EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2016085

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 702/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-04-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201601922
Maila: Ediktua
Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.
Errekurtsoa: Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako apelazioa L2 702/2015.
Errekurtso-jartzailea: Samira Benabdallah.
Abokatua: Maria Antonia Maqueda Ampudia.
Prokuradorea: Rafael Gomez-Escolar Carranceja.
Atxikita: Fiskaltza 638/15. Errekurtso-hartzailea: Khelifa Abbouche (auzi-ihesean).
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako apelazioa.
Judizio horretan, 54/16 epaia eman da 2016-02-18n. Hona hemen epaitza:
Zati batez baiesten dut Rafael Gomez-Escolar Carranceja prokuradoreak Samira Benabdallahren ordez aurkeztu duen errekurtsoa, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 391/15 prozeduran Gasteizko Lehen Auzialdiko Epaitegiak emandako epaiaren aurkakoa; horrenbestez, baliogabetu egiten dut haren zati bat epaitzaren lehen zatian hain zuzen. Beraz, erabakitzen dut alaba adingabearen gaineko guraso-ahala Samira Benabdallah amari egoztea denboraldi baterako, haren aita non dagoen ez dakigun bitartean. Kostuak ez zaizkio inori egozten.
Khelifa Abbouche demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.