EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016087

23/2016 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinen bidez xedatzen baita argitaratzea Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat hitzarmen, beherago zehaztutakoa.

Xedapenaren zenbakia: 201600023
Xedapenaren data: 2016-04-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201601963
Maila: Ebazpena
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:
– Lankidetza-hitzarmena, Mendaroko Udalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artekoa, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko (I. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Amurrioko Udalaren artekoa, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko (II. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Errenteriako Udalaren artekoa, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko (III. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Lazkaoko Udalaren artekoa, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko (IV. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Tolosako Udalaren artekoa, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko (V. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Kuartangoko Udalaren artekoa, trafikoko zehapen-prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinarazteari buruzkoa (VI. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Guardiako Udalaren artekoa, trafikoko zehapen-prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinarazteari buruzkoa (VII. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Lizartzako Udalaren artekoa, trafikoko zehapen-prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinarazteari buruzkoa (VIII. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Ereñoko Udalaren artekoa, trafikoko zehapen-prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinarazteari buruzkoa (IX. eranskina jasotzen da).
– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Villabonako Udalaren artekoa, trafikoko zehapen-prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinarazteari buruzkoa (X. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Trapagarango Udalaren artekoa, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa sortzeko (XI. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Berrobiko Udalaren artekoa, Herri Administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza) (XII. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Elduaingo Udalaren artekoa, Herri Administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza) (XIII. eranskina).
– Lankidetza-hitzarmena, Arabako Foru Aldundiarekin, kartografia, geodesia eta lurralde-informazioari buruzkoa (XIV. eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 19a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, MENDAROKO UDALAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKOA, INFORMAZIOAREN, ADMINISTRAZIOAREN ETA KUDEAKETA ELEKTRONIKOAREN ESPARRUKO ZERBITZUAK ELKARRI EMATEKO
Mendaro, 2016ko martxoaren 18a.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren ordezkari moduan, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretutik datozkion eskumenak baliatuz –dekretu horren arabera sortu, ezabatu eta aldatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak, eta baita haien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ere–; apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuko 18. artikuluaren arabera dagozkion eskumenak erabiliz –Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala dator zehazturik dekretu horretan–; eta betiere Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. artikuluan adierazitako eskumenekin eta indarreko legediak esleitzen dizkion guztiekin bat etorrita.
Bestetik, Sonia Garcia Raposo, Mendaroko Udaleko alkatea. Udalaren ordezko modura etorri da, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legea aplikatuz (7/1985 Legea, apirilaren 2koa), eta Toki Araubidearen gaietan indarrean dauden xedapenen Testu Bateginak esleitutako eskumenak erabiliz (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartua).
Bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko lege-gaitasun nahikoa dutela aitortzen diote elkarri, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urtarrilaren 9an hartutako erabakian adierazitako baldintzak ere betetzen dira (hor dago zehazturik zein diren Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendu behar dituen hitzarmenak).
AZALTZEN DUTE:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Mendaroko Udalak, besteak beste, honako betebehar hauek dituzte: herritarrei intereseko zerbitzuak eskaintzea, eraginkortasuna bilatzea baliabide publikoen erabileran, eta administrazio-tramitazioa sinplifikatzea, gardentasun-, parte hartze- eta lankidetza- printzipioekin bat etorrita.
Obligazio horiek bai EAEko Administrazioak bai Toki Administrazioak bete beharrekoak dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 1. artikuluan eta, bereziki, 2.1 artikuluan adierazi bezala. Horretarako, Toki Administrazioarekiko harremanen araubide berezia jasotzen da 9. artikuluan; harremanotan, gai honetan oinarrizkoa den legediari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Legearen I. tituluan xedatutakoari.
Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da herri-administrazioen arteko lankidetza areagotzea. Hain zuzen ere, administrazioek informazioa trukatzeko sistemak sortu behar dira, hartara, herritarrei, izapideak egin behar dituztenean, datuen ziurtagiriak ekartzeko eskatu beharrik egon ez dadin.
2.– Horretarako, beharrezkoa da azkar eta eraginkorki aurrera egitea administrazio elektronikoaren garapenean, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea benetan betetzeko. Izan ere, lege horren arabera, herri-administrazio guztiak beharturik daude beraiekiko harremanak elektronikoki gauzatzeko aukera ematera; eta, horretarako, ezinbestekoa da administrazio guztien eskura jarritako zerbitzu elektroniko batzuk edukitzea lehenbailehen, legez ezarritako betebeharra benetan betetzea lortu ahal izan dadin.
Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera, datuak eta dokumentuak ez emateko eskubidearen erabilera erraztearren, gainerako herri-administrazioekin hitzarmenak egitea sustatuko du Administrazioak, 11/2007 Lege, ekainaren 22ko, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoaren 9. artikuluan jasotakoari jarraikiz. Hitzarmen horietan, zenbait prozedura erabakiko dira, organo lagatzaileek ikus dezaten ea erabili den aipatu eskubidea, sarbide-eskaeren xede izan diren datu edo dokumentuei dagokienez.
Era berean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ere parte har dezaten estatu- eta foru-administrazioekin izenpetutako hitzarmenen bidez formalizatutako zerbitzuetan, eta baita geroago erabakitzen direnetan ere, beharrezkoa da mekanismo egoki bat jartzea, autonomia-erkidegoko lurraldean kokatutako toki-erakundeek erraz balia ditzaten aipatu hitzarmenak, hori bai, zerbitzu bakoitzean erabiltzaileari ezarritako betebeharrak beti beteko direla bermatzen duen prozedura baten bidez.
3.– EAEko Administrazioak eta Presidentetzako Ministerioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten 2010eko urriaren 18an, administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko, eta EAEko Administrazioak SARA sarean sarbidea izatea dago haren aplikazio-esparruaren barruan. Sare horretan Presidentetzako Ministerioak eta autonomia-erkidegoek garatutako azpiegitura teknologikoak daude, eta nahi duten administrazio guztiek konektatzeko eta aplikazioak trukatzeko sistema bat erabiltzeko aukera ematen du. Hitzarmen horretako II. eranskinean esaten da EAEko Administrazioa konprometitzen dela toki-administrazioek, beraiek erabakitako teknologia, mekanismoak eta prozedurak erabiliz, SARA sarean sarbidea izan dezaten bideratu eta sustatzera.
4.– Gainera, aipatu 30/1992 legeak dio administrazioen betebeharra dela elkarri ematea beren eskumenak erabiliz garatzen duten jarduerari buruz behar duten informazioa, bai eta, era berean, dagokien esparruan, beste administrazioek beren eskumenak eraginkorki erabiltzeko eska ditzaketen lankidetza eta laguntza aktiboak elkarri ematea ere.
Horretarako, aipatutako 30/1992 Legearen 4.2 artikuluak dioen bezala, erakunderen bati zer edo zer eskatzen zaionean, herri-administrazioek haren esku dauden datuak, agiriak edo frogabideak eskatu ahal izango dituzte, eta, era berean, laguntza eskatu ahal izango dute beren eskumenak baliatzeko; horretarako behar adina bitarteko izan beharko dituzte, bereziki elkarri laguntzeko eta lankidetzan aritzeko beren eskumenen lurralde-esparrutik kanpo gauzatu beharreko egintzen tramitazioetan.
Sinatzaileek datu jakin batzuk behar izaten dituzte beren egitekoak burutzeko eta egokituta dauzkaten eskumenak erabiltzeko. Beraz, herri-administrazioen arteko harremanetan elkarri laguntzea nagusi izan behar dela kontuan hartuta eta beraien jardunean eraginkortasunaren printzipioa eta herritarrei zerbitzu eman beharraren printzipioa aplikatuta, aldeek uste dute beren arteko datu-trukea arautu behar dutela. Trukean baliabide informatikoak edo telematikoak erabiliko dira, eta, herri-administrazioek dauzkaten datuez den bezainbatean, herritarrei dagozkien bermeak eta eskubideak errespetatuko dira.
5.– Horregatik, bi aldeek argi ikusten dute zerbitzuak linean ematea sustatu behar dela, zerbitzuen, izapideen eta prozeduren elkarreragingarritasuna handitzeko.
Alde horretatik, sinatzaileek, bakoitzak bere eskumen-esparruan, beharrezkotzat jotzen dute administrazio elektronikoaren esparruko proiektuen koordinazioa sustatzea, eta haietatik etekinik handiena ateratzea izatea helburua, aldeek jarritako zerbitzuak erabiliz, eta, gisa horretan, administrazioen beharrak nahiz interes publikoa betetzea bilatuz.
Erabiliko den elkarreragingarritasun-sistemak aukera ematen du datuen transmisio elektronikoen bidez ordezteko paperezko ziurtagiriak eta beste frogagiri batzuk, eta trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen ditu.
Hori, bestalde, halaxe aginduta dago 30/1992 Legearen 35. artikuluan eta 11/2007 Legearen 6.2.b) artikuluan, onartu baitute herritarrek ez dutela zertan herri-administrazioek badauzkaten datuak eta dokumentuak atzera berriz ekartzen ibili behar.
6.– Aldeak elkarreragingarritasun-sistema ezartzearen alde daude, trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen baititu.
Helburu horiek lortzen eraginkorragoak izateko, eta herri-administrazioen arteko lankidetza- eta koordinazio-printzipioei jarraikiz, erabaki hau bereziki baliagarria da bi administrazio sinatzaileentzat.
Horregatik guztiagatik, alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea eta helburua.
Hitzarmen honen xedea da baldintza eta irizpide orokorrak finkatzea, sinatzaileek, alde batetik, ematen dituzten zerbitzu elektronikoen aprobetxamendu erkidea egin dezaten; eta, bestetik, informazioa truka dezaten beraien artean.
Horren ondorioa da zerbitzu jakin batzuk erabilgarri egotea, eta aldeetako bakoitzak emandako zerbitzuetarako sarbidea eta haien erabilera erkidea erraztea. Zerbitzu horiek hitzarmen honetan eta hitzarmeneko eranskinetan adierazi bezala emango dira.
Hitzarmenaren xede nagusia da herri-administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidearen erabilera erraztea, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 6.2.b) artikuluan adierazita dagoen bezala; hau da, pertsona interesdunak ados egon edo lege batek hala erabakiz gero.
Hala ere, hitzarmen honi esker, herritarrek emandako datuak egiaztatu edo begiratu egin ahal izango ditu Administrazioak, haien adostasuna izan behar gabe, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 11.2 eta 21. artikuluetan adierazitako moduan.
Bigarrena.– Aplikazio-eremua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Mendaroko Udalak hitzarmen honetako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuen funtzionalitateak baliatu ahal izango dituzte; eranskinak hauek dira:
– I. eranskina. Datuen transmisioa.
– II. eranskina. Estatuko Administrazio Orokorraren eta Udalaren arteko datu-bitartekotza.
– III. eranskina. Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.
Era berean, aldeek beste funtzionalitate batzuk ere baliatu ahal izango dituzte. Horretarako, beste funtzionalitate horiek beste eranskin batean edo batzuetan zehaztu, eta hitzarmen honetara bilduko dituzte. Sinatzaileek adostuko dute zeintzuk, baina, edonola ere, horretarako prozedurak derrigorra izango du bermatzea zerbitzu bakoitzean erabiltzailearentzat jarritako betebeharrak beteko direla.
Hirugarrena.– Informazio-trukearen arduradunak.
1.– Administrazio lagatzaile bakoitzak erabakiko du zein protokolo eta baldintza bete behar diren datuak trukatzeko eskaintzen diren zerbitzuetan sarbidea izateko. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:
– Mendaroko Udalean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.
2.– Datuen lagapena hartzen duen administrazio bakoitzak datuetara sarbidea izateko baldintzak beteko ditu, eta baimendutako administrazio-izapide eta -prozeduren esparruan lagatzaileak emandako informazioa eskuratu nahi duten pertsonen eta organoen sarbidea kudeatuko du. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:
– Mendaroko Udalean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.
– EAEko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.
Laugarrena.– Baldintza teknikoak eta funtzionalak.
Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) hitzarmen hau aplikatuz egiten den datuen truke bitartekotuari aplikatuko zaizkio.
Bosgarrena.– Jarraipen Batzorde Teknikoa.
Hitzarmen honetan eta eranskinetan erabakitakoaren kudeaketa, jarraipena eta kontrola egiteko, Jarraipen Batzorde Tekniko bat eratuko da; kide hauek izango ditu: Mendaroko Udalak izendatutako bi pertsona, eta Eusko Jaurlaritzak izendatutako beste bi.
Jarraipen Batzorde Teknikoak ohiko bilkura bat izango du urtean. Horrez gainera, aparteko bilkura egingo du aldeetako batek eskatzen duen bakoitzean.
Jarraipen Batzorde Teknikoari dagokio hitzarmen hau interpretatzean eta betetzean sortutako arazoak konpontzea, bai eta alde sinatzaileei hitzarmenaren edozein aldaketa proposatzea ere.
Gainera, Jarraipen Batzorde Teknikoak hitzarmenaren funtsa ukitzen ez duten aldaketa teknikoak ezar ditzake.
Seigarrena.– Araubide ekonomikoa.
Lankidetza-hitzarmen honek ez du sortzen sinatzaileen arteko kontraprestazio ekonomikorik. Hala ere, aldeek beharrezko inbertsioak egin beharko dituzte beren instalazioetan, hitzarmen hau sinatuta beren gain hartu dituzten betebeharrak betetzeko, berez egin ahal izanez gero, betiere.
Zazpigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori urtero luzatuko da automatikoki, gehienez ere hamabost urtera arte. Esku hartzen duen edozein administraziok berariaz denuntziatu ahal izango du hitzarmena, gutxienez iraungitze-data baino hiru hilabete lehenago.
Hitzarmenaren formalizazioa eta haren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Mendaroko udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira.
Zortzigarrena.– Hitzarmenaren berrikuspena.
Alderdiek noiznahi proposatu ahal izango dute hitzarmena berrikustea, bidezkotzat jotzen diren aldaketak egiteko.
Klausulak berrikusten badira, aldaketak aldeek sinatu beharreko gehigarri batean jasoko dira.
Gainera, aldeek, gehigarrien prozedura hori erabiliz, eranskinak sartzea itundu ahal izango dute, baina horrek ez du berekin ekarriko hitzarmeneko klausulak berrikustea.
Bederatzigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau araudi lokalari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeari.
Hamargarrena.– Gatazkak konpontzea.
Hitzarmen hau sinatu duten aldeek konpromisoa hartu dute hura betetzean sortzen diren gorabeherak elkar hartuta konpontzeko.
Hitzarmenaren garapenean eta betearazpenean aldeen artean auziren bat sortzen bada, eta bosgarren klausulan aipatutako batzorde teknikoak ezin badu konpondu, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan helegitea jarri ahal izango da, jurisdikzio hori araupetzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
Hamaikagarrena.– Komunikazioa.
Aldeek hitzarmenaren beste sinatzailea ere aipatuko dute, bakarka zein batera hitzarmenaren gaiaz egiten dituzten komunikazio-egintza guztietan.
Hitzarmen hau Estatuko Administrazio Orokorrari jakinaraziko zaio.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmenaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Mendaro, 2016ko martxoaren 18a.
Josu Iñaki Ercoreca Gervasio. Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.
Sonia Garcia Raposo. Mendaroko Udaleko alkatea.
ERANTSITAKO AGIRIAK
I. eranskina: Datuen transmisioa.
II. eranskina: Estatuko Administrazio Orokorraren eta Udalaren arteko datu-bitartekotza.
III. eranskina: Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.
I. ERANSKINA
DATUEN TRANSMISIOA
1.– Xedea.
Eranskin honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen artean datuak transmititzeko baldintzak arautzea. Hortaz, bi aldeak informazioaren lagatzaile moduan nahiz lagatakoaren hartzaile moduan ari daitezke.
Lagatzaileak informazioa bere zereginetan diharduen bitartean biltzen du, administrazioa baitira, eta lagapen-hartzaileak, berriz, esleituta dauzkan eginkizunak betetzeko eskatzen du.
Nolanahi ere, informazioa indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta eman eta eskuratuko da beti. Alde horretatik, trukatzen diren datu pertsonalak egokiak eta bidezkoak izango dira, eta ez gehiegizkoak, datu horiek lortzeko arrazoi izandako helburu jakin, esplizitu eta legezkoez nahiz esparruaz den bezainbatean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluak xedatu bezala.
2.– Informazioa ematearen helburua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen mendeko organoek eta erakundeek kudeatutako administrazio-prozeduretan interesa duten pertsonen datuak egiaztatzea, aipatu prozedura horietan datu horiek baldintza badira, betiere.
3.– Informazioaren edukia.
Datuen lagatzaile bakoitzak elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa izan eta argitaratuko du lagapen-hartzaile diren erakundeentzat, nahi dutena kontsulta dezaten. Zerbitzu-katalogo horretan, zehatz jasoko dira trukatuko diren datuak, zerbitzuetara sarbidea izateko baldintza teknikoak, izapidetze-baldintzak eta lagapen-hartzaileak jakin beharreko beste edozein informazio.
4.– Informazioa transmititzeko baldintzak.
Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (2012ko uztailaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aplikatuko dira datuen truke bitartekotuan.
5.– Datu pertsonalen babesa.
Aldeak honako hauetan xedatutakoak betetzera konprometitzen dira: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa garatzeko erregelamendua onartzen duena; eta Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa, hala nola hura garatzeko estatu- edo autonomia-mailako arautegia.
Aurrekoa oinarri hartuta, eta datuak kontsultatzeko, beharrezkoa izango da datuok nori buruzkoak diren begiratzea eta, gero, haren adostasuna izatea, lege-mailako arau batek kontsulta baimendu ezean. Baimena prozedura abiarazteko eskaeran agertu behar da, edo ondoko zeinahi komunikaziotan, sisteman kontsulta egin baino lehen eginez gero. Baimena modu sinesgarrian agerrarazten ez bada, ezin egin izango da kontsulta. Administrazio-prozeduren hasiera eskatzeko inprimaki edo formulario elektronikoak baimena jasotzeko prestatu behar dira.
Ematen diren datu pertsonalen arduradunak, informazioa laga baino lehen, fitxategi horiek behar bezala deklaratuta eduki behar ditu datuen babeserako kasuan kasuko agentzian. Tratamenduaz norbait arduratzen bada, aurreko arduradun horrek argibide egokiak emango dizkio datuetarako sarbidea eman dezan, hitzarmen honen xede diren zerbitzuak gauzatzeko.
6.– Informazioaren eskuragarritasuna.
Informazio-sistema asteko zazpi egunetako 24 orduetan egongo da eskuragarri.
7.– Ezingo da eskatu informazioa beste sistema batzuk erabiliz bidaltzeko, ez eta herritarrari eskatu ere, banan-banan, ekartzeko informazio hori.
1.– Lagapena hartzen duen administrazioak ez dio, lagatzaileari, informazioa, hitzarmenean, eranskinetan edo aldeek ituntzen dituzten aldaketetan adierazitakoak ez diren beste bitarteko batzuk erabiliz bidaltzeko eskatuko.
2.– Lagapen-hartzailea den administrazioak ez die eskatuko pertsona interesdunei lagatzaileak emandako ziurtagiriak edo bestelako agiriak aurkezteko. Aitzitik, informazio hori hitzarmen honetan ezarritako sistemaren bidez transmititzeko eskatuko dio lagatzaileari; non eta ez den ezinezkoa, arrazoi teknikoengatik edo antolamenduagatik, lagatzaileak informazio hori bidaltzea.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako I. eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.
Mendaro, 2016ko martxoaren 18a.
Josu Iñaki Ercoreca Gervasio. Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.
Sonia Garcia Raposo. Mendaroko Udaleko alkatea.
II. ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ESTATUKO GAINERAKO ADMINISTRAZIOEN ETA UDALAREN ARTEKO DATU-BITARTEKOTZA
1.– Xedea.
Eranskin honen xedea da Estatuko Administrazio Orokorraren, eta Estatuko gainerako administrazioen, eta Mendaroko Udalaren arteko Datu Bitartekotza arautzea (Mendaroko Udala, aurrerantzean, Udala izango da). Bitartekotza hori Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren ondorio da.
Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, 2007ko ekainaren 22an, 11/2007 Legea onartu zen, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa, eta, haren 6.2.b artikuluan, herri-administrazioek dauzkaten datuak eta dokumentuak ez emateko herritarren eskubidea jasotzen da. Lege-aurreikuspen hori eraginkorra izan dadin, Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioak datu horien bitartekotza-plataforma bat garatu du.
Plataforma horri esker, interesa duten herri-administrazioek herritarren datuak automatikoki eta bitarteko elektronikoen bidez kontsultatu ahal izango dituzte, dela aipatu dokumentuak ekartzeko betebeharra kentzeko, dela datu horiek egiaztatu ahal izateko, lege batek horretarako gaitzen baditu, betiere, edo herritarrak baimena ematen badu. Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenari jarraikiz, toki-administrazioek onura atera dezakete administrazio elektronikoaren esparruan garatutako sistemen elkarreragingarritasunetik, eta, Eusko Jaurlaritzaren bidez, sarbidea izan dezakete hitzarmen horretako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuek ematen dituzten funtzionalitateetan, edo etorkizunean gehitzen direnetan. Eusko Jaurlaritzak egingo du bitartekotza, bai estatu-administrazioetan dauden datuak EAEko gainerako administrazioei lagatzeko; bai eta EAEko gainerako administrazio horietan dauden datuak Estatuko Administrazio Orokorrari eta estatuko gainerako administrazioei lagatzeko ere.
Kontuan hartuta beharrezkoa dela administrazioak lankidetzan aritzea herritarrei zerbitzu integratuak emateko, eta kontuan hartuta, halaber, 11/2007 Legearen 4.e artikuluan jasotako printzipioa, eranskin honen xedea da zehaztea zer baldintza bete behar diren administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua erabili nahi denean, administrazio-zereginak betetzean beharrezkoak diren datuak kontsultatzeko, legeak eskatutako segurtasun-, osotasun- eta konfidentzialtasun-bermeak betez.
2.– Norainokoa.
Eranskin honen aplikazioak Udalaren mendeko organoen edo erakundeen edozein aplikazio informatiko datuen bitartekotza-zerbitzua erabiltzeko gaitzen du, hitzarmen honetan azaldutako eran.
Zerbitzuaren barruan dago esparru pribatuko datuak trukatzeko oinarrizko plataforma baterako konexioa, oinarrizko zerbitzu batzuk izatea eta segurtasun-politika erkide bat egotea, Euskalsarea sarera konektatutako herri-administrazioen aplikazioen artean informazio-truke segurua egiteko, dokumentu honetan jasotako ezaugarrien eta baldintzen arabera.
Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioaren bitartekotza-plataformak web-atari informatibo bat izango du, eskainitako elkarreragingarritasun-zerbitzuei buruzko dokumentazio guztia jasoko duena, honako hauek barne: erabilgarri dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa, zerbitzuetara sartzeko informazio teknikoa, eta haietan sartzeko baimen-formularioak.
3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, berak ematen baitu zerbitzua, bere gain hartzen ditu honako betebehar hauek:
(i) Udalaren eskura jartzea herri-administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua.
(ii) Zerbitzuak integratzen proba egiteko inguruneak edukitzea, azken erabiltzaileen eskura jarri baino lehenago ondo dabiltzala bermatzeko.
(iii) Udalaren integrazio- eta garapen-ekipoei beharrezko euskarria emateko mekanismoak prestatzea, udal horren aplikazioak zerbitzuekin integra daitezen.
(iv) Beharrezko baliabideak izatea zerbitzuen erabileraren ondorioz sortutako gorabeherak eta kontsultak kontuan hartu eta erantzun egokia emateko.
(v) Egindako eragiketen auditagarritasun-elementuak ematea, transakzioei uko ez zaiela egin ziurtatu ahal izateko.
(vi) Informazioa eta eskainitako bitartekotza-zerbitzuak behar bezala babesteko beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartzea.
(vii) Bitartekotza-zerbitzuak ematearekin zerikusia duten datu guztien eskalagarritasuna, sendotasuna, eskuragarritasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzea.
4.– Zerbitzuen onuradunaren betebeharrak.
Udala, datuen bitartekotza-zerbitzuaren onuraduna izaki, honako hauek egitera konprometitzen da:
(i) Konektibitate- eta hedapen-lan egokiak egitea, bere bulego edo instalazioetatik datuen bitartekotza-zerbitzuan sarbidea izateko Euskalsarearen bidez.
(ii) Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean, hura garatzeko arauetan eta, bereziki, datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako benetakotasun-, konfidentzialtasun- eta osotasun-betebeharrak nahiz segurtasun-neurriak betetzea.
(iii) Zerbitzuen errendimendu- edo monitorizazio-probak egingo direla ituntzea Eusko Jaurlaritzarekin, datuak egiaztatzeko sistema hauen gainerako erabiltzaileentzako zerbitzuak beste batzuentzat baliagarri egotea arriskuan ez jartzeko.
(iv) Datuen hartzailea denean, adostasuna eskatzea herritarrei, datuak eskatzeko ahalmena ematen duen legerik egon ezean.
(v) Zerbitzua ondo erabiltzea, baimendutako kasuetan baliatuz.
(vi) Datuen bitartekotza-zerbitzuaren erabilera eta hartarako sarbidea erraztea, sustatzea eta bideratzea bere eskumen-esparruko erakundeei dagokienez, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea dagokion neurrian.
(vii) Zerbitzuaren sistema erabiltzaileak eta aplikazioen administrazio-prozesuak bateratzeko ezarritako prozedurak betetzea.
5.– Zerbitzuen kalitateari buruzko akordioa.
Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak aplikatuko dira (2012ko uztailaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
6.– Erantzukizuna mugatzea.
Eusko Jaurlaritza edo haren hornitzaileak inoiz ez dira behartuta egongo beren gain hartzera zerbitzua gaizki erabiltzeagatik edo zerbitzurik ez izateagatik zeharka eragindako edozein kalte edo galera.
7.– Aipamenak.
Eusko Jaurlaritzak zerbitzuak erabiltzen dituzten erakundeen zerrenda argitaratu ahal izango du onuradunak aipatzen dituen edozein zerrendatan edo argitaratutako edozein prentsa-aldizkaritan, aurretiazko baimenik behar izan gabe.
Udalak zerbitzu horien erabilera aipatu ahal izango du, aurrez Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu behar izan gabe.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako II. eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.
Mendaro, 2016ko martxoaren 18a.
Josu Iñaki Ercoreca Gervasio. Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.
Sonia Garcia Raposo. Mendaroko Udaleko alkatea.
III. ERANSKINA
JAKINARAZPEN ETA KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOEN ZERBITZUA
1.– Xedea.
Eranskin honen xedea da baldintzak eta betebeharrak arautzea Udalek erabil dezaten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko aurrerantzean) Administrazioak garatutako jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.
Nolanahi ere, zerbitzua indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta erabiliko da beti.
2.– Norainokoa.
a) Pertsona interesdunek erretilu birtual bakar batean jasoko dituzten jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak. Erretilu horrek aukera emango du itxura pertsonalizatzeko, Udalen atarietatik erabilia izan ahal izateko.
b) Mendaroko Udalaren mendeko organo edo erakundeen edozein aplikazio informatikotarako gaitzen da, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua baliatzeko.
c) Udalak herritarren eskura jartzen dituen prozedura guztietarako erabili ahal izango du EAEko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua, eta bere ardura izango du zerbitzua bere aplikazio informatikoetan funtzionamenduan jartzea, eguneratzea eta mantentzea.
d) Bi aldeek hitzematen dute elkarri jakinaraziko diotela zerbitzuaren bateragarritasunari eragin diezaiokeen edozein informatizazio-neurri.
3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.
EAEk, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen emaile gisa, bere gain hartzen ditu betebehar hauek:
a) Zerbitzuaren funtzionamendu ona zaintzea.
b) Proba-ingurune bat izatea, zerbitzuan hobeto integratzeko.
c) Beharrezko mekanismoak prestatzea, zerbitzuen erabiltzaileak herritarrei informazio- eta arreta-laguntza eman diezaien, eta beharrezko euskarria erakundeei.
4.– Zerbitzuen erabiltzailearen betebeharrak.
Mendaroko Udalak, EAEko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen erabiltzaile gisa, bere gain hartzen ditu betebehar hauek:
a) Herritarrei ematea jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua erabiltzeko behar diren bitartekoak.
b) Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak jasotzeko prozedurei buruzko informazioa ematea, bai eta jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak jasotzeko zer kanal elektroniko hobesten den adierazteko aukera ematea ere.
c) Herritarrei informazio- eta arreta-laguntza ematea, eta parte hartzea jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren antolamenduan.
5.– Ezaugarri teknikoak eta zerbitzu-maila.
Eranskin honen xede diren zerbitzuek atal honetan zehazten diren ezaugarri teknikoak eta zerbitzu-maila izango dituzte.
a) Zerbitzuaren erabilgarritasuna.
Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua asteko egun guztietako ordu guztietan erabili ahal izango da.
b) Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzurako sarbidea.
Bi modu daude jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzuan sartzeko:
– Alde batetik, bada interfaze bat, zerbitzua darabilen udalak behar bezala identifikatu eta baimendutako pertsonentzat. Interneteko nabigatzaile baten bidez sar daiteke.
– Bestetik, bada Web-zerbitzuko interfaze automatizatu bat ere, W3C The World Wide Web Consortium (W3C) deritzonean une bakoitzean ezarritako erreferentziazko estandarren araberakoa. Zerbitzurako sarbidea udalak behar bezala identifikatuta eta baimenduta dituen aplikazioetarako izango da.
Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzura EAEko herri-administrazioko sarearen (Euskalsarearen) bidez sartuko da.
c) Segurtasun-, konfidentzialtasun- eta auditoria-betebeharrak.
Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuan interfaze grafikoaren edo zerbitzu-interfazearen bidez egiten diren eragiketa guztiak zifratu egingo dira.
Udalaren aplikazio erabiltzaileen eta jakinarazpen nahiz komunikazio elektronikoen zerbitzuaren arteko komunikazio guztiak dena delako komunikazioaren osotasuna eta benetakotasuna bermatuz egingo dira.
Gainera, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuak sisteman egiten diren eragiketen beharrezko jarduera-arrastoak gordeko ditu.
d) Euskarria eta gorabeheren konponketa.
Zerbitzua erabiltzen duen udalak agintzen du jarriko dituela zerbitzu batzuk martxan, administrazio elektronikoaren zerbitzuen azken erabiltzaileei gorabeheretan laguntzeko; zehazki, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua erabiltzen duten udal-zerbitzuei. Udalak informazioa emango du bere administrazio-prozedura bereziei buruz, bai eta bere prozeduren esparruaren barruan egiten den jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzuaren erabilerari buruz ere.
Eusko Jaurlaritzak bigarren mailako laguntza-zerbitzu bat eskainiko dio Udalari, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren erabileran sor daitezkeen arazoak konpontzeko. Zerbitzu hori kanal elektroniko eta telefonikoen bidez emango da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00etara bitarte.
Hala ere, plataforma asteko egun guztietako ordu guztietan erabilgarri egotea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak gorabeheretan laguntzeko 24x7 zerbitzu bat prestatzeko konpromisoa hartzen du, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren funtzionamendu onari eragiten dioten arazoak konpontzeko.
Ziurtagiriak egiten dituzten Ziurtapenerako Zerbitzu Emaileek eskainiko dituzte ziurtagiri elektronikoen erabilerarekin zerikusia duten laguntza-zerbitzuak.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako III. ERANSKINAren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.
Mendaro, 2016ko martxoaren 18a.
Josu Iñaki Ercoreca Gervasio. Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.
Sonia Garcia Raposo. Mendaroko Udaleko alkatea.
II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, TRAFIKOKO BURUZAGITZA NAGUSIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA AMURRIOKO UDALA TOKI ERAKUNDEAREN ARTEKOA, BIDE SEGURTASUNAREN ARLOKO INFORMAZIOA TRUKATZEKO ETA DATU BASEETAN SARTZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 1a.
BILDU DIRA:
Batetik, María Seguí Gómez, Barne Ministerioari atxikita dagoen Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren zuzendari orokorrak, otsailaren 3ko 313/2012 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua (2012ko otsailaren 4ko BOE).
Beste alde batetik, Garbiñe Sáez Molinuevo, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, kargu horretarako urtarrilaren 8ko 26/2013 Dekretuaren bidez (urtarrilaren 10eko EHAA, 7. zk.) izendatua.
Eta bestetik, Josune Irabien Marigorta, Amurrioko Udaleko alkateak, udal horren izenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (apirilaren 3ko BOE, 80. zk.) 21. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.
Hiru alderdiek, beren karguak betez jarduten baitute, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Bide Segurtasunari buruzko Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak (aurrerantzean TBN) gauzatzen ditu aurreko 5. artikuluak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Barne Ministerioari esleitutako eskumenak.
Bigarrena.– Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 17ko 400/2012 Errege Dekretuaren arabera, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste, eginkizun hauek dagozkio:
– Bide-segurtasunari buruzko planak eta programak lantzea.
– Zirkulazioko Biktimen eta Istripuen Estatuko Erregistroa garatzea eta kudeatzea, adierazleak prestatzea eta barreiatzea.
– Erakunde autonomoaren eskumenak betearazteko behar diren erregistro eta datu-baseak egitea, jorratzea, mantentzea, ustiatzea eta zaintzea.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomiari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat eta ibilgailuen trafikoari eta zirkulazioari buruzko Estatuko legediaren arloan Estatuaren zerbitzuak eskualdatzearen gaineko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuarekin bat etorriz eta; bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak Estatuko legedia betearazteko ahalmenen gaineko eskumenak gauzatzen ditu trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren eremuan.
Laugarrena.– Bide Segurtasunaren Legearen 7. artikuluak udalei, betiere dagokien esparruaren barruan, ematen dizkien eskumenen artean hauek daude:
– Beren titulartasuneko hiribideetan trafikoa antolatzea, kontrolatzea eta zaintzea, baita berorietan egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea ere, baldin eta beste administrazio bati berariaz esleitu ez bazaio.
– Zirkulazioari buruzko udal-ordenantzaren bidez hiribideen erabilerak arautzea.
Bosgarrena.– Ondorioz, zabaltasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, TBNk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek eskumenak esleituta dituzte trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eta beroriek erabiltzeko autonomia zabala dute. Dena den, herritarren zerbitzuan diharduten administrazioen barruan daudenez, premiazkoa da beraien arteko harreman zehatz batzuk ezartzea, era horretan funtzionamendu arinagoa eta eraginkorragoa izateko eta bide-segurtasuna, izan behar dugun azken helburua baita, lortzen hobeto laguntzeko.
Seigarrena.– Harreman horietan koordinazio- eta lankidetza-printzipioak nagusi izan behar ditugu, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Asmo horrekin, funtsezko gertatzen da behar diren informazioa eta laguntza elkarri emateko betebeharra.
Zazpigarrena.– Aurreko guztiarengatik eta hiribideetan bide-segurtasunak duen garrantzia kontuan izanda, premiazkotzat jotzen da hitzarmen-esparru bat finkatzea; hain zuzen, bide-segurtasunari buruzko politiken diseinuan, betearazpenean eta bilakaeran euskal udalen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa izan dadin.
Esandako guztiaren ondorioz, alderdi sinatzaileek lankidetza-hitzarmen hau formalizatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da TBNren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta udal sinatzailearen artean trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko ekintza jakin batzuk, zehazki datu-transmisioari eta erregistroetarako sarbideari buruzkoak, garatzeko lankidetza sustatzea.
Bigarrena.– Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren betebeharrak.
1.– Udalari Ibilgailuen Erregistro Orokorrerako eta Gidarien eta Arau-hausleen Erregistrorako sarbideak ahalbidetzea. Erregistro horiek daukaten informaziorako sarbidea laugarren klausulan eta hitzarmen honen I. Eranskinean zehazten diren segurtasun-mailekin eta murrizketekin burutuko da.
2.– Ibilgailuen erregistroan matrikulazio berriei, titulartasun- eta helbide-aldaketei eta bajei buruz dauden datuak udalari aldizka ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak.
1.– TBNri ezbeharrei buruzko datuak jakinaraztea, ezarritako prozedura kontuan izanik.
2.– Euskal udalei udal-barrutian gertatutako istripuen berri ematea.
Laugarrena.– Udalaren betebeharrak.
Udalak ekintza hauek burutzeko konpromisoa hartzen du:
1.– Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroari puntuak kentzen dituzten zehapen irmo larrien eta oso larrien berri ematea, baita gainerako zehapen larrien eta oso larrien berri ere, Bide Segurtasunaren Legean ezarritako baldintzetan. Helburu horrekin, Bide Segurtasunaren legean araututako trafikoko zehapen-prozedura zorrotz betetzeko beharrezkoak diren antolamendu- eta informatika-egokitzapenak egin beharko ditu.
2.– Adostutako formatuan eta epeetan Ibilgailuen Erregistroari trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga zor duten ibilgailuen berri ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legeak ezarritako kasuetan.
3.– Udal-barrutian gertatutako istripuei buruzko datuak lantzea eta, ezarritako prozedurari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari horien berri ematea, horretarako beharrezko antolamendu- eta informatika-egokitzapenak eginez.
4.– Trafiko-zehapenei buruzko Ediktuen Taulan (TRAZET) alta emanda egotea.
Bosgarrena.– Datu pertsonalak babestea.
Alderdiek beren jarduerak burutzeko hauek hartu behar dituzte kontuan: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartzen duen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra eta maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartzen duen Gidarien Erregelamendu Orokorra, baita gerta daitezkeen aldaketak ere.
Tratamenduaren xede diren datuak hitzarmen honetan jasotako jarduerak garatze aldera beharrezko lanak egiteko baino ezingo dira erabili, eta ahaleginak egingo dira datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe atzitzea galarazteko.
DGTk, organo lagatzailea den aldetik, auditoretzarako eskainiko dituen sistema eta bitarteko informatikoen bidez, udalak gauzatu beharko ditu jasotako datuen zaintza eta erabilera egokia bermatuko dituzten kontrol-jarduerak. Hori aurrera eramate aldera, DGTk konpromisoa hartzen du organo lagapen-hartzaileak aukeratuko dituen arduradunei beharrezko laguntza emateko.
Organo lagapen-hartzaileak DGTk erabaki ditzakeen kontrolatze- eta gainbegiratze-jarduera guztiak onartzen ditu; horrela, lagatako informazioa era egokian eskuratu eta erabili dela egiaztatzeko.
Kontrol eta auditoretzarako jardueren ondorioz edo salaketaren edo jakinarazpenaren bitartez, organo lagatzailearen kudeaketarako izan gabe datuen, aurrekarien, erregistroen edo txostenen erabilerarekin loturiko edozein motatako irregulartasuna detektatuz gero, berehala eginbideak irekiko dira guztiz argitzeko eta, hala egokituz gero, erantzukizunak eskatzeko.
Seigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau idatzi da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1.c) artikuluan ezarritakoaren babesean eta artikulu horren 2. idatzi-zatian xedatutakoari jarraituz. Hitzarmenean ezarri ez den guztirako, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitze aldera, lege horretatik eratorritako printzipioak beteko ditu, baita aplikagarriak diren gainerako xedapenak ere.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako auzitegiak eskudunak izango dira hitzarmenaren interpretazioari, betetzeari, amaierari, suntsiarazpenari eta ondorioei buruz ager litezkeen auziak ebazteko, baldin eta sortuko den jarraipen-batzordeak beroriek ebazterik izan ez badu.
Zazpigarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena sinatzean, haren jarraipena egiteko batzorde bat ezarriko da, kide hauek izango dituena: Probintziako Trafiko buruak izendatutako ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izendatutako bat eta udalak izendatutako beste bat.
Jarraipen-batzorde horretara egokitzat joko diren teknikariak, alderdiek aukeratuta, joan ahalko dira, jorratu beharreko gaien arabera, betiere.
Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da, gutxienez urtean behin, gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.
Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, bere funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoei buruz ezarritakoaren mende egongo da.
Jarraipen-batzordearen ardurak hauek izango dira:
a) Hitzarmen honetatik sortuko diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea.
b) Egindako lana eta hitzarmen honen bidez izandako lorpenak urtero ebaluatzea.
c) Hitzarmenaren betearazpenari aplika dakizkion teknologien, tekniken eta metodoen bilakaerari jarraitzea, egin beharreko jardueren aldaketa alderdiei proposatuz, horrek berekin hitzarmenaren xedea aldatzea ez badakar, betiere.
Zortzigarrena.– Aldaketa.
Hitzarmen hau alderdien arteko adostasunez aldatu ahalko da haren xedea hobeto betetzeko beharrezkoa denean.
Bederatzigarrena.– Indarraldia eta suntsiarazteko kausa.
Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta urtebeteko indarraldia izango du. Isilbidez urtez urte luzatu ahalko da baldin eta arrazoi hauengatik suntsiarazten ez bada:
a) Alderdien arteko adostasunez, idatziz adierazita.
b) Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
c) Alderdietako baten borondatez, beste alderdi batek edo gainerako alderdiek hitzarmenaren klausuletako edozeinen ez-betetze larria egin dutela oinarri hartuta. Suntsiarazteko nahi hori aurretiaz jakinaraziko du; hain zuzen, hainbat jardueraren jarraipena ez kaltetze aldera, suntsiarazpenaren unean betetzeko bidean diren jardueren beharrezko jarraipena bermatuta utzirik. Bestelako akordiorik ez badute, eraginak izango ditu jakinarazi eta hamabost egunera.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia, Arabako Trafikoko Probintziako buruak, Trafikoko Zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. artikulua), Justiniano Redondo Bermejo.
Garbiñe Sáez Molinuevo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria.
Josune Irabien Marigorta, Amurrioko Udaleko alkatea.
ERANSKINA
SEGURTASUNEKO DOKUMENTUA
1.– Komunikazio-kanal baten identifikazioa.
Udalak komunikazio-kanal bat izatea (telefonoa, posta elektronikoa, etab.) bermatuko du. Horren bidez, DGT udalarekin harremanetan jarri ahalko da helburu hauekin:
– Datu-eskaerekin loturiko gorabeherak konpontzea.
– DGTko fiskalizazio- eta kontrol-arduradunek datu-eskaeren auditoriak eskatu ahal izatea, era horretan baldintzak –datuak lagatzeko zerbitzuetarako sarbidea onartzeko erabili zirenak, hain zuzen–, betetzen direla egiaztatzeko.
2.– Erabiltzaileen kudeaketa.
Puntu honetan udalak hau bermatuko du:
– DGTk datuak lagatzeko dituen zerbitzuetara sartzeko baimendutako erabiltzaileen edo kideen bizi-zikloa kudeatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezarrita dituela (altak, bajak, erabiltzaileen baimenen aldaketak).
– DGTk hala eskatuz gero, datu-eskaerak egiteko baimendutako erabiltzaileen edo kideen zerrenda eguneratua eman ahalko duela (horri esker egiaztatu ahalko da zerrenda hori bat datorrela DGTren sarbidea kontrolatzeko sistemetan dauden datuekin).
– Datu-eskaerak egiteko baimendu dituen pertsonekin zerikusia duen edozein aldaketaren berri emango duela. Horiek horrela, langile bat lanpostuz aldatzen bada eta hor baimen hori behar ez badu, edo udaleko langile gisa baja hartzen badu, baja emango zaio DGTren datuak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaile gisa.
3.– Sarbide-kontrola.
Udalak bermatu beharko du datu-eskaerak egingo diren lan-ekipoetan sarbidea kontrolatzeko mekanismo egokiak erabiltzen dituela. Horrela, eragotzi ahalko da baimendu gabeko pertsona bat baimenduta dagoen pertsona baten lan-ekipoan sartu ahal izatea.
4.– Datu-eskaeren auditoriak.
Beharrezko informazio guztia biltegiratu behar da (herritarraren baimena, datu-eskaeraren helburua, etab.); horren bidez, DGTk auditoria-eskaera eginez gero, udalak frogatu ahal izateko egindako eskaeren egokitzapena burutu dela.
Horrez gain, udalak bermatu behar du datu-eskaeren egokitzapena justifikatzeko premiazko informazio guztia biltzea ahalbidetzen dion prozedura duela.
5.– Informazioa biltegiratzea.
Udalak bermatuko du eskatutako informazioa behar bezala biltegiratu eta kudeatzen duela, egindako eskaera justifikatzen duten beharrezko datuak barne sartuta, informazio hori dagoen euskarria edozein dela ere.
6.– Probak eta datu errealak.
Eskatutako datuen nolabaiteko tratamendua egiten duten aplikazioak garatuz gero, udalak bermatu beharko du aplikazio horien probetan datu errealik ez dela erabiliko, berorien konfidentzialtasuna arriskuan jarri ahal baitute.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia, Arabako Trafikoko Probintziako buruak, Trafikoko zuzendari nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. artikulua) Justiniano Redondo Bermejo.
Garbiñe Sáez Molinuevo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria.
Josune Irabien Marigorta, Amurrioko Udaleko alkatea.
III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, TRAFIKOKO BURUZAGITZA NAGUSIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA ERRENTERIAKO UDALA TOKI ERAKUNDEAREN ARTEKOA, BIDE SEGURTASUNAREN ARLOKO INFORMAZIOA TRUKATZEKO ETA DATU BASEETAN SARTZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 18a.
BILDU DIRA:
Batetik, María Seguí Gómez, Barne Ministerioari atxikita dagoen Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren zuzendari orokorra, otsailaren 3ko 313/2012 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua (BOE, 2012ko otsailaren 4koa).
Beste alde batetik, Garbiñe Sáez Molinuevo, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria, kargu horretarako urtarrilaren 8ko 26/2013 Dekretuaren bidez izendatua (urtarrilaren 10eko EHAA, 7. zk.).
Eta bestetik, Jon Txasco Orgilles, Errenteriako Udaleko Trafiko eta Garraio ordezkaria, udal horren izenean, Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko irailaren 21ean hartutako erabakiaren ondorioz, horretarako ahalmena baitu, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (apirilaren 3ko BOE, 80. zk.) 21. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.
Hiru alderdiek, beren karguak betez jarduten baitute, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Bide Segurtasunari buruzko Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak (aurrerantzean TBN) gauzatzen ditu aurreko 5. artikuluak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Barne Ministerioari esleitutako eskumenak.
Bigarrena.– Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 17ko 400/2012 Errege Dekretuaren arabera, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste, eginkizun hauek dagozkio:
– Bide-segurtasunari buruzko planak eta programak lantzea.
– Zirkulazioko Biktimen eta Istripuen Estatuko Erregistroa garatzea eta kudeatzea, adierazleak prestatzea eta barreiatzea.
– Erakunde autonomoaren eskumenak betearazteko behar diren erregistro eta datu-baseak egitea, jorratzea, mantentzea, ustiatzea eta zaintzea.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomiari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat eta ibilgailuen trafikoari eta zirkulazioari buruzko Estatuko legediaren arloan Estatuaren zerbitzuak eskualdatzearen gaineko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuarekin bat etorriz eta; bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak Estatuko legedia betearazteko ahalmenen gaineko eskumenak gauzatzen ditu trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren eremuan.
Laugarrena.– Bide Segurtasunaren Legearen 7. artikuluak udalei, betiere dagokien esparruaren barruan, ematen dizkien eskumenen artean hauek daude:
– Beren titulartasuneko hiribideetan trafikoa antolatzea, kontrolatzea eta zaintzea, baita berorietan egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea ere, baldin eta beste administrazio bati berariaz esleitu ez bazaio.
– Zirkulazioari buruzko udal-ordenantzaren bidez hiribideen erabilerak arautzea.
Bosgarrena.– Ondorioz, zabaltasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, TBNk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek eskumenak esleituta dituzte trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eta beroriek erabiltzeko autonomia zabala dute. Dena den, herritarren zerbitzuan diharduten administrazioen barruan daudenez, premiazkoa da beraien arteko harreman zehatz batzuk ezartzea, era horretan funtzionamendu arinagoa eta eraginkorragoa izateko eta bide-segurtasuna, izan behar dugun azken helburua baita, lortzen hobeto laguntzeko.
Seigarrena.– Harreman horietan koordinazio- eta lankidetza-printzipioak nagusi izan behar ditugu, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Asmo horrekin, funtsezko gertatzen da behar diren informazioa eta laguntza elkarri emateko betebeharra.
Zazpigarrena.– Aurreko guztiarengatik eta hiribideetan bide-segurtasunak duen garrantzia kontuan izanda, premiazkotzat jotzen da hitzarmen-esparru bat finkatzea; hain zuzen, bide-segurtasunari buruzko politiken diseinuan, betearazpenean eta bilakaeran euskal udalen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa izan dadin.
Esandako guztiaren ondorioz, alderdi sinatzaileek lankidetza-hitzarmen hau formalizatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da TBNren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta udal sinatzailearen artean trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko ekintza jakin batzuk, zehazki datu-transmisioari eta erregistroetarako sarbideari buruzkoak, garatzeko lankidetza sustatzea.
Bigarrena.– Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren betebeharrak.
1.– Udalari Ibilgailuen Erregistro Orokorrerako eta Gidarien eta Arau-hausleen Erregistrorako sarbideak ahalbidetzea. Erregistro horiek daukaten informaziorako sarbidea laugarren klausulan eta hitzarmen honen I. Eranskinean zehazten diren segurtasun-mailekin eta murrizketekin burutuko da.
2.– Ibilgailuen erregistroan matrikulazio berriei, titulartasun- eta helbide-aldaketei eta bajei buruz dauden datuak udalari aldizka ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak.
1.– TBNri ezbeharrei buruzko datuak jakinaraztea, ezarritako prozedura kontuan izanik.
2.– Euskal udalei udal-barrutian gertatutako istripuen berri ematea.
Laugarrena.– Udalaren betebeharrak.
Udalak ekintza hauek burutzeko konpromisoa hartzen du:
1.– Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroari puntuak kentzen dituzten zehapen irmo larrien eta oso larrien berri ematea, baita gainerako zehapen larrien eta oso larrien berri ere, Bide Segurtasunaren Legean ezarritako baldintzetan. Helburu horrekin, Bide Segurtasunaren legean araututako trafikoko zehapen-prozedura zorrotz betetzeko beharrezkoak diren antolamendu- eta informatika-egokitzapenak egin beharko ditu.
2.– Adostutako formatuan eta epeetan Ibilgailuen Erregistroari trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga zor duten ibilgailuen berri ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legeak ezarritako kasuetan.
3.– Udal-barrutian gertatutako istripuei buruzko datuak lantzea eta, ezarritako prozedurari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari horien berri ematea, horretarako beharrezko antolamendu- eta informatika-egokitzapenak eginez.
4.– Trafiko-zehapenei buruzko Ediktuen Taulan (TRAZET) alta emanda egotea.
Bosgarrena.– Datu pertsonalak babestea.
Alderdiek beren jarduerak burutzeko hauek hartu behar dituzte kontuan: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartzen duen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra eta maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartzen duen Gidarien Erregelamendu Orokorra, baita gerta daitezkeen aldaketak ere.
Tratamenduaren xede diren datuak hitzarmen honetan jasotako jarduerak garatze aldera beharrezko lanak egiteko baino ezingo dira erabili, eta ahaleginak egingo dira datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe atzitzea galarazteko.
DGTk, organo lagatzailea den aldetik, auditoretzarako eskainiko dituen sistema eta bitarteko informatikoen bidez, udalak gauzatu beharko ditu jasotako datuen zaintza eta erabilera egokia bermatuko dituzten kontrol-jarduerak. Hori aurrera eramate aldera, DGTk konpromisoa hartzen du organo lagapen-hartzaileak aukeratuko dituen arduradunei beharrezko laguntza emateko.
Organo lagapen-hartzaileak DGTk erabaki ditzakeen kontrolatze- eta gainbegiratze-jarduera guztiak onartzen ditu; horrela, lagatako informazioa era egokian eskuratu eta erabili dela egiaztatzeko.
Kontrol eta auditoretzarako jardueren ondorioz edo salaketaren edo jakinarazpenaren bitartez, organo lagatzailearen kudeaketarako izan gabe datuen, aurrekarien, erregistroen edo txostenen erabilerarekin loturiko edozein motatako irregulartasuna detektatuz gero, berehala eginbideak irekiko dira guztiz argitzeko eta, hala egokituz gero, erantzukizunak eskatzeko.
Seigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau idatzi da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1.c) artikuluan ezarritakoaren babesean eta artikulu horren 2. idatzi-zatian xedatutakoari jarraituz. Hitzarmenean ezarri ez den guztirako, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitze aldera, lege horretatik eratorritako printzipioak beteko ditu, baita aplikagarriak diren gainerako xedapenak ere.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako auzitegiak eskudunak izango dira hitzarmenaren interpretazioari, betetzeari, amaierari, suntsiarazpenari eta ondorioei buruz ager litezkeen auziak ebazteko, baldin eta sortuko den jarraipen-batzordeak beroriek ebazterik izan ez du.
Zazpigarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena sinatzean, haren jarraipena egiteko batzorde bat ezarriko da, kide hauek izango dituena: Probintziako Trafiko buruak izendatutako ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izendatutako bat eta udalak izendatutako beste bat.
Jarraipen-batzorde horretara egokitzat joko diren teknikariak, alderdiek aukeratuta, joan ahalko dira, jorratu beharreko gaien arabera, betiere.
Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da, gutxienez urtean behin, gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.
Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, bere funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoei buruz ezarritakoaren mende egongo da.
Jarraipen-batzordearen ardurak hauek izango dira:
a) Hitzarmen honetatik sortuko diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea.
b) Egindako lana eta hitzarmen honen bidez izandako lorpenak urtero ebaluatzea.
c) Hitzarmenaren betearazpenari aplika dakizkion teknologien, tekniken eta metodoen bilakaerari jarraitzea, egin beharreko jardueren aldaketa alderdiei proposatuz, horrek berekin hitzarmenaren xedea aldatzea ez badakar, betiere.
Zortzigarrena.– Aldaketa.
Hitzarmen hau alderdien arteko adostasunez aldatu ahalko da haren xedea hobeto betetzeko beharrezkoa denean.
Bederatzigarrena.– Indarraldia eta suntsiarazteko kausa.
Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta urtebeteko indarraldia izango du. Isilbidez urtez urte luzatu ahalko da baldin eta arrazoi hauengatik suntsiarazten ez bada:
a) Alderdien arteko adostasunez, idatziz adierazita.
b) Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
c) Alderdietako baten borondatez, beste alderdi batek edo gainerako alderdiek hitzarmenaren klausuletako edozeinen ez-betetze larria egin dutela oinarri hartuta. Suntsiarazteko nahi hori aurretiaz jakinaraziko du; hain zuzen, hainbat jardueraren jarraipena ez kaltetze aldera, suntsiarazpenaren unean betetzeko bidean diren jardueren beharrezko jarraipena bermatuta utzirik. Bestelako akordiorik ez badute, eraginak izango ditu jakinarazi eta hamabost egunera.
Edorta Simón Díez, Trafikoko Buruzagitza Nagusia, Gipuzkoako Trafikoko Probintziako burua, Trafikoko zuzendari nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. artikulua).
Garbiñe Sáez Molinuevo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria.
Jon Txasco Orgilles, Errenteriako Udaleko Trafiko eta Garraio ordezkaria.
I. ERANSKINA
SEGURTASUNEKO DOKUMENTUA
1.– Komunikazio-kanal baten identifikazioa.
Udalak komunikazio-kanal bat izatea (telefonoa, posta elektronikoa, etab.) bermatuko du. Horren bidez, DGT udalarekin harremanetan jarri ahalko da helburu hauekin:
– Datu-eskaerekin loturiko gorabeherak konpontzea.
– DGTko fiskalizazio- eta kontrol-arduradunek datu-eskaeren auditoriak eskatu ahal izatea, era horretan baldintzak –datuak lagatzeko zerbitzuetarako sarbidea onartzeko erabili zirenak, hain zuzen–, betetzen direla egiaztatzeko.
2.– Erabiltzaileen kudeaketa.
Puntu honetan udalak hau bermatuko du:
– DGTk datuak lagatzeko dituen zerbitzuetara sartzeko baimendutako erabiltzaileen edo kideen bizi-zikloa kudeatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezarrita dituela (altak, bajak, erabiltzaileen baimenen aldaketak).
– DGTk hala eskatuz gero, datu-eskaerak egiteko baimendutako erabiltzaileen edo kideen zerrenda eguneratua eman ahalko duela (horri esker egiaztatu ahalko da zerrenda hori bat datorrela DGTren sarbidea kontrolatzeko sistemetan dauden datuekin).
– Datu-eskaerak egiteko baimendu dituen pertsonekin zerikusia duen edozein aldaketaren berri emango duela. Horiek horrela, langile bat lanpostuz aldatzen bada eta hor baimen hori behar ez badu, edo udaleko langile gisa baja hartzen badu, baja emango zaio DGTren datuak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaile gisa.
3.– Sarbide-kontrola.
Udalak bermatu beharko du datu-eskaerak egingo diren lan-ekipoetan sarbidea kontrolatzeko mekanismo egokiak erabiltzen dituela. Horrela, eragotzi ahalko da baimendu gabeko pertsona bat baimenduta dagoen pertsona baten lan-ekipoan sartu ahal izatea.
4.– Datu-eskaeren auditoriak.
Beharrezko informazio guztia biltegiratu behar da (herritarraren baimena, datu-eskaeraren helburua, etab.); horren bidez, DGTk auditoria-eskaera eginez gero, udalak frogatu ahal izateko egindako eskaeren egokitzapena burutu dela.
Horrez gain, udalak bermatu behar du datu-eskaeren egokitzapena justifikatzeko premiazko informazio guztia biltzea ahalbidetzen dion prozedura duela.
5.– Informazioa biltegiratzea.
Udalak bermatuko du eskatutako informazioa behar bezala biltegiratu eta kudeatzen duela, egindako eskaera justifikatzen duten beharrezko datuak barne sartuta, informazio hori dagoen euskarria edozein dela ere.
6.– Probak eta datu errealak.
Eskatutako datuen nolabaiteko tratamendua egiten duten aplikazioak garatuz gero, udalak bermatu beharko du aplikazio horien probetan datu errealik ez dela erabiliko, berorien konfidentzialtasuna arriskuan jarri ahal baitute.
Edorta Simón Díez, Trafikoko Buruzagitza Nagusia, Gipuzkoako Trafikoko Probintziako burua, Trafikoko zuzendari nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. artikulua).
Garbiñe Sáez Molinuevo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria.
Jon Txasco Orgilles, Errenteriako Udaleko Trafiko eta Garraio ordezkaria.
IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, TRAFIKOKO BURUZAGITZA NAGUSIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA LAZKAOKO UDALA TOKI ERAKUNDEAREN ARTEKOA, BIDE SEGURTASUNAREN ARLOKO INFORMAZIOA TRUKATZEKO ETA DATU BASEETAN SARTZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 3a.
BILDU DIRA:
Batetik, María Seguí Gómez, Barne Ministerioari atxikita dagoen Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren zuzendari orokorra, otsailaren 3ko 313/2012 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua (2012ko otsailaren 4ko BOE).
Beste alde batetik, Garbiñe Sáez Molinuevo, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria, kargu horretarako urtarrilaren 8ko 26/2013 Dekretuaren bidez (urtarrilaren 10eko EHAA, 7. zk.) izendatua.
Eta bestetik, Felix Urkola Iriarte, Lazkaoko Udaleko alkatea, udal horren izenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (apirilaren 3ko BOE, 80. zk.) 21. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.
Hiru alderdiek, beren karguak betez jarduten baitute, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Bide Segurtasunari buruzko Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak (aurrerantzean TBN) gauzatzen ditu aurreko 5. artikuluak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Barne Ministerioari esleitutako eskumenak.
Bigarrena.– Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 17ko 400/2012 Errege Dekretuaren arabera, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste, eginkizun hauek dagozkio:
– Bide-segurtasunari buruzko planak eta programak lantzea.
– Zirkulazioko Biktimen eta Istripuen Estatuko Erregistroa garatzea eta kudeatzea, adierazleak prestatzea eta barreiatzea.
– Erakunde autonomoaren eskumenak betearazteko behar diren erregistro eta datu-baseak egitea, jorratzea, mantentzea, ustiatzea eta zaintzea.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomiari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat eta ibilgailuen trafikoari eta zirkulazioari buruzko Estatuko legediaren arloan Estatuaren zerbitzuak eskualdatzearen gaineko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuarekin bat etorriz eta; bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak Estatuko legedia betearazteko ahalmenen gaineko eskumenak gauzatzen ditu trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren eremuan.
Laugarrena.– Bide Segurtasunaren Legearen 7. artikuluak udalei, dagokien esparruaren barruan, betiere, ematen dizkien eskumenen artean hauek daude:
– Beren titulartasuneko hiribideetan trafikoa antolatzea, kontrolatzea eta zaintzea, baita berorietan egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea ere, baldin eta beste administrazio bati berariaz esleitu ez bazaio.
– Zirkulazioari buruzko udal-ordenantzaren bidez hiribideen erabilerak arautzea.
Bosgarrena.– Ondorioz, zabaltasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, TBNk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek eskumenak esleituta dituzte trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eta beroriek erabiltzeko autonomia zabala dute. Dena den, herritarren zerbitzuan diharduten administrazioen barruan daudenez, premiazkoa da beraien arteko harreman zehatz batzuk ezartzea, era horretan funtzionamendu arinagoa eta eraginkorragoa izateko eta bide-segurtasuna, izan behar dugun azken helburua baita, lortzen hobeto laguntzeko.
Seigarrena.– Harreman horietan koordinazio- eta lankidetza-printzipioak nagusi izan behar ditugu, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Asmo horrekin, funtsezko gertatzen da behar diren informazioa eta laguntza elkarri emateko betebeharra.
Zazpigarrena.– Aurreko guztiarengatik eta hiribideetan bide-segurtasunak duen garrantzia kontuan izanda, premiazkotzat jotzen da hitzarmen-esparru bat finkatzea; hain zuzen, bide-segurtasunari buruzko politiken diseinuan, betearazpenean eta bilakaeran euskal udalen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa izan dadin.
Esandako guztiaren ondorioz, alderdi sinatzaileek lankidetza-hitzarmen hau formalizatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da TBNren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta udal sinatzailearen artean trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko ekintza jakin batzuk, zehazki datu-transmisioari eta erregistroetarako sarbideari buruzkoak, garatzeko lankidetza sustatzea.
Bigarrena.– Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren betebeharrak.
1.– Udalari Ibilgailuen Erregistro Orokorrerako eta Gidarien eta Arau-hausleen Erregistrorako sarbideak ahalbidetzea. Erregistro horiek daukaten informaziorako sarbidea laugarren klausulan eta hitzarmen honen I. eranskinean zehazten diren segurtasun-mailekin eta murrizketekin burutuko da.
2.– Ibilgailuen erregistroan matrikulazio berriei, titulartasun- eta helbide-aldaketei eta bajei buruz dauden datuak udalari aldizka ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak.
1.– TBNri ezbeharrei buruzko datuak jakinaraztea, ezarritako prozedura kontuan izanik.
2.– Euskal udalei udal-barrutian gertatutako istripuen berri ematea.
Laugarrena.– Udalaren betebeharrak.
Udalak ekintza hauek burutzeko konpromisoa hartzen du:
1.– Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroari puntuak kentzen dituzten zehapen irmo larrien eta oso larrien berri ematea, baita gainerako zehapen larrien eta oso larrien berri ere, Bide Segurtasunaren Legean ezarritako baldintzetan. Helburu horrekin, Bide Segurtasunaren Legean araututako trafikoko zehapen-prozedura zorrotz betetzeko beharrezkoak diren antolamendu- eta informatika-egokitzapenak egin beharko ditu.
2.– Adostutako formatuan eta epeetan Ibilgailuen Erregistroari trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga zor duten ibilgailuen berri ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legeak ezarritako kasuetan.
3.– Udal-barrutian gertatutako istripuei buruzko datuak lantzea eta, ezarritako prozedurari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari horien berri ematea, horretarako beharrezko antolamendu- eta informatika-egokitzapenak eginez.
4.– Trafiko-zehapenei buruzko Ediktuen Taulan (TRAZET) alta emanda egotea.
Bosgarrena.– Datu pertsonalak babestea.
Alderdiek beren jarduerak burutzeko hauek hartu behar dituzte kontuan: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartzen duen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra eta maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartzen duen Gidarien Erregelamendu Orokorra, baita gerta daitezkeen aldaketak ere.
Tratamenduaren xede diren datuak hitzarmen honetan jasotako jarduerak garatze aldera beharrezko lanak egiteko baino ezingo dira erabili, eta ahaleginak egingo dira datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe atzitzea galarazteko.
DGTk, organo lagatzailea den aldetik, auditoretzarako eskainiko dituen sistema eta bitarteko informatikoen bidez, udalak gauzatu beharko ditu jasotako datuen zaintza eta erabilera egokia bermatuko dituzten kontrol-jarduerak. Hori aurrera eramate aldera, DGTk konpromisoa hartzen du organo lagapen-hartzaileak aukeratuko dituen arduradunei beharrezko laguntza emateko.
Organo lagapen-hartzaileak DGTk erabaki ditzakeen kontrolatze- eta gainbegiratze-jarduera guztiak onartzen ditu; horrela, lagatako informazioa era egokian eskuratu eta erabili dela egiaztatzeko.
Kontrol eta auditoretzarako jardueren ondorioz edo salaketaren edo jakinarazpenaren bitartez, organo lagatzailearen kudeaketarako izan gabe datuen, aurrekarien, erregistroen edo txostenen erabilerarekin loturiko edozein motatako irregulartasuna detektatuz gero, berehala eginbideak irekiko dira guztiz argitzeko eta, hala egokituz gero, erantzukizunak eskatzeko.
Seigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau idatzi da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1.c) artikuluan ezarritakoaren babesean eta artikulu horren 2. idatzi-zatian xedatutakoari jarraituz. Hitzarmenean ezarri ez den guztirako, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitze aldera, lege horretatik eratorritako printzipioak beteko ditu, baita aplikagarriak diren gainerako xedapenak ere.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako auzitegiak eskudunak izango dira hitzarmenaren interpretazioari, betetzeari, amaierari, suntsiarazpenari eta ondorioei buruz ager litezkeen auziak ebazteko, baldin eta sortuko den jarraipen-batzordeak beroriek ebazterik izan ez du.
Zazpigarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena sinatzean, haren jarraipena egiteko batzorde bat ezarriko da, kide hauek izango dituena: Probintziako Trafiko buruak izendatutako ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izendatutako bat eta udalak izendatutako beste bat.
Jarraipen-batzorde horretara egokitzat joko diren teknikariak, alderdiek aukeratuta, joan ahalko dira, jorratu beharreko gaien arabera, betiere.
Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da, gutxienez urtean behin, gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.
Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, bere funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoei buruz ezarritakoaren mende egongo da.
Jarraipen-batzordearen ardurak hauek izango dira:
a) Hitzarmen honetatik sortuko diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea.
b) Egindako lana eta hitzarmen honen bidez izandako lorpenak urtero ebaluatzea.
c) Hitzarmenaren betearazpenari aplika dakizkion teknologien, tekniken eta metodoen bilakaerari jarraitzea, egin beharreko jardueren aldaketa alderdiei proposatuz, horrek berekin hitzarmenaren xedea aldatzea ez badakar, betiere.
Zortzigarrena.– Aldaketa.
Hitzarmen hau alderdien arteko adostasunez aldatu ahalko da haren xedea hobeto betetzeko beharrezkoa denean.
Bederatzigarrena.– Indarraldia eta suntsiarazteko kausa.
Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta urtebeteko indarraldia izango du. Isilbidez urtez urte luzatu ahalko da baldin eta arrazoi hauengatik suntsiarazten ez bada:
a) Alderdien arteko adostasunez, idatziz adierazita.
b) Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
c) Alderdietako baten borondatez, beste alderdi batek edo gainerako alderdiek hitzarmenaren klausuletako edozeinen ez-betetze larria egin dutela oinarri hartuta. Suntsiarazteko nahi hori aurretiaz jakinaraziko du; hain zuzen, hainbat jardueraren jarraipena ez kaltetze aldera, suntsiarazpenaren unean betetzeko bidean diren jardueren beharrezko jarraipena bermatuta utzirik. Bestelako akordiorik ez badute, eraginak izango ditu jakinarazi eta hamabost egunera.
Edorta Simón Díez, Trafikoko Buruzagitza Nagusia, Gipuzkoako Trafikoko Probintziako burua, trafikoko zuzendari nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko akordioa betez, (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. artikulua).
Garbiñe Sáez Molinuevo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria.
Felix Urkola Iriarte, Lazkaoko Udaleko alkatea.
I. ERANSKINA
SEGURTASUNEKO DOKUMENTUA
1.– Komunikazio-kanal baten identifikazioa.
Udalak komunikazio-kanal bat izatea (telefonoa, posta elektronikoa, etab.) bermatuko du. Horren bidez, DGT udalarekin harremanetan jarri ahalko da helburu hauekin:
– Datu-eskaerekin loturiko gorabeherak konpontzea.
– DGTko fiskalizazio- eta kontrol-arduradunek datu-eskaeren auditoriak eskatu ahal izatea, era horretan baldintzak –datuak lagatzeko zerbitzuetarako sarbidea onartzeko erabili zirenak, hain zuzen–, betetzen direla egiaztatzeko.
2.– Erabiltzaileen kudeaketa.
Puntu honetan udalak hau bermatuko du:
– DGTk datuak lagatzeko dituen zerbitzuetara sartzeko baimendutako erabiltzaileen edo kideen bizi-zikloa kudeatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezarrita dituela (altak, bajak, erabiltzaileen baimenen aldaketak).
– DGTk hala eskatuz gero, datu-eskaerak egiteko baimendutako erabiltzaileen edo kideen zerrenda eguneratua eman ahalko duela (horri esker egiaztatu ahalko da zerrenda hori bat datorrela DGTren sarbidea kontrolatzeko sistemetan dauden datuekin).
– Datu-eskaerak egiteko baimendu dituen pertsonekin zerikusia duen edozein aldaketaren berri emango duela. Horiek horrela, langile bat lanpostuz aldatzen bada eta hor baimen hori behar ez badu, edo udaleko langile gisa baja hartzen badu, baja emango zaio DGTren datuak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaile gisa.
3.– Sarbide-kontrola.
Udalak bermatu beharko du datu-eskaerak egingo diren lan-ekipoetan sarbidea kontrolatzeko mekanismo egokiak erabiltzen dituela. Horrela, eragotzi ahalko da baimendu gabeko pertsona bat baimenduta dagoen pertsona baten lan-ekipoan sartu ahal izatea.
4.– Datu-eskaeren auditoriak.
Beharrezko informazio guztia biltegiratu behar da (herritarraren baimena, datu-eskaeraren helburua, etab.); horren bidez, DGTk auditoria-eskaera eginez gero, udalak frogatu ahal izateko egindako eskaeren egokitzapena burutu dela.
Horrez gain, udalak bermatu behar du datu-eskaeren egokitzapena justifikatzeko premiazko informazio guztia biltzea ahalbidetzen dion prozedura duela.
5.– Informazioa biltegiratzea.
Udalak bermatuko du eskatutako informazioa behar bezala biltegiratu eta kudeatzen duela, egindako eskaera justifikatzen duten beharrezko datuak barne sartuta, informazio hori dagoen euskarria edozein dela ere.
6.– Probak eta datu errealak.
Eskatutako datuen nolabaiteko tratamendua egiten duten aplikazioak garatuz gero, udalak bermatu beharko du aplikazio horien probetan datu errealik ez dela erabiliko, berorien konfidentzialtasuna arriskuan jarri ahal baitute.
Edorta Simón Díez, Trafikoko Buruzagitza Nagusia, Gipuzkoako Trafikoko Probintziako burua, Trafikoko zuzendari nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. artikulua).
Garbiñe Sáez Molinuevo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria.
Felix Urkola Iriarte, Lazkaoko Udaleko alkatea.
V. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, TRAFIKOKO BURUZAGITZA NAGUSIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA TOLOSAKO UDALA TOKI ERAKUNDEAREN ARTEKOA, BIDE SEGURTASUNAREN ARLOKO INFORMAZIOA TRUKATZEKO ETA DATU BASEETAN SARTZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 3a.
BILDU DIRA:
Batetik, María Seguí Gómez, Barne Ministerioari atxikita dagoen Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren zuzendari orokorra, otsailaren 3ko 313/2012 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua (2012ko otsailaren 4ko BOE).
Beste alde batetik, Garbiñe Sáez Molinuevo, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria, kargu horretarako urtarrilaren 8ko 26/2013 Dekretuaren bidez (urtarrilaren 10eko EHAA, 7. zk.) izendatua.
Eta bestetik, Olatz Peon Ormazabal, Tolosako Udaleko alkatea, udal horren izenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (apirilaren 3ko BOE, 80. zk.) 21. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.
Hiru alderdiek, beren karguak betez jarduten baitute, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Bide Segurtasunari buruzko Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak (aurrerantzean TBN) gauzatzen ditu aurreko 5. artikuluak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Barne Ministerioari esleitutako eskumenak.
Bigarrena.– Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 17ko 400/2012 Errege Dekretuaren arabera, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste, eginkizun hauek dagozkio:
– Bide-segurtasunari buruzko planak eta programak lantzea.
– Zirkulazioko Biktimen eta Istripuen Estatuko Erregistroa garatzea eta kudeatzea, adierazleak prestatzea eta barreiatzea.
– Erakunde autonomoaren eskumenak betearazteko behar diren erregistro eta datu-baseak egitea, jorratzea, mantentzea, ustiatzea eta zaintzea.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomiari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat eta ibilgailuen trafikoari eta zirkulazioari buruzko Estatuko legediaren arloan Estatuaren zerbitzuak eskualdatzearen gaineko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuarekin bat etorriz eta; bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak Estatuko legedia betearazteko ahalmenen gaineko eskumenak gauzatzen ditu trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren eremuan.
Laugarrena.– Bide Segurtasunaren Legearen 7. artikuluak udalei, betiere dagokien esparruaren barruan, ematen dizkien eskumenen artean hauek daude:
– Beren titulartasuneko hiribideetan trafikoa antolatzea, kontrolatzea eta zaintzea, baita berorietan egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea ere, baldin eta beste administrazio bati berariaz esleitu ez bazaio.
– Zirkulazioari buruzko udal-ordenantzaren bidez hiribideen erabilerak arautzea.
Bosgarrena.– Ondorioz, zabaltasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, TBNk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek eskumenak esleituta dituzte trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eta beroriek erabiltzeko autonomia zabala dute. Dena den, herritarren zerbitzuan diharduten administrazioen barruan daudenez, premiazkoa da beraien arteko harreman zehatz batzuk ezartzea, era horretan funtzionamendu arinagoa eta eraginkorragoa izateko eta bide-segurtasuna, izan behar dugun azken helburua baita, lortzen hobeto laguntzeko.
Seigarrena.– Harreman horietan koordinazio- eta lankidetza-printzipioak nagusi izan behar ditugu, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Asmo horrekin, funtsezko gertatzen da behar diren informazioa eta laguntza elkarri emateko betebeharra.
Zazpigarrena.– Aurreko guztiarengatik eta hiribideetan bide-segurtasunak duen garrantzia kontuan izanda, premiazkotzat jotzen da hitzarmen-esparru bat finkatzea; hain zuzen, bide-segurtasunari buruzko politiken diseinuan, betearazpenean eta bilakaeran euskal udalen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa izan dadin.
Esandako guztiaren ondorioz, alderdi sinatzaileek lankidetza-hitzarmen hau formalizatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da TBNren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta udal sinatzailearen artean trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko ekintza jakin batzuk, zehazki datu-transmisioari eta erregistroetarako sarbideari buruzkoak, garatzeko lankidetza sustatzea.
Bigarrena.– Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren betebeharrak.
1.– Udalari Ibilgailuen Erregistro Orokorrerako eta Gidarien eta Arau-hausleen Erregistrorako sarbideak ahalbidetzea. Erregistro horiek daukaten informaziorako sarbidea laugarren klausulan eta hitzarmen honen I. eranskinean zehazten diren segurtasun-mailekin eta murrizketekin burutuko da.
2.– Ibilgailuen erregistroan matrikulazio berriei, titulartasun- eta helbide-aldaketei eta bajei buruz dauden datuak udalari aldizka ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak.
1.– TBNri ezbeharrei buruzko datuak jakinaraztea, ezarritako prozedura kontuan izanik.
2.– Euskal udalei udal-barrutian gertatutako istripuen berri ematea.
Laugarrena.– Udalaren betebeharrak.
Udalak ekintza hauek burutzeko konpromisoa hartzen du:
1.– Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroari puntuak kentzen dituzten zehapen irmo larrien eta oso larrien berri ematea, baita gainerako zehapen larrien eta oso larrien berri ere, Bide Segurtasunaren Legean ezarritako baldintzetan. Helburu horrekin, Bide Segurtasunaren legean araututako trafikoko zehapen-prozedura zorrotz betetzeko beharrezkoak diren antolamendu- eta informatika-egokitzapenak egin beharko ditu.
2.– Adostutako formatuan eta epeetan Ibilgailuen Erregistroari trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga zor duten ibilgailuen berri ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legeak ezarritako kasuetan.
3.– Udal-barrutian gertatutako istripuei buruzko datuak lantzea eta, ezarritako prozedurari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari horien berri ematea, horretarako beharrezko antolamendu- eta informatika-egokitzapenak eginez.
4.– Trafiko-zehapenei buruzko Ediktuen Taulan (TRAZET) alta emanda egotea.
Bosgarrena.– Datu pertsonalak babestea.
Alderdiek beren jarduerak burutzeko hauek hartu behar dituzte kontuan: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartzen duen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra eta maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartzen duen Gidarien Erregelamendu Orokorra, baita gerta daitezkeen aldaketak ere.
Tratamenduaren xede diren datuak hitzarmen honetan jasotako jarduerak garatze aldera beharrezko lanak egiteko baino ezingo dira erabili, eta ahaleginak egingo dira datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe atzitzea galarazteko.
DGTk, organo lagatzailea den aldetik, auditoretzarako eskainiko dituen sistema eta bitarteko informatikoen bidez, udalak gauzatu beharko ditu jasotako datuen zaintza eta erabilera egokia bermatuko dituzten kontrol-jarduerak. Hori aurrera eramate aldera, DGTk konpromisoa hartzen du organo lagapen-hartzaileak aukeratuko dituen arduradunei beharrezko laguntza emateko.
Organo lagapen-hartzaileak DGTk erabaki ditzakeen kontrolatze- eta gainbegiratze-jarduera guztiak onartzen ditu; horrela, lagatako informazioa era egokian eskuratu eta erabili dela egiaztatzeko.
Kontrol eta auditoretzarako jardueren ondorioz edo salaketaren edo jakinarazpenaren bitartez, organo lagatzailearen kudeaketarako izan gabe datuen, aurrekarien, erregistroen edo txostenen erabilerarekin loturiko edozein motatako irregulartasuna detektatuz gero, berehala eginbideak irekiko dira guztiz argitzeko eta, hala egokituz gero, erantzukizunak eskatzeko.
Seigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau idatzi da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1.c) artikuluan ezarritakoaren babesean eta artikulu horren 2. idatzi-zatian xedatutakoari jarraituz. Hitzarmenean ezarri ez den guztirako, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitze aldera, lege horretatik eratorritako printzipioak beteko ditu, baita aplikagarriak diren gainerako xedapenak ere.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako auzitegiak eskudunak izango dira hitzarmenaren interpretazioari, betetzeari, amaierari, suntsiarazpenari eta ondorioei buruz ager litezkeen auziak ebazteko, baldin eta sortuko den jarraipen-batzordeak beroriek ebazterik izan ez du.
Zazpigarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena sinatzean, haren jarraipena egiteko batzorde bat ezarriko da, kide hauek izango dituena: Probintziako Trafiko buruak izendatutako ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izendatutako bat eta udalak izendatutako beste bat.
Jarraipen-batzorde horretara egokitzat joko diren teknikariak, alderdiek aukeratuta, joan ahalko dira, jorratu beharreko gaien arabera, betiere.
Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da, gutxienez urtean behin, gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.
Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, bere funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoei buruz ezarritakoaren mende egongo da.
Jarraipen-batzordearen ardurak hauek izango dira:
a) Hitzarmen honetatik sortuko diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea.
b) Egindako lana eta hitzarmen honen bidez izandako lorpenak urtero ebaluatzea.
c) Hitzarmenaren betearazpenari aplika dakizkion teknologien, tekniken eta metodoen bilakaerari jarraitzea, egin beharreko jardueren aldaketa alderdiei proposatuz, horrek berekin hitzarmenaren xedea aldatzea ez badakar, betiere.
Zortzigarrena.– Aldaketa.
Hitzarmen hau alderdien arteko adostasunez aldatu ahalko da haren xedea hobeto betetzeko beharrezkoa denean.
Bederatzigarrena.– Indarraldia eta suntsiarazteko kausa.
Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta urtebeteko indarraldia izango du. Isilbidez urtez urte luzatu ahalko da baldin eta arrazoi hauengatik suntsiarazten ez bada:
a) Alderdien arteko adostasunez, idatziz adierazita.
b) Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
c) Alderdietako baten borondatez, beste alderdi batek edo gainerako alderdiek hitzarmenaren klausuletako edozeinen ez-betetze larria egin dutela oinarri hartuta. Suntsiarazteko nahi hori aurretiaz jakinaraziko du; hain zuzen, hainbat jardueraren jarraipena ez kaltetze aldera, suntsiarazpenaren unean betetzeko bidean diren jardueren beharrezko jarraipena bermatuta utzirik. Bestelako akordiorik ez badute, eraginak izango ditu jakinarazi eta hamabost egunera.
Edorta Simón Díez, Trafikoko Buruzagitza Nagusia, Gipuzkoako Trafikoko Probintziako burua, Trafikoko zuzendari nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. artikulua).
Garbiñe Sáez Molinuevo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria.
Olatz Peon Ormazabal, Tolosako Udaleko alkatea,
I. ERANSKINA
SEGURTASUNEKO DOKUMENTUA
1.– Komunikazio-kanal baten identifikazioa.
Udalak komunikazio-kanal bat izatea (telefonoa, posta elektronikoa, etab.) bermatuko du. Horren bidez, DGT udalarekin harremanetan jarri ahalko da helburu hauekin:
– Datu-eskaerekin loturiko gorabeherak konpontzea.
– DGTko fiskalizazio- eta kontrol-arduradunek datu-eskaeren auditoriak eskatu ahal izatea, era horretan baldintzak –datuak lagatzeko zerbitzuetarako sarbidea onartzeko erabili zirenak, hain zuzen–, betetzen direla egiaztatzeko.
2.– Erabiltzaileen kudeaketa.
Puntu honetan udalak hau bermatuko du:
– DGTk datuak lagatzeko dituen zerbitzuetara sartzeko baimendutako erabiltzaileen edo kideen bizi-zikloa kudeatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezarrita dituela (altak, bajak, erabiltzaileen baimenen aldaketak).
– DGTk hala eskatuz gero, datu-eskaerak egiteko baimendutako erabiltzaileen edo kideen zerrenda eguneratua eman ahalko duela (horri esker egiaztatu ahalko da zerrenda hori bat datorrela DGTren sarbidea kontrolatzeko sistemetan dauden datuekin).
– Datu-eskaerak egiteko baimendu dituen pertsonekin zerikusia duen edozein aldaketaren berri emango duela. Horiek horrela, langile bat lanpostuz aldatzen bada eta hor baimen hori behar ez badu, edo udaleko langile gisa baja hartzen badu, baja emango zaio DGTren datuak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaile gisa.
3.– Sarbide-kontrola.
Udalak bermatu beharko du datu-eskaerak egingo diren lan-ekipoetan sarbidea kontrolatzeko mekanismo egokiak erabiltzen dituela. Horrela, eragotzi ahalko da baimendu gabeko pertsona bat baimenduta dagoen pertsona baten lan-ekipoan sartu ahal izatea.
4.– Datu-eskaeren auditoriak.
Beharrezko informazio guztia biltegiratu behar da (herritarraren baimena, datu-eskaeraren helburua, etab.); horren bidez, DGTk auditoria-eskaera eginez gero, udalak frogatu ahal izateko egindako eskaeren egokitzapena burutu dela.
Horrez gain, udalak bermatu behar du datu-eskaeren egokitzapena justifikatzeko premiazko informazio guztia biltzea ahalbidetzen dion prozedura duela.
5.– Informazioa biltegiratzea.
Udalak bermatuko du eskatutako informazioa behar bezala biltegiratu eta kudeatzen duela, egindako eskaera justifikatzen duten beharrezko datuak barne sartuta, informazio hori dagoen euskarria edozein dela ere.
6.– Probak eta datu errealak.
Eskatutako datuen nolabaiteko tratamendua egiten duten aplikazioak garatuz gero, udalak bermatu beharko du aplikazio horien probetan datu errealik ez dela erabiliko, berorien konfidentzialtasuna arriskuan jarri ahal baitute.
Edorta Simón Díez, Trafikoko Buruzagitza Nagusia, Gipuzkoako Trafikoko Probintziako burua, Trafikoko zuzendari nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. artikulua).
Garbiñe Sáez Molinuevo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria.
Olatz Peon Ormazabal, Tolosako Udaleko alkatea.
VI. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA KUARTANGOKO UDALAREN ARTEKOA, TRAFIKOKO ZEHAPEN PROZEDURAREN ONDORIOZKO EGINTZAK BITARTEKO ELEKTRONIKOEN BIDEZ JAKINARAZTEARI BURUZKOA
Vitoria-Gasteizen, 2016ko martxoaren 9an, bertaratu dira, alde batetik, Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkaritzan jarduten duena.
Eta, bestetik, Eduardo Fernández De Pinedo González, Kuartangoko Udaleko alkatea, udal horren izenean eta ordezkaritzan.
Duten ordezkaritzan eta hitzarmen hau emateko behar besteko ahalmenarekin,
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-bideetan ibilgailuen zirkulazio-zaintzari lotutako zereginak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Zeregin horien artean sartzen da, besteak beste, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunaren gaineko araudiaren eta xedapen gehigarrien kontrako arau-hausteengatik irekitako zehapen-espedienteak izapidetzea eta ebaztea; eta hori, hain zuzen, Trafiko Zuzendaritzaren bitartez betetzen da, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta Zuzendaritzaren bitartez betetzen da, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2 a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.– Udal esparruan trafikoaren arloan zehatzeko ahala toki-erakundeei dagokie, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.g) artikuluaren arabera eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 7. artikuluaren arabera. Testu bategin hori urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen.
Hirugarrena.– 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginak, zehapen-arloan aurreikusten du Bideko Helbide Elektronikoa (BHE) egotea; hain zuzen, gidatzeko edo ibilgailu-zirkulaziorako administrazio-baimenaren titularrak diren guztientzat. Dena den, baimenaren titularra pertsona fisikoa bada, Bideko Helbide Elektroniko bakarra esleituko zaio bere borondatez hala eskatzen duenean.
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 60. artikuluak aurreikusten du mementoan ematen ez diren salaketen jakinarazpen guztiak eta Bideko Helbide Elektronikoa dutenen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak, helbide horren bidez gauzatzea, 90. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zerbitzu publikoak eskuratzeko herritarren sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 28.4 artikuluak interesdunari aitortzen dion eskubidea alde batera utzi gabe.
Testu bategin horren bosgarren xedapen gehigarriak aurreikusten du trafikoaren alorrean eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatu zaizkien autonomia-erkidegoek jakinarazpenak Bideko Helbide Elektronikoaren bitartez egin beharrean beren plataforma informatikoa erabiliz egin ahal dutela. Xedapen horrek ere jasotzen du autonomia-erkidego horietakoak diren udalek beraiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izatea, hain zuzen, jakinarazpenak nork bere autonomia-erkidegoko jakinarazpen-plataformen bitartez egin ahal izateko.
Testu bateginaren bigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, udalek 2016ko maiatzaren 25a arte denbora izango dute jakinarazpen elektronikoak egiteko, beren aurrekontu-baliabideek eta baliabide teknikoek ahalbidetzen badute, betiere.
Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, trafikoaren alorrean, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako zehapen-prozeduretatik eratorritako jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bidez egiten dira eta, halaber, plataforma horrek balio izan dezake Autonomia Erkidegoko udalek beren jakinarazpen telematikoak egin ditzaten dagozkien trafikoko zehapen-prozeduretan.
Ildo horretatik, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak 55. artikuluan aurreikusten du Administrazio Elektronikoaren zerbitzu erkideak –eta horien artean jakinarazpen elektronikoa dago– beste herri-administrazio batzuek erabili ahal izatea, kasuan kasuko lankidetza-hitzarmenetan zehazten denaren arabera.
Aipatutako aurrekariak kontuan hartuta, alderdi sinatzaileek erabaki dute Lankidetza
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
Lankidetza-hitzarmen honen xedea da momentuan ematen ez diren salaketen jakinarazpen elektronikoak eta udal sinatzaileak trafiko-arloan izapidetu behar dituen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bitartez egin ahal izatea.
Bigarrena.– Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egitea.
Jakinarazpena egin baino lehen, udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari beharrezkoak diren datuak emango dizkio Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egiteko (aurrerantzean BHE).
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, kontsulta-eskaria prozesatu eta baliozkotu ondoren, egiaztatuko du kontsultan agertzen diren pertsonak BHEren erroldan sartuta eta, halaber, kasuan kasuko zehapen-prozedurari atxikita dauden.
Hirugarrena.– Jakinarazpena ematea eta gauzatzea.
1.– BHEren erroldan egindako kontsultaren emaitza baiezkoa bada, udalak jakinarazpena gauzatzeko premiazkoa den informazioa elektronikoki bidaliko du jakinarazpen-plataformara.
2.– Udalak jakinarazpenak bidaliko ditu jakinarazpen-plataformara.
3.– Jakinarazpena gauzatuko da hau kontuan hartuz: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 90. artikuluan aurreikusitakoa eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluak.
4.– Jakinarazpen-plataformaren bitartez, udalak hau egin ahalko du:
a) Igorritako jakinarazpenei eta horiek dauden egoerari buruzko informazioa eskuratzea.
b) Gauzatutako jakinarazpenen frogagiriak kontsultatzea.
Laugarrena.– Titulartasuna eta ardurak.
1.– Eusko Jaurlaritzan Administrazio Elektronikoaren arloan eskuduna den zuzendaritzaren ardurapean jakinarazpen elektronikoaren plataformaren funtzionamendua dago.
2.– Trafiko Zuzendaritza eta udal sinatzailea BHEren erroldan kontsulta egiteko informazio-trukeaz arduratuko dira, baita jakinarazi beharreko egintza bidaltzeaz ere.
Hala egokituz gero, aurreko informazioa trukatze aldera, udalak bere sistema informatikoek behar dituzten gastuak ordainduko ditu.
Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena egoki aplikatzen dela bermatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, EAEko herri-administrazioaren bi ordezkarik eta udal sinatzailearen beste bik osatuta.
Batzorde horren ardurak izango dira hitzarmena interpretatzean agertutako zalantzak argitzea, betetzean sor litezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmena nola doan ikuskatzea eta, beharrezkoa izanez gero, hobetzeko proposamenak lantzea.
Era berean, Batzordeak hitzarmenaren xede diren zerbitzuak emateari buruzko protokolo teknikoak garatu ahal izango ditu.
Batzorde hau alderdi sinatzaileetako batek hala eskatzen duenean bilduko da eta, gutxienez, urtean behin.
Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.
Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta interpretatu eta garatzeko herri-administrazioen arteko lankidetza-hitzarmenei aplika dakiekeen ordenamendu juridiko eta administratiboa bete beharko du.
Hitzarmen hau interpretatu eta betetzean sor litezkeen auzigaiak, baldin eta Jarraipen-Batzordeak konpontzerik ez badu, administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenak aztertu beharko ditu.
Zazpigarrena.– Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2016ko abenduaren 31 arteko indarraldia izango du. Automatikoki urte naturalka luzatuko da baldin eta alderdietako edozeinek berariaz salatzen ez badu, eta hori luzapena hasi baino gutxienez hilabete lehenago jakinarazi beharko da frogatzeko moduan.
Eta azaldutako guztiarekin ados daudela eta onartzen dutela frogatzeko, alderdiek dokumentu honen bi ale sinatzen dituzte goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz, Segurtasuneko sailburua.
Eduardo Fernández de Pinedo González, Kuartangoko alkatea.
VII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA GUARDIAKO UDALAREN ARTEKOA, TRAFIKOKO ZEHAPEN PROZEDURAREN ONDORIOZKO EGINTZAK BITARTEKO ELEKTRONIKOEN JAKINARAZTEARI BURUZKOA
Vitoria-Gasteizen, 2016ko martxoaren 18an, bertaratu dira, alde batetik, Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkaritzan jarduten duena.
Eta, bestetik, Pedro Leon Garcia de Olano, Guardiako Udaleko alkatea, udal horren izenean eta ordezkaritzan.
Duten ordezkaritzan eta hitzarmen hau emateko behar besteko ahalmenarekin,
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-bideetan ibilgailuen zirkulazio-zaintzari lotutako zereginak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Zeregin horien artean sartzen da, besteak beste, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunaren gaineko araudiaren eta xedapen gehigarrien kontrako arau-hausteengatik irekitako zehapen-espedienteak izapidetzea eta ebaztea; eta hori, hain zuzen, Trafiko Zuzendaritzaren bitartez betetzen da, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.– Udal esparruan trafikoaren arloan zehatzeko ahala toki-erakundeei dagokie, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.g) artikuluaren arabera eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 7. artikuluaren arabera. Testu bategin hori urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen.
Hirugarrena.– 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginak, zehapen-arloan aurreikusten du Bideko Helbide Elektronikoa (BHE) egotea; hain zuzen, gidatzeko edo ibilgailu-zirkulaziorako administrazio-baimenaren titularrak diren guztientzat. Dena den, baimenaren titularra pertsona fisikoa bada, Bideko Helbide Elektroniko bakarra esleituko zaio bere borondatez hala eskatzen duenean.
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 60. artikuluak aurreikusten du mementoan ematen ez diren salaketen jakinarazpen guztiak eta Bideko Helbide Elektronikoa dutenen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak, helbide horren bidez gauzatzea, 90. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zerbitzu publikoak eskuratzeko herritarren sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 28.4 artikuluak interesdunari aitortzen dion eskubidea alde batera utzi gabe.
Testu bategin horren bosgarren xedapen gehigarriak aurreikusten du trafikoaren alorrean eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatu zaizkien autonomia-erkidegoek jakinarazpenak Bideko Helbide Elektronikoaren bitartez egin beharrean beren plataforma informatikoa erabiliz egin ahal dutela. Xedapen horrek ere jasotzen du autonomia-erkidego horietakoak diren udalek beraiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izatea, hain zuzen, jakinarazpenak nork bere autonomia-erkidegoko jakinarazpen-plataformen bitartez egin ahal izateko.
Testu bateginaren bigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, udalek 2016ko maiatzaren 25a arte denbora izango dute jakinarazpen elektronikoak egiteko, beren aurrekontu-baliabideek eta baliabide teknikoek ahalbidetzen badute, betiere.
Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, trafikoaren alorrean, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako zehapen-prozeduretatik eratorritako jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bidez egiten dira eta, halaber, plataforma horrek balio izan dezake Autonomia Erkidegoko udalek beren jakinarazpen telematikoak egin ditzaten dagozkien trafikoko zehapen-prozeduretan.
Ildo horretatik, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak 55. artikuluan aurreikusten du Administrazio Elektronikoaren zerbitzu erkideak –eta horien artean jakinarazpen elektronikoa dago– beste herri-administrazio batzuek erabili ahal izatea, kasuan kasuko lankidetza-hitzarmenetan zehazten denaren arabera.
Aipatutako aurrekariak kontuan hartuta, alderdi sinatzaileek erabaki dute Lankidetza-hitzarmen administratibo hau sinatzea, eta hauek dira hitzarmena osatuko duten
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
Lankidetza-hitzarmen honen xedea da momentuan ematen ez diren salaketen jakinarazpen elektronikoak eta udal sinatzaileak trafiko-arloan izapidetu behar dituen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bitartez egin ahal izatea.
Bigarrena.– Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egitea.
Jakinarazpena egin baino lehen, udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari beharrezkoak diren datuak emango dizkio Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egiteko (aurrerantzean BHE).
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, kontsulta-eskaria prozesatu eta baliozkotu ondoren, egiaztatuko du kontsultan agertzen diren pertsonak BHEren erroldan sartuta eta, halaber, kasuan kasuko zehapen-prozedurari atxikita dauden.
Hirugarrena.– Jakinarazpena ematea eta gauzatzea.
1.– BHEren erroldan egindako kontsultaren emaitza baiezkoa bada, udalak jakinarazpena gauzatzeko premiazkoa den informazioa elektronikoki bidaliko du jakinarazpen-plataformara.
2.– Udalak jakinarazpenak bidaliko ditu jakinarazpen-plataformara.
3.– Jakinarazpena gauzatuko da hau kontuan hartuz: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 90. artikuluan aurreikusitakoa eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluak.
4.– Jakinarazpen-plataformaren bitartez, udalak hau egin ahalko du:
a) Igorritako jakinarazpenei eta horiek dauden egoerari buruzko informazioa eskuratzea.
b) Gauzatutako jakinarazpenen frogagiriak kontsultatzea.
Laugarrena.– Titulartasuna eta ardurak.
1.– Eusko Jaurlaritzan Administrazio Elektronikoaren arloan eskuduna den zuzendaritzaren ardurapean jakinarazpen elektronikoaren plataformaren funtzionamendua dago.
2.– Trafiko Zuzendaritza eta udal sinatzailea BHEren erroldan kontsulta egiteko informazio-trukeaz arduratuko dira, baita jakinarazi beharreko egintza bidaltzeaz ere.
Hala egokituz gero, aurreko informazioa trukatze aldera, udalak bere sistema informatikoek behar dituzten gastuak ordainduko ditu.
Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena egoki aplikatzen dela bermatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, EAEko herri-administrazioaren bi ordezkarik eta udal sinatzailearen beste bik osatuta.
Batzorde horren ardurak izango dira hitzarmena interpretatzean agertutako zalantzak argitzea, betetzean sor litezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmena nola doan ikuskatzea eta, beharrezkoa izanez gero, hobetzeko proposamenak lantzea.
Era berean, Batzordeak hitzarmenaren xede diren zerbitzuak emateari buruzko protokolo teknikoak garatu ahal izango ditu.
Batzorde hau alderdi sinatzaileetako batek hala eskatzen duenean bilduko da eta, gutxienez, urtean behin.
Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.
Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta interpretatu eta garatzeko herri-administrazioen arteko lankidetza-hitzarmenei aplika dakiekeen ordenamendu juridiko eta administratiboa bete beharko du.
Hitzarmen hau interpretatu eta betetzean sor litezkeen auzigaiak, baldin eta Jarraipen-Batzordeak konpontzerik ez badu, administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenak aztertu beharko ditu.
Zazpigarrena.– Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2016ko abenduaren 31 arteko indarraldia izango du. Automatikoki urte naturalka luzatuko da baldin eta alderdietako edozeinek berariaz salatzen ez badu, eta hori luzapena hasi baino gutxienez hilabete lehenago jakinarazi beharko da frogatzeko moduan.
Eta azaldutako guztiarekin ados daudela eta onartzen dutela frogatzeko, alderdiek dokumentu honen bi ale sinatzen dituzte goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz, Segurtasuneko sailburua.
Pedro Léon García de Olano, Guardiako alkatea.
VIII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA LIZARTZAKO UDALAREN ARTEKOA, TRAFIKOKO ZEHAPEN PROZEDURAREN ONDORIOZKO EGINTZAK BITARTEKO ELEKTRONIKOEN BIDEZ JAKINARAZTEARI BURUZKOA
Vitoria-Gasteizen, 2016ko martxoaren 9an, bertaratu dira, alde batetik, Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkaritzan jarduten duena.
Eta, bestetik, Leire Gordo Castro, Lizartzako Udaleko alkatea, udal horren izenean eta ordezkaritzan.
Duten ordezkaritzan eta hitzarmen hau emateko behar besteko ahalmenarekin,
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-bideetan ibilgailuen zirkulazio-zaintzari lotutako zereginak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Zeregin horien artean sartzen da, besteak beste, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunaren gaineko araudiaren eta xedapen gehigarrien kontrako arau-hausteengatik irekitako zehapen-espedienteak izapidetzea eta ebaztea; eta hori, hain zuzen, Trafiko Zuzendaritzaren bitartez betetzen da, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.– Udal esparruan trafikoaren arloan zehatzeko ahala toki-erakundeei dagokie, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.g) artikuluaren arabera eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 7. artikuluaren arabera. Testu bategin hori urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen.
Hirugarrena.– 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginak, zehapen-arloan aurreikusten du Bideko Helbide Elektronikoa (BHE) egotea; hain zuzen, gidatzeko edo ibilgailu-zirkulaziorako administrazio-baimenaren titularrak diren guztientzat. Dena den, baimenaren titularra pertsona fisikoa bada, Bideko Helbide Elektroniko bakarra esleituko zaio bere borondatez hala eskatzen duenean.
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 60. artikuluak aurreikusten du mementoan ematen ez diren salaketen jakinarazpen guztiak eta Bideko Helbide Elektronikoa dutenen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak, helbide horren bidez gauzatzea, 90. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zerbitzu publikoak eskuratzeko herritarren sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 28.4 artikuluak interesdunari aitortzen dion eskubidea alde batera utzi gabe.
Testu bategin horren bosgarren xedapen gehigarriak aurreikusten du trafikoaren alorrean eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatu zaizkien autonomia-erkidegoek jakinarazpenak Bideko Helbide Elektronikoaren bitartez egin beharrean beren plataforma informatikoa erabiliz egin ahal dutela. Xedapen horrek ere jasotzen du autonomia-erkidego horietakoak diren udalek beraiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izatea, hain zuzen, jakinarazpenak nork bere autonomia-erkidegoko jakinarazpen-plataformen bitartez egin ahal izateko.
Testu bateginaren bigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, udalek 2016ko maiatzaren 25a arte denbora izango dute jakinarazpen elektronikoak egiteko, beren aurrekontu-baliabideek eta baliabide teknikoek ahalbidetzen badute, betiere.
Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, trafikoaren alorrean, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako zehapen-prozeduretatik eratorritako jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bidez egiten dira eta, halaber, plataforma horrek balio izan dezake Autonomia Erkidegoko udalek beren jakinarazpen telematikoak egin ditzaten dagozkien trafikoko zehapen-prozeduretan.
Ildo horretatik, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak 55. artikuluan aurreikusten du Administrazio Elektronikoaren zerbitzu erkideak –eta horien artean jakinarazpen elektronikoa dago– beste herri-administrazio batzuek erabili ahal izatea, kasuan kasuko lankidetza-hitzarmenetan zehazten denaren arabera.
Aipatutako aurrekariak kontuan hartuta, alderdi sinatzaileek erabaki dute Lankidetza-hitzarmen administratibo hau sinatzea, eta hauek dira hitzarmena osatuko duten
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
Lankidetza-hitzarmen honen xedea da momentuan ematen ez diren salaketen jakinarazpen elektronikoak eta udal sinatzaileak trafiko-arloan izapidetu behar dituen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bitartez egin ahal izatea.
Bigarrena.– Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egitea.
Jakinarazpena egin baino lehen, udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari beharrezkoak diren datuak emango dizkio Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egiteko (aurrerantzean BHE).
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, kontsulta-eskaria prozesatu eta baliozkotu ondoren, egiaztatuko du kontsultan agertzen diren pertsonak BHEren erroldan sartuta eta, halaber, kasuan kasuko zehapen-prozedurari atxikita dauden.
Hirugarrena.– Jakinarazpena ematea eta gauzatzea.
1.– BHEren erroldan egindako kontsultaren emaitza baiezkoa bada, udalak jakinarazpena gauzatzeko premiazkoa den informazioa elektronikoki bidaliko du jakinarazpen-plataformara.
2.– Udalak jakinarazpenak bidaliko ditu jakinarazpen-plataformara.
3.– Jakinarazpena gauzatuko da hau kontuan hartuz: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 90. artikuluan aurreikusitakoa eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluak.
4.– Jakinarazpen-plataformaren bitartez, udalak hau egin ahalko du:
a) Igorritako jakinarazpenei eta horiek dauden egoerari buruzko informazioa eskuratzea.
b) Gauzatutako jakinarazpenen frogagiriak kontsultatzea.
Laugarrena.– Titulartasuna eta ardurak.
1.– Eusko Jaurlaritzan Administrazio Elektronikoaren arloan eskuduna den zuzendaritzaren ardurapean jakinarazpen elektronikoaren plataformaren funtzionamendua dago.
2.– Trafiko Zuzendaritza eta udal sinatzailea BHEren erroldan kontsulta egiteko informazio-trukeaz arduratuko dira, baita jakinarazi beharreko egintza bidaltzeaz ere.
Hala egokituz gero, aurreko informazioa trukatze aldera, udalak bere sistema informatikoek behar dituzten gastuak ordainduko ditu.
Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena egoki aplikatzen dela bermatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, EAEko herri-administrazioaren bi ordezkarik eta udal sinatzailearen beste bik osatuta.
Batzorde horren ardurak izango dira hitzarmena interpretatzean agertutako zalantzak argitzea, betetzean sor litezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmena nola doan ikuskatzea eta, beharrezkoa izanez gero, hobetzeko proposamenak lantzea.
Era berean, Batzordeak hitzarmenaren xede diren zerbitzuak emateari buruzko protokolo teknikoak garatu ahal izango ditu.
Batzorde hau alderdi sinatzaileetako batek hala eskatzen duenean bilduko da eta, gutxienez, urtean behin.
Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.
Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta interpretatu eta garatzeko herri-administrazioen arteko lankidetza-hitzarmenei aplika dakiekeen ordenamendu juridiko eta administratiboa bete beharko du.
Hitzarmen hau interpretatu eta betetzean sor litezkeen auzigaiak, baldin eta jarraipen-batzordeak konpontzerik ez badu, administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenak aztertu beharko ditu.
Zazpigarrena.– Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2016ko abenduaren 31 arteko indarraldia izango du. Automatikoki urte naturalka luzatuko da baldin eta alderdietako edozeinek berariaz salatzen ez badu, eta hori luzapena hasi baino gutxienez hilabete lehenago jakinarazi beharko da frogatzeko moduan.
Eta azaldutako guztiarekin ados daudela eta onartzen dutela frogatzeko, alderdiek dokumentu honen bi ale sinatzen dituzte goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Estefania Beltran de Heredia Arróniz, Segurtasuneko sailburua.
Leire Gordo Castro Lizartzako Alkatea.
IX. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA EREÑOKO UDALAREN ARTEKOA, TRAFIKOKO ZEHAPEN PROZEDURAREN ONDORIOZKO EGINTZAK BITARTEKO ELEKTRONIKOEN BIDEZ JAKINARAZTEARI BURUZKOA
Vitoria-Gasteizen, 2016ko apirilaren 6an, bertaratu dira, alde batetik, Estefanía Beltrán De Heredia Arróniz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkaritzan jarduten duena.
Eta, bestetik, Joseba Zarragoikoetxea Zenikazelaia, Ereñoko Udaleko alkatea, udal horren izenean eta ordezkaritzan.
Duten ordezkaritzan eta hitzarmen hau emateko behar besteko ahalmenarekin,
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-bideetan ibilgailuen zirkulazio-zaintzari lotutako zereginak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Zeregin horien artean sartzen da, besteak beste, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunaren gaineko araudiaren eta xedapen gehigarrien kontrako arau-hausteengatik irekitako zehapen-espedienteak izapidetzea eta ebaztea; eta hori, hain zuzen, Trafiko Zuzendaritzaren bitartez betetzen da, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.– Udal esparruan trafikoaren arloan zehatzeko ahala toki-erakundeei dagokie, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.g) artikuluaren arabera eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 7. artikuluaren arabera. Testu bategin hori urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen.
Hirugarrena.– 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginak, zehapen-arloan aurreikusten du Bideko Helbide Elektronikoa (BHE) egotea; hain zuzen, gidatzeko edo ibilgailu-zirkulaziorako administrazio-baimenaren titularrak diren guztientzat. Dena den, baimenaren titularra pertsona fisikoa bada, Bideko Helbide Elektroniko bakarra esleituko zaio bere borondatez hala eskatzen duenean.
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 60. artikuluak aurreikusten du mementoan ematen ez diren salaketen jakinarazpen guztiak eta Bideko Helbide Elektronikoa dutenen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak, helbide horren bidez gauzatzea, 90. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zerbitzu publikoak eskuratzeko herritarren sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 28.4 artikuluak interesdunari aitortzen dion eskubidea alde batera utzi gabe.
Testu bategin horren bosgarren xedapen gehigarriak aurreikusten du trafikoaren alorrean eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatu zaizkien autonomia-erkidegoek jakinarazpenak Bideko Helbide Elektronikoaren bitartez egin beharrean beren plataforma informatikoa erabiliz egin ahal dutela. Xedapen horrek ere jasotzen du autonomia-erkidego horietakoak diren udalek beraiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izatea, hain zuzen, jakinarazpenak nork bere autonomia-erkidegoko jakinarazpen-plataformen bitartez egin ahal izateko.
Testu bateginaren bigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, udalek 2016ko maiatzaren 25a arte denbora izango dute jakinarazpen elektronikoak egiteko, beren aurrekontu-baliabideek eta baliabide teknikoek ahalbidetzen badute, betiere.
Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, trafikoaren alorrean, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako zehapen-prozeduretatik eratorritako jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bidez egiten dira eta, halaber, plataforma horrek balio izan dezake Autonomia Erkidegoko udalek beren jakinarazpen telematikoak egin ditzaten dagozkien trafikoko zehapen-prozeduretan.
Ildo horretatik, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak 55. artikuluan aurreikusten du Administrazio Elektronikoaren zerbitzu erkideak –eta horien artean jakinarazpen elektronikoa dago– beste herri-administrazio batzuek erabili ahal izatea, kasuan kasuko lankidetza-hitzarmenetan zehazten denaren arabera.
Aipatutako aurrekariak kontuan hartuta, alderdi sinatzaileek erabaki dute Lankidetza-hitzarmen administratibo hau sinatzea, eta hauek dira hitzarmena osatuko duten
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
Lankidetza-hitzarmen honen xedea da momentuan ematen ez diren salaketen jakinarazpen elektronikoak eta udal sinatzaileak trafiko-arloan izapidetu behar dituen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bitartez egin ahal izatea.
Bigarrena.– Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egitea.
Jakinarazpena egin baino lehen, udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari beharrezkoak diren datuak emango dizkio Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egiteko (aurrerantzean BHE).
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, kontsulta-eskaria prozesatu eta baliozkotu ondoren, egiaztatuko du kontsultan agertzen diren pertsonak BHEren erroldan sartuta eta, halaber, kasuan kasuko zehapen-prozedurari atxikita dauden.
Hirugarrena.– Jakinarazpena ematea eta gauzatzea.
1.– BHEren erroldan egindako kontsultaren emaitza baiezkoa bada, udalak jakinarazpena gauzatzeko premiazkoa den informazioa elektronikoki bidaliko du jakinarazpen-plataformara.
2.– Udalak jakinarazpenak bidaliko ditu jakinarazpen-plataformara.
3.– Jakinarazpena gauzatuko da hau kontuan hartuz: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 90. artikuluan aurreikusitakoa eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluak.
4.– Jakinarazpen-plataformaren bitartez, udalak hau egin ahalko du:
a) Igorritako jakinarazpenei eta horiek dauden egoerari buruzko informazioa eskuratzea.
b) Gauzatutako jakinarazpenen frogagiriak kontsultatzea.
Laugarrena.– Titulartasuna eta ardurak.
1.– Eusko Jaurlaritzan Administrazio Elektronikoaren arloan eskuduna den zuzendaritzaren ardurapean jakinarazpen elektronikoaren plataformaren funtzionamendua dago.
2.– Trafiko Zuzendaritza eta udal sinatzailea BHEren erroldan kontsulta egiteko informazio-trukeaz arduratuko dira, baita jakinarazi beharreko egintza bidaltzeaz ere.
Hala egokituz gero, aurreko informazioa trukatze aldera, udalak bere sistema informatikoek behar dituzten gastuak ordainduko ditu.
Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena egoki aplikatzen dela bermatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, EAEko herri-administrazioaren bi ordezkarik eta udal sinatzailearen beste bik osatuta.
Batzorde horren ardurak izango dira hitzarmena interpretatzean agertutako zalantzak argitzea, betetzean sor litezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmena nola doan.
Era berean, Batzordeak hitzarmenaren xede diren zerbitzuak emateari buruzko protokolo teknikoak garatu ahal izango ditu.
Batzorde hau alderdi sinatzaileetako batek hala eskatzen duenean bilduko da eta, gutxienez, urtean behin.
Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.
Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta interpretatu eta garatzeko herri-administrazioen arteko lankidetza-hitzarmenei aplika dakiekeen ordenamendu juridiko eta administratiboa bete beharko du.
Hitzarmen hau interpretatu eta betetzean sor litezkeen auzigaiak, baldin eta Jarraipen-Batzordeak konpontzerik ez badu, administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenak aztertu beharko ditu.
Zazpigarrena.– Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2016ko abenduaren 31 arteko indarraldia izango du. Automatikoki urte naturalka luzatuko da baldin eta alderdietako edozeinek berariaz salatzen ez badu, eta hori luzapena hasi baino gutxienez hilabete lehenago jakinarazi beharko da frogatzeko moduan.
Eta azaldutako guztiarekin ados daudela eta onartzen dutela frogatzeko, alderdiek dokumentu honen bi ale sinatzen dituzte goiburuan adierazitako tokian eta egunean. kuskatzea eta, beharrezkoa izanez gero, hobetzeko proposamenak lantzea.
Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz, Segurtasuneko sailburua.
Joseba Zarragoikoetxea Zenikazelaia, Ereñoko alkatea.
X. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA VILLABONAKO UDALAREN ARTEKOA, TRAFIKOKO ZEHAPEN PROZEDURAREN ONDORIOZKO EGINTZAK BITARTEKO ELEKTRONIKOEN BIDEZ JAKINARAZTEARI BURUZKOA
Vitoria-Gasteizen, 2016ko apirilaren 6an, bertaratu dira, alde batetik, Estefanía Beltrán De Heredia Arróniz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkaritzan jarduten duena.
Eta, bestetik, Ivan Aguirre Saiz, Villabonako Udaleko alkatea, udal horren izenean eta ordezkaritzan.
Duten ordezkaritzan eta hitzarmen hau emateko behar besteko ahalmenarekin,
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-bideetan ibilgailuen zirkulazio-zaintzari lotutako zereginak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Zeregin horien artean sartzen da, besteak beste, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunaren gaineko araudiaren eta xedapen gehigarrien kontrako arau-hausteengatik irekitako zehapen-espedienteak izapidetzea eta ebaztea; eta hori, hain zuzen, Trafiko Zuzendaritzaren bitartez betetzen da, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.– Udal esparruan trafikoaren arloan zehatzeko ahala toki-erakundeei dagokie, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.g) artikuluaren arabera eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 7. artikuluaren arabera. Testu bategin hori urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen.
Hirugarrena.– 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginak, zehapen-arloan aurreikusten du Bideko Helbide Elektronikoa (BHE) egotea; hain zuzen, gidatzeko edo ibilgailu-zirkulaziorako administrazio-baimenaren titularrak diren guztientzat. Dena den, baimenaren titularra pertsona fisikoa bada, Bideko Helbide Elektroniko bakarra esleituko zaio bere borondatez hala eskatzen duenean.
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 60. artikuluak aurreikusten du mementoan ematen ez diren salaketen jakinarazpen guztiak eta Bideko Helbide Elektronikoa dutenen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak, helbide horren bidez gauzatzea, 90. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zerbitzu publikoak eskuratzeko herritarren sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 28.4 artikuluak interesdunari aitortzen dion eskubidea alde batera utzi gabe.
Testu bategin horren Bosgarren Xedapen Gehigarriak aurreikusten du trafikoaren alorrean eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatu zaizkien autonomia-erkidegoek jakinarazpenak Bideko Helbide Elektronikoaren bitartez egin beharrean beren plataforma informatikoa erabiliz egin ahal dutela. Xedapen horrek ere jasotzen du autonomia-erkidego horietakoak diren udalek beraiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izatea, hain zuzen, jakinarazpenak nork bere autonomia-erkidegoko jakinarazpen-plataformen bitartez egin ahal izateko.
Testu bateginaren bigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, udalek 2016ko maiatzaren 25a arte denbora izango dute jakinarazpen elektronikoak egiteko, betiere beren aurrekontu-baliabideek eta baliabide teknikoek ahalbidetzen badute.
Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, trafikoaren alorrean, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako zehapen-prozeduretatik eratorritako jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bidez egiten dira eta, halaber, plataforma horrek balio izan dezake Autonomia Erkidegoko udalek beren jakinarazpen telematikoak egin ditzaten dagozkien trafikoko zehapen-prozeduretan.
Ildo horretatik, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak 55. artikuluan aurreikusten du Administrazio Elektronikoaren zerbitzu erkideak –eta horien artean jakinarazpen elektronikoa dago– beste herri-administrazio batzuek erabili ahal izatea, kasuan kasuko lankidetza-hitzarmenetan zehazten denaren arabera.
Aipatutako aurrekariak kontuan hartuta, alderdi sinatzaileek erabaki dute Lankidetza-hitzarmen administratibo hau sinatzea, eta hauek dira hitzarmena osatuko duten
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
Lankidetza-hitzarmen honen xedea da momentuan ematen ez diren salaketen jakinarazpen elektronikoak eta udal sinatzaileak trafiko-arloan izapidetu behar dituen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bitartez egin ahal izatea.
Bigarrena.– Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egitea.
Jakinarazpena egin baino lehen, udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari beharrezkoak diren datuak emango dizkio Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egiteko (aurrerantzean BHE).
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, kontsulta-eskaria prozesatu eta baliozkotu ondoren, egiaztatuko du kontsultan agertzen diren pertsonak BHEren erroldan sartuta eta, halaber, kasuan kasuko zehapen-prozedurari atxikita dauden.
Hirugarrena.– Jakinarazpena ematea eta gauzatzea
1.– BHEren erroldan egindako kontsultaren emaitza baiezkoa bada, udalak jakinarazpena gauzatzeko premiazkoa den informazioa elektronikoki bidaliko du jakinarazpen-plataformara.
2.– Udalak jakinarazpenak bidaliko ditu jakinarazpen-plataformara
3.– Jakinarazpena gauzatuko da hau kontuan hartuz: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 90. artikuluan aurreikusitakoa eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30. eta 31. Artikuluak.
4.– Jakinarazpen-plataformaren bitartez, udalak hau egin ahalko du:
a) Igorritako jakinarazpenei eta horiek dauden egoerari buruzko informazioa eskuratzea.
b) Gauzatutako jakinarazpenen frogagiriak kontsultatzea.
Laugarrena.– Titulartasuna eta ardurak.
Eusko Jaurlaritzan Administrazio Elektronikoaren arloan eskuduna den zuzendaritzaren ardurapean jakinarazpen elektronikoaren plataformaren funtzionamendua dago.
2.– Trafiko Zuzendaritza eta udal sinatzailea BHEren erroldan kontsulta egiteko informazio-trukeaz arduratuko dira, baita jakinarazi beharreko egintza bidaltzeaz ere.
Hala egokituz gero, aurreko informazioa trukatze aldera, udalak bere sistema informatikoek behar dituzten gastuak ordainduko ditu.
Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena egoki aplikatzen dela bermatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, EAEko herri-administrazioaren bi ordezkarik eta udal sinatzailearen beste bik osatuta.
Batzorde horren ardurak izango dira hitzarmena interpretatzean agertutako zalantzak argitzea, betetzean sor litezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmena nola doan ikuskatzea eta, beharrezkoa izanez gero, hobetzeko proposamenak lantzea.
Era berean, batzordeak hitzarmenaren xede diren zerbitzuak emateari buruzko protokolo teknikoak garatu ahal izango ditu.
Batzorde hau alderdi sinatzaileetako batek hala eskatzen duenean bilduko da eta, gutxienez, urtean behin.
Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.
Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta interpretatu eta garatzeko herri-administrazioen arteko lankidetza-hitzarmenei aplika dakiekeen ordenamendu juridiko eta administratiboa bete beharko du.
Hitzarmen hau interpretatu eta betetzean sor litezkeen auzigaiak, baldin eta Jarraipen-Batzordeak konpontzerik ez badu, administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenak aztertu beharko ditu.
Zazpigarrena.– Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2016ko abenduaren 31 arteko indarraldia izango du. Automatikoki urte naturalka luzatuko da baldin eta alderdietako edozeinek berariaz salatzen ez badu, eta hori luzapena hasi baino gutxienez hilabete lehenago jakinarazi beharko da frogatzeko moduan.
Eta azaldutako guztiarekin ados daudela eta onartzen dutela frogatzeko, alderdiek dokumentu honen bi ale sinatzen dituzte goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz, Segurtasuneko sailburua.
Ivan Aguirre Saiz, Villabonako alkatea.
XI. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIAREN ETA TRAPAGARANGO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, TOKIKO POLIZIAREN OINARRIZKO ESKALAKO BITARTEKO AGENTEENTZAKO LAN-POLTSA SORTZEKO.
Valle de Trapaga-Trapagaranen, 2016ko martxoaren 29an.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Malentxo Arruabarrena Julián, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia, urtarrilaren 8ko 68/2013 Dekretu bidez izendatua (urtarrilaren 16ko EHAO, 11. zk.), Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Organismo Autonomoaren izenean eta hura ordezkatuz, EAEko Segurtasun Publikoko Sistema Antolatzen duen ekainaren 28ko 15/2012 Legeko 20. eta 26. artikuluek esleitzen dioten eskumenarekin bat.
Bestetik, Xabier Cuellar Cuadra, Trapagarango Udaleko alkatea, hori ordezkatuz.
Bi alderdiek, duten ordezkaritzarekin bat, dagozkien eskuduntzetan jardunez eta elkarri ordezkaritza horretatik ondorioztatzen diren ahalmenak errekonozituta,
AZALDU DUTE:
Lehenengoa.– Jarduten ari diren bi administrazioak jabe direla toki mailan tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak bitarteko-erregimenean estaltzeak eragiten dituen arazoez. Halakoak estaltzea beharrezkoa izaten da bai oporraldietan, oro har, udan, edota aurreikusi ezinezko baldintzetan edo bestelakoetan, eta nolanahi ere bitarteko agente horiek kontratatu behar izaten direla dagozkien funtzioak betetzeko.
Bigarrena.– Arazo horri ondo helduko bazaio, aipatutako bi aldeek batera bultzatu beharko dute Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako bitarteko agente izateko lan-poltsa bat sortzeko; Udalek, hala, hango pertsonak bizkor eta eraginkor kontratatu ahal izango dituzte, behar dutenean, lehendik egongo baitira hautatuta eta beren funtzioak ondo gauzatzeko trebatuta eta gaituta.
Hirugarrena.– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, azken horien ekintza-baliabideak optimizatzeko.
Laugarrena.– Sinatzen duen Udalak ez ditu berezko baliabide teknikoak bitarteko tokiko agenteak hautatzeko eta prestatzeko eta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak horretarako baliabideak eta azpiegiturak dituenez, bi alderdiek jotzen dute egokia dela Akademia erabiltzea, bitarteko-erregimenean, beharrezkoak diren tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agente-plazak estaltzeko.
Bosgarrena.– Lankidetza horren legezko oinarria apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikulua da, Tokiko Erregimenaren Oinarriak erregulatzen dituena. Horren arabera, toki-administrazioaren eta Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioen arteko ekonomia, teknika eta administrazioko arloetako lankidetza, bai toki-zerbitzuetan bai guztien intereseko gaietan, borondatez burutuko da, legeetan ohartemandako moduan eta erara; nolanahi ere, izenpetu ditzaten administrazio-mailako partzuergo edo hitzarmenen bidez ere burutu daiteke.
Halaber, lankidetza hori ekainaren 28ko Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzen duen 15/2012 Legearen 3.3 eta 44.1 artikuluetan jasota dago. «3.3.– Segurtasun publikoan parte hartzen duten Euskal administrazio publiko guztiak eta horren karguko zerbitzu guztiak lankidetza-, koordinazio- eta elkarlan-printzipioen arabera erlazionatzen dira elkarrekin.» ; «44.1.– Segurtasun publikoko sail eskudunak polizia-lankidetzarako hitzarmenak sinatu ahal izango ditu interesa duten udalekin, elkarlanerako eta lankidetzarako modu eta prozedurak zehazteko».
Horregatik guztiagatik, aldeek Lankidetzako Hitzarmena sinatzea erabaki dute, hauei jarraikiz:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea eta helburua. Hitzarmen honen xedea tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa sortzea da, hala behar duten Udal sinatzaileei, premia handiko egoeretan eta kontzeptuan bertan jasotzen den aldi baterako izaerarekin, modu bizkor eta eraginkorrean lan-poltsako pertsonak kontratatzea ahalbidetzeko. Langile horiek aldez aurretik hautatu, prestatu eta gaituko ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, berezko funtzioetan jarduteko. Kudeaketa eraginkorra eta baliabideak modu hobezinean erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoko Sistemaren beharrak egoki artatzearekin bateratu behar da, sistemaren kalitatea bermatuz.
Hitzarmen honen helburua, beraz, Udal sinatzaileen eskaerei erantzutea da eta haiei aldi baterako estaldura-zerbitzua eskaintzea, bitarteko-erregimenean, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak betetzeko beharrezkoa denean, kalitatea eta eraginkortasuna bermatuz eta publizitate, berdintasun, meritu eta ahalmen printzipioekin bat.
Bigarrena.– Bitarteko agenteen lan-poltsa osatzeko aplikazio-eremua eta pertsona hartzaileak. Lan-poltsa hau Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetza-hitzarmen hau sinatu duten Udalek bakarrik erabili ahalko dute, eta soilik bitarteko agenteak izendatzeko tokiko poliziako oinarrizko eskalako agente-kategorian lanpostuak bete behar diren kasuetan, beharra eta premia behar bezala justifikatuz, karrerako langile funtzionarioekin bete ezin daitezkeenean.
Lan-poltsako zati izango dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu duten eta hori gainditu duten, eta akademia horrek berak Arkautiko instalazioetan antolatutako prestakuntza-ikastaroa egin duten pertsonak.
Hirugarrena.– Aldeen betebeharrak. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari dagozkion sustapen-lanei eragin gabe, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautaketa-prozesu bat deitu du; onartutako eta kanpoan utzitako hautagaien zerrenda onartuko du; kalifikazio-epaimahaiko pertsona titularrak eta ordezkoak izendatuko ditu; frogak antolatuko eta kudeatuko ditu; gainditu duten pertsonen zerrenda ezagutaraziko du eta hautagaien prestakuntza gauzatuko du.
Hautagaiek hasiera batetik lan-poltsak eskaintzen dituen aukerak ezagut ditzaten, Akademiak hautaketa-prozesuaren deialdia behar bezala iragarriko du, hitzartutako Udalen web guneetan ere argitaratuz.
Bestalde, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten Udalek erabat onartzen dituzte tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako poltsa sortzeko jardute-irizpide hauek:
1.– Berezko hautaketa-prozesuen ondorioz lan-poltsak antolatzeari uko egiten diote, polizia-agenteak karrerako funtzionariotzat integratzeko.
2.– Segurtasun Sailaren poltsako bitarteko langileak modu esklusiboan erabiltzeko hitza ematen dute, eta aurkako kasuan, galarazi egiten da ondoren erabiltzea. Horrek esan nahi du berariaz uko egiten diotela beren poltsak deitzeari edo beste tokiko erakunde batzuk deitutako poltsak erabiltzeari.
3.– Udal sinatzaileak berariaz jakinarazten duen kasuetan, lan-poltsa hau sortu aurretik existitzen ziren lan-poltsetako kideak errespetatuko dira, baina irizpide hori eskatzen duen Udalaren udal-mugartearen barruan bakarrik aplikatuko da.
a) Aurreko puntuan adierazitakoarekin bat, Trapagarango Udalak adierazten du ez duela lan-poltsarik indarrean mantentzeko asmorik eta, beraz, ez duela beste lan-poltsa horretara joko, Segurtasun Sailak osatuko duen lan-poltsara jo aurretik.
Laugarrena.– Jarraipen-batzordea. Hitzarmena behar bezala zaintzeko, segimendu-batzorde tekniko bat sortu da, lau kidez osatua: bi Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioa ordezkatuz eta beste bi dagokion Udala ordezkatuz. Lehendakaritza Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioko ordezkarietako batek beteko du.
Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.
Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, aldeetako batek horrela eskatzen badu, eta adostasunez hartu beharko dituzte erabakiak.
Bosgarrena.– Hitzarmena aldatzea. Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi aldeek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa gehituko dizkiote dokumentu honi.
Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak. Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.
Laugarren klausulan jasota dauden jarraipen-batzordeari esleitutako funtzioei eragin gabe, hitzarmen hau garatzean eta egikaritzean bi aldeen artean sor litezkeen liskarrak administrazioarekiko auzi-jurisdikzioaren esku jarriko dira.
Zazpigarrena.– Indarraldia eta amaiera.
Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2016ko abenduaren 31n bukatuko da. Nolanahi ere, isilbidez luzatuko da ondoz ondoko urteko aldietan, aldeetako batek salatu ezean. Salatzeko, idatziko jakinarazpena egin behar zaio beste aldeari, hitzarmenaren edo luzapenen mugaeguna baino hilabete lehenago gutxienez.
Hitzarmena amaitu ahal izango da, aldeek edozer momentutan hala adosten badute.
Zortzigarrena.– Erantsitako dokumentazioa. Hitzarmen honekin batera, ondorengo dokumentuak doaz:
a) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa hautatzeko prozedura arautzen duten oinarriak eta deialdia (EHAAn argitaratuak 2014ko otsailaren 25ean).
b) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsaren funtzionamendu-sistema arautzen duen arautegia.
Hitzarmen hau alde biek irakurri ondoren, bertan esandakoarekin bat datozela adierazteko, bina kopia sinatu dituzte, testuaren idazpuruan aipatutako tokian eta egunean, eta bertan ezarri diren klausulekin bat.
Malentxo Arruabarrena Julián, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia.
Xabier Cuellar Cuadra, Trapagarango alkatea.
XII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIOAREN ETA BERROBIKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOAREN ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEAREN 30/1992 LEGEAREN 38.4.B) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO
(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 18a.
BILDU DIRA:
Batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari gisa, eta, bestetik,
Joseba Iñigo Aiertza Mujika, Berrobiko Udaleko alkate-lehendakaria, udal horren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako hau
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkez daitezke edozein administrazio-organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administrazioetakoak, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki-Administrazioko erakundeetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Berrobiko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Berrobiko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena.– EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako lotutako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Berrobiko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena.– Berrobiko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) EAEko Administrazioko organoei edo administrazio horren menpeko edo hari atxikiriko zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere erregistroetan onartzea.
b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikuluaren eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunera, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, irteera-data idatzita egongo delarik, betiere. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena.– EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) Berrobiko Udalari, EAEko Administrazioa osatzen duten eta haren menpe edo hari atxikita dauden organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, bai eta informazio hori, etengabe, eguneratzea ere.
b) Berrobiko Udalari baliabide egokiak ematea, berorrek, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
c) Erregistroak antolatzeko eta informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena.– Baldin eta hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasunari eragiten badiote; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatuko dute.
Seigarrena.– Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Berrobiko Udaleko iragarki-taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena.– Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, pertsona interesdunek jatorrizko bi ale sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Berrobiko Udaleko alkate-lehendakaria,
JOSEBA IÑIGO AIERTZA MUJIKA.
XIII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIOAREN ETA ELDUAINGO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOAREN ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEAREN 30/1992 LEGEAREN 38.4.B) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO
(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)
Vitoria-Gasteizen, 2016ko martxoaren 4an.
BILDU DIRA:
Batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari gisa, eta bestetik,
Jose Angel Urkizu Odriozola, Elduaingo Udaleko alkate-lehendakaria, udal horren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako hau
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkez daitezke edozein administrazio-organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administrazioetakoak, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako toki-administrazioko erakundeetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Elduaingo Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Elduaingo Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena.– EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako lotutako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Elduaingo Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena.– Elduaingo Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) EAEko Administrazioko organoei edo administrazio horren menpeko edo hari atxikiriko zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere erregistroetan onartzea.
b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikuluaren eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunera, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, betiere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena.– EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) Elduaingo Udalari, EAEko Administrazioa osatzen duten eta haren menpe edo hari atxikita dauden organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, bai eta informazio hori, etengabe, eguneratzea ere.
b) Elduaingo Udalari baliabide egokiak ematea, berorrek, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
c) Erregistroak antolatzeko eta informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena.– Baldin eta hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasunari eragiten badiote; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatuko dute.
Seigarrena.– Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Elduaingo Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena.– Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, pertsona interesdunek jatorrizko bi ale sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Elduaingo Udaleko alkate-lehendakaria,
JOSE ANGEL URKIZU ODRIOZOLA.
XIV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 23/2016 EBAZPENARENA
ARABAKO FORU ALDUNDIAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA, KARTOGRAFIA, GEODESIA ETA LURRALDE-INFORMAZIOARI BURUZKOA
Vitoria-Gasteizen, 2016ko apirilaren 13an.
BILDU DIRA:
Ana Isabel Oregi Bastarrika Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ordezkari gisa, eta Josean Galera Carrillo jauna, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua.
PARTE HARTU DUTE:
Lehenengoak, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua den aldetik, eta Euskadiko Administrazioaren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluaren 2013ko abenduaren 30eko erabakiaren bidez hitzarmen hau sinatzeko berariaz baimendua izan denez.
Bigarrenak, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatu gisa, aldundiaren ordezkaritzan, Diputatu Kontseiluaren 2015eko abenduaren 30eko erabakiaren bidez hitzarmen hau sinatzeko berariaz baimendu izan denez.
Parte hartzen dutenek lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko legezko gaitasuna aitortzen diote elkarri, eta, horretarako, hau
ADIERAZTEN DUTE:
I.– Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Euskadiko Autonomia Estatutuak eskumen anitzak ematen dizkiola –bai esklusiboak, bai exekutatu eta garatzekoak– Euskadiko Autonomia Erkidegoari. Bere aldetik, Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen eta bere Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanak arautzen dituen azaroaren 25eko 27/1983 Legeak ezartzen du eskumenen banaketa Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen eta bere Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen artean.
II.– Eskumen horietako asko erabiltzeko, dagozkien arloak kontutan izanda –hala nola, udalerrien lurralde-mugaketak, jabari publikoko eta ondare jabariko ondasunen araubide juridikoa, mendiak, baso-ustiapenak eta zerbitzuak, abelbideak, ustiapen hidraulikoak, lurraldearen antolaketa, eta beste batzuk–, ezinbestekoa da kalitatezko kartografia, geodesia eta lurralde-informazioa izatea.
III.– Aipatutako lan horiek Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio ezberdinek egiten dute, bakoitzak bere kasa, eta horrexegatik beharrezkotzat jotzen da administrazio horien arteko koordinazio handiagoa. Horretarako ezarri da, lehendabiziko urrats moduan, lankidetza-hitzarmen marko bat izenpetu behar dela, Herri Administrazio ezberdinek garatzen dituzten lanak ezagutu ahal izateko, horrela, kartografia, geodesia eta lurralde-informaziorako erabiltzen diren baliabideak eta ahaleginak ahalik eta modurik onenean aprobetxatzeko xedez.
IV.– Alderdiek interesa dutela, indarrean dagoen legedian aurreikusitako administrazioen arteko lankidetzaren markoan, kartografia, geodesia eta lurralde-informazioa sortzeko prozesua koordinatzeko, Administrazio guztien beharrei aurre egiteko produktu baliagarri bakarra lortu nahian, gizartearen informazio-eskari mota honi erantzuna emateko behar diren kudeaketa eta gastua optimizatu ahal izateko. Zentzu berean, 2007/2 Zuzentarauaren bitartez, Europako Batzordeak datu espazialeko azpiegituren (INSPIRE) gainean erabakiak hartu edo elkarte-politikak ezarri behar dituzten organoen esku jarri nahi ditu Administrazio ezberdinen arteko espazio-datu harmonizatuak eta bateragarriak. Hori guztia dela eta, alderdiek, ados jarri ondoren, honako hitzarmen hau izenpetzea ebatzi dute. Hitzarmenak honako klausula hauek ditu:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua lankidetzarako oinarriak finkatzea da, kartografia, geodesia eta lurralde-informazioaren arloko eskumenak erabiltzen direnean eta arlo horrekin zerikusia duten arazo guztietan, alderdien interesak eta lanak koordinatzeko beharrak horrelako lankidetza horrela aholkatzen badute. Eta hori guztia, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eremuan, eta hitzarmen hau izenpetzen duten administrazio bakoitzari dagozkion eskumenei utzi gabe.
Bigarrena.– Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Arabako Foru Aldundiaren arlo horretako eskumena duten departamentuek sinatutako hitzarmen honen mendekoak izanik, berariazko akordioen bidez ezarriko dira egin beharreko lanak, exekuzio-epeak eta lan bakoitzaren emaitzen erabilpena eta azken xedea. Akordio horiek herri- eta administrazio-izaera izango dute, eta beraien edukia hitzarmen honetan ezarritakoarekin bat etorriko da; beraien garapena ere, indarrean dagoen legedian araututa dauden tramite eta ekintzekin bat etorriko da. Menpeko hitzarmen horien gaiek zerikusia izango dute hitzarmenaren helburuarekin; hau da, kartografia, geodesia, geofisika, espazio-datuen azpiegiturak, informazio geografikoaren sistemak, teledetekzioa, fotogrametria, e.a. izango dira gaiak.
Hirugarrena.– Aurreko paragrafoan aipatutako akordioez gain, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien artean 2014ko irailaren 23an sinatutako Lankidetzarako Esparru Hitzarmenari (hau bezalakoa) jarraikiz sortutako batzordea kontuan hartuta, administrazio bakoitzeko bi ordezkarik osatuko dute, eta Arabako Foru Aldundiak ere bi ordezkari izango ditu; beraz, guztira, zortzi kide izango dira. Bestalde, batzorde horrek honako eginkizun hauek izango ditu:
a) Komunikazio eta koordinaziorako foroa izatea kartografia eta geodesiaren arloan, Euskadiko Administrazio Orokorraren eta Arabako Foru Aldundiaren artean.
b) Lantaldeak sortzea, bereziak izateagatik tratamendu espezializatua behar duten gaiak lantzeko.
Aipatutako Batzordean hartzen diren erabakiak, gastu-konpromisoak hartzea suposatzen badute, erabakia hartzen duten administrazioen aurrekontuak erabiliz ordainduko dira.
Laugarrena.– Euskadiko Administrazioko Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzak Batzordearen idazkari eta kudeaketa lanak egingo ditu.
Bosgarrena.– Hitzarmen honen indarraldia alderdiek izenpetzen duten egunean hasiko da eta mugagabea izango da.
Eta hitzarmen honen klausuletan bildutako zehaztapenekin bat, bertaratuek idazpuruan adierazitako leku eta egunean sinatu eta izenpetu dute hitzarmena bi aletan.
Euskadiko Administrazio Orokorraren Izenean:
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.
Arabako Foru Aldundiaren Izenean:
Ingurumen eta Hirigintza saileko foru-diputatua,
JOSEAN GALERA CARRILLO.