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makina eta instalazioek egitea.
b) Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
5.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:
a) Enpresa txikien inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
b) Emakumeek sustatutako enpresa-ekimenak babestea.
c) Gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) nekazaritzako elikagaien enpresa berriak sortzea.
d) Ekoizleen gehiengoak parte hartzea.
e) Bere langile propioak dituen merkataritza-sail bat duten enpresenak izatea.
f) Eraldaketa eta merkaturatzean integrazio bertikalean maila handiko proiektuak, non produkzio propioaren % 70 merkaturatzen den.
6.– Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:
a) Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak aurreikustea.
b) Merkaturatzea areagotzeko, informazio- eta komunikazio-teknologiak ezartzea; bereziki, esportazio-merkatuan.
c) Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.
43. artikulua.– Laguntzen kuantifikazioa.
Proiektu bakoitzak aurreko artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
– 10 puntu edo gutxiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 0 lagunduko da diruz.
– 11 puntutik 19ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 5 lagunduko da diruz.
– 20 puntutik 29ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 10 lagunduko da diruz.
– 30 puntutik 59ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 15 lagunduko da diruz.
– 60 puntutik 79ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 20 lagunduko da diruz.
– 80 puntutik 99ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 30 lagunduko da diruz.
– 99 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, inbertsioaren % 40 lagunduko da diruz.
II. ERANSKINA
100.000 EUROTIK BEHERAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:
1.– Burutuko diren jardueren deskripzio zehatza.
2.– Egikaritze-epea.
3.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.
III. ERANSKINA
100.000 ETA 500.000 EURO ARTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:
1.– Proiektuaren kokalekua.
2.– Proiektuaren sustatzaileen identifikazioa.
3.– Inbertsioaren helburuak.
4.– Gauzatze-egutegia.
5.– Ekoizpen-prozesuaren eta lortu nahi diren produktuen deskribapena.
6.– Merkaturatze-proiektuei dagokienez, produktuen merkatua eta merkaturatzea.
7.– Dagokionean, obra zibilaren, makinen, instalazioen eta bestelako inbertsioen deskripzio laburra.
8.– Inbertsioaren balioespen ekonomikoa. Enplegu-sorrera.
9.– Enpresaren egoera ekonomikoa. Aurreko bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.
IV. ERANSKINA
EKOIZTEGI BERRI BAT INSTALATZEKO, ERAIKITZEKO EDO ABIARAZTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN ETA 500.000 EUROTIK GORAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:
1.– Enpresaren aurrekariak.
2.– Sustatzailea.
3.– Enpresaren egitura.
4.– Fabrikatutako eta merkaturatutako produktuak.
5.– Egitura komertziala.
6.– Egoera ekonomiko finantzarioa. Aurreko bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.
7.– Inbertsio-proiektuaren kokalekua.
8.– Inbertsioaren helburuak.
9.– Gauzatze-egutegia.
10.– Ekoizpen-prozesuaren eta lortu nahi diren produktuen deskribapena.
11.– Dagokionean, obra zibilaren, makinen, instalazioen eta bestelako inbertsioen deskripzio laburra.
12.– Egungo salmentak eta bost urtetarako aurreikusitakoak.
13.– Inbertsioaren balioespen ekonomikoa. Balio Eguneratu Garbia (BEG) eta Barne Errendimenduaren Tasa (BET). Enplegu-sorrera.
14.– Inbertsioa egin ondoko bost urteetarako aurreikusitako balantze eta emaitza-kontuak.