EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016086

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita ume eta nerabeentzako informazioa, orientazioa eta aholkuak emateko telefono-zerbitzua xede duen administrazio-kontratua formalizatu izana (Espedientea: A-017/DEPS2015).

Xedapenaren data: 2016-04-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201601945
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/10/02an argitaratutako 2015/09/24ko IRAGARPENA [201504157]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: A-017/DEPS2015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 24 hilabete.
e) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2015eko urriaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 188. zk.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 335.800,00 euro + 70.518,00 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 406.318,00 euro.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko abenduaren 23a.
b) Kontratista: Agintzari, Gizarte Ekimeneko Kooperatiba (F-48481923).
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 335.800,00 euro (BEZik gabe).
6.– Formalizazioa: 2015eko abenduaren 30a.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 12a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.