EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016086

IRAGARKIA, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoak hartutako hornitzaileen sailkapenerako «proTRANS» sistemari buruzkoa.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2016-04-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201601954
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Izena: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Helbidea: Atxuri, 6.
c) Herria: Bilbao.
d) Posta-kodea: 48006.
e) Telefonoa: 94 401 99 00.
f) Faxa: 94 401 99 16.
g) Posta elektronikoa: contratacion@euskotren.eus
2.– Lanen deskribapena, sailkapen sistemaren bidez hornituko diren zerbitzuak edo ondasunak.
1. taldea. Obrak eta instalazioak:
1.1.– Trenbide eta azpiegitura lanak.
1.2.– Obrak orokorrean.
1.3.– Elektrifikatzea.
1.4.– Instalazioak lokaletan eta eraikinetan.
1.5.– Segurtasun instalazioak.
1.6.– Trenbideko segurtasun instalazioak.
1.7.– Ustiapen eta telekomunikazio sistemen instalazioak.
1.8.– Geltokietako ekipamendu instalazioak.
1.9.– Industria ekipamendu instalazioak.
2. taldea. Produktu orokorrak:
2.1.– Materialak orokorrean.
2.2.– Ekipo eta material elektrikoa.
2.3.– Hodiak eta osagarriak.
2.4.– Ekipo mekanikoak eta tailerreko ekipoak.
2.5.– Segurtasuneko arropa, oinetakoak eta segurtasuneko ekipo pertsonala.
2.6.– Ibilgailu industrialak.
2.7.– Energia, ura, olioak, gasak eta petroliotik birfintzetik lortutako produktuak.
2.8.– Bulegoko materiala eta ekipoak eta hornidurak.
2.9.– Ibilgailuen akabatu ekipamendua (komuna tren eta autobus sektoretan).
3. taldea. Tren sektoreko produktuak:
3.1.– Material mugikorra.
3.2.– Kutxa.
3.3.– Bogieak.
3.4.– Treneko ekipo pneumatikoa.
3.5.– Treneko ekipo elektrikoa (nagusia eta laguntzailea).
3.6.– Instalazio finkoetarako, trenbideetarako eta obratako materiala.
3.7.– Trenbiderako bestelako hornidurak.
4. taldea. Autobuseko garraio sektoreko produktuak:
4.1.– Autobusen hornidura.
4.2.– Ekipo mekaniko elektronikoa.
4.3.– Bastidorea.
4.4.– Karrozeria eta akabatua.
4.5.– Autobuseko garraio sektoreko beste hornidura batzuk.
7. taldea. Zerbitzu orokorrak:
7.1.– Eraikinetako eta instalazioetako mantentze lanak.
7.2.– Informatikako, erreprodukzioko eta telekomunikazioko zerbitzuak.
7.3.– Aseguru, banku, lege zerbitzuak eta horiekin erlazionaturikoak.
7.4.– Higiene eta hondakinen kudeaketa zerbitzuak.
7.5.– Alokairua, rentina, leasinga.
7.6.– Zainketa eta segurtasuna.
7.7.– Aholkularitza, ingeniaritza eta laguntza teknikoa.
7.8.– Garraioak, bidaiak eta erlazionaturiko zerbitzuak.
7.9.– Bestelako zerbitzu orokorrak.
8. taldea. Tren sektoreko produktu espezifikoak:
8.1.– Material mugikorraren konpontze lanak.
8.2.– Material mugikorraren mantentze lanak.
8.3.– Bestelako tren zerbitzuak.
9. taldea. Autobuseko garraio sektoreko produktu espezifikoak:
9.1.– Autobusen mantentze lanak.
9.2.– Instalazioen mantentze lanak.
9.3.– Autobuseko garraio sektoreko bestelako zerbitzu espezifikoak.
CPV sailkapena (Kontratu Publikoen Hiztegi Komuna).
09000000, 09123000, 18000000, 18110000, 18113000, 18100000, 35113400, 18200000, 19000000, 03410000, 30197600, 09100000, 09134200, 24000000, 24322220, 24510000, 39800000, 24951311, 19520000, 34351100, 14800000, 34900000, 42965000, 30190000, 30230000, 31600000, 31681410, 32523000, 34000000, 34121100, 34300000, 39000000, 35121300, 45300000, 50000000, 55900000, 60000000, 60400000, 64200000, 66000000, 72000000, 79200000, 71300000, 75000000, 79340000, 09135110, 44113600, 33199000, 18114000, 18140000, 18300000, 18800000, 44112240, 22000000, 09134100, 09211100, 24111000, 24324300, 33600000, 39831200, 19720000, 30162000, 39100000, 42111000, 30000000, 30237300, 31000000, 31680000, 32000000, 33000000, 34120000, 34144000, 42000000, 14900000, 45220000, 45350000, 50110000, 55000000, 63000000, 65000000, 66500000, 70000000, 76000000, 18130000, 19510000, 34352200, 35000000, 39300000, 51000000, 09134230, 09134231, 09134000, 19730000, 39200000, 44000000, 31300000, 79100000, 71000000, 90510000.
3.– Sailkapenerako bete beharko diren baldintzak, sistemarekin eta egiaztapen metodoekin bat etorriz.
Eusko Trenbideak, Ferrocarriles Vascos, S.A., hemendik aurrera euskotren, honako hauekin batera: Metro de Madrid, S.A., Empresa Municipal de Transportes de Madrid, S.A., Empresa Municipal de Transporte de Valencia, S.A., Euskal Trenbide Sarea, S.A., Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya, Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana, Ferrocarril de Soller, S.A., Metro Bilbao, S.A., Metro de Málaga, S.A, Metropolitano de Tenerife, S.A., Mintra – Madrid, Infraestructuras del Transporte, Transportes de Barcelona, S.A., Ferrocarril Metropolitá de Barcelona, S.A., Transportes Urbanos de Sevilla, S.A.M., «proTRANS» izeneko Hornitzaileen Erregistrorako sistema komuna ezarri du, beraien hornitzaileak eta kontratistak era eraginkorrean, erabat eguneratuan, objektiboan eta ez baztertzailean erregistratzeko aukera emango duen tresna izateko helburuz.
Hornitzaileen Erregistroa egiteko funtsezko ezaugarriak hartzen dira kontuan, eta batez ere, hala eskatzen dituzten produktuen kategoriekin erlazionaturik dituzten elementu pertsonalen, materialen, ekonomikoen eta teknikoen arabera egiten da. Hornitzaileak galdetegi bat bete eta eskatzen zaion dokumentazioa igorri beharko du, bai eta sinatutako aitorpena ere.
Galdetegian honako gai hauek aztertzen dira: konpainiari buruzko informazio orokorra eta Merkataritza Erregistroan edo baliokidean dauden datuak, harremanetarako pertsona, ezinbesteko langileak eta langile kopurua, enpresaren biltegiak eta produkzio zentroak, elkartutako konpainiak, azken bi urteetako kontabilitate eta finantzaketa datuak, banku eta auditore nagusia, laneko arriskuen asegurua, kalitatea ziurtatzeko sistemei buruzko informazioa, ingurumenaren kudeaketa eta laneko arriskuen prebentzioa, aukeratutako obra, produktu edo zerbitzu bakoitzaren informazio zehatza (erreferentziak barne).
«proTRANS»-erako sarrera beti dago zabalik interesaturik dagoen edozein hornitzailearentzat.
4.– Sailkapen sistemaren iraupena eta berriztatzeko izapideak.
Sailkapen sistemaren iraupena eta berriztatzeko izapideak: Eusko Trenek erabiltzen duen Sailkapen Sistemak mugarik gabeko iraupena du, bai eta Sistema horrek erabiltzen duen hornitzaileen erregistrorako «proTRANS» sistemak ere.
Jada «proTRANS»-en erregistraturik dauden hornitzaileek urtero berriztatu behar dute Erregistro horretako inskripzioa, 3. puntuan adierazten den informazioa eguneratuz.
6. puntuan, inskripzioa izapidetzeko zein helbidetara joan behar diren adierazten da.
Une honetan «proTRANS»-en izena eman duten edo inskripzioa eskatuta duten hornitzaileek ez dute zertan beraien erregistroa berriro eskatu behar.
5.– Lizitazio deialdia.
Iragarki hau, prozedura negoziatuetarako edo mugatuetarako lizitazio gisa har daiteke. Horretarako euskotrenek «proTRANS» izeneko Hornitzaileen Erregistro Sistema erabiltzen du 2. puntuan aipatzen diren produktuen eta zerbitzuen artean dauden kategorietarako.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
«proTRANS»-en eguneroko kudeaketa eta eragiketa Achilles España, S.L. izeneko enpresaren esku utzi da. Jarduketa prozedurak zehatzen duen sistemaren espezifikazioak eta sisteman parte hartu ahal izateko behar den dokumentazioa honako helbide honetan jaso daitezke:
Departamento de Registro, Achilles España, S.L.; General Ramírez de Madrid, 8-10 1.º, E-28020 Madrid. Telefonoa: (34) 91 426 49 13. Faxa: (34) 91 426 49 11. E-posta: spain@achilles.com
Dokumentazio hori honako web gunearen bitartez ere kontsulta daiteke: http://www.achilles.com/spain
7.– Bestelako informazioak.
Sistemak, euskotrenneko sailkapen prozesuaren aurreko lehen fasea errazten du. Konpainiak sailkapeneko fase gehigarriak ezar ditzake, eta, horretarako irizpide gehigarriak ezar ditzake jarduerako sektore espezifikoetan. Sistema, eskaintzak aurkezteko gonbidapena jasoko duten Hornitzaileen aukeraketa egiteko erabil ahal izango du euskotrenek. «proTRANS» izeneko Hornitzaileen Erregistro Sistemaren erregistraturik dauden enpresek ez dute administrazio dokumentazio aurkeztu behar izango beraien eskaintzak aurkezten dituztenean.
Euskotrenek «proTRANS»-eko erregistroa bere hautagaiak aukeratzeko oinarri gisa erabiliko du, urriaren 30eko 31/2007 Legearen barruan dauden eskaintzak aurkezteko orduan 2. puntuan aipatzen diren produktuen eta zerbitzuen artean dauden kategorietarako.
Horrela denean, euskotrenek deitutako obren, horniduren eta zerbitzuen adjudikazio prozedura mugatuetan eta negoziatuetan eskaintzak aurkeztu ahal izateko, interesatuek, baldintza plegu orokorretan eta berezietan ezartzen diren baldintza zehatzen kalterik gabe, «proTRANS» izeneko Hornitzaileen Erregistro Sisteman erregistraturik egon beharko dute, dagozkien taldeetan edo azpi-taldeetan. Hala ere, «proTRANS» Erregistroan inskribaturik egoteak ez du bermatzen hornitzailea eskaintzak aurkezteko gonbidapena jasoko duten hornitzaileen zerrendetan egongo denik edo inskribaturik dagoen kontraturen bat eskuratuko duenik.
Litekeena da betebehar hori ez eskatzea aipatutako taldeen edo azpi-taldeen barruan egonik ere, kontratu mota bakoitzerako urriaren 30eko 31/2007 Legeak ezarritako zenbatekoa baino aurrekontu txikiagoa duten obrak, produktuak eta zerbitzuak esleitzeko.
Sistemak ordezkatu egiten ditu aurretik euskotrenek zituen datu baseak, eta, ondorioz, haietan izena eman duten hornitzaileei gonbidapena egiten zaie «proTRANS»-en izena eman dezaten, eskaintzak aurkezteko gonbidapena jasoko duten hautagai gisa jarraitu nahi baldin badute.
Hala irizten dionean, euskotrenek kontratu espezifikoen iragarkiak argitara ditzake aipatutako edozein kategoriatarako.
Bilbao, 2016ko apirilaren 26a.
Zuzendari nagusia,
IMANOL LEZA.